Trece librerías de Pamplona salen este lunes a la calle para promocionar el Día del libro con descuentos y el regalo de 4.000 flores / Iruñeko hamahiru liburu-denda kalera aterako dira astelehenean Liburuaren eguna sustatzeko, beherapenen eta 4.000 lore oparitzearen bitartez

Trasladan la conmemoración al lunes porque el 23 es festivo y abrirán en la zona peatonal de Carlos III-avenida de Roncesvalles de 10 a 21 horas
Astelehenean egingo dute ospakizuna, 23a jaieguna delako, eta Karlos III.aren eta Orreaga etorbideen ingurunean jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 21:00etara

Trece librerías de Pamplona saldrán este lunes 24 de abril a la calle para promocionar el Día del libro con descuentos y el regalo de 4.000 flores. Las librerías volverán un año más a acercarse al máximo a la ciudadanía instalando los puestos de venta en la zona peatonal de Carlos III, junto a la avenida de Roncesvalles. Y lo harán el lunes 24, dado que el 23 de abril, cuando se conmemora el Día del libro, es domingo y no está el comercio abierto, por lo que la Asociación de Libreros decidió trasladar la feria al lunes.

De 10 de la mañana a 9 de la noche, en horario ininterrumpido, las librerías colocarán sus puestos de venta y ofrecerán descuentos del 10% en los libros, además del regalo de la flor, hasta agotar las 4.000 gerberas previstas.

Las librerías que participarán son Auzolan, Chundarata, Elkar (dos puestos), Gómez, Katakrak, Troa, Walden, Iratxe, Deborahlibros, Arista, Nerea y Abarzuza. Además de en los puestos, también aplicarán descuentos del 10% en sus tiendas.

El Día del Libro y de la Flor está organizado por el Ayuntamiento de Pamplona con la colaboración de la Asociación de Libreros Diego de Haro. Este año 2017 se cumple su décima edición. Con esta actividad, el Ayuntamiento de Pamplona, en colaboración con la Asociación de Libreros Diego de Haro, seguirá uniéndose a la conmemoración del Día Internacional del Libro dando a conocer las librerías de la ciudad y poniéndolas en valor como comercios de cercanía. Además, con esta jornada en la que libros y flores son los protagonistas, se dinamiza el centro de Pamplona y se convierte a esta zona de la ciudad, durante unas horas, en punto de encuentro de pamploneses de todas las edades alrededor de la cultura.

Iruñeko hamahiru liburu-denda kalera aterako dira apirilaren 24an, astelehenarekin, Liburuaren eguna sustatzeko, beherapenen eta 4.000 lore oparitzearen bitartez. Aurten ere liburu-dendak herritarrengana gerturatuko dira salmenta-postuak jarriz Karlos III.aren oinezkoendako gunean, Orreaga etorbidearen ondoan. Eta astelehenean egingo dute (apirilaren 24an), Liburuaren eguna (apirilak 23) igandea delako, eta dendak itxita daudelako. Horregatik, Liburu Saltzaileen elkarteak azoka astelehenean egitea erabaki zuen.

10:00etatik 21:00etara, etenik gabe, liburu-dendek salmenta-postuak jarriko dituzte eta liburuetan % 10eko murriztapenak eskaini, loreak oparitzeaz gain –aurreikusitako 4.000 aleak agortu arte banatuko dituzte–.

Parte hartuko duten liburu-dendak honako hauek dira: Auzolan, Chundarata, Elkar (bi postu), Gómez, Katakrak, Troa, Walden, Iratxe, Deborahlibros, Arista, Nerea eta Abarzuza. Postuetan egiteaz gain, dendetan ere % 10eko murriztapena egingo da.

Liburuaren eta Lorearen Eguna Iruñeko Udalak antolatzen du, Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkartearekin elkarlanean. 2017. urte honetan hamar urte beteko ditu. Jarduera honekin Iruñeko Udalak bat egiten du berriz ere Liburuaren Nazioarteko Egunarekin, Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkartearekin elkarlanean, eta, hartara, hiriko liburu-dendak ezagutzera ematen ditu, bai eta gertuko denda gisa balioesten ere. Halaber, liburuak eta loreak protagonista dituen egun honetan Iruñeko erdigunea dinamizatzen da eta ordu batzuetan zehar iruindar guztien arteko topagune bihurtzen da, kultura ardatz hartuta.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *