Saltear al contenido principal

The Skatalites pondrán mañana su broche jamaicano a las músicas del mundo en la plaza Compañía / The Skatalites taldeak jamaikar ukituaz emanen dio amaiera Compañía plazako Munduko musiken zikloari

Por la tarde actuará La Nabe All Stars, un enfrentamiento musical entre dos equipos de DJs desde las 20 hasta las 22 horas

Arratsaldean La Nabe All Stars arituko da, bi DJ-talde, elkarren arteko lehian, 20:00etan hasi eta 22:00ak arte

Las músicas del mundo que durante estos Sanfermines han sonado en la plaza Compañía cierran mañana con The Skatalites. A las 23.45 horas, este grupo llevará los orígenes del ska al centro de la fiesta para deleitar al público con sus ritmos jamaicanos. Antes, por la tarde, actuará La Nabe All Stars, dos equipos de DJs que durante dos horas, desde las 20 a las 22 horas, protagonizarán un enfrentamiento musical con temas originales creados en Pamplona e interpretados en directo.

The Skatalites es un grupo de origen jamaicano de ska creado en 1964, si bien la mayoría de sus miembros han sido renovados. Se fue haciendo un hueco en el escenario acompañando a artistas como Toots y The Maytals, Prince Buster y “The Wailing Wailers” con Bob Marley, Peter Tosh y Bunny Wailer. Estos grupos estaban grabando un nuevo ritmo llamado ska, que después se reduciría a rocksteady y más tarde a reggae. Grupos populares como The Police, The Clash, The Specials, The English Beat, Sublime y No Doubt, tienen sus raíces en la música de The Skatalites.

La formación original duró sólo 14 meses, pero grabó miles de melodías, algunas de las cuales aún se encuentran en los archivos de hoy. Aunque el grupo se separó en 1965, los miembros permanecieron activos en la evolución de la música popular jamaicana mientras que aumentó en renombre. Después de oír hablar sobre el resurgimiento del interés en su música, se reunieron en 1983 para presentarse en el famoso festival Sunsplash de Jamaica. Posteriormente en 1986 emigraron a los EEUU y comenzaron a realizar ya recorrer por todo el mundo como continúan haciendo ahora después de 52 años en el negocio de la música. 

A pesar de los cambios en el personal a lo largo de los años, la banda ha continuado grabando y actuando en algunos de los festivales más grandes del mundo y ha sido nominada dos veces por The Grammys. Su grabación más reciente “Platinum Ska” presenta algunas pistas con Lloyd Knibb, el baterista original que falleció en 2011 y fue ampliamente considerado como el creador del ritmo de ska, así como el ritmo “onedrop” que es la base de la mayoría de la música reggae. También en algunas pistas está el hombre original del saxofón alto Lester Sterling que sigue activo pero que ya no viaja regularmente con la banda. La vocalista original Doreen Shaffer contribuye con una pista vocal en este cd.

Sanferminetan zehar Compañía plazan entzun ahal izan ditugun Munduko musiken zikloa amaituko da bihar, The Skatalitesen kontzertuarekin. 23:45ean, The Skatalitesek ska musikaren jatorriak eramanen ditu jaien muinera, jamaikar erritmoen bidez jendea gozarazteko. Horren aurretik, bi orduz, 20:00etatik 22:00etara, La Nabe All Stars arituko da, bi DJ-talde elkarren arteko lehian, Iruñean sortu eta zuzenean emaniko jatorrizko piezen bitartez.

The Skatalites jatorri jamaikarreko ska talde bat da, 1964an sortua, nahiz eta hasierako kideetatik gutxienak geratzen diren gaur egun. Taldeak leku bat irabazi izan zuen musikaren munduan, pixkanaka, talde ospetsuago batzuei laguntzen, esaterako Toots and The Maytals, Prince Buster eta The Wailers taldeei (azken talde horretako kideak ziren Bob Marley, Peter Tosh eta Bunny Wailer). Talde horiek ska erritmo sortu berri bat grabatu zuten, zeinak gerora rockstady izenekoa sorraraziko zuen, eta horrek, bere aldetik, reggaea. The Skatalitesen musikan dituzte erroak zenbait talde ospetsuk, horien artean The Police, The Clash, The Specials, The English Beat, Sublime eta No Doubt.

Jatorrizko taldeak ez zuen iraun 14 hilabete baino, eta hala ere milaka doinu grabatu zituen, horietako batzuk oraindik gaurko artxiboetan aurkitzen direlarik. Taldea 1965ean banandu zen arren, kideek lanean jarraitu zuten Jamaikako musika herrikoiaren eboluzioan, hori gero eta ospe handiagoa hartzen ari zela. Beren musikarekiko interesa berpizten ari zela jakitean, berriro bildu ziren 1983an, eta Jamaikako Sunsplash jaialdi ospetsuan agertu ziren. Gerora, 1986an, AEBetara emigratu zuten, eta hara-hona hasi ziren mundu zabalean, gaur egun egiten duten bezala, musikaren negozioan hasi eta 52 urte geroago.

Urte horietan guztietan musikarien artean aldaketak egon diren arren, bandak grabatzen eta munduko jaialdirik garrantzitsuenetako batzuetan jotzen jarraitzen du, eta bi aldiz izendatu dituzte Grammy sarietarako. Taldearen grabazio berrienaren (Platinum Ska) pista batzuetan Lloyd Knibb jatorrizko bateria-jotzailea aritu zen; hura 2011n zendu zen eta ska erritmoaren sortzailetzat jotzen da eskuarki, bai eta reggae musika gehienaren oinarria den onedrop izenekoarena ere. Beste pista batzuetan bada, baita ere, jatorrizko taldeko saxofoi altuaren jotzailea, Lester Sterling, gaur egun ere aritzen dena, nahiz eta dagoeneko ez den bandarekin hara-hona ibiltzen ohi. Jatorrizko abeslari Doreen Shafer-ek ere parte hartzen du CD horretako pista batean.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba