Saltear al contenido principal

Seis bertsolaris de primer nivel abren mañana jueves el ciclo Bertsoaroa en el IES Plaza de la Cruz / Punta-puntako sei bertsolarik hasiera emango diote bihar, ostegunarekin, Bertsoaroa zikloari, Gurutzeko plazako BHIn

Actuarán Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes, Sustrai Colina y Onintza Enbeita a partir de las 20 horas, con entrada libre

20:00etatik aurrera, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita izango dira taula gainean, eta sarrera librea da

Seis bertsolaris de primer nivel abren mañana jueves el ciclo Bertsoaroa. A partir de las 20  horas, en el IES Plaza de la Cruz Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina y Onintza Enbeita, todos ellos, bertsolaris de primer nivel habituales en los campeonatos y en otras ediciones de este programa del Ayuntamiento de Pamplona. La actuación será presentada por Alaitz Rekondo y la entrada es libre.

La actuación es el primero de los siete espectáculos programados hasta el 2 de diciembre, siete citas con actuaciones, una sesión con las jóvenes generaciones de este arte, audiovisuales, recitales, una actuación infantil, y un postre final fuera de la programación de Bertsoaroa, pero unido íntimamente a ella, como es la celebración de la última semifinal del Campeonato Absoluto de Bertsolaris en el pabellón Anaitasuna. Además de la improvisación de versos se incluyen en el programa  otras formas de sentir o plasmar su esencia, a través de un concierto de rock, de un documental sobre la importancia de la tradición y transmisión oral o de un espectáculo que aúna literatura y bertsos.

Punta-puntako sei bertsolarik hasiera emango diote bihar, ostegunarekin, Bertsoaroa zikloari. 20:00etatik aurrera, Gurutzeko plazako BHIn bilduko dira Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita; guztiak ere lehen mailako bertsolariak, txapelketatan eta Iruñeko Udalak programa honen aurreko edizioetan parte hartu ohi izan dutenak. Alaitz Rekondo izango da aurkezlea, eta sarrera librea da.

Abenduaren 2ra bitarte programatu diren zazpi ikuskizunetako lehenengoa da, zazpi hitzordu non sartuta baitaude emanaldiak, bertsolarien belaunaldi gazteen saioa, ikus-entzunezkoak,errezitaldiak, haurrendako antzerki-saio bat, eta hilabeteari buru emateko, Bertsoaroaren programaziotik kanpo baina hari hertsiki lotuta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalerdia, Anaitasuna pabilioian. Bertso-saioez gain, bertsolaritzaren muina sentitzeko zein islatzeko bestelako jarduera batzuk daude programaren barruan, hala nola rock kontzertu bat, tradizioaren eta ahozko transmisioaren garrantziari buruzko dokumental bat, eta literatura eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizun bat.

Los seis bertsolaris

Mañana jueves, la representación navarra la conforman Lazkoz e ‘Itturri’, subcampeón de Euskal Herria en 2005. Compartirán escenario con la campeona de Euskal Herria en 2009 Maialen Lujanbio, el campeón de Ipar Euskal Herria en 2014 y 2016 Sustrai Colina, y Onintza Enbeita, que participa junto a ellos en el Campeonato Absoluto de Bertsolaris que actualmente se está celebrando.

Sei bertsolariak

Bihar, ostegunarekin, bi nafar izango dira taula gainean: Lazkoz eta Itturri –Euskal Herriko txapeldunordea, 2005ean–. Haiekin batera egongo dira 2009ko Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio, 2014ko eta 2016ko Xilabako txapeldun Sustrai Colina, eta Onintza Enbeita, zeinak haiekin batera parte hartzen baitu ospatzen ari den Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) es licenciada en Bellas Artes, además de bertsolari, y trabaja en el mundo de las letras vascas. Se inicia en el bertsolarismo a los 15 años en la bertso-eskola de la ikastola y en 2003 gana el Campeonato de Bertsolaris de Gipuzkoa (2003). Ha alcanzado la final del campeonato absoluto en cinco ocasiones: 1997, 2001 (quedó en segunda posición), 2005 y 2009 (año en el que además se convierte en la primera mujer que gana un campeonato absoluto). En 2013 finaliza en segunda posición por detrás del labortano Amets Arzallus. Colabora en prensa con artículos de opinión y ha escrito letras para grupos musicales euskaldunes como Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Mikel Errazkin o Mikel Markez, entre otros. En 2006 puso en marcha la iniciativa Ornitorrinkus junto con la saxofonista Judith Montero, que fusiona el bertsolarismo con la música experimental.

Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) Arte ederretan lizentziaduna, bertsolari izateaz gain, eta euskal letren munduan egiten du lan. 15 urterekin hasi zen bertsotan ikastolako bertso-eskolan, eta 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bostetan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea: 1997an, 2001ean (urte horretan txapeldunorde izan zen), 2005ean eta 2009an (Txapelketa Nagusia irabazi zuen lehen emakumea izan zen). 2013an bigarren geratu zen Amets Arzallus lapurtarraren atzetik. Iritzi-artikuluak idazten ditu prentsarako, eta hainbat euskal musika-talderen letrak idatzi ditu, hala nola Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Mikel Errazkin eta Mikel Markez. 2006an Judith Montero saxofoi-jotzailearekin batera abiatu zuen Ornitorrinkus ekimena, zeinak bertsolaritza eta musika esperimentala fusionatzen baititu.

Unai Iturriaga (Durango, 1974)  es una figura clave del bertsolarismo actual. Formado en la escuela de bertsolaris de su localidad natal, ha sido tres veces campeón de Vizcaya y seis veces finalista en el Campeonato absoluto desde 1993, obteniendo el subcampeonato en el  año 2005. Además de su faceta de bertsolari, ejerce también como cantante y escritor. Iturriaga fue el impulsor junto al también bertsolari Igor Elortza y al ex componente del grupo de rock Hertzainak, Josu Zabala,  de los proyectos musicales ‘7 Eskale’ y ‘Gu ta Gutarrak’. Como escritor, ha publicado el libro ‘Islada’ (1997), dirigido al público infantil, y la novela ‘Berandu da gelditzeko’ (1999). Además es autor del guión del cómic ‘Udaberririk ankerrena’ (Elkar, 2011) sobre el bombardeo de Durango en la guerra civil española.

Unai Iturriaga (Durango, 1974) egungo bertsolaritzako funtsezko figura bat da. Sorterriko bertsolaritza-eskolan ikasia, hiru aldiz izan da Bizkaiko txapeldun, eta 1993az geroztik seitan izan da Txapelketa Nagusiko finalista, 2005ean txapeldunorde geratu zelarik. Bertsolaria izateaz gain, abeslaria eta idazlea ere bada. Igor Elortza kantukidearekin eta Josu Zabala (Hertzainak) musikariarekin batera 7 Eskale eta Gu Ta Gutarrak proiektuak eraman zituen aurrera. Idazle gisa Islada (1997) liburua argitaratu du, haurrei zuzendua; eta Berandu da gelditzeko (1999) eleberria. Gainera, Udaberririk ankerrena (Elkar, 2011) komikiaren gidoigilea da, Durangoko bonbardaketari buruzkoa Espainiako Gerra Zibilean.

Eneko Lazkoz (Etxarri Aranatz, 1983) oso gazte hasi zen bertsolaritzan, eta Eskola arteko txapelketa irabazi zuen 2001. urtean. Orduz geroztik bertsolari ohikoetako bat da txapelketetan zein bertsolaritzarekin lotutako beste hitzordu batzuetan. Finalista izan da Nafarroako azken bertso-txapelketetan, eta 2017ko edizioan, bigarren postua lortu zuen. Egun, beste hainbat bertsolarirekin batera aritzen da prestaketan Lekunberriko bertso-eskolan.

Eneko Lazkoz (Etxarri Aranatz, 1983) comienza desde muy joven en el bertsolarismo, imponiéndose en el Campeonato Interescolar en 2001. Se convierte desde entonces en un habitual tanto en campeonatos , como en otras citas ligadas al bertsolarismo. Ha conseguido llegar a la final del Campeonato de Navarra en sus últimas ediciones, alcanzando en la edición de 2017 la 2ª posición. Actualmente ensaya junto a otros bertsolaris en la Escuela de Bertsos de Lekunberri.

Ander Fuentes “Itturri”. 1979an jaio zen, Zubietan, eta irakaslea da. 2006an hasi zen bertsolaritzan, eta  Nafarroako bertso-txapelketako sei ediziotan parte hartu du. Hiru aldiz iritsi da finalera: 2009an, 2015ean eta 2017an. Azken honetan, gainera, hirugarren geratu zen. Bi aldiz irabazi du, 2008an eta 2011n, Iruñeko Udalak antolatzen duen Egile berriendako Literatur lehiaketa, bertso-paperen modalitatean.

Ander Fuentes (Iturri). Nacido en 1979 en Zubieta es profesor. Se inició en 2006 en el bertsolarismo y ha participado en seis ediciones del Campeonato de Navarra de Bertsolarismo alcanzando la final en tres ocasiones,  en las ediciones de 2009, 2015 y 2017, consiguiendo además en esta última edición  la 3ª posición. Ha obtenido el primer premio  además en dos ocasiones (2008 y 2011) en la modalidad de bertso-paperak del Concurso Literario en Euskera para autores noveles organizado por el Ayuntamiento de Pamplona.

Sustrai Colina. Lapurtarra da, Urruñakoa (1982). Zuzenbidean lizentziaduna da, eta iritzi-artikuluak egiten ditu ahozko zein idatzizko prentsan.  Halaber, hainbat kantaren letrak idatzi ditu. Bertsolaritza irakaslea da, eta Bertsularien Lagunak elkarteko zuzendaritza batzordeko kide. Amets Arzallusekin batera, bertsolaritzak Iparralden bizi duen gorakadaren ikur nagusia da. 2001, 2005, 2009 eta 2013ko Txapelketa Nagusietan finalista izan da. 2008an Xilabako Txapelketan txapeldunorde izan zen; 2010eko eta 2012ko edizioetan, hirugarren; eta azkenik, 2014an eta 2016an, Xilabako txapelak jantzi zituen.

Sustrai Colina. Natural de Urruña, Lapurdi (1982). Es licenciado en Derecho y escribe artículos de opinión en la prensa oral y escrita.  Asimismo, es autor de letras de canciones. Es profesor de bertsolarismo y miembro de la junta directiva de la Asociación Bertsularien Lagunak. Junto con Amets Arzallus es el símbolo principal del auge que vive el bertso en el País Vasco francés. Ha llegado a la final en los cuatro últimos Campeonatos Generales de Bertsolaris del 2001, 2005, 2009 y en 2013. Quedó en segunda posición en la final del Campeonato de Bertsolaris de Iparralde de 2008, y en tercera posición en las ediciones de 2010 y 2012 para finalmente en las ediciones  de 2014 y 2016 proclamarse campeón de este campeonato.

Onintza Enbeita. 1979ko maiatzaren 19an jaio zen Muxikan, Bizkaiko herri txiki batean. Kazetaritzan lizentziaduna da, eta graduondokoduna da Kultur Transmisioan. Kazetari aritu da euskarazko hainbat komunikabidetan: Egunkaria, Berria, eta azken horren Matraka eranskinean, besteak beste. Euskara irakasle gisa lan egin du ere Labayru Institutuan, euskal kultura hedatzea xede duen kultur fundazioa, nahiz eta batez ere bertsolari izateagatik ezaguna den. 2016ko Bizkaiko bertso-txapelketan laugarren geratu zen.

Biharko osteguneko emanaldiaren ondoren, azaroaren 14an, asteartearekin, 19:00etan, Kondestable Civivoxean, zikloko bigarren emanaldia izango da, non bertsoak eta literatura uztartuko baitira formatu berezi batekin, Kafkaren aulkia izenburupean. Iñigo Astiz idazleak emanaldirako espresuki sortutako narrazioari erantzungo diote, bertsoz, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariek. Jardun inprobisatuak, beraz, kolorea, atmosfera eta kanpo-begirada erantsiko dizkio kontakizunari. Pertsonaia literarioen ahotik zein euren ahots propiotik kantatuko dute bertsolariek, Pello Ramirezen txelo eta akordeoi doinuek girotuta.

Onintza Enbeita. Nacida en la pequeña localidad vizcaína de Muxika el 19 de mayo de 1979, es licenciada en periodismo, con un posgrado en Transmisión Cultural. Ha trabajado como periodista en diferentes medios de comunicación en euskera, entre ellos los diarios Egunkaria, Berria y el suplemento Matraka de este último. También ha trabajado como profesora de euskera en el Instituto Labayru, una fundación cultural dedicada a la difusión de la cultura vasca, aunque fundamentalmente es conocida por su actividad como bertsolari. En la edición de 2016 del Campeonato de Bertsolaris de Vizcaya alcanzó la cuarta posición.

Tras la actuación de mañana jueves, el ciclo continuará el martes 14 de noviembre a las 19 horas en Civivox Condestable, con un espectáculo que combinará bertsos y literatura en un formato especial bajo el título ‘Kafkaren aulkia (la silla de Kafka)’. Los bertsolaris Andoni Egaña y Uxue Alberdi serán los encargados de responder con bertsos al relato creado para la ocasión por el escritor Íñigo Astiz. El canto improvisado añadirá color, ambiente y una visión propia a la narración. Los bertsolaris cantarán desde la voz de los personajes literarios o desde la suya propia, amenizado todo ellos con los ritmos del violonchelo y del acordeón de Pello Ramírez.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba