Saltear al contenido principal

SE BUSCAN TALENTOS PARA CREAR LA PRIMERA SERIE DIGITAL EN EUSKERA Y CON TECNOLOGÍA 4K / EUSKAL SORTZAILEAK BEHAR DIRA EUSKARAZ ETA 4K TEKNOLOGIAN LEHEN SERIE DIGITALA SORTZEKO

La plataforma Next Station, liderada por Eiken y EITB, ha convocado un concurso de ideas para rodar el proyecto en 2018

Cualquiera puede participar enviando un vídeo con su propuesta a través de las redes sociales antes del 25 de noviembre

Los tres elegidos podrán formarse en una residencia de alto rendimiento y uno de ellos hará realidad su sueño, grabando una serie que se emitirá en ETB y se difundirá internacionalmente

Eiken Klusterrak eta EITBk gidatutako Next Station plataformak ideien lehiaketa bat deitu du, proiektua 2018an filmatzeko

Edonork har dezake parte lehiaketan; nahikoa da gizarte-sareen bidez proposamenaren bideo bat bidaltzea azaroaren 25a baino lehen

Hiru hautatuek prestakuntza jasoko dute, eta haietako batek serie bat filmatzeko ametsa bete ahal izango du; ETBk emango du seriea eta nazioartean ere zabalduko da

Euskadi apuesta por las series digitales, la nueva propuesta de entretenimiento del siglo XXI que está desplazando a formatos tradicionales como el cine y la TV. Prueba de ello es la plataforma NEXT STATION, un laboratorio de creación de nuevos formatos audiovisuales orientados a nuevas audiencias. En Next Station participan EIKEN (Cluster Audiovisual Vasco), EITB y tres productoras vascas (Media Attack, Develop Huyb y J.O.K. films), que cuentan con el apoyo de la Diputación Foral de Bizkaia, Diputación de Guipúzcoa, Euskaltel, Gobierno Vasco y la Universidad de Mondragón. Una plataforma público-privada que apuesta por los nuevos talentos y por los formatos audiovisuales que triunfan con el auge de las tecnologías de la comunicación y la información.

Next Station ha lanzado una convocatoria que busca creadores vascos para producir la primera serie digital en euskera utilizando la última tecnología posible: la ultradefinición 4K. El proyecto nace a lo grande y prevé la grabación de una temporada completa de la serie, compuesta de 6 capítulos.

Sólo un elegido tendrá la oportunidad de hacer realidad su sueño, producir la primera temporada de la serie en Euskera y en 4K! Cualquier persona, profesional o no, puede presentarse a este concurso de ideas que busca un formato original y novedoso. Las ideas se pueden enviar mediante un vídeo `selfie´ o narrativo de un 1 minuto de duración como máximo donde se explique el desarrollo del proyecto o por qué es una gran idea. Para participar, hay que remitir los vídeos antes del 25 de noviembre al perfil social de Next Station en Facebook (@nextstation.club).

Entre los proyectos presentados, se elegirán 20, que serán juzgados por una doble vía: por un lado, por un panel de expertos, y por otro, con los votos favorables que reciban a través de las redes sociales. El siguiente paso será la selección de tres creadores que se beneficiarán de una residencia para poder formarse en la sede de la Universidad de Mondragón en la capital vizcaína, en el edificio BBF (Bizkaiko Berrikuntza Faktoria) de Bilbao y en el Centro Internacional de Cultura Contemporánea Tabakalera de Donostia.

De entre ellos, saldrá el ganador que podrá grabar una temporada completa de su serie. La serie se producirá y rodará en 2018, se emitirá en ETB y viajará a mercados internacionales con el fin de venderla a diferentes plataformas VOD, como Netflix o HBO.

Metodología propia
Luis Berasategi, director de BFF e investigador del MIK (Mondragon Innovation & Knowledge) de Mondragon Unibertsitatea, ha creado la metodología de trabajo para Next Station; un itinerario formativo innovador que permitirá a estos 3 creadores afinar sus propuestas con dinámicas de producción ágil y testando la progresión de la idea en las redes sociales. Mientras, rodeados de expertos, darán forma a una `biblia´ ligera para poder realizar prototipos del contenido y dar viabilidad a la idea.

Este laboratorio audiovisual pretende ayudar a los creadores a realizar prototipos, desarrollar formatos audiovisuales, experimentar con nuevas narrativas y tecnologías e internacionalizar ideas innovadoras. Posteriormente, los elegidos podrán acudir a mercados internacionales con el sello de calidad Next Station. Un sinónimo de viabilidad económica e innovación.

Los artífices de Next Station
Tres caras jóvenes y activas del sector audiovisual vasco se han unido para poner en marcha este pionero laboratorio de nuevos formatos, liderado por EITB y EIKEN. Son Diego Urruchi, creador de la agencia transmedia Media Attack; Elbio A. Nielsen, creador y presidente de la comunidad Develop HUB, que impulsa proyectos audiovisuales innovadores y que ha conseguido reunir con mucho éxito a profesionales del sector, y coordinador del Máster en innovación audiovisual; y Jokin Etcheverria, creador de J.O.K films, que trabaja desde ambos lados de los Pirineos en diferentes medios como productor de cine.

EIKEN, el cluster del audiovisual vasco, experimenta cambios de organización, con nuevas empresas del mundo de la publicidad, y del mundo digital, y también un nuevo presidente, Aletxu Echevarría, que ha sabido dar su confianza a los 3 agitadores vascos, para que se haga posible NEXT STATION. Next Station apuesta por generar una dinámica de intercambio de ideas, con una filosofía de club creativo y de vanguardia.

El Gobierno Vasco y las Diputaciones de Bizkaia y Gipuzkoa se han sumado a esta iniciativa que busca impulsar el sector audiovisual digital en Euskadi y que cuenta también con el apoyo de Euskaltel.

www.nextstation.club

Euskadik serie digitalen alde apustu egitea erabaki du. XXI. mendeko entretenimendu-proposamen berria da serie digitalena, azken aldian alde batera uzten ari baita zinema, telebista eta ohiko formatuak. Horren erakusle da NEXT STATION plataforma, ikus-entzule berriei bideratutako ikus-entzunezko formatu berriak sortzeko laborategia. Honako eragile hauek dira partaide Next Station plataforman: EIKEN (Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterra), EITB eta hiru euskal ekoizpen-etxe (Media Attack, Develop Huyb eta J.O.K. films). Laguntzaileak, berriz, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskaltel, Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Unibertsitatea dira. Plataforma publiko-pribatu hau talentu berrien alde ari da apustu egiten, eta komunikazio- eta informazio-teknologien goraldiarekin puri-purian diren ikus-entzunezko formatuak ari da bultzatzen.

Hala, Next Station plataformak deialdi bat egin du euskal sortzaileak erakartzeko. Euskarazko lehen serie digitala ekoiztea da asmoa, azken-azkeneko teknologia erabiliz gainera, 4K ultra-bereizmena. Proiektua asmo handikoa da; seriearen denboraldi oso bat filmatzea da xedea, 6 kapitulu guztira.

Bakar batek izango du aukera ametsa egia bihurtzeko: euskaraz eta 4K teknologian eginiko lehen seriearen aurreneko denboraldia ekoiztea. Profesionala izan ala ez, edonor aurkez daiteke formatu original eta berritzaileak bilatzen dituen ideia lehiaketa honetara. Ideiak ‘selfie’ erako bideo batean edo bideo narratibo batean bidal daitezke. Gehienez ere minutu batekoa izango da bideoa eta proiektuaren garapena edo ideiaren berezitasuna azalduko dira bertan. Azaroaren 25a baino lehen bidali behar dira bideoak, Next Station plataformaren Facebook-eko (@nextstation.club) gizarte-profilera.

Aurkeztutako proiektu horietatik 20 aukeratuko dira, eta hautaketa bi modutara egingo da: batetik, aditu talde batek erabakiko du beren ustez zein diren ideia onenak, eta, bestetik, jendeak gizarte-sareen bidez eman ahal izango du bere bozka. Ondoren, hiru sortzaile hautatuko dira, beka baten bidez prestakuntza jasotzeko. Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan, BBF eraikinean (Bizkaiko Berrikuntza Faktoria) eta Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan jasoko dute prestakuntza hori.

Hiru horietako bat izango da lehiaketaren irabazlea, eta bere seriearen denboraldi oso bat grabatuko duena. Seriea 2018an ekoitzi eta filmatuko da, ETBn emango da eta nazioarteko hainbat merkatutara bideratuko da VOD plataformei saltzeko, hala nola Netflix eta HBOri.

Metodologia propioa
Luis Berasategik, BBFko zuzendariak eta MIK (Mondragon Innovation & Knowledge) zentroko ikertzaileak, sortu du Next Station plataformarako lan-metodologia. Prestakuntza-ibilbide berritzaile horren bidez hiru sortzaile horiek aukera izango dute beren proposamenak ekoizpen arineko dinamikekin fintzeko, ideiaren bilakaera gizarte-sareetan testatzen duten bitartean. Prestakuntza horretan, adituen eskutik ‘biblia’ arin bati emango diote gorputz, edukiaren prototipoak lantzeko eta ideia bideragarria egin ahal izateko.

Ikus-entzunezko laborategi horren asmoa da sortzaileei laguntzea prototipoak egiten, ikus-entzunezko formatuak lantzen, narrazio-molde eta teknologia berriekin esperimentatzen eta ideia berritzaileak nazioartera eramaten. Ondoren, hautatuek aukera izango dute Next Station plataformaren kalitate-zigiluarekin nazioarteko merkatuetara jotzeko, bideragarritasun ekonomikoaren eta berrikuntzaren berme baita zigilu hori.

Next Station plataformaren eragileak
Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektoreko hiru gazte ekintzaile elkartu dira formatu berrien laborategi aitzindari hau martxan jartzeko, beti ere EITB eta EIKEN gidari direla. Hiru hauek: Diego Urruchi, Media Attack transmedia-agentziaren sortzailea; Elbio A. Nielsen, Develop HUB komunitatearen sortzailea eta presidentea (ikus-entzunezko proiektu berritzaileak bultzatzen ditu komunitate horrek eta sektoreko hainbat profesional biltzea lortu du arrakasta handiz) eta berrikuntza masterraren koordinatzailea; eta Jokin Etcheverria, J.O.K films etxearen sortzailea, eta Pirinioen bi aldeetako hainbat mediotan zinema ekoizlea.

EIKEN, ikus-entzunezkoen euskal klusterrak, antolaketa mailako hainbat aldaketa izan ditu azken aldian, publizitatearen munduko eta sormen digitalaren munduko hainbat enpresa bildu dira klusterrera, eta Aletxu Echevarría presidenteak ere oraindik orain hartu du lema, eta jakin izan du hiru sortzaile ipurterre horiei konfiantza ematen, NEXT STATION sortzeko. Plataformaren helburua da ideiak trukatzeko dinamika bat sortzea, sormen eta abangoardiako talde baten filosofiarekin.

Ekimenak, finean, Euskadin ikus-entzunezko digitalen sektorea bultzatzea du xede, eta, asmo horrekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek laguntzen dute proiektua, baita Euskaltelek ere.

www.nextstation.club

Ana, L&V

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba