Saltear al contenido principal

PiLT Unicos conciertos en mayo / PiLT Kontzertu bakarrak maiatzean

Aitor Abio, Rafa Rueda y JM Sampedro “Xanpe” formaron PILT en 1993; en breve se unió a ellos Txarli Solano. En 1994 grabaron su primera maqueta y hubo una segunda con la que ganaron el Euskadi Gaztea V. Maketa Lehiaketa en 1995; ese mismo año lograron el accesit en el Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa. Al año siguiente llegó su primer trabajo largo, PILT (Esan Ozenki, 1996). Fué “Hil da Jainkoa” el tema que les abrió las puertas. Un trabajo de presentación que tuvo eco no sólo en Euskal Herria, sino fuera de ella. Inmersos en un momento dulce y vivo, registraron “Denbora” (Esan Ozenki 1998) de nuevo bajo las directrices de J. Lastra. Hubo muy buenas referencias por parte de la crítica. Dieron unos 90 conciertos en la gira de presentación. Casi sin tiempo para respirar , grabaron “3” (Esan Ozenki, 1999) . En comparación con los dos primeros, es un disco más directo, melódico y colorido.

Txarli Solano salió, y entró un joven David González. El cambio de sonido es uno de los distintivos de “Minus” (Metak 2002); fué grabado por JM Sampedro “Xanpe”; se movieron al estudio Garate para mezclarlo con Haritz Harreguy El trabajo más pulido de los munguienses. En “Game Over” (Metak,2004) PILT siguió siendo cuarteto hasta la grabación del último trabajo; Aitor salió de la banda y Xanpe , David y Rafa presentaron su repertorio en formato trío. “Xanpe” dirigió la producción junto con Jonan Ordorika. Es un disco más crudo y directo.
PiLT 1993an sortu zuten Rafa Ruedak, Aitor Abiok eta Jose Manuel Sampedro “Xanpe-k”; handik gutxira Txarli Solano batu zitzaien. 1994an grabatu zuten lehenengo maketa; bigarren bat ere egon zen, eta horrekin irabazi zuten Euskadi Gaztea V. Maketa Lehiaketa. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan ere accesita lortu zuten.

Hurrengo urtean heldu zen lehenengo lan luzea, PiLT (Esan Ozenki,1996). “Hil da Jainkoa” izan zen ateak ireki zizkiena.  Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan zuen lan honek. Lehenengo lanak gora ekarrita, taldea bizi-bizi zebilen  “Denbora” (Esan Ozenki 1998) ondu zuenean, hau ere J. Lastraren gidaritzapean. Kritikak ere gorespen hitzak izan zituen. 90 bat emanaldi egin zituzten lan honi zegokion biran. Ia geldiune barik etorri zen “3” (Esan Ozenki,1999) . Aurrekoen aldean, lan lan zuzen, melodiko eta koloretsua da.

Txarli Solanok taldea utzi egin zuen eta David González gaztea sartu zen. Soinu aldaketa da “Minus” (Metak 2002) lan honen bereizgarrietakoa; “Xanpe”-ren gidaritzapean grabatu zuten eta nahasketak Garate estudioan egin ziren Haritz Harreguyrekin. Mungiarren lanik borobilena. “Game Over”(Metak,2004). Azken lanaren grabazioan laukote baziren ere, Aitorrek taldea utzi eta hirukote eginda eman zituzten zuzenekoak Rafak, Xanpek eta Davidek. “Xanpe”-k gidatu zuen ekoizpena Jonan Ordorikarekin batera. Lan gordinagoa da, kanta zuzenak ditu.

Ha transcurrido algo más de una década desde nuestro último concierto. Vivimos para, con y de la música, y el receso de PILT supuso el comienzo de diferentes proyectos para todos los miembros del grupo. Aún siguiendo inmersos en ellos, hemos considerado que este podía ser un buen momento para que nuestros caminos se vuelvan a cruzar.

“¿Por qué?” será probablemente lo primero que os venga a la cabeza, pero lo cierto es que no existe un motivo concreto. La respuesta más sincera que podríamos dar a esa pregunta es un “¿Y por qué no?”.

Así pues, PILT estará formado por Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano y David González pasando de cuarteto a quinteto. Serán unos conciertos puntuales y seguramente muy emocionantes para poder compartirlos con tod@s vosotr@s.

Salud!

PiLT
Hamarkada baino gehiago pasatu da gure azken emanalditik. Musikak bizi gaitu, eta taldearen gelditzeak proiektu ezberdinetarako ateak zabaldu zizkigun taldeko partaide guztiei. Horietan darraigun arren, une egokia iritzi diogu gure bideak berriz gurutzatzeko.

Zergatik? izango da gehienok buruan izango duzuen galdera eta, egia esan, ez dago zergati berezirik. Galdera honi eman diezaiokegun erantzunik zintzoena Zergatik ez? da.

Hau da, Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano eta David González izango dira taula gainean, ohiko laukotea boskotea bihurturik. Emanaldi gutxi batzuk baino izango ez diren arren, gogotsu gaude emozioz beteriko une hauek zuekin konpartitzeko.

Osasuna!
PiLT

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba