Saltear al contenido principal

Maximiliano, Ipuin kontalaria antzezlana, Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen sariduna 2017an, larunbatean estreinatuko da, Nafarroako Antzerki Eskolan / “Maximiliano, Ipuin kontalaria”, obra ganadora del Concurso de Textos Teatrales para público infantil en 2017 se estrena este sábado en la Escuela Navarra de Teatro

Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrerak sei euroan daude salgai, online eta NAEko leihatilan bertan, ikuskizuna hasi eta ordu eta erdi lehenagotik

La función comenzará a las 18.30 horas y las entradas se venden a 6 euros on-line y en la taquilla de la ENT desde hora y media antes del inicio

Maximiliano, Ipuin kontalaria antzezlana estreinatuko da bihar, larunbatarekin, Nafarroako Antzerki Eskolan. 2017an Iruñeko Udalak eta NAEk antolatzen duten Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen lehiaketa exaequo irabazi zuen lanetako bat da. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrerak 6 euroan eros daitezke jada NAEren webgunean (www.laescueladeteatro.com) eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan bertan, ikuskizuna hasi eta ordu eta erdi lehenagotik.

Maximiliano, Ipuin kontalaria Xabier Artiedak idatzi eta zuzendu du, eta Nafarroako Antzerki Eskolak ekoiztu. Argumentuak ipuinen ahalmen eraldatzailea du ardatz. Aitor, Oihane, Amets eta Nagore dira protagonistak, arratsaldero, ikastola amaitu eta gero, elkarrekin jolasean aritzeko biltzen den haur taldea. Baina egun horretan, Nagore opari berri batekin etorriko da: futbol pilota bat. Guztiak zein trebeak diren erakusteko irrikaz egongo dira, poz-pozik. Batez ere Aitor, zeinak baloiari kristoren ostikoa eman eta urrutira bidalita, tokiko haurren esanetan misteriotsua eta arriskutsua omen den agurearen leihoetako bat puskatuko baitu. Lagun-taldeak barrura sartu beharko du baloia berreskuratzeko, eta baloiaz gain beste hainbat sorpresa aurkituko ditu bertan.

Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek, testuaren egile eta antzezlanaren zuzendari Xabier Artiedak, ekoizpenaren koordinatzaile eta Nafarroako Antzerki Eskolako irakasle Maite Sagüések, eta antzezlaneko aktore Jaione Urtasunek estreinaldiaren berri eman dute gaur goizean. Gainera, eskola-kanpaina bat abiatuko da, antzezlanaren ekoizpenari eta estreinaldiari jarraipena emateko, apirilaren 23, 24 eta 25ean –hots, datorren astean–, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarrekin antolatuta. Kanpaina horren barruan gehienez ere sei emanaldi eskainiko dira. Parte hartu nahi duten ikastetxeak garaiz dabiltza oraindik izena emateko, Nafarroako Antzerki Eskolan bertan eta 948 229 239 telefonoan.

La Escuela Navarra de Teatro estrena mañana sábado “Maximiliano Ipuin kontalaria, una de las obras ganadoras exaequo del Concurso de Textos Teatrales para público infantil en la modalidad de euskara 2017, organizado por el Ayuntamiento de Pamplona y la propia ENT. La obra se presentará a las 18.30 horas, con entradas  a la venta al precio de 6 euros. Se pueden adquirir ya en la página web de la ENT, www.laescueladeteatro.com, o en la taquilla de la Escuela Navarra de Teatro desde una hora y media antes de la actuación.

“Maximiliano, Ipuin kontalaria”, está escrita y dirigida por Xabier Artieda y producida por la Escuela Navarra de Teatro. Su argumento plantea el poder transformador que tienen los cuentos. La obra tiene como protagonistas a  Aitor, Oihane, Amets y Nagore, un grupo de niños y niñas que se reúnen para jugar, como todas las tardes, después de la ikastola. Pero ese día Nagore viene con su nuevo regalo, una pelota de fútbol. Todos emocionados querrán demostrar sus habilidades.  Sobre todo Aitor quien, de una patada, lanzará la pelota muy lejos rompiendo así la ventana del anciano, del que se dice entre los niños y niñas del lugar que es misterioso y peligroso. Los amigos entrarán a recuperar la pelota pero, además, encontrarán muchas otras sorpresas.

La directora de Cultura y Educación del Ayuntamiento de Pamplona, Maitena Muruzábal, el autor del texto y director de la obra, Xabier Artieda, la coordinadora de la producción y profesora de la Escuela Navarra de Teatro, Maite Sagüés, y la actriz Jaione Urtasun, han presentado esta mañana el estreno de esta función. Además, y como continuación a la producción y estreno de la obra, se desarrollará una campaña escolar en este mismo mes de abril, los días 23, 24 y 25, es decir, la semana que viene, organizada conjuntamente por el Ayuntamiento de Pamplona y la Escuela Navarra de Teatro, en el marco de la cual se ofrecerán hasta un máximo de seis representaciones. Los centros educativos interesados en participar pueden solicitarlo todavía en la propia ENT en el teléfono 948 229 239.

Aktoreak eta ibilbidea

Laura Villanueva, Guillermo López, Maitane Goñi, Jaione Urtasun eta Xabier Flamarique dira aktoreak. Luz y Fer eta Atornapión, hurrenez hurren, argiztapenaz eta eszenografiaz arduratzen dira, eta María Sagüés eta Leire Mendizábal, jantziez.

Antzezlanaren egile eta zuzendari Xabier Artieda aktorea, dantzaria eta abeslaria da. Nafarroako Antzerki Eskolan jaso zuen prestakuntza (2006/2009), eta ondoren Mar Navarro eta Andrés Hernándezen Eskola Tekniko Fisikoan (2009/2011). Joven Compañía, Carmen Larraz, José Manuel Carrasco, Kon-moción Dance Company eta Alfredo Sanzolekin ere ikasi du. Aktore gisa Auzomotojori Teatro, Proyecto Craft, Malayerba, La Fura Dels Baus, EnBoca Teatro, Aran-aran Teatro eta Endeka Teatro konpainietan aritu da. Tempomobile konpainiako dantzari ere izan da, eta abeslaria Iruñeko Orfeoian eta Músicos cómicos callejeros taldean. ETBko Goenkale telesailean lan egin du.

Reparto y trayectoria

La obra está interpretada por Laura Villanueva, Guillermo López, Maitane Goñi, Jaione Urtasun y Xabier Flamarique. La iluminación y escenografía corren a cargo de Luz y Fer y Atornapión, respectivamente, mientras que María Sagüés y Leire Mendizábal se han encargado del vestuario.

El actor, bailarín y cantante Xabier Artieda, autor y director de la obra, se formó en la Escuela Navarra de Teatro (2006/2009) para continuar en la Escuela Técnica Física Mar Navarro y Andrés Hernández (2009/2011). También se ha formado con la Joven Compañía, Carmen Larraz, José Manuel Carrasco, Kon-moción Dance Company o Alfredo Sanzol. Su trayectoria de actor la ha desarrollado en Auzomotojori Teatro, Proyecto Craft, Malayerba, La Fura Dels Baus, EnBoca Teatro, Aran-aran Teatro y Endeka Teatro. De bailarín ha trabajado con Tempomobile y como cantante en el Orfeón Pamplonés y con Músicos Cómicos Callejeros. Ha trabajado en la serie de ETB Goenkale.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba