Saltear al contenido principal

Marian Arregi y Juan Antonio Urbeltz reciben el premio Txondorra Carbón Vegetal 2017 de la Asociación de Amigos del Olentzero por su contribución a la cultura popular / Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek Olentzeroren Adiskideak Elkartearen 2017ko Txondorra saria jaso dute, kultura herrikoiari egindako ekarpenagatik

El Ayuntamiento de Pamplona y La Pamplonesa recibirán el domingo por la tarde a Olentzero en la Plaza Consistorial

Iruñeko Udalak eta La Pamplonesak harrera egingo diote Olentzerori igande arratsaldean, Udaletxe plazan

El etnógrafo Juan Antonio Urbeltz y su mujer Marian Arregi han recibido este mediodía en el Salón de Recepciones del Ayuntamiento de Pamplona el premio Txondorra – Carbón Vegetal 2017. Este reconocimiento lo entrega por tercer año la Asociación Amigos del Olentzero, en colaboración con el Ayuntamiento de Pamplona y el Gobierno de Navarra. En el acto han participado el alcalde de Pamplona, Joseba Asiron, la consejera de Cultura, Deporte y Juventud, Ana Herrera, representantes de la Asociación Amigos del Olentzero y miembros de la Corporación municipal.

Durante más de medio siglo, Urbeltz y Arregi han compaginado la investigación sobre la cultura popular y la danza tradicional vasca y la creación de espectáculos, coreografías y bailes al frente del grupo Argia. Ambos se han fundido en una ingente labor en la búsqueda de los orígenes de las danzas tradicionales con un minucioso trabajo de recogida de material que se ha plasmado en espectáculos que hunden sus raíces en la tradición y aportan nuevas apuestas coreográficas. A partir de 1987, Urbeltz y Arregi, llevan a cabo una serie de espectáculos: “Irradaka”, “Zortziko”, “Muriska”, “Alakiketan”, “Kondharian”, “Pas de Basque”, “Axeri-Boda”, “Axuri-Beltza” y “Besta Berri”, con los que buscan recrear la puesta en escena de la danza tradicional vasca.

El antropólogo y folklorista Juan Antonio Urbeltz nació en Pamplona en 1940. En 1958 ingresó en el grupo de danza Goizaldi, pasando en 1966 a Argia, grupo que dirige desde entonces y con el que ha investigando la coreografía, instrumentos y trajes tradicionales. Desde 1988 dirige la sociedad Ikerfolk, donde se desarrolla también una importante labor de investigación del folklore vasco. Juan Antonio Urbeltz es, además, patrono de la Fundación Museo Jorge Oteiza y miembro de Eusko Ikaskuntza, de cuya sección de Folklore fue presidente. Marian Arregi, por su parte, ha dirigido a los músicos del grupo Argia con los que editó varios discos, y ha preparado sus partituras. Años atrás ha acompañado a Benito Lertxundi, interviniendo también en algunos de sus discos.

Juan Antonio Urbeltz etnografoak eta bere emazte Marian Arregik 2017ko Txondorra saria jaso dute gaur eguerdian, Iruñeko Udaleko harrera-aretoan. Olentzeroren Lagunen Elkarteak ematen du hirugarren urtez sari hau, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Iruñeko alkate Joseba Asiron, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera, Olentzeroren Lagunen Elkarteko ordezkariak eta Udalbatzako kideak izan dira ekitaldian.

Mende erdi baino gehiago eman dute Urbeltzek eta Arregik ikerketa eta sormena uztartzen: kultura herrikoia eta euskal dantza tradizionala ikertzen eta ikuskizunak, koreografiak eta dantzak sortzen, Argia taldeko buru gisa. Dantza tradizionalen jatorria bilatzen egundoko lana egin dute elkarrekin, eta horretarako zorrotz aritu dira materiala biltzen. Hori guztia tradizioan sustraitutako ikuskizunetan islatu da, zeinek koreografia-apustu berriak egiten baitituzte. 1987tik aurrera, Urbeltzek eta Arregik ikuskizun sorta bat gauzatu zuten: Irradaka, Zortziko, Muriska, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque, Axeri-Boda, Axuri-Beltza eta Besta Berri. Ikuskizun horien bidez euskal dantza tradizionalaren eszenaratzea birsortu nahi dute.

Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folklorista Iruñean jaio zen, 1940an. 1958an Goizaldi dantza-taldean sartu zen, 1966an Argia taldera pasatu zen;orduz geroztik taldeko zuzendaria da, eta harekin batera koreografia, musika-tresna eta jantzi tradizionalak ikertu ditu. 1988az geroztik Ikerfolk elkartea zuzentzen du, eta han ere euskal folklorea ikertzeko lan handia egiten da. Juan Antonio Urbeltz, gainera, Jorge Oteiza Museoa Fundazioko patronoa da, eta Eusko Ikaskuntzako kide, non Folklore ataleko presidente izan baitzen. Marian Arregik, bestalde, Argia taldeko musika-zuzendari izan da, eta musikariekin batera hainbat disko kaleratu eta haien partiturak prestatu ditu. Duela zenbait urte, Benito Lertxundirekin elkarlanean aritu zen, haren disko batzuetan ere parte hartu zuelarik.

Tercera edición de este reconocimiento

El premio consiste en una figura en forma de carbón elaborada con madera, metal y gres por Benito Goñi. Con él, se quiere reconocer a personas, organismos o asociaciones que se han distinguido en el estudio y difusión de la cultura popular tradicional. En la primera edición se premió exaequo al pueblo de Lesaka y, a título póstumo, al fundador de las Juventudes de san Antonio, Andoni Santamaría. El año pasado el galardón lo recibió el escultor y etnógrafo Joxe Ulibarrena.

El jurado de la tercera edición de este premio ha estado compuesto por el alcalde de Pamplona, Joseba Asiron, la consejera de Cultura, Deporte y Juventud, Ana Herrera, Laura Igantzi, de la Asociación de Pastores en América, el profesor de la UPNA, Roldán Jimeno, el doctor en Historia y profesor de Filosofía, Mikel Aramburu, el presidente de la Asociación de Periodistas de Navarra, Patxi Pérez, y el txistulari Javier Arteta. Tras la entrega del premio, Lau Urratz, acompañado por un grupo de voces, ha interpretado junto a dos dantzaris “Olentzero dantza”.

Sariaren hirugarren edizioa

Ikatz itxurako irudi bat da saria, Benito Goñik sortua, egurrarekin, metalarekin eta gresarekin. Aintzatespen honen bidez, kultura herrikoi tradizionala ikertzeagatik eta hedatzeagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde edo elkarteak omendu nahi dira. Lehen edizioan ex aequo eman zieten saria Lesakako herriari eta, hilosteko omenaldi gisa, Andoni Santamaríari, San Antonioko Gazteriaren sortzaileari. Iaz Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoak jaso zuen.

Sari honen hirugarren edizioko epaimahaikideak honako hauek izan dira: Iruñeko alkate Joseba Asiron; Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera; Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Laura Igantzi; Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Roldán Jimeno; Historian doktore eta Filosofia irakasle Mikel Aranburu; Nafarroako kazetarien elkarteko presidente Patxi Pérez eta Javier Arteta txistularia. Saria eman ondoren, Lau Urrats taldeko bi dantzarik Olentzero dantza dantzatu dute, abesbatza batek lagunduta.

Recepción a Olentzero el domingo en la Plaza Consistorial

Por tercer año consecutivo, el Ayuntamiento de Pamplona recibirá a Olentzero en la Plaza Consistorial el domingo en torno a las 19.15 horas. El desfile, que partirá a las 18 horas de la calle Iturralde y Suit, llegará a calle Chapitela. Allí Olentzero se desviará por la calle Calceteros y llegará hasta la Plaza Consistorial donde, al alcalde Joseba Asiron y a los concejales, se les unirá la banda municipal de música La Pamplonesa. El alcalde impondrá a la figura de Olentzero un gran pañuelo a cuadros con el escudo de Pamplona y la leyenda “Ayuntamiento de Pamplona. Olentzero 2017” como recuerdo del momento y de la tradición que continúa en la ciudad. Desde las 19 horas, La Pamplonesa amenizará la espera del público que esté congregado en la Plaza Consistorial con la interpretación de varios temas navideños.

El recorrido partirá de calle Iturralde y Suit con Amaya. Continuará por González Tablas, Paulino Caballero, Cortes de Navarra, Carlos III, Plaza del Castillo y Chapitela. En ese punto Olentzero se dirigirá a la Plaza Consistorial para, después de la recepción oficial, retornar a Mercaderes y seguir por Estafeta y Amaya, hasta concluir en el mismo punto de partida, en la confluencia de Amaya con Iturralde y Suit.

Olentzerori harrera Udaletxe plazan

Hirugarren urtez jarraian, Iruñeko Udalak harrera egingo dio Olentzerori Udaletxe plazan, igandean, 19:15ak aldera. Desfilea 18:00etan hasiko da, Iturralde y Suit kalean, eta Txapitelara heltzean,  Olentzero Calceteros kalea hartu eta Udaletxe plazaraino helduko da. Bertan Joseba Asiron alkatea eta zinegotziak zain izango ditu, baita La Pamplonesa Udalaren musika-banda ere. Alkateak Olentzerori zapi koadrodun handi bat jarriko dio. Zapiak Iruñeko armarria eta “Iruñeko Udala. Olentzero 2017” testua daramatza, une horren eta hirian mantentzen den tradizioaren oroigarri gisa. 19:00etatik, La Pamplonesak Udaletxe plazan zain dauden herritarren itxaronaldia girotuko du, Eguberrietako hainbat kanturekin.

Hona hemen desfilearen ibilbidea: Iturralde y Suit kalearen eta Amaia kalearen arteko elkargunea, González Tablas, Paulino Caballero eta Nafarroako Gorteen kaleak, Karlos III.aren etorbidea, Gazteluko plaza eta Txapitela kalea. Une horretan Olentzero Udaletxe plazarantz joango da, eta harrera ofizialaren ondoren, Mercaderes kalea hartu, Estafetatik Amaia kaleraino joan, eta hasierako puntu berean amaituko da desfilea, Iturralde y Suit kalearen eta Amaia kalearen arteko elkargunean.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba