skip to Main Content

Llega ‘Chancletas 17’, la oferta municipal para el verano joven: 1.000 entradas de cine, 180 plazas de escape room, actividades de aventura y otras 22 ‘de degustación’ / Hemen da Txankletak’17, Udalak gazteei udarako egiten dien eskaintza: 1.000 zinema-sarrera, ihes-jokoan aritzeko 180 leku, abentura-jarduerak eta 26 dastaketa

Las inscripciones se abrirán el próximo 22 de junio y podrán hacerse hasta el día 29 de junio en la Casa de la Juventud

Ekainaren 22tik 29ra eman ahal izango da izena, Gaztediaren Etxean

 

El reto de ‘escaparse’ de la Ciudadela, la posibilidad de ir al cine a ver estrenos por un euro, hacer actividades de aventura en agua o ‘de aire’ sin salir del entorno urbano, en grupo o con un monitor personal o asistir a un programa de actividades diarias gratuitas y para todos los gustos en la Casa de la Juventud… todo eso es ‘Chancletas 17’, nueva propuesta del Ayuntamiento de Pamplona de ocio juvenil para este verano.

La idea del Consistorio es hacer una oferta de ocio de diversos tipos que cubra espacios de tiempo libre, fomente el encuentro y sirva también para iniciar a los jóvenes que carezcan de otras aficiones en un abanico de actividades de su interés. Ocio deportivo y ocio más tranquilo, siempre dentro de la ciudad, en un espectro de actividades que cubrirán todos los días desde el 22 de julio hasta el 9 de septiembre. El programa es novedoso y viene a sustituir a los fines de semana multiaventura que se estrenaron el pasado verano después de cuatro años de ausencia de programación estival para jóvenes desde el Ayuntamiento.

‘Chancletas 17’ ha sido presentado esta mañana por el concejal de Participación Ciudadana Igualdad y Empoderamiento Social, Alberto Labarga, y por el técnico de Juventud, Manolo Goñi que han recalcado que el esfuerzo municipal pretende, además, adaptarse al poder adquisitivo de los jóvenes, mermado en los últimos años; por ello las actividades fuera de la Casa oscilan entre los 4 y los 5 euros y se contempla también programación gratuita diaria en la misma Casa de la Juventud durante el mes de agosto. Las inscripciones pueden hacerse en grupo o en sesiones individuales y habrá disponibles 400 bonos deportivos que se podrán canjear por sesiones particulares durante todo el periodo del programa.

Las actividades  municipales están destinadas a jóvenes de 14 a 30 años, aunque las sesiones de Ciudadela Room Escape admitirán menores a partir de 12 años. Las inscripciones se abrirán el próximo 22 de junio y podrán hacerse hasta el día 29 de junio en la Casa de la Juventud de forma presencial. Más información en el teléfono 948 233512 y en www.pamplonajoven.es y http://www.pamplonajoven.wordpress.com./

La aventura está en la imaginación

El escape room o cómo salir de una habitación con ayuda del ingenio, es una actividad con más iniciados cada día. Consiste en vivir de forma real una situación frecuente en las aventuras gráficas: un grupo de personas debe resolver una situación atando cabos y colaborando a la hora de conjugar las pistas. En este caso tendrá lugar en la Sala de Armas de la Ciudadela, el edificio de 1.279 m2 en tres plantas que hoy es sala de exposiciones y fue almacén de artillería.

El escape room municipal, preparado por una empresa especializada, se llama ‘El legado de Verboom’ y se ambienta en el entorno del arte contemporáneo. Deberán desvelarse 300 años de secretos en cada una de las seis sesiones previstas, si es que los encerrados desean salir de la Sala de Armas. Hay hasta 30 plazas disponibles por grupo, aunque los equipos serán de un máximo de cinco miembros (180 plazas en total). La actividad comenzará a las 20.30 horas y durará alrededor de 80 minutos.

Vivir otras vidas también se puede hacer a través del cine. El Ayuntamiento de Pamplona, en colaboración con Golem Yamaguchi y Golem Bayona, ofrecerá hasta 1.000 entradas de cine a un euro, entre 23 de julio al 15 de septiembre. Las personas interesadas podrán asistir hasta a cinco sesiones a ese precio durante el verano, eligiendo de entre todas las películas de la cartelera habitual y para cualquiera de las sesiones que oferten los cines (siempre que no se complete el aforo). Los vales deberán canjearse con carácter previo en la taquilla.

Animarse a saltar, bucear, escalar…

No hace falta irse lejos para hacer deportes de aventura. Con esa premisa, el Ayuntamiento de Pamplona ha programado actividades deportivas de aventura en la ciudad. Escalada o rapel en Rocópolis; celebrar el ‘bautismo de buceo’ en las piscinas de Aranzadi o el CR Guelbenzu, convertirse en acróbata volador con las camas elásticas de Salting Iruña o aprender a hacer piragüismo en el Arga con la Escuela de Piragüismo del Molino de Caparroso.

En total se ofertarán 10 sesiones de grupo. Las tres primeras actividades (escalada 2 sesiones, buceo 4 sesiones, saltos 2 sesiones) podrán hacerse los viernes del verano hasta el 8 septiembre en fechas y horarios distintos de forma que cada participante pueda realizar varias de las actividades ofrecidas. El piragüismo tendrá lugar los sábados 22 de julio y 15 de agosto. Pero para quienes quieran hacer las cosas de forma individual, hay disponibles 100 bonos individuales para cada modalidad deportiva que permitirán acudir al centro indicado entre el 22 de junio y el 15 de septiembre. Los bonos se podrán adquirir en la Casa de la Juventud durante el periodo de inscripción a ‘Chancletas 17’.

Así las cuatro propuestas tienen dos modalidades de disfrute: bien en grupo (4 euros por plaza), bien usando el bono individual que, por un euro más, permite elegir libremente el momento en que se puede realizar la actividad con apoyo técnico personalizado. Los únicos requisitos para las personas participantes son los habituales para cada tipo de actividad: saber nadar (en las de agua) y llevar ropa adecuada. El precio de la actividad cubre los correspondientes seguros.

Agosto: un calendario completo

Del 1 al 31 de agosto y para jóvenes a partir de 14 años la Casa acogerá 26 actividades distintas, una diferente cada día siempre en la franja horaria de 19.30 a 21 horas. Todas ellas serán gratuitas y no necesitarán inscripción previa. La oferta cubre de lunes a viernes salvo el 15 de agosto, jornada festiva en la que la Casa permanecerá cerrada.

La oferta es una especie de ‘menú degustación’: master class de salsa, hip hop, dance hall o danza del vientre se alternarán con talleres de autoestima, de grafiti o de improvisación teatral. Habrá también espacios para el modelado de arcilla, la creación de colonias, la customización de prendas de ropa o la realización de marcapáginas con gomaeva. También el laboratorio de robótica y la ciberaula ofertarán actividades veraniegas como crear avatares, hacer videojuegos para móviles en Android, etc.

Será una forma de pasar un rato de tarde aprendiendo destrezas divertidas y, de paso, conocer de primera mano algunas de las actividades que se pueden realizar durante el año en la Casa y que tendrán continuidad a partir de septiembre.

Ziudadelatik ihes egiteko erronka, zine-estreinaldiak euro baten truke ikusteko aukera, abentura-jarduerak uretan zein airean hiritik irten gabe, taldeka edo begirale pertsonal batekin, doako jarduerak egunero eta zaletasun oro asetzeko modukoak, Gaztediaren Etxean… Hori guztia da Txankletak’17, Iruñeko Udalaren udako proposamena gazteen aisialdirako.

Aisialdi-tarteetarako eskaintza zabala egin nahi du Udalak, besteekin elkartzea sustatzeko eta bestelako zaletasunak ez dituzten gazteei haien intereseko jardueratan hasteko aukera eskaintzeko. Kirol-aisialdia eta aisialdi lasaiagoa, beti ere hiri barruan, uztailaren 22tik irailaren 9ra arte egingo den jarduera sortaren bitartez. Programa berritzailea da, eta ordezkatu nahi ditu iazko udan estreinatu ziren abentura anitzeko asteburuak, zeinak abiarazi baitziren Udalak udan gazteendako programaziorik eskaini gabe lau urte eman ondoren. .

Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkari Alberto Labargak eta Gazteriako teknikari Manolo Goñik aurkeztu dute, gaur goizean, Txankletak’17. Udalak gazteen erosteko ahalmenari egokitutako programa eskaintzeko esfortzua egin duela nabarmendu dute, azken urteetan ahalmen hori murriztu baita. Horregatik, Gaztediaren Etxetik kanpo egingo diren jardueren prezioa 4 eta 5 euro artekoa izango da, eta Gaztediaren Etxean, egunero, doako programazioa eskaintzea aurreikusita dago, abuztuan zehar. Izen-emateak taldeka zein bakarka egin daitezke, eta kirola egiteko 400 txartel egongo dira eskuragarri, eta programak iraun bitartean saio partikularren ordez trukatu ahal izango dira.

Udal-jarduerak 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta daude, baina Ziudadelan egingo den ihes-jokoaren saioetan 12 eta 16 urte artekoek soilik parte hartzen ahalko dute. Ekainaren 22tik 29ra eman ahal izango da izena, Gaztediaren Etxean, aurrez aurre. Argibide gehiago eskatzeko, jo 948 233512 telefonora edo www.pamplonajoven.es eta http://www.pamplonajoven.wordpress.com./ webguneetara.

Abentura irudimenean dago

Ihes-joko edo escape room delakoak –gela batetik ateratzeko bidea topatzea, buru-argitasuna baliatuta– gero eta zale gehiago dituen jarduera da. Abentura grafikoetan maiz agertu ohi den egoera bat benetan bizitzea da jokoaren gakoa: pertsona talde batek egoera jakin baterako irtenbidea topatu behar du, pistak eta hari-mutur guztiak lotuta, elkarlanean. Jarduera hau Ziudadelako Arma Aretoan egingo da: hiru solairutako eraikina, 1.279 m2-koa, egun erakusketa-areto dena, eta bere garaian, artilleria biltegi izandakoa.

Udalaren ihes-joko hau gai hauetan aditua den enpresa batek prestatu du, El legado de Verboom izena du, eta arte garaikidearen alorrean girotuta dago. Egingo diren sei saioetako bakoitzean 300 urtez ezkutuan gordetako sekretuak argitu beharko dira, giltzapetuta daudenek Arma Aretotik atera nahi badute. 30 leku daude saio bakoitzeko, eta talde bakoitzak gehienez ere bost kide izan ditzake (guztira 180 leku daude). Jarduera 20:30ean hasiko da, eta 80 minutu inguru iraungo du.

Beste bizitza batzuk bizi daitezke baita ere zinemaren bidez. Iruñeko Udalak, Golem Yamaguchi eta Golem Baiona zinema-aretoekin elkarlanean, 1.000 zinema-sarrera eskainiko ditu euro batean, uztailaren 23tik irailaren 15era bitarte. Interesa dutenek, udan zehar, gehienez ere bost sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Zinematan une horretan ikusgai dauden filmen eta ordutegien artean aukeratu beharko dute (betiere lekurik gelditzen bada). Zinema-txartelak aurrez trukatu behar dira leihatilan.

Saltoka aritu, urpeko igeriketa egin, eskalada…

Ez dago urrun joan beharrik abentura-kirolak egiteko. Premisa horretatik abiatuta, Iruñeko Udalak abenturazko kirol jarduerak programatu ditu hirian. Eskalada edo errapela, Rocópolis-en; urpeko igeriketa, Arantzadiko igerilekuetan edo Guelbenzu Jolaslekuan; akrobata hegalari bihurtu, Salting Iruñako ohe elastikoetan; edo Argan piraguismoa egiten ikasi, Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolan.

Guztira taldeka egiteko 10 saio eskainiko dira. Lehenengo hiru jarduerak (2 eskalada saio, 4 urpeko igeriketa saio, 2 salto saio) udako ostiraletan egin ahal izango dira, irailaren 8ra arte, data eta ordutegi ezberdinetan, halako moduan non partaide bakoitzak eskaintzen diren jardueretako bat baino gehiago egin ahal baititu. Piraguismoa uztailaren 22an eta abuztuaren 15ean izango da (larunbatak). Baina jarduerak bakarka egin nahi dituztenendako, banakako 100 txartel daude kirol-modalitate bakoitzeko, ekainaren 22tik irailaren 15era bitarte jarduera non egingo den eta bertara joan ahal izateko. Txartelak Gaztediaren Etxean eskuratu ahal izango dira Txankletas’17 programan izena emateko epean zehar.

Lau proposamenez gozatzeko, hortaz, bi modalitate daude: taldeka (4 euro leku bakoitzeko), edo banakako xartela erosita (5 euroan) –txartel honek laguntza tekniko espezializatuarekin egitekoa den jarduera noiz egin libreki hautatzeko aukera ematen du–. Jardueretan parte hartzeko betekizun bakarrak igeri egiten jakitea (uretan diren jardueretarako) eta arropa egokia eramatea dira. Jarduera bakoitzaren prezioan dagokion asegurua sartuta dago.

Abuztua: egutegi bete-betea

Abuztuaren 1etik 31ra eta 14 urtetik gorako gazteendako 26 jarduera egingo dira Gaztediaren Etxean, egunero bat ezberdina, 19:30etik 21:00etara. Guztiak doan izango dira eta ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Astelehenetik ostiralera eskainiko dira jarduerak (abuztuaren 15ean salbu, jaieguna denez Gaztediaren Etxea itxita egongo baita).

Dastatzeko menu moduko bat izango da eskaintza: salsa, hip hop, dance hall eta sabel dantza master classak eta autoestimu, grafitti edo antzerki-inprobisaziozko lantegiak, txandaka. Buztina modelatzeko, lurrinak egiteko, arropa kustomizatzeko eta eva gomazko orri-markatzaileak egiteko parada ere izango da. Robotika laborategian eta ziber-ikasgelan ere jarduerak eskainiko dira udan, ikasteko avatarrak eta Android mugikorrendako bideojokoak egiten, etab.

Arratsaldea trebetasun dibertigarriak ikasten emateko modua izango da, eta bide batez, urte osoan zehar Gaztediaren Etxean egiten diren jarduerak lehen eskutik ezagutzekoa, zeinak irailetik aurrera berriro ere hasiko diren.

Chancletas 17

INSCRIPCIONES: del 22 al 29 de junio presencialmente en la Casa de la Juventud

AVENTURA

Actividades en grupo. Monitoreadas. Precio: 4 euros

Actividades individuales. Existen 100 bonos disponibles para cada una de las cuatro primeras actividades que permitirán acudir al centro indicado entre el 22 de junio y el 15 de septiembre y realizar la actividad de forma individual, también con apoyo técnico. El precio de cada bono es de 5 euros y es válido para los meses de julio, agosto y septiembre.

  • ESCALADA, RAPEL Y PARQUE AVENTURA GRANDE

Fechas: Viernes, 4 de agosto y 8 de septiembre

Horario: de 17.30 a 19.30 horas

Lugar: Rocópolis (calle Cañada real nº 20, Centro empresarial Sarrió, Berrioplano)

Máximo 30 personas por sesión

  • BAUTIZO DE BUCEO

Fechas: Viernes, 28 de julio, 11 de agosto, 25 agosto y 1 de septiembre

Horario: 10:30 a 12:30 horas

Lugar: Piscinas de Aranzadi (calle Vuelta de Aranzadi, s/n, 31014 Pamplona)

Grupo de 6 personas por sesión

  • SALTING

Fechas: Viernes, 21 de julio, 18 de agosto

Horario: 12 a 13 horas

Lugar: Salting Iruña (Polígono Industrial Ezkabarte, calle N, Nave 1, 31194 Orikain

Máximo 34 personas por sesión

  • PIRAGÜISMO

Lugar: Escuela de Piragüismo Molino de Caparroso (Imparte: Club Piragüismo Pamplona)

Fechas: Sábado, 22 de julio y 5 de agosto

Horario: de 11 a 13 horas

Máximo 35 personas por sesión

 

CIUDADELA ROOM ESCAPE

Dirigida a jóvenes de 12 a 16 años

Lugar: Ciudadela

Fechas: sábados 5 y 19 de agosto y 9 de septiembre / viernes: 11 y 25 de agosto y 1 de septiembre

Horario: 20.30 horas

 

VERANOS DE CINE

Entradas para los Cines Golem Baiona y Golem Yamaguchi

Meses de julio, agosto y septiembre

Para películas en cartelera a la hora de las sesiones habituales

Precio: 1 euro

Hay 1.000 entradas disponibles; máximo de cinco entradas por persona

 

CADA DÍA UN PLAN EN LA CASA DE LA JUVENTUD

22 sesiones, de temática variada, una por cada día hábil de agosto

Actividades gratuitas

Txankletak’17

IZEN-EMATEAK: ekainaren 22tik 29ra, Gaztediaren Etxean, aurrez aurre

ABENTURA
  • Taldeka egiteko jarduerak. Begirale batekin. Prezioa: 4 euro
  • Banaka egiteko jarduerak. Lehen lau jardueretarako 100 txartel egongo dira eskuragarri, ekainaren 22tik irailaren 15era bitarte jarduera non egingo den eta bertara joan ahal izateko, jarduera laguntza teknikoarekin eta banaka egiteko. Txartel bakoitza 5 euroan salduko da, eta uztail, abuztu eta irailean zehar erabiltzekoa izango da.
  • ESKALADA, ERRAPELA ETA ABENTURA-PARKE HANDIA
  • Datak: Abuztuak 4 eta irailak 8 (ostiralak)
  • Ordutegia: 17:30etik 19:30era
  • Tokia: Rocópolis (Cañada real k. 20, Sarrió enpresa-gunea, Berriobeiti)
  • Gehienez ere 30 lagun saio bakoitzeko
  • URPEKO IGERIKETA
  • Datak: Uztailak 28, abuztuak 11, abuztuak 25 eta irailak 11 (ostiralak)
  • Ordutegia: 10:30 – 12:30
  • Tokia: Arantzadiko igerilekuak (Arantzadiko Inguruneko k., zk.g. – 31014 Iruña)
  • Gehienez ere 6 lagun saio bakoitzeko
  • SALTOKA
  • Datak: Uztailak 21 eta abuztuak 18 (ostiralak)
  • Ordutegia: 12:00 – 13:00
  • Tokia: Salting Iruña (Ezkabarte industrialdea, N kalea, 1. nabea, 31194 Orikain)
  • Gehienez ere 34 lagun saio bakoitzeko
  • PIRAGUISMOA
  • Tokia: Caparrosoren Errota Piraguismo Eskola (Nork emana: Iruñeko Piraguismo Kluba)
  • Datak: Uztailak 22 eta abuztuak 5 (larunbatak)
  • Ordutegia: 11:00 – 13:00
  • Gehienez ere 35 lagun saio bakoitzeko
ZIUDADELAKO IHES-JOKOA
  • 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako
  • Tokia: Ziudadela
  • Datak: abuztuak 5, abuztuak 19 eta irailak 9 (larunbatak) / abuztuak 11, abuztuak 25 eta irailak 1 (ostiralak)
  • Ordutegia: 20:30

 

ZINEZKO UDA
  • Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoetan erabiltzeko sarrerak
  • Uztaila, abuztua eta iraila
  • Zinemetan ikusgai dauden filmetarako, ohiko ordutegietan
  • Prezioa: 1 euro
  • 000 zinema-sarrera daude eskuragarri; gehienez ere, bost sarrera pertsona bakoitzeko
HAMAIKA PLAN GAZTEDIAREN ETXEAN
  • 22 saio, hainbat gairi buruzkoak. Abuztuko astegun bakoitzeko, bana
  • Doako jarduerak

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top