Saltear al contenido principal

La plaza Consistorial acogerá en Sanfermines el estreno de un nuevo ciclo de danzas de troqueo de la mano de Duguna-Iruñeko Dantzariak / Trokeo-dantzez osatutako ikuskizunaren estreinaldia, Duguna-Iruñeko Dantzariak taldearen eskutik, sanferminetan, Udaletxe plazan

La nueva aportación al proyecto que impulsa Duguna desde 2008 busca crear danzas que formen parte del patrimonio coreográfico de Pamplona

Ekarpen berria Duguna taldeak 2008tik abiatzen ari den proiektuari: Iruñeko ondare koreografikoa atonduko duen dantza-multzoa sortzea

La plaza Consistorial acogerá en Sanfermines el estreno de un nuevo ciclo de danzas de troqueo de la mano de Duguna-Iruñeko dantzariak. De esta forma, Duguna continúa con su idea de crear y presentar siempre que bailen en la plaza del Ayuntamiento y que no tengan un protocolo propio, como el 8 de septiembre y el domingo de San Fermín de Aldapa, danzas propias que terminen convirtiéndose en representativas de la ciudad. Unas danzas con las que los pamploneses puedan a llegar a identificarse con el paso del tiempo. En total, se ha creado un nuevo ciclo de 7 danzas que serán presentadas de 4 en 4, los días 7 y el 14 de julio y 29 de noviembre, festividad de San Saturnino.

En las ‘trokeo dantzak’ o danzas de troqueo bailan ocho dantzaris, organizados en dos filas que utilizan palos, espadas, arcos u otros instrumentos en las mudanzas de cada baile, y un ‘Bobo’, personaje que vigila el transcurso de cada danza y participa en alguna de ellas. A lo largo de la actuación los dantzaris intercambian las posiciones, característica principal de este  género de dantzas. Estos cambios de lugar se realizan mientras los dantzaris interpretan los pasos y hacen golpear los instrumentos de baile que llevan en las manos, tal y como han explicado en la rueda de prensa de presentación la directora del área de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal, y el director de Duguna-Iruñeko dantzariak, Aritz Ibáñez.

El punto inicial del proyecto en el que se incardinan estas danzas de troqueo es la reflexión realizada hace 10 años en el seno del grupo Duguna al interpretar que existía cierta crisis de identidad en los grupos de danzas urbanos. Observaron que, sin embargo, las formaciones de lugares que contaban con dantzas propias con las que se identificaban los vecinos no tenían esas disquisiciones.

Trokeo-dantzez osatutako ikuskizuna estreinatuko du Duguna-Iruñeko Dantzariak taldeak, sanferminetan, Udaletxe plazan. Horren bitartez Dugunak jarraipena emanen dio hiriaren bereizgarri bilakatuko diren dantza propioak sortu eta horiek plazaratzeko asmoari Udaletxe plazan dantzatzen duten aldiko, salbu eta protokolo jakin bat dagoen egunetan –irailaren 8an eta Aldapako San Fermin jaien igandean, esate baterako–. Hartara, Dugunak lortu nahi du iruindarrek, denboraren poderioz, bere nortasunaren partetzat jotzea dantza horiek. Guztira, 7 dantzaz osatutako multzoa da, eta launaka aurkeztuko dira, uztailaren 7an eta 14an eta San Saturnino egunean (azaroaren 29an).

Zortzi dantzarik egiten dituzte trokeo-dantzak, eta bi lerrotan kokatzen dira, makilak, ezpatak, arkuak edo dantzetarako beste tresna batzuk eskuan dituztela. “Bobo” izeneko pertsonaia batek gainbegiratzen ditu dantzak, eta zenbaitetan parte harten du. Dantzan lekuak trukatzen dituzte dantzariek; izan ere, hori da dantza-mota horren ezaugarri nagusia. Truke horiek egin bitartean pausoak dantzatu eta eskuetan dituzten dantza-tresnak kolpatzen dituzte. Hori guztia aurkezpena egiteko prentsaurrekoan azaldu dute Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntza eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta Duguna-Iruñeko Dantzariak taldeko zuzendari Aritz Ibáñezek.

Trokeo-dantza hauek proiektu baten baitan sortu dira, eta haien abiapuntua Duguna taldeak duela 10 urte egindako gogoeta bat izan zen, zeinaren arabera hirietako dantza-taldeek nolabaiteko identitate-krisia bizi dute. Alabaina, ikusi zuten, bere dantza propioak dituzten tokian tokiko taldeen kasuan herritarrak identifikatzen direla haiekin eta halako gogoetek ez zutela tokirik.

Dotar a la ciudad de un patrimonio coreográfico propio

Así llegaron a la conclusión de que siendo dantzaris municipales tenían un contexto apropiado para crear bailes propios, ya que el grupo participa en las fiestas más importantes de la ciudad. Según la abundante documentación recogida en el ensayo ‘La danza en las fiestas y ceremoniales de Iruña a través de la historia’ de Jesús Ramos, la presencia de danzantes o dantzaris en las fiestas de Pamplona desde el SXVI hasta la actualidad ha sido muy común. En este sentido, el autor señala a los dantzaris municipales como grupo heredero de esta tradición de siglos.

Por ello se plantearon dotar a la ciudad de un patrimonio coreográfico propio. Hasta el momento ya han presentado la ezpata-dantza de San Fermín de Aldapa, las soka-dantzas que se bailan el día de San Blas y la víspera de San Juan y también la soka-dantza del Día del Privilegio de al Unión (8 septiembre).

Ondare koreografiko propioa hiriarentzat

Hausnarketa horren bitartez ondorioztatu zuten udal-dantzariek testuinguru egokia zutela dantza propioak sortzeko, taldeak hiriaren ospakizun garrantzitsuenetan parte hartzen baitu. Jesus Ramosen La danza en las fiestas y ceremoniales de Iruña a través de la historia saiakeran bildutako agiri ugarien arabera, dantzarien jarduna ohikoa izan da Iruñeko ospakizunetan, XVI.mendetik gaurdaino. Zentzu horretan, egileak mendeetako tradizio horren oinordekotzat jotzen ditu udal-dantzariak.

Hortik abiatuta sortu zen hiriarendako ondare koreografiko propioa atontzeko ideia. Orain arte, honako dantza hauek aurkeztu dituzte: San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza, San Blas eta San Joan bezperako soka-dantza eta Batasunaren Pribilegioaren eguneko (irailak 8) soka-dantza.

Siete coreografías distintas basadas en melodías de bertsos y cantos

En las crónicas de bailes de Pamplona de los siglos XVI, XVII y XVIII son habituales las danzas ofrecidas por 8 dantzaris y un personaje llamado ‘Bobo’: makil-dantzak (tanto de palos grande, como pequeños), brokel dantzak, arku-dantzak, zinta-dantzak… Las ‘trokeo dantzak’ que se presentarán y que están basadas en diferentes melodías de bertsos y cantos son:

Kantatzen behar det hasi (entrada)

Betroiarena (danza del palos pequeños)

Iruñeko ferietan (danza del palos grandes)

Ama begira zazu (danza de espadas y broqueles)

Arri, arri, mandoko (danza de cintas)

Proportzio bat (danza de arcos)

Muga gainetik (torre humana)

Muchas de las melodías en las que basan las danzas proceden del norte de Navarra y de la zona de Baja Navarra, Lapurdi y Zuberoa y pertenecen a los siglos XVIII, XIX y XX. Durante estos siglos ha sido común la presencia en Pamplona de músicos y dantzaris provenientes de Baigorri, Osés, San Juan de Pie de Puerto o de San Juan de Luz. En la actualidad, por ejemplo, los gaiteros de Baigorri acompañan a la Reina asiática de la Comparsa de Gigantes y Cabezudos.

Según sus impulsores, el ciclo de las ‘trokeo-dantzas’ no esta cerrado y el número puede ampliarse. Al bailarse cada día parte de ellas, las actuaciones no serán siempre iguales. La formación orquestal básica para estas dantzas son dos gaitas y un tambor.

Zazpi koreografia, bertso- eta kantu-doinuak oinarri hartuta

XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako Iruñeko dantzen kroniken arabera, ohikoak ziren 8 dantzari eta “Bobo” izeneko pertsonaiak egindako dantzak: makil-dantzak (makil handi zein txikiekin), brokel-dantzak, arku-dantzak, zinta-dantzak… Honako trokeo-dantza hauek –hainbat bertso- eta kantu-doinu oinarri hartuta– aurkeztuko dituzte:

Kantatzen behar det hasi (sarrera)

Betroiarena (makil txiki-dantza)

Iruñeko ferietan (makil handi-dantza)

Ama begira zazu (brokel- eta ezpata-dantza)

Arri, arri, mandoko (zinta-dantza)

Proportzio bat (arku-dantza)

Muga gainetik (giza dorrea)

Oinarri dituzten doinu asko Nafarroa Garaiko iparraldekoak, Nafarroa Beherekoak, Lapurdikoak eta Zuberoakoak dira, XVIII. XIX. eta XX. mendetakoak. Mende horietan ohikoa izan da Baigorri, Ortzaize, Donibane Garazi eta Donibane Lohizunetik etorritako musikari eta dantzarien presentzia Iruñean. Gaur egun, esate baterako, Baigorriko gaiteroek laguntzen dute Erraldoi eta buruhandien Konpartsako erregina asiarra.

Trokeo-dantza sorta honen sustatzaileen hitzetan, sormen-lan hau ez da bukatu, eta baliteke beste zenbait dantza gehitzea. Egun bakoitzean sortaren dantza batzuk soilik dantzatuko direnez, ikuskizunak ez dira beti berdinak izanen. Dantza hauetarako oinarrizko orkestra bi gaitak eta danbor batek osatzen dute.

Ayuntamienteo de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba