Saltear al contenido principal

‘La Pamplonesa’ celebrará su centenario en 2019 con un festival internacional de bandas que entre el 12 y el 16 de junio ofrecerá conciertos, una feria y un congreso / La Pamplonesak mendeurrena ospatuko du 2019an, ekainaren 12tik 16ra kontzertuak, azoka eta biltzar bat barne hartuko dituen banden nazioarteko jaialdi bat antolatuta

El alcalde y el presidente de La Pamplonesa han presentado una iniciativa que traerá a Pamplona a músicos de todos los continentes

Alkateak eta La Pamplonesako lehendakariak aurkeztu dute Iruñera kontinente guztietako musikariak ekarriko dituen ekimena

La Pamplonesa celebrará su centenario en 2019 y para conmemorar la efeméride ha organizado un festival internacional de bandas que del 12 al 16 de junio ofrecerá conciertos, una feria y un congreso. El alcalde de Pamplona, Joseba Asiron, y el presidente de la  Asociación Cultural Banda de Música ‘La Pamplonesa’, José Andrés Palacios, han presentado una iniciativa con la que se quiere atraer a Pamplona a músicos de todos los continentes. El programa avanzado hoy incluye conciertos en el Teatro Gayarre y en Baluarte, actuaciones en la calle, desfiles de más de 40 bandas, una gran feria de sponsors musicales y un congreso con ponencias internacionales sobre las bandas.

Así se conmemorará el nacimiento de La Pamplonesa en un festival de bandas en 1919, una formación que al igual que otras bandas se ha convertido en una parte importante de la cultura local. Será una oportunidad para visibilizar el potencial de este sector que en Navarra cuenta con 70 bandas y más de 80 escuelas de música que superan los 15.000 alumnos, espacios formativos a los que se unen, en Pamplona, el Conservatorio Profesional de Música ‘Pablo Sarasate’ y el Conservatorio Superior de Música de Navarra, ambos en la Ciudad de la Música. Al mismo tiempo, el evento tendrá una proyección internacional que difundirá la imagen de Pamplona y atraerá a la ciudad a nuevos visitantes aumentando el turismo y su repercusión en el comercio y la economía local.

La Pamplonesak mendeurrena ospatuko du 2019an, eta horren karietara banden nazioarteko jaialdi bat antolatuko du, ekainaren 12tik 16ra, kontzertuekin eta azoka eta biltzar banarekin. Iruñeko alkate Joseba Asironek eta La Pamplonesa Musika Banda Kultur Elkarteko lehendakari José Andrés Palaciosek aurkeztu dute ekimena, zeinaren asmoa kontinente guztietako musikariak Iruñera erakartzea baita. Gaur aurreratu den programak barne hartzen ditu kontzertuak Gayarre antzokian eta Baluarten, kaleko ikuskizunak, 40 banda baino gehiagoren desfileak, musika-babesleen azoka handi bat eta banden inguruko nazioarteko hitzaldien biltzar bat.

Horrela ospatuko da La Pamplonesaren sorrera, 1919an, banden jaialdi baten ondoren. Orduz geroztik, beste banda batzuk bezala, taldea tokiko kulturaren parte garrantzitsua da. Nafarroan 70 banda, 80 musika-eskolatik gora eta 15.000 ikasle baino gehiago dituen sektorearen potentziala ikusarazteko aukera izango da. Iruñean, gainera, badira beste prestakuntza-zentro batzuk: Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, biak ala biak Musikaren Hirian. Halaber, ekitaldiak oihartzuna izango du nazioartean, hartara Iruñearen irudia hedatu eta bisitari berriak erakartzeko, turismoa areagotuta eta, hortaz, merkataritzan eta tokiko ekonomian eraginez.

Conciertos en la calle, en el Teatro Gayarre y en Baluarte

El festival arrancará el miércoles 12 de junio a la mañana con la llegada de las personas participantes que serán recibidas en el Teatro Gayarre, espacio municipal que acogerá esa misma tarde el primer concierto. El jueves 13 se celebrará un pequeño desfile y un concierto en Baluarte seguido por actuaciones musicales nocturnas. Viernes y sábado serán los días de la feria de sponsors musicales y del congreso con ponencias internacionales. Las jornadas de esos días se completarán con actuaciones en la calle, un gran desfile, otro concierto en el Teatro Gayarre y dos sesiones musicales a la noche. Para finalizar, el domingo día 16, tras los conciertos, las bandas se despedirán con actuaciones en la calle, en el Teatro Gayarre y en Baluarte.

Kontzertuak kalean, Gayarre antzokian eta Baluarten

Jaialdia ekainaren 12an hasiko da, asteazkenarekin, goizez, parte-hartzaileei Gayarren egingo zaien harrera-ekitaldiarekin, eta hor bertan egingo da, arratsaldean, lehenbiziko kontzertua. Hilaren 13an, ostegunarekin, desfile txiki bat egingo da, kontzertu bat Baluarten, eta jarraian, gaueko ikuskizun musikalak. Ostiralean eta larunbatean izango dira musika-babesleen azoka eta nazioarteko hitzaldien biltzarra. Egun horietako ekitaldien osagarri izango dira kaleko emanaldiak, desfile handi bat, beste kontzertu bat Gayarre antzokian, eta bi musika-saio gauean. Jaialdiari buru emateko, hilaren 16an, igandearekin, bandek agur esango dute emanaldien bitartez, kalean, Gayarre Antzokian eta Baluarten.

Contrato con el Ayuntamiento hasta 2036

El año pasado el Ayuntamiento firmó un contrato con ‘La Pamplonesa’ hasta 2036 ya que la banda cuenta con la exclusividad de las partituras de Manuel Turrillas, composiciones que son interpretadas en los actos sanfermineros (pasacalles del 6 de julio, dianas, procesión de San Fermín y Octava). Además de en esos días, la formación está presente en actos festivos e institucionales como la festividad de Reyes, los traslados de la Dolorosa, la procesión de Viernes Santo, el concierto extraordinario por el Privilegio de la Unión, San Fermín de Aldapa y las fiestas de Santa Cecilia y San Saturnino. Asimismo, ofrece anualmente un ciclo de alrededor de 20 conciertos que se desarrolla entre septiembre y las semanas previas a las Fiestas de San Fermín.

Propiedad de Miguel Bergasa

El contrato para estos 20 años suma un total de 20.624.832 euros, cantidad con la que se hace frente a los gastos originados por la compra y conservación de los instrumentos, a los materiales necesarios para el desarrollo de los conciertos y a la compra y mantenimiento de los trajes y los elementos ornamentales. El Consistorio pone a disposición de la banda las salas habilitadas en los locales municipales de Monasterio de Irache, 6 y el material que ahí se encuentra.

Kontratua Udalarekin 2036ra arte

Iaz Udalak kontratu bat sinatu zuen La Pamplonesarekin 2036ra arte, bandak Manuel Turrillasen partiturak jotzeko esklusibotasuna baitu eta horiek baitira sanferminetako ekitaldietan (uztailaren 6ko kalejira, dianak, San Fermin eguneko Prozesioa eta Zortziurrena) interpretatzen diren konposizioak. Sanferminetan jotzeaz gain, taldea beste jai-ekitaldi eta ekitaldi instituzionaletan ere egoten da: Errege Eguna, Andre Maria Nahigabetuaren lekualdaketak, Ostiral Santuko prozesioa, Batasunaren Pribilegioaren ezohiko kontzertua, Aldapako San Fermin, eta Santa Cecilia eta San Saturnino egunak. Halaber, urtero 20 bat kontzertuko zikloa eskaintzen du, irailean hasi eta sanferminen aurretiko astetara bitarte.

Datozen 20 urte horietarako kontratuak 20.624.832 euro jotzen du, eta kopuru horrekin aurre egiten zaie honako gastu hauei: instrumentuak erosi eta zaintzea, kontzertuak egiteko beharrezkoak diren materialak eta jantziak zein apaingarriak erosi eta mantentzea. Udalak banden eskura jartzen ditu Iratxeko monasterioaren kaleko 6an dauden udal-aretoak eta bertan dagoen materiala.

Hacia una banda profesionalizada

Desde los tiempos en que La Pamplonesa dependía de un Patronato Municipal hasta el momento actual, en el que aparece constituida como una asociación cultural fomentada y asesorada desde el Ayuntamiento, la agrupación musical siempre ha dependido económicamente de las arcas municipales, ya que gran parte de su actividad artística se enmarca en la oferta cultural y de festejos del Ayuntamiento de Pamplona.

Fundada el 24 de septiembre de 1919, la banda de música La Pamplonesa cuenta de forma estable con 50 personas en plantilla, aunque en función de exigencias de programa concertístico se ve aumentada en cinco músicos más. Durante su existencia de casi un siglo los integrantes se han ido profesionalizando de forma que un 66% de los intérpretes de la banda son titulados superiores de música. La incorporación de los músicos a La Pamplonesa se viene haciendo en los últimos años por oposición o concurso – oposición y se espera que, durante la vigencia de este contrato, esta profesionalización llegue al 96%.

Banda profesionalizatu baterantz

Udal Patronatuaren esku zegoen garaietatik gaur egundaino –Udalak sustatu eta aholkatzen duen kultur elkarte gisa agertzen den uneraino–, La Pamplonesa beti egon da Udaleko diru-kutxen mende ekonomikoki, haren jarduera artistikoaren parte handi bat Iruñeko Udaleko kultur eta ospakizun eskaintzen barne baitago.

1919ko abuztuaren 24an sortu zen, eta egun 50 kideko plantilla egonkorra du; hala ere, kontzertu-programaren eskakizunen arabera, 5 musikari gehiago izan ditzake. Ia mende bateko bizitza-tarte honetan bandako kideak profesional bilakatzen joan dira; hartara, interpreteen % 66 musikako goi-mailako tituludunak dira. Oposizio edo lehiaketa-oposizio bidez sartu dira musikariak La Pamplonesara azken urteetan eta kontratuak iraun bitarte profesionalizazioa % 96ra iristea espero da.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba