Saltear al contenido principal

La exposición Artea Oinez, que homenajea al pintor José Luis Zumeta, reúne en el Palacio del Condestable a 71 artistas hasta el 6 de mayo / Artea Oinez erakusketak Jose Luis Zumeta omenduko du, eta 71 artistaren lana bilduko du Kondestablearen jauregian, maiatzaren 6a arte

La muestra, incluida en las actividades del Nafarroa Oinez, llega a Pamplona de la mano de la ikastola Tantirumairu de Lesaka
Nafarroa Oinezen jardueren artean dago erakusketa, eta Lesakako Tantirumairu ikastolaren eskutik dator Iruñera

La exposición Artea Oinez reúne este año en Condestable a 71 artistas, que rinden un homenaje al pintor José Luis Zumeta. Desde este viernes hasta el próximo sábado 6 de mayo, el viejo palacio recogerá en la calle Mayor las esculturas, fotografías, pinturas y grabados que los artistas, han querido aportar para colaborar con la Ikastola de Lesaka, organizadora este año del Nafarroa Oinez.

La muestra ha sido presentada esta mañana en rueda de prensa por el coordinador municipal de euskera Iñaki Azkona, el director de la Federación Navarra de Ikastolas y comisario de la muestra, Josu Reparaz, y la presidenta de la ikastola Tantirumairu de Lesaka, Amaia Lasheras. La exposición puede visitarse de lunes a sábado de 9 a 14 y de 17 a 21 horas. Después, a partir del 6 de mayo, viajará a Lesaka, donde podrá verse en la casa de cultura.

Artistas y lenguajes

El repertorio de lenguajes y técnicas que abarca esta exposición es muy amplio. Está conformada por obras de 71 artistas, de los cuales 22 son mujeres. 34 de ellos y ellas son de origen navarro y el resto, de la Comunidad Autónoma Vasca.

La muestra está conformada por 21 esculturas, 9 fotografías, 29 pinturas y 12 grabados en diferentes técnicas (impresiones digitales, serigrafías, aguafuertes, etc.), en las que se demuestra que cada artista busca transmitir un mensaje, una emoción, la trascendencia o la interrogación. Como es habitual, esta exposición recoge los mensajes y propuestas de los artistas que ceden total o parcialmente sus obras. Cualquiera puede adquirirlas, colaborando así con la Ikastola de Lesaka.

La nómina de la exposición está integrada por autores como Faustino Aizkorbe, Vicente Larrea, Lorea Alfaro, Mikel Lertxundi, Iñaki Olazabal, June Crespo, Alicia Irigoyen, José Ignacio Agorreta, Mari Jose Recalde y Asier Mendizabal, entre otros. Las obras expuestas ocuparán las salas 1 y 2 del Palacio del Condestable.

José Luis Zumeta, una vida dedicada al arte

José Luis Zumeta nació el 19 de abril de 1939 en la localidad guipuzcoana de Usúrbil. A los 14 años comienza a trabajar en la empresa donostiarra Gráficas Valverde, lo que le permite dibujar y aprender técnicas de impresión. Ese mismo año, en 1953, se matricula en la Escuela de Artes y Oficios de San Sebastián, así como en los cursos que imparte la Asociación de Artistas de Guipúzcoa.

En 1959 se traslada París para conocer de primera mano la vanguardia artística y descubre la obra de autores como Picasso, Chagall o Pollock. En ese momento, Zumeta empieza a experimentar las posibilidades poéticas del expresionismo abstracto. En 1960 regresa al País Vasco y un año después protagoniza su primera exposición individual en la Sala Municipal de Artes de San Sebastián. En esos años viaja a Estocolmo y Londres, donde residirá un tiempo, y participa en 1966 en la fundación del Grupo Gaur, perteneciente a la denominada Escuela Vasca, junto a Jorge Oteiza, Eduardo Chillida o Néstor Basterretxea.

Las primeras etapas artísticas de Zumeta en los años 60 están ligadas al informalismo y a la expresión abstracta, en un espacio de resonancias cubistas, de un violento cromatismo y una gran expresividad, no exenta de humor, rica en signos y mensajes. Es un pintor profundamente enraizado en lo vasco. Durante años ha trabajo en su taller del valle de Araxes. Además de en el País Vasco o en Navarra (en Ciudadela en 1984 o 2012, o en la sala García Castañón en 1996, entre otros lugares), la obra de Zumeta se ha podido contemplar a lo largo de sus más de cinco décadas de exposiciones en Madrid, Barcelona, México, Nueva York. Escocia, Francia o Alemania. Zumeta fue además uno de los colaboradores en los reconocidos ‘Encuentros de Pamplona’ de 1972. El artista vasco tiene obras en importantes colecciones como el Museo de Bellas Artes de Bilbao, el Artium de Vitoria, el Museo de la Solidaridad de Santiago de Chile o la Caixa de Catalunya en Barcelona. En sus inicios recibió dos importantes premios: la Medalla de Oro del Concurso Pintura Joven de Madrid en 1958 y el primer premio del Concurso Gran Premio de Pintura Vasca en 1967.

Con su elección por parte de la Ikastola de Lesaka, se le busca agradecer su generosa colaboración en tantas ediciones del Artea Oinez y su defensa del euskera.

Ikastola de Lesaka

La Ikastola Tantirumairu de Lesaka será la encargada de organizar este año el Nafarroa Oinez. Se trata de una ikastola que nació del pueblo y para el pueblo, y lleva 43 años educando en euskera, siendo además partícipe y actora de la vida cultural de Lesaka. Además del Artea Oinez, la ikastola tiene previsto la realización de varias actividades a lo largo de este año 2017, en torno a la memoria, la creatividad, la transmisión, el hierro, la industrialización y las relaciones humanas.

Aurtengo Artea Oinez erakusketak 71 artistaren lana bilduko du Kondestablearen jauregian, Jose Luis Zumetaren omenez. Gaur hasita, eta maiatzaren 6ra arte, kale Nagusiko jauregi zaharrean bilduko dira eskultura, argazki, margo eta grabatuak, artistek beraiek emanak aurtengo Nafarroa Oinez antolatuko duen Lesakako ikastolari laguntzeko.

Udaleko Euskara teknikari Iñaki Azkonak, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari eta erakusketaren komisario Josu Reparazek, eta Lesakako Tantirumairu Ikastolako zuzendari Amaia Lasherasek aurkeztu dute erakusketa gaur goizean, prentsaurrekoan. Erakusketa ikusgai izanen da astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Gero, maiatzaren 6tik aurrera Lesakako kultur etxean egonen da.

Artistak eta arte-hizkuntzak

Erakusketa honek hizkera- eta teknika-errepertorio oso zabala biltzen du. 71 artistaren lanak biltzen dira bertan, horietako 22 emakume direlarik. 34 nafarrak dira, eta gainerakoak Euskal Autonomia Erkidegokoak.

21 eskultura, 9 argazki, 29 margo eta teknika desberdinez osatutako 12 grabatuk (inpresio digitalak, serigrafiak, akuaforteak, etab.) osatzen dute erakusketa, eta horien bidez erakusten da artista bakoitzak nahi duela mezu jakin bat, emozio jakin bat islatu, halako traszendentzia edo holako galderaren bat. Ohi bezala, erakusketak mezuak eta proposamenak biltzen ditu, norenak, eta beren lanak –osorik edo hein batean– lagako dituzten parte-hartzaileenak. Edonork erosi ditzake lanok, eta, hartara, lagundu egingo diete Lesakako ikastolari.

Partaideen artean daude, beste batzuekin batera, Faustino Aizkorbe, Vicente Larrea, Lorea Alfaro, Mikel Lertxundi, Iñaki Olazabal, June Crespo, Alicia Irigoyen, José Ignacio Agorreta, Mari Jose Recalde eta Asier Mendizabal. Erakusketak Kondestablearen jauregiko 1. eta 2. aretoetan izanen dira ikusgai.

Jose Luis Zumeta, bizi bat arteari emana

Jose Luis Zumeta Usurbilen jaio zen, 1939ko apirilaren 19an. 14 urterekin Donostiako Gráficas Valverde enpresan hasi zen lanean, eta horrek marrazketa eta inpresio-teknikak ikasteko aukera eman zion. Urte berean, 1953an, Donostiako Arte eta Lanbideetako Eskolan matrikulatu zen, eta Gipuzkoako Artisten Elkartearen ikastaroetara joaten hasi zen.

1959an Parisera joan zen, bertatik bertara ezagutu asmoz abangoardia artistikoa, eta han, besteak beste, Picasso, Chagall eta Pollocken en lana aurkitu zuen. Orduan, Zumeta espresionismo abstraktuaren hizkuntza poetikoak ikertzen hasi zen. 1960an Euskal Herrira itzuli zen, eta urtebete geroago egin zuen lehen bakarkako erakusketa, Donostiako Arteen Udal Aretoan. Urte horietan Stockholmenera eta Londresera bidaiatu zuen, non denbora tarte batez bizi zen, eta gero, 1966an, Gaur taldearen jaiotzan hartu zuen parte, Euskal eskola deiturikoaren barnean, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida eta Néstor Basterretxearekin batera.

Zumetaren lehen etapa artistikoak, 60eko hamarkadan, informalismoari eta espresio abstraktuari lotuak izan ziren, kubismoaren oihartzunez beteriko giro batean, kromatismo handiko eta adierazgarritasun handiko estiloa garatuz, umoretik ere bazuena, eta aberatsa zena ikur eta mezuetan. Euskal sustraietan sakonki errotutako margolaria da. Urte askoan Araxesko bailarako bere lantegian aritu izan da. Zumetaren erakusketek EAE eta Nafarroa ezezik (tartean, Ziudadelan 1984an eta 2012an izan da, eta García Castañón aretoan 1996an), leku ugari bisitatu izan dituzte bost hamarkadetan zehar: Madril, Bartzelona, Mexiko, New York, Eskozia, Frantzia eta Alemania, besteak beste. Zumeta 1972ko Iruñeko topaketetako lankide nabarmenenetako bat izan zen. Euskal artista honen lanak mundu zabaleko zenbait bilduma garrantzitsutan da, esaterako Bilboko Arte ederren Museoan, Gasteizko Artiumen, Santiagoko (Txile) Museo de la Solidaridaden, eta Bartzelonako Caixa de Catalunyan. Hastapenetan sari garrantzitsuak irabazi zituen, hala nola Madrilgo “Pintura Joven” lehiaketan Urrezko Domina, 1958an, eta Euskal Pinturaren Sari Handiko lehen saria, 1967an.

Hura hautatuaz, Lesakako ikastolak saritu egin nahi du Artea Oinezi horrenbeste ediziotan eman dion laguntza, eta euskararen babesa.

Lesakako ikastola

Lesakako Tantirumairu ikastola arduratuko da aurtengo Nafarroa Oinez antolatzeaz. Ikastola herritik eta herriarendako jaio zen, 43 urte daramatza euskaraz hezten, eta Lesakako kultur bizitzaren partaide eta aktorea da. Artea Oinez ekimenaz gain, ikastolak beste zenbait jarduerei ekinen die 2017an zehar, honako gai hauek jomuga harturik: oroimena, sormena, transmisioa, burdina, industrializazioa eta harremanak.

Artea Oinez 2017. Artistas/Artistak

  • Faustino Aizkorbe

  • Juan Luis Baroja Collet

  • Xabier De Zerio

  • Vicente Larrea

  • Jesús Lizaso

  • Juan Carlos Pikabea

  • Aitor Ruiz De Egino

  • Lorea Alfaro

  • Ana Laura Aláez

  • Txaro Fontalba

  • Clara Gangutia

  • Mikel Lertxundi

  • Félix Ortega

  • Fernando Pagola

  • Txuspo Poyo

  • Azucena Vieites

  • Txomin Badiola

  • Iñaki Garmendia

  • Cristina Iglesias

  • Iñaki Olazabal

  • Koko Rico

  • Jabier Villareal

  • Judas Arrieta

  • June Crespo

  • Naia Del Castillo

  • Miren Doiz

  • Zaloa Ipiña

  • Xabier Laka
  • Ángela Eta Iosu Moreno

  • Mikel Okiñena

  • Oaia Peruarena

  • Juan Sukilbide

  • Jon Cazenave

  • Asier Gogortza

  • Mari Puri Herrero

  • Alicia Irigoyen

  • Jesús Mari Lazkano

  • Juan Carlos Olaetxea

  • Irantzu Pastor

  • Manuel Bermejo

  • Bingen De Pedro

  • Javier Igoa

  • José Ignacio Agorreta

  • Javier Alkain

  • Clemente Bernad

  • Jon Mikel Euba

  • Leopoldo Ferrán

  • Ángel Garraza

  • Asier Mendizabal

  • Iñaki Ruiz De Eguino

  • Javier Sagardia

  • Javier Sagarzazu

  • Pello Irazu

  • Koldobika Jauregi

  • José Ángel Lasa

  • Sergio Prego

  • Mari Jose Recalde

  • Ricardo Ugarte

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba