skip to Main Content

La Escuela de Música Sainte Trinité de Puerto Príncipe (Haití), el Cuarteto Albéniz y Amaia Osés, protagonistas de los conciertos de la semana que viene de PAM´17 / Port-au-Princeko (Haiti) Sainte Trinité Musika Eskola, Albéniz laukotea eta Amaia Osés izango dira datorren asteko kontzertuen protagonistak, IME´17 zikloaren barruan

Las actuaciones tendrán lugar lunes, miércoles y viernes en Condestable y Civican, a las 19.30 horas, con entrada libre

Emanaldiak astelehen, asteazken eta ostiralean izango dira, Kondestable Civivoxean eta Civicanen, 19:30ean, eta sarrera librea da

El ciclo PAM´17 (Pamplona Acción Musical) cuenta la semana que viene con cuatro citas. Lunes, miércoles y viernes habrá conciertos en Condestable y Civican con el Cuarteto Albéniz de Prosegur, la orquesta de cuerda de la Escuela de Música Sainte Trinité de Puerto Príncipe (Haití) y la pianista Amaia Osés; y el sábado, un encuentro musical para menores con el Trío Enigma, también en Condestable. Las entradas para todas las actividades son libres.

El lunes actuará en Condestable el Cuarteto Albéniz de Prosegur, formado por los violinistas Luis María Suárez e Iván Görnemann, la violonchelista Paula Brizuela y el viola Héctor Cámara, todos ellos jóvenes intérpretes de la Escuela Superior de Música Reina Sofía – Fundación Albéniz. Interpretarán como programa las obras de Anton Webern ‘Langsamer Satz’ y ‘Cinco movimientos para cuarteto de cuerda’ y ‘Cuarteto de cuerda número 15 en re menor’ de Mozart.

El miércoles, cita internacional con la orquesta de cuerda de la Escuela de Música Sainte Trinité de Puerto Príncipe (Haití), también en Condestable. Esta joven orquesta ofrecerá un programa de música originaria de su país; una música dotada de una alegría y una misteriosa melancolía a partes iguales, con exóticos y complejos ritmos de origen africano que dan base a unas melodías, que describen sugerente o profundamente la naturaleza, la luz o la vida de la isla caribeña. Esta orquesta, fundada hace más de 50 años, es un ejemplo de la educación musical como medios de integración, cooperación y superación.

Los conciertos de la semana que viene los cerrará el viernes en Civican la pianista Amaia Osés. Becada por la Fundación Caja Navarra, interpretará al piano obras desde el clasicismo hasta la actualidad. Inició sus estudios musicales a los siete años y recibió el premio al expediente de fin de Grado Medio en el Conservatorio Pablo Sarasate. Osés continuó su formación en el Conservatorio Superior de Música del País Vasco – Musikene, donde se especializó en música contemporánea, y en el Real Conservatorio de La Haya, donde actualmente realiza un Master en Intepretación Artística y ejerce su labor profesional.

Y el sábado 4, primero de los dos encuentros musicales programados en PAM´17. El Trío Enigma presenta el espectáculo ‘¡Bemola la exploradora!, dirigido a menores de 3 a 6 años, a partir de las 11.30 horas en Civivox Condestable. La sesión consta de un taller y un concierto, que no sigue los cánones del formato común, ya que los menores tendrán libertad para moverse por el escenario y descubrir los secretos de diferentes instrumentos. El Trío Enigma está formado por el saxofonista y pianista Sergio Eslava, la arpista Raquel Ortega y la flautista Olatz Roja.

IME’17 (Iruña Musika Ekintza) zikloak lau hitzordu antolatu ditu datorren asterako. Astelehen, asteazken eta ostiralean, Kondestable Civivoxean eta Civicanen kontzertuak egongo dira Albéniz de Prosegur laukotearen, Port-au-Princeko (Haiti) Sainte Trinité Musika Eskolako hari-orkestraren eta Amaia Osés piano-jotzailearen eskutik; eta larunbatean, haurrendako musika-topaketa bat Trío Enigma taldearekin, Kondestable Civivoxean ere bai. Jarduera guztietarako sarrera librea da.

Astelehenean joko du Kondestablen Albéniz Fundazioa – Reina Sofía Goi-mailako Musika Eskolako gazte interpreteek osatzen duten Albéniz de Prosegur laukoteak: Luis María Suárez (biolina), Iván Görnemann (biolina), Paula Brizuela (biolontxeloa) eta Héctor Cámara (biola). Honako lan hauek joko dituzte: Anton Webern-en Langsamer Satz eta Hari laukoterako bost mugimendu, eta Mozarten 15. Hari-laukotea re minorrean.

Asteazkenean, nazioarteko hitzordua Port-au-Princeko (Haiti) Sainte Trinité Musika Eskolako hari-orkestrarekin , Kondestable Civivoxean ere bai. Orkestra gazte honek bere herrialdeko musika-programa eskainiko du. Alaitasuna eta malenkonia misteriotsua neurri berean uztartzen dituen musika, afrikar jatorriko erritmo exotiko eta konplexuak dituena doinuen oinarrian. Doinuok Karibeko uhartearen natura , argia eta bizitza bera deskribatzen dute era iradokitzailean edo sakonean . Duela 50 urte baino gehiago sortutako orkestra hau musika-hezkuntzaren adibide bat da, gizarteratzeko, lankidetzarako eta aurrera egiteko bide gisa.

Datorren asteko kontzertuei buru emateko Amaia Osés piano-jotzailea izango da Civicanen. Nafarroako Kutxa Fundazioko bekadunak, klasizismotik gaur egunera bitarteko piano-lanak joko ditu. Zazpi urterekin hasi zen musika ikasten, eta Erdi mailako Gradu bukaerako espedientearendako saria eskuratu zuen, Pablo Sarasate Kontserbatorioan. Gero, Osés Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian ikasten jarraitu eta musika garaikidean espezializatu zen, eta geroago, Hagako Errege Kontserbatorioan hasi zen. Gaur egun, Interpretazio Artistikoko Master bat egiten ari da bertan, baita lanean ere.

Otsailaren 4an, larunbatarekin, IME´17 zikloaren barruan programatu diren bi musika-topaketetako lehenengoa izango da. Trío Enigma taldeak ¡Bemola la exploradora! ikuskizuna eskainiko du, 3 eta 6 urte bitarteko haurrendako, 11:30ean, Kondestable Civivoxean. Saioa lantegi batek eta kontzertu batek osatzen dute, baina formatu arruntaren arauak jarraitu gabe, haurrek agertokian mugitzeko askatasuna izango baitute, eta hala hainbat instrumenturen sekretuak ezagutuko baitituzte. Trío Enigma taldea Sergio Eslavak (saxofoia eta pianoa), Raquel Ortegak (harpa) eta Olatz Rojak (flauta) osatzen dute.

PAM´17. Pamplona Acción Musical. Del 23 de enero al 11 de febrero

  • Conciertos Jóvenes Talentos
    • Lunes 30 de enero, 19.30 horas. Civivox Condestable
      • Cuarteto Albéniz de Prosegur
    • Miércoles 1 de febrero, 19.30 horas. Civivox Condestable
      • Orquesta de cuerda de la Escuela de Música Sainte Trinité de Puerto Príncipe (Haití)
    • Viernes 3 de febrero, 19.30 horas. Civican
      • Amaia Osés. Piano
    • Lunes 6 de febrero, 19.30 horas. Civivox Condestable
      • Mariano Esteban, Ángel Luis Sánchez y Alina Artemeyeva. Oboes y piano
    • Miércoles 8 de febrero, 19.30 horas. Civivox Condestable
      • Rubén Mendoza y Vadim Gladkov. Violín y piano
    • Jueves 9 de febrero, 19.30 horas. Civican
      • Noé Rodrigo Gisbert. Percusión
    • Sábado 11 de febrero, 19.30 horas. Civivox Condestable
      • Fermín Villanueva y Luis Arias. Violonchelo y piano
  • Encuentros musicales y conciertos didácticos
    • Sábado 4 de febrero, 11.30 horas. Civivox Condestable
      • Trío Enigma presenta… ¡Bemola la exploradora!
      • Menores de 3 a 6 años
    • Sábado11 de febrero, 12 horas. Civivox Condestable
      • HelloCello! Trío en aventuras con arco y pizziccato

IME´17 Iruña Musika Ekintza Urtarrilak 23 – otsailak 11

  • Gazte talentudunen kontzertuak

    • Urtarrilak 30, astelehena. 19:30. Kondestable Civivoxa

      • Albéniz de Prosegur laukotea

    • Otsailak 1, asteazkena. 19:30. Kondestable Civivoxa

      • Port-au-Princeko (Haiti) Sainte Trinité Musika Eskolako hari-orkestra

    • Otsailak 3, ostirala. 19:30. Civican

      • Amaia Osés. Pianoa

    • Otsailak 6, astelehena. 19:30. Kondestable Civivoxa

      • Mariano Esteban, Ángel Luis Sánchez eta Alina Artemeyeva. Oboeak eta pianoa

    • Otsailak 8, asteazkena. 19:30. Kondestable Civivoxa

      • Rubén Mendoza eta Vadim Gladkov. Biolina eta pianoa

    • Otsailak 9, osteguna. 19:30. Civican

      • Noé Rodrigo Gisbert. Perkusioa

    • Otsailak 11, larunbata. 19:30. Kondestable Civivoxa

      • Fermín Villanueva eta Luis Arias. Biolontxeloa eta pianoa

  • Musika-topaketak eta kontzertu didaktikoak

    • Otsailak 4, larunbata. 11:30. Kondestable Civivoxa

      • Trío Enigmaren eskutik… ¡Bemola la exploradora!

      • 3 eta 6 urte bitarteko haurrendako

    • Otsailak 11, larunbata. 12:00. Kondestable Civivoxa

      • HelloCello! Hirukotearen eskutik… Aventuras con arco y pizziccato

Ayuntamiento de Pamplona – Iruña Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top