Saltear al contenido principal

La DYA lanzará el Chupinazo de los Sanfermines 2017 tras obtener el respaldo de un 74,2% de los votos en la votación popular organizada por el Ayuntamiento / DYAk jaurtiko du 2017ko sanferminetako txupinazoa, % 74,2aren babesa jaso eta gero Udalak antolatutako herri bozketan

Con 9.053 sufragios la elección de este Chupinazo es el tercer proceso de votaciones con mayor participación de los realizados por el Consistorio

Udalak antolatutako bozketen artean parte-hartze handiena izan duen hirugarren bozketa izan da, 9.053 botorekin

La DYA (Detente Y Ayuda) tendrá el honor de dar comienzo a las fiestas de Pamplona el próximo 6 de julio. Paula Remirez y María Calado, voluntarias de la organización, prenderán la mecha del cohete más esperado y pasarán a formar parte de la restrictiva lista de personas que han lanzado el Chupinazo. Esta ha sido la decisión de la organización a la que ha apoyado la ciudadanía a través de un proceso participativo en el que han intervenido 9.035 personas.

Nada menos que un 74,2% de los votos han recaído es esta organización con 700 voluntarios, 300 de ellos activos, que este año cumple 40 velando por la protección civil, no solo en la carretera sino también en el rescate subacuáticos y de montaña, y en la prestación de ayuda social y la cooperación internacional.

El alcalde de Pamplona, Joseba Asiron, acompañado por María Calado, una de las elegidas para lanzar el Chupinazo y vicepresidenta de DYA Navarra, y Mikel Corres, presidente de la Asociación de Ayuda en Carretera en Navarra han comparecido esta mañana ante los medios de comunicación. La candidatura elegida ha tenido un reconocimiento para las otras tres en liza presentadas por organizaciones de la Mesa de los Sanfermines y que, finalmente, no han obtenido la designación: Asociación Andrea-Lunes Lilas, Euskal Herriko Bilgune Feminista, DYA y Iruña Ciudad de Acogida.

Este es el segundo año que el alcalde delega su competencia en la ciudadanía pamplonesa a través de un proceso participativo. En total se han recibido 9.035 votos. La DYA ha obtenido un respaldo mayoritario a gran distancia del resto de candidaturas, también de marcado carácter social. Andrea-Lunes Lilas ha recibido un 13,7% de los votos y Euskal Herriko Bilgune Feminista e Iruña Ciudad de Acogida han quedado bastante igualadas entre sí con un 6,2 y 5,8% de los votos, respectivamente.

DYA (Detente Y Ayuda) elkarteak izango du Iruñeko festei hasiera emateko ohorea heldu den uztailaren 6an. Erakundeko boluntario diren Paula Remirezek eta María Caladok piztuko dute suziririk desiratuena, eta txupinazoa jaurti duten pertsonen zerrenda mugatuaren parte bihurtuko dira. Hala erabaki du, prozesu partizipatibo baten bidez 9.035 lagunen babesa jaso duen erakundeak.

Zenbat eta botoen % 74,2a. Erakunde honek 700 boluntario ditu –horietatik 300 jardunean–, eta aurten 40 urte bete ditu babes zibilaz arduratuz, hala errepidean laguntza ematen nola urpeko zein mendiko salbamendu-zereginetan, baita gizarte laguntza ematen eta nazioarteko lankidetzan ere.

Iruñeko alkate Joseba Asiron, María Calado DYA Nafarroako lehendakariorde eta txupinazoa jaurtitzeko aukeratuetako bat, eta Nafarroako Gelditu eta Lagundu errepideetan laguntzeko elkarteko (DYA) presidente Mikel Corres prentsaurrekoan agertu dira gaur goizean. Aukeratua izan den hautagaitzak Sanferminetako Mahaiak aurkeztu, bozketan sartu baina azkenik izendapena lortu ez duten beste hiru hautagaitzen lana aitortu du: Andrea-Astelehen Lilak elkartea, Bilgune Feminista eta Iruñea Harrera Hiria.

Iruñeko alkateak bere eskumena herritarren esku utzi du aurten bigarren urtez, prozesu partizipatibo baten bidez. Guztira 9.035 boto jaso dira. DYAk babesik gehien jaso du, gainontzeko hautagaitzei alde handia hartuz. Besteek ere izaera bereziki soziala dute, eta elkarrengandik nahiko gertu geratu dira: Andrea-Astelehen Lilak elkarteak botoen % 13,7 lortu du; Euskal Herriko Bilgune Feministak, % 6,2; eta Iruñea Harrera Hiriak, % 5,8.

Una organización muy presente en los Sanfermines

La organización DYA está de celebración, ya que cumple cuatro décadas de funcionamiento en Navarra. Es una asociación de voluntariado, declarada de utilidad pública y de marcado carácter social que, además, está muy implicada en la trastienda de los Sanfermines, especialmente en el dispositivo de atención sanitaria del encierro. Este año hasta 30 voluntarios de esta organización y 5 ambulancias se darán cita en el recorrido dentro del dispositivo especial de la carrera.

Además, la DYA de jueves a domingo abre un botiquín en paseo de Sarasate en horario de tarde hasta la madrugada para atender primeros auxilios y ayudar a la descongestión de las urgencias. Participa asimismo en actos como el Chupinazo y el Pobre de Mí dentro del dispositivo de protección Civil del Ayuntamiento de Pamplona y atienden en los fuegos artificiales y el ‘torico de fuego’.

Sanferminetan leku nabarmena duen erakundea

DYA erakundeak berrogei urte bete ditu Nafarroan, urteurren borobila. Boluntarioen elkarte bat da, onura publikoko elkartearen izendapena du, eta izaera bereziki soziala. Atzealdean egiten du lan sanferminetan, batez ere entzierroko osasun-laguntzarako zerbitzuan. Aurten, erakunde honetako 30 boluntario bitarte eta 5 anbulantzia egongo dira ibilbidean entzierroaren dispositibo bereziaren barruan.

Halaber, DYAk botikin bat zabalik du ostegunetik igandera bitarte Sarasate pasealekuan, arratsaldetik goizaldera arte, lehen sorospenak emateko eta larrialdiak arintzen laguntzeko. Txupinazoan eta Gaixoa nian ere parte hartzen dute, Iruñeko Udalaren babes zibileko dispositiboaren barruan, eta su artifizialetan eta zezensuzkoan ere egoten dira.

40 años deteniéndose a ayudar

Pero durante el año la DYA colabora con Pamplona de muchas otras formas: en los servicios preventivos de marchas ciclistas y actividades deportivas en la vía pública; la cabalgata de Reyes, desfiles con necesidad de control y seguridad; ferias de ganado y otras similares; así como en la recogida y ayuda a personas transeúntes, colaborando con la Policía Municipal. Hoy los voluntarios se encuadran en siete unidades de trabajo: licenciados en Medicina, diplomados en Enfermería, buceadores, conductores, auxiliares de transporte, operadores de radio, y personal de grupo logístico.

Para poder desarrollar la DYA tiene diversos vehículos (motos, furgones, embarcaciones, ambulancias de soporte vital básico, etc.) y cuenta con otros materiales como grupos electrógenos u hospitales de campaña. Como ejemplo, la DYA dispuso de la primera ambulancia medicalizada de Navarra que mantuvo en activo 20 años, y fue pionera en el uso de equipos de desencarcelación. Hoy sigue tratando de mantenerse ‘joven’ con una escuela de formación en primeros auxilios, seguridad vial o uso de desfibriladores. Indirectamente, este reconocimiento también lo es para las 10.000 personas que, desde sus aportaciones económicas anónimas, han contribuido a mantener a esta organización en marcha 40 años.

40 urte gelditu eta laguntzen

Baina urtean zehar, DYAk era askotako laguntza ematen dio Iruñeari: kalean egiten diren bizikleta-ibilaldi eta kirol jardueretako prebentzio-zerbitzuetan, Errege Kabalkadan, kontrol eta segurtasun beharra duten desfileetan, ganadu-feria eta halakoetan, eta Udaltzaingoarekin elkarlanean, pasadizoko pertsonak hartu eta laguntzen. Gaur egun, boluntarioak zazpi lan-esparrutakoak dira: Medikuntzan lizentziadunak, Erizaintzan diplomadunak, urpekariak, gidariak, garraio-laguntzaileak, irrati-operadoreak, eta logistika-taldeko langileak.

Bere lana egin ahal izateko DYAk hainbat ibilgailu ditu (motoak, furgoiak, itsasontziak, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak, etab.), baita beste material batzuk ere, hala nola multzo elektrogenoak eta kanpainako ospitaleak. Adibide gisa, DYAk izan zuen Nafarroan lehen anbulantzia medikalizatua, zeina 20 urtez lanean izan baitzen, eta aitzindaria izan zen ibilgailuetan harrapatuta gelditutako istripu-biktimak erreskatatzeko ekipamenduak baliatzen. Eguneratuta mantentzeko badu trebakuntza-eskola bat, prestakuntza emateko lehen laguntza, bide-segurtasuna edo desfibriladoreen erabileraren esparruetan. Zeharka bada ere, aintzatespen hau ere ekarpen ekonomiko anonimoak egin dituzten 10.000 lagunentzat da, haien laguntzari esker erakunde honek 40 urte baitaramatza lanean.

El tercer proceso de votaciones en participación

Este es el tercer proceso general de votaciones emprendido por el Ayuntamiento de Pamplona con mayor participación popular. Los dos que ocupan los primeros puestos están también relacionados con asuntos sanfermineros: en las votaciones para el Chupinazo de 2016 participaron 9.830 personas empadronadas y en el procedimiento de elección del Cartel de San Fermín del año 2009 se contabilizaron 9.782 votos.

Como ya hiciera el pasado año, el alcalde de Pamplona delegó la elección del responsable del Chupinazo en la ciudadanía en un proceso en dos fases. La Mesa de los Sanfermines presentaba las candidaturas que, una vez validado que cumplieran los requisitos de la convocatoria y tras hacerse públicos los meritos por lo que eran presentadas, pasaban a votación popular.

Como novedad respecto a 2016 además de las vías habituales de participación (010, centros Civivox y www.pamplona.es) este año el proceso ha servido para estrenar la nueva herramienta de participación “Erabaki Pamplona”, disponible en la dirección https://erabaki.pamplona.es/. Tras 18 jornadas de votación, anoche se cerraron las ‘urnas digitales’ mientras que lo hicieron a 19 horas en el 010 en el teléfono de Atención Ciudadana 010 y a las 14 horas en los ocho centros de la red Civivox.

Los electores debían ser personas empadronadas y mayores de 16 años. Por mayoría han decidido que sea la DYA quien pronuncie el próximo 6 de julio ante miles de pamploneses y visitantes la fórmula ya fijada ‘Pamplonesas, pamploneses, ¡Viva San Fermín! Iruindarrak, ¡Gora San Fermín!, desde el balcón central del segundo piso de la Casa Consistorial

Hirugarren bozketa prozesua, parte hartzeari dagokionez

Udalak antolatutako bozketen artean parte-hartze handiena izan duen hirugarren bozketa izan da honako hau. Lehenengo bi postuetan, sanferminetako gaiekin lotutako beste bi bozketa daude: 2016ko txupinazoa nork jaurtiko zuen aukeratzeko bozketa (erroldatutako 9.830 lagunek botoa eman zuten), eta 2009ko sanferminetako kartela aukeratzeko prozesua, 9.782 botorekin.

Iaz egin bezala, Iruñeko Alkateak, txupinazoa nork jaurtiko duen aukeratzeko ardura herritarren esku utzi zuen, bi fasetan gauzatu den prozesu batean. Sanferminetako Mahaiak hautagaitzak aurkeztu zituen, eta behin deialdian ezarritako betekizunak betetzen zirela eta merituak baieztatu eta gero, herri-bozketako fasera pasa ziren.

Parte hartzeko ohiko bideez gain (010, Civivox zentroak eta www.pamplona.es), eta berrikuntza gisa 2016ko prozesuarekin alderatuta, aurten partaidetzako tresna berri bat estreinatu da: “Erabaki Pamplona” plataforma (https://erabaki.pamplona.es/). 18 egunez bozkatzeko aukera egon eta gero, bart “hautetsontzi digitalak” itxi ziren, 19:00etan 010 Herritarrendako Arreta Telefonoa itxi zen, eta 14:00etan Civivox sareko zortzi zentrotan bozkatzeko aukera amaitu zen.

Hautesleek Iruñean erroldatuta egon eta 16 urtetik gorakoak izan behar zuten. Gehiengoak erabaki du DYA izatea finkatutako hitz hauek esango dituena, heldu den uztailaren 6an, milaka iruindar zein bisitarien aurrean, Udaletxeko bigarren solairuko erdiko balkoitik: “Pamplonesas, pamploneses, ¡Viva San Fermín! Iruindarrak, Gora San Fermin!”.

Votación popular. Chupinazo 2017

 

Candidatos Nº votos %
DYA 6.721 74,2
Andrea- Lunes Lilas 1.242 13,7
Euskal Herriko Bilgune Feminista 563 6,2
Iruña Ciudad de Acogida 527 5,8
TOTAL 9.053  

 

Origen del voto Nº Votos
Web 6.737
Urnas 826
Erabaki 806
010 684
Total 9.053

Herritarren bozketa. Txupinazoa – 2017

 

Hautagaitzak Boto kopurua %
DYA 6.721 74,2
Andrea-Astelehen Lilak 1.242 13,7
Euskal Herriko Bilgune Feminista 563 6,2
Iruñea Harrera-Hiria 527 5,8
GUZTIRA 9.053  

 

Botoa non eman da Boto kopurua
Webgunean 6.737
Hautetsontzietan 826
ErabakiPamplona plataforman 806
010 684
Guztira 9.053

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba