skip to Main Content

La cantante Maddi Oihenart presenta ‘Doi’, su nuevo trabajo, este jueves en el Planetario de Pamplona / Maddi Oihenart abeslariak Doi lan berria aurkeztuko du ostegunean, Iruñeko Planetarioan

El concierto, con entrada libre, abre el ciclo anual de programación conjunta entre el Ayuntamiento de Pamplona y el Ateneo Navarro

Kontzertuak sarrera librea du, eta hasiera emanen dio urtero Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarrekin antolatzen duten programazio zikloari

Mañana jueves, 26 de enero, a las 19.30 horas, la cantante zuberotarra Maddi Oihenart presentará su nuevo trabajo ‘Doi’, en el que participan también los músicos Jérémie Garat, Ohian Oliarj y Jimmy Arrabit.

La propuesta ‘Doi’ es una recopilación de poemas, principalmente de Itxaro Borda y Leire Bilbao, hilados con música actual. La voz de la cantante de Zuberoa y el trabajo de Jérémie Garat, Ohian Oliarj y Jimmy Arrabit a través del ttunttun, el chelo, el ‘vibráfono’ y otros instrumentos, llevarán al espectador a un espacio que discurre entre la tradición y la actualidad, el romanticismo y la realidad y la calidez o la fuerza rompedora.

El concierto, que tendrá lugar en el Planetario de Pamplona, con entrada gratuita, abre el trimestre de la programación cultural en euskera que anualmente, y desde 1991, organiza el Ayuntamiento de Pamplona en colaboración con el Ateneo Navarro. Este trimestre, además del concierto que tendrá lugar mañana, el programa de actos culturales conjuntos también acogerá dos conferencias y una sesión de música y poesía.

Cuatro creadores para una sesión ‘diferente’

Maddi Oihenart (Barkoxe, 1956) es considerada una de las máximas representantes del modo de cantar de Zuberoa, territorio que conserva viva la forma tradicional del canto pirenaico. En su estilo, al peso de la tradición del folklore de Zuberoa se une la influencia de otras corrientes, principalmente del jazz. Jérémie Garat es un joven músico compositor de Sohüta (Zuberoa) que ha crecido con la influencia simultánea de la cultura rock y de la canción tradicional xuberotarra.

Ambos han trabajado en el entorno suletino. La cantante tiene en su haber discos con creadores como, por ejemplo, el saxofonista navarro Josetxo Goia-Aribe o el pianista tolosarra Juantxo Zeberio, así como un disco en solitario; el músico ha participado en una nueva versión de la película de Epstein (1928) basada en el texto de Poe ‘La chute de la maison Usher’ y ha compuesto la banda sonora de la película ‘Xora’, la primera rodada íntegramente en euskera suletino.

El elenco de la sesión lo completan Oihan Oliarj, músico con influencias del rock, punk, pop, reggae, hiphop y jazz, quien utiliza en la actuación diferentes instrumentos (acordeón, trikitrixa, teclado, guitarra..) y Jimmy Arrabit, el rey del ritmo, que en esta ocasión tocará el ‘vibráfono’, para deleite de la audiencia.

Otras propuestas del trimestre: dos conferencias y una sesión de música y poesía

La programación cultural en euskera para el primer trimestre del año continuará el lunes 27 de febrero. Lo hará a través de una conferencia que lleva por título `’(Euskal) literaturaren alde eta (kontra)’/ A favor y en contra de la literatura en euskera. La charla estará a cargo del escritor Iban Zaldua, autor del libro homónimo y tendrá lugar a las 19.30 horas, en Civivox Condestable, también con entrada libre.

También será una conferencia en ese mismo espacio la tercera actividad del trimestre. El 2 de marzo, el antropólogo y master en feminismo y enseñanza de la UPV, Jaime Altuna, impartirá ´Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak nerabeen artean’ / El euskera a través del espejo del género. Prácticas, vivencias y reflexiones entre adolescentes, una charla que está, además, incluida en la programación municipal del Día Internacional de la Mujer Trabajadora.

Finalizando el trimestre, el 22 de marzo se pondrá en escena ‘Porto, una colaboración entre Harkaitz Cano y Maite Arroitajauregi (Mursego), dos de los creadores más importantes de la cultura actual en euskera, que mezcla los géneros canción/ música y spoken poetry. La sesión tendrá lugar a las 19.30 en el patio de Civivox Condestable, también con entrada libre.

Bihar, urtarrilaren 26an, ostegunarekin, 19:30ean, Maddi Oihenart abeslari zuberotarrak bere lan berria aurkeztuko du, Doi, non Jérémie Garat, Ohian Oliarj eta Jimmy Arrabit musikariek ere parte hartuko duten.

Doi proposamena batez ere Itxaro Borda eta Leire Bilbaoren olerkien bilduma da, gaur egungo musika-moldeetan harilkatuta. Zuberoako abeslariaren ahotsak eta Jérémie Garat, Ohian Oliarj eta Jimmy Arrabiten lanak –ttunttunaren, txeloaren, bibrafonoaren zein beste instrumentu batzuen bidez– ikuslea eramaten dute tradizioaren eta gaurkotasunaren artean dagoen gune batera, erromantizismoaren eta errealitatearen, epeltasunaren eta indar apurtzailearen artean dagoen batera.

Kontzertua Iruñeko Planetarioan izanen da, doan, eta hasiera emanen dio urtero Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin elkarlanean 1991tik antolatzen duen euskarazko kultur programazioaren hiruhilekoari. Hiruhileko honetan, biharko kontzertuaz gain, elkarlanean egindako kultur ekitaldien programaren barruan, bi hitzaldi, eta musika- eta poesia-saio bat egingo dira.

Lau sortzaile, saio “desberdin” baterako

Maddi Oihenart (Barkoxe, 1956) Zuberoako kantaeraren ordezkaririk gorenetakotzat jotzen da, eta kontuan hartu behar da Zuberoan bizi-bizirik dirauela Pirinioetako kantatzeko manera tradizionalak. Maddiren estiloan, Zuberoako folklorearen tradizioaren pisuari lotzen zaizkio beste zenbait korronteren eragina, nagusiki jazzarena. Jéremie Garat Sohütako (Zuberoa) musikari-konpositore gaztea rock kulturaren eta Zuberoako kantu tradizionalaren aldibereko eraginarekin hazi da.

Biek lan egin dute Zuberoako inguruan. Abeslariak diskoak grabatu ditu hainbat artistarekin, hala nola Josetxo Goia-Aribe saxofoi-jotzaile nafarrarekin eta Juantxo Zeberio piano-jotzaile tolosarrarekin; bakarkako disko bat ere badu. Musikariak Poe-ren La chute de la maison Usher testuan oinarritutako Epsteinen izen bereko filmaren (1928) bertsio berrian parte hartu du, eta Xora filmaren –Zuberoako euskaran osorik filmatutako lehena– soinu-banda konposatu du.

Musikarien zerrenda osatuko dute Oihan Oliarjek –rock, punk, pop, reggae, hiphop eta jazzaren eragina duenak– saioan zenbait instrumentu joko dituena (akordeoia, trikitixa, teklatua, gitarra…), eta erritmoaren errege Jimmy Arrabitek, zeinek, oraingoan, ikusleen gozamenerako, bibrafonoa joko duen.

Hiruhilekoko beste zenbait proposamen: bi hitzaldi eta musika- eta poesia-saio bat

Urteko lehen hiruhilekoko euskarazko kultur programazioak aurrera jarraituko du otsailaren 27an, astelehenarekin. (Euskal) literaturaren alde eta (kontra) hitzaldia egonen da izen bereko liburuaren egile Iban Zaldua idazlearen eskutik, 19:30ean, Kondestable Civivoxean, sarrera librea izanen delarik.

Hiruhilekoko hirugarren jarduera ere hitzaldi bat izanen da, leku berean. Martxoaren 2an, EHUn feminismoan nahiz irakaskuntzan masterdun eta antropologo Jaime Altunak Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak nerabeen artean hitzaldia emanen du, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira Udalak antolatutako programazioaren barruan.

Behin hiruhilekoa bukatuta, martxoaren 22an, Porto eszenaratuko da, egungo euskal kulturaren sortzaile nagusietako bi diren Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregiren (Mursego) arteko elkarlana, non uztartzen diren abesti/musika eta spoken poetry generoak. Saioa Kondestable Civivoxeko patioan izanen da, 19:30ean, eta sarrera librea da.

Programación cultural en euskera en colaboración con el Ateneo Navarro

Sesiones: 19.30 horas

Precio: entrada libre

Jueves 26 de enero. Planetario

  • CONCIERTO

  • Doi

  • Maddi Oihenart, cantante

    Lunes 27 de febrero. Condestable

  • CONFERENCIA

  • (Euskal) literaturaren alde eta (kontra)” (A favor y en contra de la literatura en euskera)
  • Iban Zaldua, escritor

    Jueves 2 de marzo. Condestable

  • CONFERENCIA

  • “Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak nerabeen artean” (El euskera a través del espejo del género. Prácticas, vivencias y reflexiones entre adolescentes)
  • Jaime Altuna, antropólogo y master en feminismo y enseñanza de la UPV

    Miércoles 22 de marzo. Condestable

  • MÚSICA Y POESÍA

  • Porto
  • Harkaitz Cano y Maite Arroitajauregi (Mursego)

Euskarazko kultur programazioa Nafar Ateneoarekin elkarlanean

Saioak: 19:30

Prezioa: sarrera librea.

Urtarrilak 26, osteguna. Planetarioa

  • KONTZERTUA

  • Doi

  • Maddi Oihenart, abeslaria

    Otsailak 27, astelehena. Kondestablearen jauregia

  • HITZALDIA

  • (Euskal) literaturaren alde eta (kontra)

  • Iban Zaldua, idazlea

    Martxoak 2, osteguna. Kondestablearen jauregia

  • HITZALDIA

  • Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak nerabeen artean

  • Jaime Altuna, EHUn feminismoan nahiz irakaskuntzan masterduna eta antropologoa

    Martxoak 22, asteazkena. Kondestablearen jauregia

  • MUSIKA ETA POESIA

  • Porto

  • Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregi (Mursego)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top