La artista pamplonesa Mertxe Sueskun reinterpreta objetos cotidianos para descubrir en ellos esculturas / Mertxe Sueskun artista iruindarrak eguneroko bizitzako objektuak berrinterpretatzen ditu, haiengan eskulturak begiztatzeko

La exposición ‘De continentes, contenidos y otros cuentos’ puede visitarse hasta el 2 de julio en el Polvorín de la Ciudadela
Edukitzaileak, edukinak eta beste eduki batzuk izeneko erakusketa Ziudadelako Bolborategian ikusi ahal izango da, uztailaren 2ra arte

Allí donde nuestros ojos ven un peine, una brocha, unos carretes de hilo, una caja o un simple trozo de algodón, los ojos de Mertxe Sueskun ven materiales, posible germen de próximas creaciones. Tenaz, paciente y reflexiva, deja reposar la materia a la espera del proceso creativo que la desvele y permita que se manifieste como la escultura que es y que quiere descubrir. Esculturas de carácter personal, intimistas y muy especiales.

Así describe la obra de Mertxe Sueskun la historiadora de arte navarra Carmen Areopagita Gracia, una colección que desde hoy y hasta el próximo 2 de julio todos los pamploneses pueden descubrir en el Polvorín de la Ciudadela bajo el título ‘De continentes, contenidos y otros cuentos’. La propia artista ha presentado esta mañana en rueda de prensa la exposición, acompañada de la directora de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal.

La muestra se puede visitar hasta el domingo 2 de julio en el Polvorín de la Ciudadela. El horario, ya de verano, es de martes a viernes por la tarde, de 18.30 a 21 horas; los sábados, de 12 a 14 y de 18.30 a 21 horas; y los domingos y festivos, solo por la mañana, de 12 a 14 horas.

Un nuevo sentido para cada objeto

La actividad artística de Mertxe Sueskun está ligada a la interpretación del objeto. Tal y como explica Areopagita, algunas veces lo hace de una forma sencilla, dejando que el objeto (una brocha, un peine, un cepillo, etc.), desprovisto de su función y de su contexto habitual, protagonice un entorno distinto al acostumbrado, colocándolo en el marco o la peana, pasando así a convertirse en un objeto artístico.

Partiendo de este principio dadaísta, Sueskun trata de enseñar a ver los objetos desde un ángulo diferente. En su trabajo, continúa Areopagita, avanza un paso más, dando a la obra un significado que va más allá de lo meramente estético, ya que aporta al objeto un significado antropológico y simbólico, mediante el cual consigue superar la limitación de la materia y del propio objeto. La artista elige los objetos, recoge y busca elementos cotidianos y los dispone de una manera en la que su finalidad original desaparece, dando lugar a un nuevo punto de vista y bajo un nuevo título revelador. De esta manera, Sueskun descontextualiza el objeto y busca nuevas asociaciones y significados, descubriendo un nuevo sentido para el objeto.

Junto a estas obras, comparten espacio en el Polvorín de la Ciudadela otras propuestas más elaboradas. Se trata de composiciones seriadas que parten de materiales reciclados y que la artista desarrolla a través de la geometría y el color, dando paso a distintas posibilidades imaginativas y asociativas. Para ello, se sirve de cajas vacías, algunas veces reticuladas y ocupadas en parte por láminas de cartón, trozos de algodón o carretes de hilo, que generan juegos de formas y volúmenes sugerentes.

Tal y como explica la historiadora de arte Carmen Areopagita, también el material elegido puede ocupar toda la estructura contenedora, logrando texturas sugerentes.  En este sentido, Mertxe Sueskun explora las cualidades materiales y desvela las estéticas en objetos que a priori no las tienen. Son nuevamente objetos cotidianos, desprovistos de su uso habitual, que se transforman en elementos artísticos gracias a la exploración de sus cualidades materiales.

La autora

Mertxe Sueskun, natural de Pamplona, cursó estudios de talla de piedra y madera en Deba y en el Arteleku de San Sebastián. Su obra ha sido seleccionada para distintas muestras, como las de artistas noveles de Guipúzcoa, las bienales de Vitoria, Almería, Murica y Szombathely (Hungría) y la trienal de Loods (Polonia). En 1996 participó en la exposición Escultores Navarros, en Pamplona, y tres años después recibió el II Premio Navarra de Escultura.

Ha participado en una docena de exposiciones individuales, la última de ellas este año en la sala de cultura de Alsasua. Su obra se ha podido ver principalmente en Guipúzcoa, Bilbao y Madrid, además de en Pamplona. Asimismo, ha formado parte de exposiciones colectivas en Elgóibar, Eibar, Zarautz, Zornotza, Legazpia, Deba, San Sebastián, Vitoria, Bilbao, Almería, Santiago de Compostela, Murcia, Bubión, Málaga, Granada, Loods (Polonia), Szombathely (Hungría),  Zumaia y Pamplona.

Su obra está presente en el Museo de Szombathely en Hungría.

Han, non gure begiek orraziren bat ikusten duten, isipuren bat, hari-txirrika batzuk, kutxa bat edo kotoi-zati sinple bat, hantxe, bada, Mertxe Sueskunen begiek materialak ikusten dituzte, gerora sormen-lan izanen direnen balizko ernamuinak. Pertsona tematia, gogoetatsua eta pazientziaduna delarik, atsedena ematen dio materiari, sormen-prozesuak azalerazi dezan, eta berez den –eta azaldu nahi duen– eskultura gisa agertu dadin. Eskultura pertsonal, intimista eta oso bereziak dira.

Hala deskribatzen du Carmen Areopagita Gracia arte-historialari nafarrak Mertxe Sueskunen obra, gaurtik aurrera eta uztailaren 2ra arte Ziudadelako Bolborategian iruindar guztiek ikusi ahal izango duten bilduma, Edukitzaileak, edukinak eta beste eduki batzuk izenburupean. Egileak berak aurkeztu du gaur bere obra prentsaurrekoan, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek lagunduta.

Erakusketa uztailaren 2ra arte (igandea) bisitatu ahal izango da, Ziudadelako Bolborategian. Erakusketa asteartetik ostiralera ikus daiteke (udako ordutegian jada), 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, goizez soilik, 12:00etatik 14:00etara.

Bestelako esanahia ematea objektu bakoitzari

Mertxe Sueskunen jarduera artistikoa hertsiki lotzen zaio objektuaren interpretazioari. Areopagitaren hitzetan, batzuetan modu sinplean jokatzen du, utziaz dena delako objektuak (isipua, orrazia, eskuila…), bere funtzioaz eta ohiko testuinguruz gabeturik, bestelako ingurune batean protagonista izan dadin, markoan edo edulkian paratuta objektu artistiko bihurtu dadin.

Hatsarre dadaista horretatik abiatuta, Sueskunek erakusten du objektuei so berezi batetik begiratzen. Baina urrats bat gehiago egiten du bere lanean, eta esangura soil-soilik estetikotik haragoko beste bat ematen dio bere lanari, eta esangura antropologiko eta sinbolikoaz jantzi du objektua, zeinaren bitartez lortu duen materiaren eta objektuaren beraren mugak gainditzea. Artistak objektuak aukeratu, eta ohiko elementuak bilatu eta biltzen ditu, eta horiek paratu halako maneran non objektuen jatorrizko xedea desagertu egiten den, ikuspegi berri bat azaleratzeko, izenburu iradokitzaile berri baten pean. Hala, Sueskunek testuinguruz gabetzen du objektua, biluzten, eta elkarren arteko harreman eta esangura berriez janzten, objektuarendako zentzu berri bat azaltzen.

Obra horiekin batera, Ziudadelako Bolborategian bestelako proposamen landuago batzuk izango dira. Material birziklatuak oinarri hartuta, artistak konposaketa seriatuak garatzen ditu geometriaren eta kolorearen bitartez, hartara irudimen- eta harreman-aukera ugariri bidez emanez. Horretara kaxa hutsak erabiltzen ditu, batzuk erretikulatuak eta nolabait okupatuak kartoi-xafla, kotoi zati edo hari-txirrikez osatutako sareez, zeinek sortzen dituzten iradokizun indar handiko forma- eta bolumen-jokoak.

Carmen Areopagita arte-historialariak azaltzen duenez, material hautatuak ere egitura hartzaile osoa bete dezake, ehundura oso iradokitzaileak lortuaz.  Zentzu horretan, Mertxe Sueskunek kalitate materialak ikertzen ditu, eta kalitate estetikoak azaleratu, itxura batean halakorik ez duten objektuei. Beste behin ere, eguneroko bizitzako objektuak dira, beren ohiko erabileratik gabetuak, elementu artistiko bihurtuak horien kalitate materiala ikertzeari esker.

Egilea

Mertxe Sueskun, Iruñean sortua, harria eta zura lantzen ikasi zuen Deban eta Donostiako Artelekun. Haren lanak hainbat erakusketetarako aukeratu dira, hala nola Gipuzkoako artista berriena, eta Gasteiz, Almeria, Murtzia eta Szombathely-ko (Hungaria) bienaletarako, bai eta Lodz-eko (Polonia) hiru urtean behingora. 1996an Iruñean egin zen Nafar eskultoreak erakusketan parte hartu zuen, eta hiru urte geroago Nafarroako II. Eskultura saria jaso zuen.

Bakarkako dozena bat erakusketa egin ditu, horietako azkena, aurten, Altsasuko kultur aretoan. Haren lana, Iruñeaz gain, Gipuzkoan, Bilbon, eta Madrilen ikusi ahal izan da nagusiki. Halaber, hainbat talde-erakusketatan parte hartu du Elgoibar, Eibar, Zarautz, Zornotza, Legazpi, Deba, Donostia, Gasteiz, Bilbo, Almería, Santiago de Compostela, Murtzia, Bubión (Granada), Málaga, Granada, Lodz (Polonia), Szombathely (Hungaria), Zumaia eta Iruñean.

Haren lana ikusgai dago Hungariako Szombathelyko Museoan.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *