Saltear al contenido principal

La 58 edición del alarde de txistularis, que será el 9 de julio, recordará historias sobre el contrabando a través de piezas de jóvenes autores compuestas para el concierto / Txistularien Alardearen 58. edizioak –uztailaren 9an izango da– kontrabandoari buruzko istorioak ekarriko ditu gogora, egile gazteek kontzerturako konposatutako lanen bidez

El 21 de junio se celebrará el alarde txiki con alumnos de escuelas de música de Navarra, de Mendigoiti y de Joaquín Lizarraga de Sarriguren

Ekainaren 21ean alarde txikia egingo da, Nafarroako musika eskoletako ikasleekin, Mendigoitikoekin eta Sarrigurengo Joaquín Lizarragakoekin

Las anécdotas relacionadas con el contrabando entre Francia y el área comprendida desde el valle Baztán hasta la zona del Bidasoa protagonizarán el 58 alarde de txistularis de las fiestas de San Fermín que se celebrará el domingo 9 de julio en la plaza de San José a las 13 horas, tal y como han explicado esta mañana en rueda de prensa la directora del Área de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal, el director musical del alarde, Aitor Urquiza, y el txistulari Carlos Peñaranda. Al escenario subirán cerca de 55 músicos. Organizado en colaboración con Euskal Herriko Txistulari Elkartea, cuenta con un presupuesto de 10.800 euros. En la presentación de espectáculo que ha tenido lugar en el Palacio del Condestable se han interpretado piezas que podrán escucharse el día del alarde de la mano de una formación de cinco músicos.

El programa musical constará de obras nuevas que serán estrenadas en el mismo concierto y cuyos trabajos de composición han sido encargados a diferentes autores navarros y vascos, cumpliendo así el objetivo de difundir el trabajo de jóvenes compositores locales. Entre otras, se escucharán en el espectáculo obras compuestas por Aitor Urquiza, Iván Carmona, Joaquín Lekunberri, Iñigo Casalí, Fermín Goñi o Garazi Zabaleta. El programa se completará con otras canciones típicas del folklore vasco-navarro como la Sagar Danza de Arizkun o Ilunabarra que serán arregladas para la ocasión. Al escenario también subirán Xabier Olazábal y Jokin Zabalza, bajos; Iker Álvarez, guitarra; Claudia Osés, violín; Javier Pérez, clarinete; Iván Carmona, vilonchelo; Diana Yerro, piano; y Beñar Arce y Agustín Aguirre, percusión.

‘Mugaren bi aldetan’ recordará cómo tras la Guerra Civil, las realidades que había a los dos lados del Pirineo eran muy diferentes, con gran escasez en Navarra lo que propició el intercambio de recursos, desde alimentos básicos a tabaco o perfumes. Los pueblos que mayor movimiento contrabandista tuvieron fueron, entre otros, Lesaka, Baztan, Elizondo, Amaiur o Etxalar. Según los impulsores de este iniciativa, el tema sin embargo, siempre ha sido tabú y ha estado silenciado a pesar de que su práctica estaba muy extendida. Además, la vida de los contrabandistas no fue nada fácil a pesar de que diferentes novelas que tratan el tema los han mitificado. Fueron vidas de sufrimiento, de miedo y de silencio y que produjeron numerosas anécdotas.

Alarde desde 1959

El alarde de txistularis viene celebrándose en Sanfermines desde 1959, lo que le convierte en uno de los actos más antiguos del programa. Y es que el txistu y las fiestas de la ciudad están unidas desde el origen mismo de los Sanfermines. Ya en el siglo XIV está documentada la presencia del txistu en las primeras fiestas de San Fermín de las que se tiene constancia. Desde entonces son innumerables los testimonios de participación de ttunttuneros en las fiestas en una tradición que se mantiene hasta nuestros días. Las últimas ediciones de los alardes han contando con la asistencia de cerca de 4.000 personas. Con este proyecto se quieren presentar las nuevas líneas de trabajo del txistu, empleando una imagen moderna y versátil del mismo.

En la actualidad, además de en el alarde, la presencia del txistu en San Fermín es variada y diversa. Comienza casi con la misma fiesta, ya que tras el Chupinazo los txistus interpretan la primera pieza musical que suena, la ‘Biribilketa’ de Gaínza, en la plaza Consistorial. Su presencia continúa en las procesiones, formando parte del ‘cuerpo de ciudad’, acompañan las distintas actuaciones de grupos de danza como la del propio día 6 en la plaza de los Fueros, en los bailables diarios en la plaza del Castillo, en los recorridos de la comparsa de gigantes y cabezudos o en un sinfín de actuaciones improvisadas y espontáneas por las calle animando a la gente.

Alarde txiki el 21 de junio

Este año, además, se ha organizado un alarde txiki que se celebrará el miércoles 21 de junio a las 19.30 horas en la Plaza Consistorial. Participarán alumnos de txistu de las escuelas de música de Navarra junto con otros de 4º y 5º de Mendigoiti IP de Pamplona y de Joaquín Lizarraga IP de Sarriguren. Bajo la dirección de Aitor Urquiza, interpretarán obras del repertorio tradicional txistulari coincidiendo con el Día Europeo de la Música, que se conmemora el mismo 21 de junio, y la noche del solsticio de verano.

El espectáculo lleva por título, ‘Orain arte belar hemendik aurrera gari’, el conjuro que las mujeres de Urdiain lanzan la noche de San Juan con el ánimo de despertar a Amalur y deseando bonanza en el futuro, tal y como ha explicado en la rueda de prensa Alfonso Iturria, profesor de la Escuela de Música Joaquín Maya y txistulari.

Frantziaren eta Baztan eta Bidasoa arteko ingurunearen arteko kontrabandoarekin lotutako pasadizoak izango dira sanferminetako Txistularien Alardearen 58. edizioko protagonistak, uztailaren 9an, igandearekin, San Jose plazan, 13:00etan. Hala azaldu dute gaur goizean, prentsaurrekoan, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek, Alardeko musika zuzendari Aitor Urquizak eta eszena-zuzendari Oier Zúñigak. 55 musikari inguru izango dira agertokian. Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin elkarlanean antolatuta, 10.800 euroko aurrekontua du. Kondestablearen jauregian egin den ikuskizunaren aurkezpenean alardearen egunean entzun ahal izango diren hainbat lan jo dituzte bi txistularik, akordeoilari batek eta bateria-jotzaile batek.

Musika-programaren barruan lan berriak egongo dira, kontzertuaren egunean bertan estreinatuko direnak. Egile nafar eta euskaldunei enkargatu zaie lan horiek konposatzea, hartara tokiko egile gazteen lana hedatzeko helburua betez. Besteak beste, ikuskizunean honako egile hauen lanak entzungo dira: Aitor Urquiza, Iván Carmona, Joaquín Lekunberri, Iñigo Casalí eta Garazi Zabaleta. Euskal folklorearen ohiko beste kanta batzuekin osatuko da programa, hala nola Arizkungo sagar dantza eta Ilunabarra, zeinak egun horretarako egokituko baitira.

Gerra zibila eta gero Pirinioetako Mugaren bi aldeetan zeuden errealitateak arras ezberdinak zirela gogora ekarriko du ikuskizunak. Nafar aldean eskasia zen nagusi, eta horrek baliabide-trukeari bide eman zion, izan oinarrizko elikagaiak, izan tabakoa eta lurrinak. Kontrabando-mugimendu gehien izan zituzten herriak, besteak beste, Lesaka, Baztan, Elizondo, Amaiur eta Etxalar izan ziren. Ekimen honen bultzatzaileen arabera, gai hori beti isilpean mantendu da, tabu izan da, nahiz eta oso jarduera hedatua izan. Halaber, kontrabandisten bizitza ez zen batere erraza izan, gaiari buruzko hainbat eleberrik mitifikatu badute ere. Sufrimendu, beldur eta isiltasunezko bizitzak izan ziren, eta anekdota ugari gertatu ziren horien inguruan.

Alardea, 1959az geroztik

Txistularien alardea 1959az geroztik egiten da Iruñean, eta horrek programako ekitaldirik zaharrenetako bat bihurtu du. Izan ere, txistua eta hiriko festak sanferminen sorreratik bertatik elkartuta daude. Dokumentatuta dago XIV. mendean, ezagutzen diren lehen San Fermin festetan, txistua egon bazegoela. Orduz geroztik zenbatezinak dira festetan parte hartu zuten ttunttuneroen testigantzak, gaur egunera arte mantentzen den tradizioa. Alardeen azken edizioetan ia 4.000 ikusle izan dira. Txistuaren lan-ildo berriak aurkeztu nahi dira proiektu honen bidez, txistuaren irudi modernoa eta malgua erabilita.

Egun, alardeaz gain, txistuaren presentzia askotarikoa eta anitza da sanferminetan. Ia festarekin berarekin hasten da, Txupinazoaren ondoren txistuek entzuten den lehenengo musika-pieza jotzen baitute, Gainzaren Biribilketa, Udaletxe plazan. Prozesioetan ere badago, hiriaren izenean agertzen baita; dantza-taldeen emanaldiak laguntzen ditu, uztailaren 6koa, adibidez, Foruen plazan; Gazteluko plazako dantzaldietan egunero izaten da; Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilbideetan; baita bat-bateko emanaldi inprobisatuetan ere, kaleetan barna jendea animatuz.

Alarde txikia, ekainaren 21ean

Aurten, alarde txiki bat ere antolatuta da. Ekainaren 21ean izango da, asteazkenarekin, 19:30ean, Udaletxe plazan. Nafarroako musika eskoletako ikasleek parte hartuko dute, Iruñeko Mendigoiti IPko 4. eta 5. mailetako ikasleekin eta Sarrigurengo Joaquín Lizarraga IPkoekin batera. Aitor Urquizaren zuzendaritzapean, txistularien errepertorio tradizionaleko lanak joko dituzte, Europako Musika Egunarekin batera, zeina ekainaren 21ean bertan ospatzen baita, eta udako solstizioarekin batera.

Ikuskizunaren izenburua Orain arte belar, hemendik aurrera gari izango da, Urdiaingo emakumeek San Joan gauean egiten duten araoa, Amalur esnatu eta etorkizun oparo bat izateko asmoarekin. Hala azaldu du prentsaurrekoan Alfonso Iturriak, Joaquín Maya Musika Eskolako irakasle eta txistulariak.

58 Alarde de txistularis. Mugaren bi aldeetan

  • Director musical: Aitor Urquiza
  • Subdirector: Xabier Olazabal
  • Dirección artística y coordinación general del espectáculo: Aitor Urquiza
  • Dirección escénica y dramaturgia: Oier Zuñiga
  • Producción: Izaskun Andueza y Patxi Rodriguez
  • Coordinación y dirección: Carlos Peñaranda
  • Control económico: Maribel Zabalza
  • Relaciones públicas: Ainhoa Gonzalez, Ainara Martínez
  • Comisión artística: Edurne Errea, Izaskun Andueza, Aitor Huarte, Ainara Martínez, Carlos Peñaranda, Ainhoa Gonzalez

Txistularien 58. alardea. Mugaren bi aldeetan

  • Musika zuzendaria: Aitor Urquiza
  • Zuzendariordea: Xabier Olazabal
  • Zuzendaritza artistikoa eta ikuskizunaren koordinazio orokorra: Aitor Urquiza
  • Eszena-zuzendaritza eta dramaturgia: Oier Zúñiga
  • Ekoizpena: Izaskun Andueza eta Patxi Rodriguez
  • Koordinazioa eta zuzendaritza: Carlos Peñaranda
  • Kontrol ekonomikoa: Maribel Zabalza
  • Harreman publikoak: Ainhoa Gonzalez eta Ainara Martínez
  • Batzorde artistikoa: Edurne Errea, Izaskun Andueza, Aitor Huarte, Ainara Martínez, Carlos Peñaranda eta Ainhoa Gonzalez

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba