skip to Main Content

Koldo Badillo invita a adentrarse en los bosques de nuestro entorno a través de 46 fotografías en la Ciudadela / Koldo Badillok gure inguruneko basoetan murgiltzera gonbidatzen gaitu 46 argazkiren bidez, Ziudadelan

Fotografia de Koldo Badillo

El fotógrafo vasco expone en el Polvorín hasta el 15 de mayo ‘Del caos al laberinto’, creando un ensayo estético más allá del desorden natural
Euskal argazkilariak Kaosetik labirintora erakusketa izango du ikusgai maiatzaren 15era arte Bolborategian, hots, naturaren desordenetik harago doan entsegu estetiko bat

El fotógrafo vasco Koldo Badillo invita desde hoy en la Ciudadela de Pamplona a adentrarse en los bosques de nuestro entorno, a sentir cómo fue el hábitat de nuestros ancestros y, de alguna manera, a transportarnos hasta nuestros orígenes. A través de sus fotografías, Badillo ha ‘ordenado’ el caos del bosque, convirtiéndolo en un laberinto visual, una especie de ensayo estético, para que el público pueda internarse en ese bosque de imágenes y se deje invadir por las sensaciones que les evoque su imaginación.

La exposición, titulada ‘Del caos al laberinto’, ha sido presentada hoy en rueda de prensa por el propio autor, acompañado de la directora del Área de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal. La exposición podrá visitarse hasta el 1 de mayo de martes a viernes, de 18 a 20.30 horas; el sábado en horario de mañana y tarde, de 12 a 14 horas y de 18 a 20.30 horas; y el domingo, de 12 a 14 horas.

La muestra será inaugurada hoy viernes a las 19 horas con presencia del autor, que ofrecerá para todos aquellos que estén interesados una visita guiada el domingo 2 de abril a las 12.30 horas. Además, Koldo Badillo participará en una tertulia sobre libros fotográficos el domingo 30 de abril a partir de las 12 horas, en el Polvorín de la Ciudadela.

Ordenar el caos

El título de la exposición quiere mostrar al espectador el recorrido que ha realizado el autor para componer este ensayo sobre el bosque. Cuenta Koldo Badillo que quizá el primer impulso que tiene un fotógrafo que se adentra en un bosque sea captar una imagen idílica y conquistar el orden en la construcción de sus imágenes, pero la mayoría de las veces será derrotado por el caos. Por ello, confiesa Badillo, decidió aliarse con ese enemigo de las composiciones clásicas y buscar la belleza, e incluso la serenidad, dentro del caos: armado con un teleobjetivo de 200 mm., empezó a mirar el paisaje que le rodeaba con una cierta distancia, buscando algo más allá de la primera impresión.

Así, tal y como explica Badillo, en sus imágenes de bosques la vista salta de línea en línea, sale del encuadre y vuelve a entrar, busca y no encuentra un centro de interés, se pierde, deambula… Y así este fotógrafo ha pasado del caos del bosque al laberinto visual en las imágenes, apoyándose con la búsqueda de trasfondos de colores singulares. Estros tres son los hilos conductores de este trabajo, que Koldo Badillo ha concebido como un ensayo estético.

La exposición es el resultado de una labor de varios años recorriendo los bosques de Navarra, País Vasco e Iparralde. Además del resultado estético y del viaje propuesto al espectador, Badillo quiere con esta exposición poner también un granito de arena en la defensa de la conservación de los bosques.

El autor

Koldo Badillo, natural de Orduña (Vizcaya, 1958) y residente en Lizasoain desde 1999, es licenciado en Ciencias Biológicas, especialidad Bioquímica, por la UPV, si bien su trayectoria profesional está ligada al mundo de la imagen, tanto fotográfica como audiovisual. En 1988 comenzó a trabajar en el control de cámaras, iluminación y realizador de televisión de la productora K-2000 y a partir del año 2006 sería director de imagen de Bainet TV. También ha sido director de fotografía de la revista Frontón, colaborador de distintas revistas y guías sobre montaña y viajes y cofundador del colectivo Portfolio Natural (fotografía de naturaleza de autor, en 2003). Es autor de libros como ‘Colores de Navarra’ (2005), ‘Natura’ (2011) y ‘Los ríos más bellos’ (2015).

Badillo ha cosechado un centenar de premios en concursos de fotografía a lo largo de toda la geografía nacional: Bilbao, Salamanca, Sahagún , Zarautz, Irún, Pamplona, etc. Asimismo, ha participado en más de una treintena de exposiciones, tanto individuales como colectivas, en San Sebastián, Bilbao, Madrid, Tarrasa, Zarautz, Zaragoza, Pamplona, Eibar, etc.

La exposición que ahora puede visitarse en el Polvorín de la Ciudadela ha viajado a lo largo de 2016 por el Festival Montseny (Barcelona), el Festival Bilboargazki (Bilbao), el Festival Mayo Fotográfico (Eibar), el Festimage de Calella (Barcelona), además de exponerse en Igorre (Vizcaya) y Tafalla.

Koldo Badillo euskal argazkilariak gure inguruneko basoetan murgiltzera gonbidatzen gaitu Ziudadelan, gaurtik aurrera, gure arbasoen habitata nolakoa zen sentitzera, eta, nolabait, gure hastapenetaraino bidaiatzera. Argazkien bidez, Badillok basoaren kaosa “ordenatu” du, eta ikus-labirinto bihurtu, entsegu estetiko bat, ikusleei aukera emateko irudizko baso horretan murgiltzeko eta irudimenak piztuko dizkien sentsazioen mende jartzeko.

Egileak berak aurkeztu du gaur prentsaurrekoan Kaosetik labirintora erakusketa, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek lagunduta. Erakusketa maiatzaren 15era arte egongo da ikusgai, asteartetik ostiralera,18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Erakusketa gaur bertan inauguratuko da, 19:00etan, eta egilea bera bertan izango da. Gainera, interesa duten guztiendako bisita bat eskainiko du apirilaren 2an, igandearekin, 12:30ean. Halaber, Koldo Badillok argazkilaritza-liburuei buruzko solasaldi batean parte hartuko du apirilaren 30ean, igandearekin, 12:00etan, Ziudadelako Bolborategian.

Kaosa ordenatu

Erakusketaren izenburuak basoari buruzko entsegu hau eratzeko egileak egin duen ibilbidea erakutsi nahi dio ikusleari. Koldo Badillok dio basoan murgiltzen direnean, argazkilariei sortzen zaien aurrenengo bihozkada, agian, irudi idiliko bat lortzea dela, eta horren eraikuntzan ordena konkistatzea, baina gehienetan kaosa izango dela garaile. Horregatik, Badillok konposizio klasikoen etsai den horrekin bat egitea erabaki zuen, eta kaosaren barnean edertasuna –eta baita lasaitasuna ere– bilatzea: 200 mm-ko teleobjektibo batez hornituta, inguratzen zuen paisaiari begiratzeari ekin zion, halako distantzia batekin, lehen iritzitik haratago bilatuz.

Hala, Badilloren baso-irudietan begiradak jauzi egiten du lerrotik lerrora, irten egiten da enkuadretik, eta berriro sartzen, interesgunearen xerka dabil, baina ezin hura aurkitu, eta galdu egiten da, noraezean dabil… Modu horretan argazkilariak basoaren kaosetik irudietako labirintora igaro da, bilaketa horretan kolore berezizko hondoen laguntza hartuta. Horiek dira Koldo Badillok entsegu estetiko gisa ulertu eta sortu duen lan honen hari eroaleak.

Euskal Herriko basoetan, EAEn, Nafarroan eta Iparraldean barna, ibilitako hainbat urteren emaitza da erakusketa. Emaitza estetikoaz eta ikusleari proposatutako bidaiaz gain, erakusketa honen bidez Badillok basoak zaindu eta babestearen aldeko lanari lagundu nahi dio, hondar ale hau tarteko.

Egilea

Koldo Badillo Urduñan (Bizkaia, 1958) sortu zen eta Lizasoainen bizi da 1999az geroztik. Lizentziaduna da Biologia Zientzietan EHUn, Biokimika espezialitatean. Hala ere, bere ibilbide profesionala beti irudiaren munduari lotuta egon da, izan argazkigintzari izan ikus-entzunezkoei. 1998an kamera-kontrolatzaile, argiztatzaile eta telebistako errealizadore lanetan hasi zen telebistako K-2000 ekoiztetxean, eta 2006an irudi-zuzendari lanetan, Bainet TV ekoiztetxean. Frontón aldizkariko argazki-zuzendaria izan da, mendi eta bidaiei buruzko hainbat aldizkari eta gidetako kolaboratzailea, eta beste hainbatekin batera Portfolio Natural (Fotografía de Naturaleza de Autor) kolektiboa sortu zuen, 2003an. Colores de Navarra (2005), Natura (2011) eta Los ríos más bellos (2015) liburuen egilea da.

Badillok ehun sari inguru irabazi ditu Estatu osoko lehiaketetan: Bilbo, Salamanca, Sahagún, Zarautz, Irun, Iruña, etab. Halaber, hogeita hamar bat erakusketatan parte hartu izan du, hala bakarkakoak nola taldekakoak, Donostian, Bilbon, Madrilen, Tarrasan, Zarautzen, Zaragozan, Iruñean, Eibarren, etab.

Orain Ziudadelako Bolborategian dagoen erakusketak hainbat jaialditan parte hartu izan du 2016an: Montseny jaialdian (Bartzelona), Bilboko Bilboargazki jaialdian, Eibarko Argazkilaritza maiatzean jaialdian, Calellako Festimage jaialdian (Bartzelona), eta Igorren (Bizkaia) eta Tafallan ikusgai egon da.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top