skip to Main Content

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK disko berria /// nuevo disco

JOSEBA_IRAZOKI_banner_2014DATOZEN KONTZERTUAK /// PRÓXIMOS CONCIERTOS

urriak 9 octubre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

TOLOSA

Bonberenea

(+ jupiter jon + nire)

azoroak 6 noviembre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

BERMEO

La Kapilla

(+ jupiter jon)

azoroak 7 noviembre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

DONOSTIA

Intxaurrondo K.E.

(+ the drones)

azoroak 13 noviembre

JOSEBA IRAZOKI “one man band”

ZIBURU

La Factory

azoroak 21 noviembre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

BEASAIN

Gaztetxea

(+l’ereu escampa)

azoroak 22 noviembre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

ZARAUTZ

Putzuzulo Gaztetxea

azoroak 27 noviembre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

LEKUNBERRI

Kantina

abenduak 3 diciembre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

BERRIZ

Kultur Etxea

abenduak 26 diciembre

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

BERA

Kataku

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

disko berria /// nuevo disco

http://josebairazoki.bandcamp.com/

Diska hau 2014ko apirila eta iraila artean grabatu da Berako kultur etxean, Saran eta etxeko lokalean. Nahasketak Lyonen egin dira eta masterra Azkaraten.

Joseba Irazoki eta lagunak gara:

-Felix Buff/bateria, perkusioa

-Iban Urizar/tronpeta, klarinetea

-Igor Telletxea/tronboia, vibraphonoa

-Jaime Nieto/ baxua

-Ager Insunza/gitarra, bibolina

-Joseba Irazoki/ahotsak, gitarra, banjoa, autoharp

-Iñigo Irazoki/Sarako grabazioa + zuzeneko soinua

-Johannes buff/grabazioa, nahasketa, gitarra, ahotsa

 

Ekoizpena: Johannes Buff, Joseba Irazoki

Masterra: Jonan Ordorika mamian.

Diseinua: Ramon Zabalegi

 

Musika guztiak Joseba Irazokik eginak dira “Neretzat ote haiz?” izan ezik, Felix Buffek sortua dela.

Argarzkia / Foto: Juan G. Andrés

Grabado entre abril y septiebre de 2014, en la Casa de Cultura de Bera, en Sara y en el local de casa. Mezclado en Lyon y masterizado en Azkarate.

Joseba Irazoki eta lagunak son:

-Felix Buff/batería, percusión

-Iban Urizar/trompeta, clarinete

-Igor Telletxea/trombón, vibráfono

-Jaime Nieto/ bajo

-Ager Insunza/guitarra, violín

-Joseba Irazoki/voz, guitarra, banjo, autoharp

-Iñigo Irazoki/grabación en Sara + sonido en directo

-Johannes buff/grabación, mezcla, guitarra, voces

 

Producción: Johannes Buff, Joseba Irazoki

Masterización: Jonan Ordorika mamian.

Diseño: Ramon Zabalegi

 

Todos los temas compuestos por Joseba Irazokik, excepto “Neretzat ote haiz?” compuesto por Felix Buff.

bideoklip

Geldirik egon ezin den musikaria

Joseba Irazoki, niretzat, urtetan eta urtetan ezagutu ditudan musikari guztien artean, harrigarrienetako bat da. Nire iritzia azaltzeko, zenbait arrazoi aipa nitzake. Gitarra-jotzaile aparta da, baina, halako batean, Xabier Montoiak animaturik, desikasten ere ikasi zuen. Absurdua dirudi, baina batek zerbait egitea lortzen duenean, ez da erraza izaten lorpen hori nonahi eta noiznahi erakusteko gogoari uko egitea. Josebak hamaika gauza egin dezake bere gitarrarekin, baina konposizioaren zerbitzuan jartzen da, jakinik ere konposatzeak beharbada ez diola aukerarik emanen bere birtuosismoa erakusteko.

Joseba Irazoki musikari urduria ere bada. Ipurtarina esan behar nuen, baina adjektibo horrek ez du bere izaera ongi adierazten. Joseba musikari urduria dela diot, beti zerbaiten bila dabilela dirudielako. Esanen didazue hori musikari anitzen ezaugarria dela, baina berak oso modu partikularrean sentiarazten du ideia hori. Ikusiko duzu nola doan toki batetik bestera, seguru izanik aurkituko duela leku interesgarri bat bertan denboraldi batez gelditzeko. Ez nuke esanen horrek zerikusirik duenik inon pozik egon ezinarekin. Iruditzen zait Josebak disfrutatu egiten duela bide berriak ikertuz.

Izan ere, Joseba Irazoki musikari lasaia ere bada. Ematen du ez dela sekula erabat konforme bere lanaren emaitzarekin, baina, aldi berean, ez du perfekzionismoa bilatzen. Uneren batean pentsaraziko dizu zalantzatan dagoela, ez dagoela ziur, baina segituan aitortuko dizu kontent dagoela. Eszenatokiaren gainean ikusten duzunean, erraza da ikustea zein urduria eta zein lasaia den. Zoragarria da aldi berean bi izaera horien jabe izatea eta bi ezaugarriak hain ongi batzea bere ekimenaren emaitza lortzeko. Esan dut hasieran Joseba Irazoki musikari harrigarria dela.

Joseba Irazoki musikari arrunt eskuzabala ere bada, beti bere baitan duen hoberena ematen baitu, hala Atom Rhumba-rekin jotzean nola Duncan Dhu-rekin edo Nacho Vegas-ekin ari denean. Kolaborazio horietako bakoitzean, ikusten duzu Joseba bat, denetan berbera, eta aldi berean beste Joseba bat oso bestelakoa, berezia. Apustu eginen nuke Irazoki honek ezintasun nabaria duela automatismoan erortzeko, nahiz eta jardun hau bere lanbidea izan. Ez dut uste burutik pasatu ere egiten zaionik zerbait errepikatu egin dezakeela. Ez dago misteriorik: ez daki pilotu automatikoa jartzen.

Joseba Irazoki eta lagunak ekimena orain dela urte eta erdi sortu zen, Lugaritzeko Kultur Etxeak egindako proposamen batetik. Iradoki zioten ea kontzertu bat eginen ote zuen beste musikari batzuekin batera. Garai hartan bakarka ari zen, one man band formatuan. Kontzertua hagitz ongi atera zen, eta aprobetxatu zuen kanta berri batzuk bertan probatzeko. Pentsatu zuen musikari haiekin egindako disko batek harrera ona izan zezakeela; eta lanean hasi zen. Album honetako kantak, berez, gehienbat riff gisara jaio ziren. Josebak talde-soinua izanen zuen zerbait egin nahi zuen, Euskal Herrian beste talde batzuk (Gora Japon, Jupiter Jon edo Borrokan, adibidez) egiten ari zirenaren antzekoa .

Eta hemen dugu asmo haren emaitza: album trinko eta magnetiko bat, zati instrumentalekin batera ñabarduraz jositako oinarri erritmikoak konbinatzen dituena, halako lirismo bat dariona (Josebaren hitzetan, berak “hortera”tik duen alderdia agerian uzten du lirismo horretan). Segur aski Joseba Irazokiri ezinezkoa zaio garrantzirik ez ematea egiten duen guztiari, nahiz eta sortu duena tamaina honetako zerbait izan: disko bizi, misteriotsu eta iraunkor bat.

Roberto Herreros

 

Un músico incapaz de quedarse quieto

Joseba Irazoki es uno de los músicos que más me han sorprendido en años. Hay varias razones. Es un virtuoso de la guitarra y, animado por Xabier Montoia, aprendió a desaprender. Puede sonar absurdo, pero cuando uno consigue hacer algo es difícil reprimir el impulso de mostrarlo a cada momento. Joseba es un guitarrista versátil que se pone al servicio de la composición porque sabe que la composición no tiene por qué estar al servicio de su lucimiento.

Joseba Irazoki es también un músico nervioso. Iba a decir inquieto, pero esta palabra no terminaría de hacerle justicia. Joseba es un músico nervioso porque siempre parece estar buscando algo. Se dirá que esto es algo que les pasa a muchos músicos, pero él lo transmite de un modo muy particular. Puedes ver cómo se mueve de un sitio a otro con la certeza de que encontrará un lugar interesante donde quedarse un tiempo. No relacionaría esto con la insatisfacción. Más bien diría que Joseba disfruta investigando.

Y es que Joseba Irazoki también es un músico tranquilo. Nunca parece del todo convencido con el resultado pero a la vez huye del perfeccionismo. En algún momento puedes notarle inseguro, pero enseguida confiesa que está contento. Cuando le ves sobre un escenario es fácil apreciar lo nervioso y lo tranquilo que es. Es fantástico que pueda ser las dos cosas a la vez y que ambas características redunden de un modo tan positivo en lo que le acaba saliendo. Ya dije que Joseba Irazoki es un músico sorprendente.

Joseba Irazoki es también un músico tremendamente generoso, que siempre ofrece lo mejor de sí mismo, esté acompañando a Atom Rhumba, a Duncan Dhu o a Nacho Vegas. En cada colaboración ves al mismo Joseba y a la vez a otro muy diferente. Uno apostaría a que aunque Irazoki se dedique profesionalmente a esto tiene una incapacidad manifiesta para el automatismo. Tampoco creo que se lo plantee. Simplemente, no sabe poner el piloto automático.

Joseba Irazoki eta lagunak (Joseba Irazoki y amigos) surge de una propuesta de la Casa de Cultura de Lugaritz hace año y medio. La idea era hacer un concierto con otros músicos. Entonces estaba tocando solo con un formato one man band. El concierto salió muy bien y aprovechó para probar canciones nuevas. Pensó que un disco con los mismos músicos podría funcionar y se puso manos a la obra. Los temas de este álbum nacieron más como riffs que como canciones en sí. Joseba quería hacer algo con sonido de grupo, cerca de lo que estaban haciendo en Euskal Herria bandas como Gora Japon, Jupiter Jon o Borrokan.

El resultado es un álbum intenso y magnético, que combina partes instrumentales y bases rítmicas repletas de matices con un lirismo que, en palabras de Joseba, saca su lado más hortera. Posiblemente Joseba Irazoki sea incapaz de dejar de quitarle hierro a cada cosa que hace. Incluso aunque sea un disco tan vivo, misterioso y perdurable como este.

Roberto Herreros

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top