Saltear al contenido principal

Izaskun Etxeberria en narración breve, Irati Majuelo en poesía y Julen Zelaieta en bertso-paperak, ganadores del XXVII Certamen literario en euskera para autores noveles / Izaskun Etxeberria narrazio laburrean, Irati Majuelo poesian eta Julen Zelaieta bertso-paperetan; horra Egile Berrientzako Euskarazko XXVII. Literatur Lehiaketaren irabazleak

Esta mañana se han entregado en el Palacio del Condestable los doce reconocimientos que este año ha concedido el concurso

Gaur goizean banatu dira, Kondestablearen jauregian, lehiaketak aurten eman dituen hamabi sariak

Izaskun Etxeberria en la modalidad de narración breve, Irati Majuelo en la de poesía y Julen Zelaieta en bertso-paperak son los ganadores del Certamen literario en euskera para autores noveles organizado por el Ayuntamiento de Pamplona que este año alcanza su XXVII edición. En total, se han entregado esta mañana 12 reconocimientos en un acto celebrado en el Palacio del Condestable con la participación de la directora de Cultura y Educación, Maitena Muruzábal, y miembros de la Corporación municipal. El concurso contaba con tres premios para cada una de las modalidades: los primeros dotados con 2.500 euros, los segundos premios con 1.000 euros y los terceros con 500 euros. A ellos se unían las cuatro nuevas menciones dotadas con 250 euros cada una. Ha quedado desierto el tercer premio de bertso-paperak.

En esta edición se recibieron 30 trabajos: 13 eran de poesía, 11 de narración y 6 bertso-paperak. El año pasado llegaron 26 trabajos, una cifra similar a la de anteriores convocatorias, con 30 obras en 2015 o 27 en 2013 (en 2014 no se convocó). Los ganadores del año pasado fueron Julio Soto en bertso-paperak, Iban Garro en poesía y Ander Pérez en narración breve.

Izaskun Etxeberria narrazio laburrean, Irati Majuelo poesian eta Julen Zelaieta bertso-paperetan; horra Udalak antolatzen duen Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketaren XXVII. edizioko irabazleak. Guztira 12 sari banatu dira gaur goizean Kondestablearen jauregian egindako ekitaldi batean, zeinean parte hartu baitute Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta Udalbatzako kideek. Kategoria bakoitzeko hiru sari ezartzen zituen lehiaketak: lehenengo sariek 2.500 euro jotzen dute; bigarren sariek, 1.000 euro, eta hirugarrenek, 500 euro. Horiez gain, 4 aipamen ere ezartzen ziren, bakoitza 250 euroko sariarekin. Eman gabe geratu da bertso-paperen modalitateko hirugarren saria.

Edizio honetan 30 lan aurkeztu dira: poesiako 13, narrazioko 11 eta bertso-paperetako 6. Iaz 26 lan aurkeztu ziren, aurreko deialdietako kopuruen antzekoa: 2015ean 30 lan aurkeztu ziren, eta 2013an, 27 (2014an ez zen deialdirik egin). Iaz Julio Soto izan zen irabazle bertso-paperetan, Iban Garro poesian eta Ander Pérez narrazio laburrean.

Cinco premios en la modalidad de narración breve

“Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean” de Izaskun Etxeberria Zufiaurre se ha hecho con el primer premio de la modalidad de narración breve. Es la historia de un retorno, contada por una mujer que acaba de volver a una ciudad que abandonó tiempo atrás. Según el jurado, Izaskun Etxeberria trenza con destreza y elegancia el presente y el pasado del devenir vital de la protagonista: sus planes y esperanzas en el momento actual, sus secretos del pasado, sus pérdidas, los crudos y los dulces momentos vividos, lo visto y aprendido en el camino. Todo ello con un lenguaje sugerente y a veces poético, y un buen uso de las palabras y de los silencios.

El segundo premio ha sido para el trabajo “Gatza falta zaio” de Saioa Alkaiza Guallar mientras que Nerea Balda Sanjuan se ha hecho con el tercer reconocimiento por “Hitzordua”. Las menciones especiales han sido para “Gramoka” de Garazi Arrula Ruiz y para “Bi banako ohe” de Julen Azcona Martín.

Bost sari narrazio laburreko modalitatean

Izaskun Etxeberria Zufiaurreren Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean lanak lortu du narrazio laburreko modalitateko lehenengo saria. Itzultzeari buruzko istorio bat da, aspaldi utzitako hiri batera itzultzen den emakume baten ahoan. Epaimahaiaren arabera, Izaskun Etxeberriak oso modu abilean eta dotoreziaz lotu ditu protagonistaren bizitzaren oraina eta iragana: egungo planak eta itxaropenak, iraganeko sekretuak, galerak, bizitako une latzak zein gozoak, bidean ikusi eta ikasitakoa. Hori guztia hizkuntza iradokitzaile baten bidez, batzutan poetikoa ere, hitzak eta isiluneak ederki erabilita.

Saioa Alkaiza Guallarren Gatza falta zaio izan da bigarren, eta Nerea Balda Sanjuanen Hitzordua, hirugarren. Garazi Arrula Ruizen Gramoka eta Julen Azcona Martínen Bi banako ohe lanek aipamen bana lortu dute.

Poesía, la modalidad con más trabajos

La modalidad de poesía ha sido la que más trabajos ha recibido con 13 obras. El jurado decidió conceder de forma unánime el primer premio a la titulada “Areazko gabiltza”, escrita por Irati Majuelo Itoiz. Señaló en el acta que destaca entre los numerosos trabajos presentados por la profundidad y la sinceridad de la búsqueda poética realizada. Detrás del poemario se encuentra la sombra de una escritora con verdadero instinto poético que, con un estilo cincelado desde la sencillez, ha sido capaz de crear un lenguaje elegante y sugerente.

Amets Aranguren Arrieta ha recibido esta mañana en el Palacio del Condestable el segundo premio por “Iparra argi duenak soberan ditu hegoak” y el tercero, ha sido para Oihane Zuberoa Garmendía Glaría por “Udazkeneko oturuntza”. En esta categoría se han repartido dos menciones especiales: una para Maialen Sobrino López por su poemario “Hartu emeki” y otra para Nerea Balda Sanjuan y “Maleta bete mundu”, autora que obtiene así su segundo reconocimiento en el certamen de este año.

Poesia, lanik gehien izan dituen modalitatea

Poesiako modalitatean aurkeztu dira lan gehien, 13 lanekin. Epaimahaiak aho batez erabaki du Irati Majuelo Itoizek idatzitako Areazko gabiltza lanari lehenengo saria ematea. Aktan jasotakoaren arabera, egindako bilaketa poetikoaren sakontasuna eta zintzotasuna direla medio gailendu da lana aurkeztutako ugarien artean. Poema bildumaren atzean bene-benetako sen poetikoa duen idazlea sumatzen da, xumetasunetik abiatutako estilo zaindua baliatuta hizkuntza dotorea eta iradokitzailea sortzea lortu duena.

Amets Aranguren Arrietak jaso du bigarren saria, gaur goizean, Iparra argi duenak soberan ditu hegoak lanari esker, eta Oihane Zuberoa Garmendíak, hirugarrena, Udazkeneko oturuntza lanarekin. Kategoria honetan bi aipamen berezi banatu dira; Maialen Sobrino Lópezen Hartu emeki poema-bildumarendako bat, eta bestea, Maleta bete mundu lanarendako, zeinarekin Nerea Balda Sanjuanek aurtengo edizioan bigarren aintzatespena lortu baitu.

Bertso paperak

En la modalidad de bertso paperak se han concedido dos premios. El primero a Julen Zelaieta Iriarte por “Maite zaitugu Aizpea”, un trabajo en el que a decir del jurado, destaca la habilidad que el autor demuestra a la hora de tratar un tema de mucha actualidad (los niños y niñas transexuales) con humor y, al mismo tiempo, seriedad. El texto destaca por la calidad de los versos y por la capacidad de desarrollar el tema elegido de principio a fin de forma coherente demostrada por el escritor. Añade, que demuestra cómo detrás existe un buen trabajo de documentación y, al mismo tiempo, el autor ha sido capaz de destacar los complejos estereotipos y prejuicios que todavía funcionan en la sociedad con este tema. Eneko Fernández Maritxalar ha sido reconocido con el segundo premio por “Sanfermin 1978”.

Al concurso podían presentarse autores navarros o con su domicilio establecido en Navarra. Cada autor solo podía presentar un trabajo por modalidad, de tema libre, redactado en euskera y original. No podían participar aquellos que hubiesen publicado a nivel individual más de un libro. Tampoco las personas que hubiesen obtenido el primer en dos ediciones anteriores podían presentarse en la misma modalidad.

Bertso-paperak

Bertso-paperetan bi sari eman dira. Lehenengo saria Julen Zelaieta Iriartek eskuratu du, Maite zaitugu Aizpea lanarekin, zeinak, epaimahaiaren hitzetan, egilearen abilezia erakusten baitu gaurkotasun handiko gai bati –haurren transexualitatea– umorez eta aldi berean seriotasunez heltzeko. Azpimarratzekoa da bertsoen kalitatea da, bai eta egileak erakutsitako trebezia hautatutako gaiari hasieratik amaierara arte koherentziaz heltzeko. Horrez gain, atzean dokumentazio lan ikaragarria dagoela ikusten da, eta, aldi berean, egilea gai izan da azpimarratzeko halako gai baten inguruan oraindik ere gizarteak dituen estereotipo eta aurreiritzi korapilatsuak. Eneko Fernández Maritxalarren Sanfermin 1978 lanak jaso du bigarren saria.

Lehiaketara aurkezten ahal ziren idazle nafarrak edo helbidea Nafarroan finkaturik dutenak. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu zezakeen modalitate bakoitzeko; gai librekoa, euskaraz idatzita eta jatorrizkoa. Haien izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izan dute parte hartu. Eta lehiaketa honetako aurreko edozein bi ediziotan modalitate jakin batean lehen saria jaso zutenak ezin ziren berriz ere modalitate horretara aurkeztu.

Composición del jurado

El jurado que ha valorado los trabajos ha estado presidido por la concejala delegada de Cultura y Educación, Maider Beloki. Han formado parte la traductora Itziar Diez de Ultzurrun, la escritora Irati Jimenez y el técnico de cultura Jon Abril.

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà está licenciada en Filología Vasca por la UPV-EHU y en Antropología por la UNED. Trabaja en el Servicio de Recursos Lingüísticos (Sección de Traducción) del Gobierno de Navarra. Es traductora de obras literarias que ha publicado con la editorial Igela, entre ellas ‘Linh jaunaren biloba’ y ‘Brodecken txostena’ de Philippe Caudel, ‘Gauzak’ de Georges Perrec y ‘Dalloway andrea’. de Virginia Woolf.

La escritora y periodista Irati Jiménez Uriarte está licenciada en Comunicación Audiovisual y ha trabajado como periodista en prensa, televisión y radio. Fue directora de la revista Nabarra y se ha especializado en asesoría de comunicación y creación de contenidos para Internet. Su primera novela, ‘Bat, bi, Manchester’ (2006) consiguió el premio Augustin Zubikarai de novela breve y con ‘Nora ez dakizun hori’ (2009) se hizo con el Igartza de Literatura. También obtuvo en 2008 el galardón al mejor cuento en euskera en los Donostia Hiria.

Jon Abril Olaetxea es coordinador de cultura y periodista y ha sido propuesto para tomar parte en el jurado por la Asociación Nafarroako Bertsozale Elkartea, ya que cuenta con experiencia en actividades similares. Es autor del documental ‘Neskatoak’, en el que presenta la vida de las mujeres que fueron a trabajar a Iparralde entre 1950 y 1970.

Epaimahaiaren osaketa

Lanak baloratu dituen epaimahaiaren burua Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Beloki izan da. Epaimahaikide aritu dira Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailea, Irati Jimenez idazlea eta Jon Abril kultur teknikaria.

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà Euskal Filologian lizentziaduna da EHUn, eta Antropologian, UHUNen. Nafarroako Gobernuko Baliabide Linguistikoen Zerbitzuan (Itzulpen atalean) lan egiten du. Zenbait lan literario itzuli eta Igela argitaletxearekin eman ditu argitara, besteak beste, Philippe Claudelen Linh jaunaren biloba eta Brodecken txostena, Georges Perecen Gauzak eta Virginia Woolfen Dalloway andrea.

Irati Jiménez Uriarte idazle eta kazetaria Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta kazetari aritu da prentsa, telebista eta irratian. Nabarra aldizkariaren zuzendari izan zen, eta komunikazio-aholkularitzan eta Interneterako edukien sorkuntzan espezializatu da. Haren lehenengo eleberriarekin –Bat, bi, Manchester (2006)– eleberri laburreko Augustin Zubikarai saria eskuratu zuen, eta Nora ez dakizun hori (2009) nobelarekin, Igartza literatur saria. Horrez gain, euskarazko ipuin onenari saria eman zioten, 2008an, Donostia Hiria sarietan.

Jon Abril Olaetxea kulturako koordinatzailea eta kazetaria da, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatu du epaimahaian parte har dezan, eskarmentua baitu antzeko jardunetan. Neskatoak dokumentalaren egilea da, non 1950 eta 1970 artean Iparraldera lanera joan ziren emakumeen bizipenak aurkezten baitira.

XXVII Certamen de Literatura en Euskera

  • Narración breve
  • Primer premio: Izaskun Etxeberria Zufiaurre con “Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean”
  • Segundo premio: Saioa Alkaiza Guallar con “Gatza falta zaio”
  • Tercer premio: Nerea Balda Sanjuan con “Hitzordua”
  • Mención especial: Garazi Arrula Ruiz con “Gramoka”
  • Mención especial: Julen Azcona Martín con “Bi banako ohe”
  • Poesía
  • Primer premio; Irati Majuelo Itoiz con “Areazko gabiltza”
  • Segundo premio: Amets Aranguren Arrieta con “Iparra argi duenak soberan ditu hegoak”
  • Tercer premio: Oihane Zuberoa Garmendía Glaría con “Udazkeneko oturuntza”
  • Mención especial: Maialen Sobrino López con “Hartu emeki”
  • Mención especial: Nerea Balda Sanjuan con “Maleta bete mundu”
  • Bertso-paperak
  • Primer premio: Julen Zelaieta Iriarte con “Maite zaitugu Aizpea”
  • Segundo premio: Eneko Fernández Maritxalar con “Sanfermin 1978”

Egile Berrientzako Euskarazko XXVII. Literatur Lehiaketa

  • Narrazio laburra:
  • Lehen saria: Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean. Izaskun Etxeberria Zufiaurre
  • Bigarren saria: Gatza falta zaio. Saioa Alkaiza Guallar
  • Hirugarren saria: Nerea Balda Sanjuan
  • Aipamen berezia: Gramoka. Garazi Arrula Ruiz
  • Aipamen berezia: Bi banako ohe. Julen Azcona Martín
  • Poesia
  • Lehen saria: Areazko gabiltza. Irati Majuelo Itoiz
  • Bigarren saria: Iparra argi duenak soberan ditu hegoak. Amets Aranguren Arrieta
  • Hirugarren saria: Udazkeneko oturuntza. Oihane Zuberoa Garmendía Glaría
  • Aipamen berezia: Hartu emeki. Maialen Sobrino López
  • Aipamen berezia: Maleta bete mundu. Nerea Balda Sanjuan
  • Bertso-paperak
  • Lehen saria: Maite zaitugu Aizpea. Julen Zelaieta Iriarte
  • Bigarren saria: Sanfermin 1978. Eneko Fernández Maritxalar

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba