skip to Main Content

IX. ZENTSURA AT! KONTZERTUAK / CONCIERTOS

ZENTSURAAT9+Conciertos_mailing+3Banda Bassotti

Sus discos los edita su propia discográfica: Gridalo Forte. Avanzo de Cantiere fue editado para España e Italia por Esan Ozenki-Gora Herriak, y también fue distribuido a toda Europa.

El grupo se separó en 1996, pero volvieron a juntarse en el año 2000, con una nueva sección de vientos y siguen en activo en la actualidad.

En su estilo combinan temas propios con versiones de himnos revolucionarios (como Bella Ciao), de cantautores como Violeta Parra, Carlos Mejía Godoy o Quilapayún, de corridos mexicanos o de otros grupos de ska como Los Fabulosos Cadillacs.

Se trata de un grupo altamente politizado, con ideología izquierda revolucionaria, también conocido por su relación con el movimiento skinhead comunista que además organiza iniciativas de solidaridad con los pueblos nicaragüense, salvadoreño y palestino, y con el País Vasco. También por simpatizar con el Ejército Republicano Irlandés y sus ideas independentistas. La banda es habitual en el circuito de centros sociales okupados, tanto en España como en Italia.

Banda Bassotti ha sufrido las presiones de diversos colectivos y medios conservadores para suspender sus conciertos en España.

BENITO LERTXUNDI – Azaroak 12 de noviembre, Sala BBK (Bilbao), 20:00h

BENITO LERTXUNDI 1942an Orion (Gipuzkoan) jaio zen. Bederatzi anai-arrebetatik azkena da. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen. Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Lan honetan ari zela, 1965an, kantuaren sari bat irabazi zuen. Horri esker, Kataluniatik bueltan zegoen Mikel Laboak horren berri izan zuen, eta harremanetan jarri zen Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen. Han aldatu zen bere bizitza.

Ez dok amairu taldeko partaide izan zen. Han ekin zion bide bikoitz bati: kantu herrikoiak berreskuratzeari, batetik, eta kantu berriak konposatzeari, bestetik. 1968an bi disko txiki argitaratu zituenetik etengabe diskoak sortzen eman ditu 42 urte, moda guztien gainetik bide pertsonala garatuz. Mezu sakonak eta folk jantzia emanez kantuei, doinu sarkorrak egiteko dohain aparta dauka. Kantu ospetsu asko sortu dituen klasiko bat da.

Euskal kantagintza berriak eman duen musikaririk emankor eta beteranoenetakoa da, Euskal Herrian zein kanpoan miretsia eta laudatua. Oriotarraren abesti asko herri kantutegiko klasiko bihurtu dira; itzulerako bidea egin dute, herri kantutegira ere jo izan baitu Lertxundik, bereziki Zuberoakora. Horrez gain, Bretainia eta Irlandako doinuak izan ditu iturri nagusiak. Bere burua epikotasunaren abeslari gisa ezagutzera eman ondoren, azken hamarkadetan kutsu intimistagoa hartu du haren musikak.

BENITO LERTXUNDI, Orio, mil novecientos cuarenta y dos-, es uno de los creadores más importantes de la música vasca. La belleza de sus canciones, siempre sinceras y pasionales, así como la profundidad de su sentimiento interpretativo, constantes que se mantienen a lo largo de toda su carrera, hacen que aquellas sean recreadas y admiradas mucho más allá del entorno del propio autor, lo que les dota indudablemente de un carácter popular universal y hacen de Benito Lertxundi una referencia ineludible en la historia contemporánea de la música y de la cultura vasca.

Es apodado El Bardo de Orio (Orioko Bardoa).

Estudió en castellano ya que, aunque no era su lengua materna, era el idioma obligatorio en la enseñanza en aquella época, y, una vez terminada la escuela, ingresó en la Escuela de Artes y Oficios de loa franciscanos de Zarautz. Allí aprendió a trabajar la arcilla y la madera; ganó varios premios y consiguió su primer puesto de trabajo, como tallista.

Hacia el año 1965 se estaba gestando el movimiento Ez Dok Amairu, alrededor del cual se movían, entre otros, los hermanos Artze, Jose Angel Irigarai, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Julen Lekuona y Mikel Laboa. Con el influjo de Oteiza, en aquel gran impulso que pretendió renovar el arte vasco y aprendizaje, y aunque se disolvió en 1972, ya habían dejado su huella e impronta en Benito Lertxundi.

Es uno de los más ensalzados y conocidos representantes de la música vasca, con unas aptitudes creativas soberbias para la composición de canciones realmente bellas y llenas de sentimiento. Ha publicado un notable repertorio a lo largo de cuatro décadas.

SUSHEELA RAMAN – Azaroak 13 de noviembre, Sala BBK (Bilbao), 20:00h

SUSHEELA RAMAN, tamil emigrante indiarren alaba, Londresen jaio zen 1973an. Australiara joan ziren bizitzera eta, bertan, Susheela Indiako hegoaldeko musika klasikoa jotzen hasi zen, eta hamar urterekin hasi abesten. Aurrerago, garai hartan Sydneyn egiten zen blues eta funkaren gaineko interes handia sortu zitzaion. Hala, Susheelak abeslari gisa duen indarra bi eskola horietan geratu zen errotuta.

1997an Ingalaterrara itzultzean, Susheelak musika korronte biak uztartzeko ideia ekarri zuen berarekin. Eszena musikalean indartsu sartu zen 2001ean kaleratutako Salt Rain debuteko bildumarekin. Diskoak 150.000 kopiatik gora saldu zituen eta, 2001ean, Mercury Prize sarietarako izendatu zuten. Susheelak BBC World Music Awards 2002ko promesik onenaren saria ere lortu zuen.

Harrezkero, Indiako musika osatzen duten kulturen arragoak aztertzen jardun du, hura berritzeko eta eszenan aparteko ahotsarekin eta bere energiak lagunduta aurkezteko. Sentimendu hutsa bere horretan, Susheelak bere ahots gihartsu eta musika mistikoa baliatzen ditu bere bizipenak bideratu eta publikoa hunkitzeko.

Susheelak balio handiagoa ematen dio abeslari hitzari, ez baita mugatzen abestiak kantatzera, eta bere konposizioetatik abiatuz berreraiki ere egiten dituelako. Gainera, bere eszenaratzea adierazkorra eta izugarria da. Abesteaz batera, abesten duen hori bere gorputz osoarekin antzezten du, aurpegitik oinetaraino. Eta bere ñabardura-zabaltasuna handia da.

SUSHEELA RAMAN nació en Londres en 1973, hija de emigrantes hindúes tamil. Se trasladaron a Australia donde Susheela se inició en la música clásica del sur de India y comenzó a cantar a la edad de diez años. Mas adelante adquirió un gran interés por el blues y el funk que se hacía en aquella época en Sydney. Así, la fuerza de Susheela como intérprete quedó enraizada en estas dos escuelas.

De regreso a Inglaterra en 1997, Susheela trajo consigo la idea de unir ambas corrientes musicales. Irrumpió en la escena musical con su álbum de debut Salt Rain, que vio la luz en 2001. El disco vendió más de 150.000 copias y fue nominado a los Mercury Prize en 2001. Susheela ganó también el premio a la mejor promesa de los BBC World Music Awards 2002.

Susheela Raman se ha dedicado desde entonces a investigar el crisol de culturas que es la música de la   India para renovarla y presentarla acompañada de una gran voz y su energía en el escenario. Sentimiento   en estado puro, Susheela se vale de su voz musculosa y su música mística para canalizar sus vivencias personales y hacer vibrar al público.

Susheela revaloriza el término de intérprete, porque no se limita simplemente a cantar las canciones, sino que las reconstruye a partir de sus propias composiciones. Además su puesta en escena es expresiva y apabullante. Canta y a su vez interpreta con todo su cuerpo lo que canta, desde su cara a sus pies. Y su amplitud de matices es grande.

ATOMIC BOY BLUES – Azaroak 13 de noviembre, Sala BBK (Bilbao), 12:00h / Azaroak 14 de noviembre, Andrés Isasi Musika Eskola (Getxo), 12:30h

Bartzelonakoak dira eta 13 urte zituztela hasi ziren taldean. 2006an hasi ziren Bartzelonako Zabalgunean, 5 gaztetxo Blues konbo batean jotzen hasi zirenean. Geroago, Baby Blue sortu zen, eta 2009an ATOMIC BOY BLUES behin-betiko taldea osatu zen.

Munduko rock eta blues talderik gazteena dela ziurtatzen dute.Egun, gazte hauen batez besteko adina 15 urtekoa da.

Sekulako zuzenekoarekin, euren abestiak jotzen dituzte eta “benetako” rocka aldarrikatzen dute, beraien abesti sendoak protesta mezuekin edertuz, “¡Hey tú!” abestiak agerian uzten duen bezala. Abesti horren bideoklipa grabatu zuten No Al Acoso Escolar elkarteak sustaturiko TEN NARICES kanpainan eskola-jazarpen edo bullying deritzonaren biktimei laguntzeko. Bideoa Youtube-n 6.000 erreprodukzio lortzeko bidean dago.

Bartzelonako hainbat agertokitan jo dute: Jamboree, Luz de Gas, Razzmatazz (Wolfest 2011ko MySpace saria irabazi zuten bertan), Estadio Olinpikoa… Horrez gain, hainbat aldiz agertu dira TV3n, TVEn eta Cataluña Radion Manel Fuentesekin, besteak beste.

Espezializatutako hedabideek dagoeneko eman dute euren balentria musikalen berri. Inolako diskoetxeren laguntzarik gabe, RollingStone aldizkarian eta El País egunkariko azken orrialdean agertu dira, eta guztietan agertu nahi dute!

Son de Barcelona y comenzaron con el grupo cuando tenían 13 años. El embrión se remonta a 2006 en el Ensanche de Barcelona, cuando 5 chavalines empiezan a tocar en un combo de Blues. Más adelante se gesta Baby Blue, y en 2009 se forma la banda definitiva, ATOMIC BOY BLUES.

Aseguran ser la banda de rock y blues más joven del mundo.En la actualidad estos 5 chavales tienen una media de edad de 15 años.

Con un directo arrollador, tocan sus propios temas y reivindican el “autentico” rock aderezando sus contundentes canciones con mensajes de protesta, como lo demuestra su canción ¡Hey tú! de la que han grabado un vídeo clip para apoyar a las víctimas del acoso escolar o bullying en la campaña TEN NARICES promovida por la asociación No Al Acoso Escolar. Éste vídeo ya va camino de las 6.000 reproducciones en youtube.

Han tocado en muchos escenarios de Barcelona: Jamboree, Luz de Gas, Razzmatazz (donde ganaron el premio MySpace del Wolfest 2011, Estadio Olímpico Bcn… También han aparecido varias veces en TV3, TVE, Cataluña Radio con Manel Fuentes, entre muchos otros.

Los medios especializados ya se hacen eco de sus hazañas musicales. Sin tener aún el apoyo de ninguna discográfica ya han aparecido en la revista  RollingStone, y en la contraportada de El País, y van a por todas!

Klikatu hemen egitarau osoa deskargatzeko / Pincha aquí para descargar el programa completo

BANDA BASSOTTI – Azaroak 11 de noviembre, Sala BBK (Bilbao), 20:00h

BANDA BASSOTTI Erroman 1989an sortutako rock, ska eta punk (Oi!) musika taldea da.

Eraikuntzako langileak zirelarik elkar ezagutu zuten taldekideek. Politikoki ezkertiar iraultzaileak, musika sutusua egiten dute.

Italian ez ezik, Euskal Herrian ere arrakasta lortu dute, batez ere, Negu Gorriak taldearekin lanean jardun ondoren. Izan ere, euskaldunen baita nikaraguarren, salvadorren eta palestinarren borrokarekin bat egin dute behin baino gehiagotan.

Bere diskoetxea, Gridalo Forte, osatu dute. Hala ere, Avanzo de Cantiere albuma Esan Ozenki-Gora Herriak euskal diskoetxeak ekoiztu zuen.

“Gure bizitzaren parte ditugu jasotzen ditugun arazoak. Naziek kontzertuetan eraso egiten digute zenbaitetan eta hauek babesten dituzten alderdi politikoak gu deuseztatu nahian dabiltza beti. Sintoma ona da hori, beraiek gustuko ez dutena, arbuiatu eta onartzen ez dutena izatera heldu garela esan nahi du-eta. Pozten gaitu horrek”.

Banda Bassotti es un grupo de ska

 italiano, nacido en unos talleres de la zona periférica de Roma en 1981. El nombre de Banda Bassotti es el nombre en italiano de la banda de ladrones más famosa de Disney, los Golfos Apandadores (The Beagle Boys). Sus componentes se conocieron cuando eran trabajadores de la construcción. El grupo ha conseguido éxito en Italia y también en España, gracias a sus conciertos conjuntos con el grupo del País Vasco Negu Gorriak

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top