skip to Main Content

Iseo & Dodosound, junto con junto la sección de viento de The Mousehunters, traen este miércoles a la Ciudadela los ritmos africanos, reggae, hip hop y electrónicos / Iseo & Dodosound-ek, The Mousehunters-en haize-taldea alboan, Afrikako erritmoak, reggaea, hip-hopa eta erritmo elektronikoak ekarriko dituzte Ziudadelara asteazkenean

El concierto, en el escenario situado junto a la Sala de Armas, comienza a las 21 horas y tiene entrada gratuita

Kontzertua Arma Areto ondoko agertokian izango da, 21:00etan, eta sarrera doan da

Iseo & Dodosound, junto con junto la sección de viento de The Mousehunters, ofrecerán mañana miércoles 9 de agosto un concierto en el que unirán los ritmos jamaicanos, el reggae y el dub de sus comienzos con motivos del trip hop, la electrónica, el hip hop e incluso, músicas de raíz étnica. Será la presentación de su nuevo trabajo ‘Roots in the Air’ publicado el pasado mes de junio. Un primer avance vio la luz en mayo con el primer single y su correspondiente videoclip ‘Vampire’. La actuación, incluida en la programación del Festival de las Murallas organizado por el Ayuntamiento de Pamplona, tendrá lugar en el escenario situado junto a la Sala de Armas a las 21 horas. La entrada es gratuita.

El proyecto musical de Iseo & Dodosound nació como lugar de encuentro de estos dos artistas pamploneses. Se dio a conocer con un primer larga duración autoeditado en 2015, titulado ‘Cat Platoon’, en el que asentaron las bases de un sonido marcado por la fusión de lo digital con lo analógico. Este año, además de en la Ciudadela, actuarán junto con la sección de viento de The Mousehunters distintos festivales de la península y de otros países Europeos como Francia. Al escenario subirán Iseo, voz; y Dodosound, dub master, acompañados por saxo tenor, saxo barítono, trompeta y flauta.

El Festival de las Murallas continuará en lo que a la música se refiere, el próximo miércoles, 16 de agosto, con Oskarbi, conocido grupo de folk euskaldun que cumplen 50 años sobre los escenarios. Presentarán el disco Mendiranaiz, su último trabajo. En el concierto también harán un repaso por temas como Mariñela, Zazpiurte o Mendiranaiz.

Iseo & Dodosound-en kontzertua bihar, abuztuaren 9an, asteazkenarekin, The Mousehunters-en haize-taldearekin batera, non uztartuko baitituzte lehen urratsetan ibilitako Jamaikako erritmoak, reggaea eta dub estiloa beste estilo batzuekin, hala nola trip hopa, musika elektronikoa, hip-hopa eta musika etnikoa. Joan den ekainean kaleratutako Roots in the Air izeneko lan berriaren aurkezpena izango da. Maiatzean argitaratu zuten lehendabiziko singlea aurrerapen gisa, Vampire, baita horren bideoklipa ere. Kontzertua Arma Areto ondoko agertokian izango da, 21:00etan, Iruñeko Udalak antolatutako Harresietako jaialdiaren programazioaren barruan. Sarrera doan da.

Iseo & Dodosound musika-proiektua bi artista iruindar hauen topaleku gisa sortu zen. Lehen diskoa haien kabuz ekoiztu eta 2015an argitaratu zuten Cat Platoon izenburupean, eta bertan ezarri zituzten digitalaren eta analogikoaren arteko fusioa ezaugarri duen soinuaren oinarriak. Aurten, Ziudadelan jotzeaz gain, The Mousehunters-en haize-taldearekin batera penintsulako zein Europako beste jaialdi batzuetan ere parte hartuko dute, Frantzian, adibidez.. Agertokian Iseo (ahotsa) eta Dodosound (dub masterra) izango dira, beste musika-tresna batzuekin batera: saxo tenorra, saxo baritonoa, tronpeta eta flauta.

Harresietako jaialdiko hurrengo musika-emanaldia abuzturen 16an izango da, asteazkenarekin, Oskarbi euskal folk talde ezagunaren eskutik, zeinak 50 urte bete baititu taula gainean. Azken diskoa aurkeztuko dute: Mendira naiz. Kontzertuan hainbat abestiren errepasoa egingo dute, hala nola Mariñela, Zazpi urte edo Mendira naiz.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top