Saltear al contenido principal

Firma de convenio entre Auditorio y Ayuntamiento de Barañain / Barañaingo Udalaren eta Auditorioaren artean sinatutako hitzarmena

El consistorio amplía la subvención a esta entidad cultural

La Fundación Auditorio Barañain Auditorioa ha firmado un convenio con el consistorio de su localidad. Hasta ahí nada nuevo, ya que lo hace anualmente. Lo que distingue este año de los demás es el compromiso que adquieren los responsables municipales para con una de las entidades más emblemáticas de Barañain que, con los años, se ha convertido en la cara amable de vecinos y políticos, además de la excusa perfecta para venir a conocer el cuarto municipio de Navarra para los vecinos de Pamplona y su cuenca. Y es que la subvención que las arcas municipales tenían destinada para este referente cultural ha pasado de ser de 90.000 euros en el ejercicio anterior a 165.000 en el presente. Con ello se hace una apuesta firme por las artes escénicas y por una programación de calidad que pretende llegar al máximo de espectadores posibles.

“Barañain merece disfrutar de unos espectáculos excelentes, al tiempo que necesita que su auditorio sea del pueblo –explica la alcaldesa Oihaneder Indakoetxea-. Queremos que la ciudadanía lo sienta suyo y que en él se puedan realizar actos y actividades promovidos por los propios colectivos y agentes culturales”. Por su parte, Txuma Huarte, presidente de la Fundación, alababa la buena predisposición de los responsables políticos de la localidad y recuerda el nuevo modelo de Auditorio que quiere desarrollar. “Auditorio Barañain deja de ser un mero lugar de exhibición para pasar a ser un lugar en el que se haga cultura con mayúsculas. Por eso queremos apostar por las residencias artísticas, por los alzados, producciones, formación de profesionales y amateurs, etc. Contar en este camino con un equipo de gobierno que entiende cuáles son las necesidades del ciudadano y del artista es una auténtica gozada”.

El convenio, por lo tanto, no sólo recoge esta subvención, sino el compromiso de dotar al ayuntamiento de más días gratuitos para la utilización de las instalaciones, y de precios especiales destinados a los propios vecinos y promotores culturales de la localidad. El Auditorio, por su parte, pone a disposición del Ayuntamiento su gestión y saber hacer para que los eventos del mismo alcancen la mayor rentabilidad y calidad en su ejecución.

En este orden de cosas hay que recordar también el acuerdo al que llegó el Auditorio con el Gobierno de Navarra por el que centraba su actividad en cuatro grandes pilares: la danza, la inclusión, la programación infanto-juvenil y Barañain.

Está claro que el Auditorio Barañain es un ente vivo que día a día se transforma. Estaremos atentos al desarrollo de esta crisálida.

Udalak diru laguntza handiagoa emango dio kultura entitate horri

Auditorio Barañain Auditorioa fundazioak herriko udalarekin hitzarmen bat sinatu du. Honaino deus berririk ez, urtero egiten duelako. Baina aurten egoera berezi bat topatzen dugu, akordio horren bitartez udaleko arduradunek konpromiso handiagoa hartuko dutelako. Auditorioa Barañainen alde atsegina dela ikusita, eta Iruñerriko biztanleentzat Nafarroako laugarren herria ezagutzeko aitzakia dela kontuan hartuta, udal gobernuak diru laguntza handitzea erabaki du. Horren ondorioz, iaz jasotako 90.000 euro 165.000 izatera pasatuko dira. Argi eta garbi dago kulturaren aldeko apustu sendo bat egiten ari dela udal hori.

Goi mailako egitaraua eta erakargarria; azken finean, hori da Barañaingo eta Iruñerriko biztanleek merezi dutena; eta horixe bera da hitzarmen horren bidez bultzatu nahi dutena, bai politikariek, bai teknikariek. “Barañainek ikuskizun ezin hobeak gozatu behar ditu; eta horrekin batera Auditorioa herrikoitzat hartu behar du hemengo jendeak – dio Oihaneder Indakoetxea alkateak-. Horregatik, ahalegin guztiak egingo ditugu bai bertako kolektiboek, bai kultur egile eta bultzatzaileek, haien lekua aurki dezaten”.

Fundazioko lehendakariak, Txuma Huartek alegia, Barañaingo politikarien jarrera laudatzen du, eta garatu nahi duen Auditorioaren modelo berria aurkezten du. “Barañain Auditorioa erakusteko leku bat bakarrik ez da izan behar. Bertan, kultura hizki larriz idatzita egin nahi dugu. Hori dela eta, egoitza artistikoa , produkzioak, amateur eta profesionalentzako formakuntza, eta abarrak egingo ditugu. Bidaia interesgarri eta gogor honetan biztanleen eta artisten beharrak ulertzen dituzten politikariak topatzea gozamena da”.

Ituna, beraz, ez datza diru laguntzan . Beste gauza asko aintzat hartzen ditu. Funtsezko hitzarmen bat da. Horren bidez, adibidez, udalak prezio bereziak izango ditu haren izenean datozen kolektiboei edo beste kultur eragile batzuei eskaintzeko. Era berean, lehen zeuzkan baino egun gehiago izango ditu bere ekitaldiak bertan ordaindu gabe egiteko. Auditorioak, bere aldetik, bere kudeaketa eta ezaguerak eskainiko dizkio udalari, hark antolatutako emanaldiek ahalik eta arrakasta handiena lor dezaten.

Hitzarmen horretan ezin dugu ahaztu Nafarroako gobernuarekin adostutako akordioa. Horren eraginez, auditorioaren ekitaldiak lau zutabe nagusietan kokaturik izan beharko dira: dantza, herritarren gizarteratzea, haurrentzako eta familientzako ekitaldiak eta, azkenik, Iruñerriko eta Barañaingo biztanleei zuzendutako egitarau orokorra eta Barañaindarrek proposatutako emanaldiak.

Argi eta garbi dago Barañain Auditorioa bizirik dagoela eta aldatzen ari dela.

Bakarne, Auditorio Barañain Auditorioa

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba