Saltear al contenido principal

El pintor donostiarra Javier Valverde presenta en el Pabellón de Mixtos 38 paisajes en óleo y pastel con su toque personal de realismo mágico / Javier Valverde artista donostiarrak 38 paisaia erakutsiko dizkigu Mistoen Eraikinean, olio-pinturan eta pastelean, hain berea duen errealismo magikoaren ukituaz

La muestra se puede visitar en la planta baja de Mixtos hasta el domingo 2 de julio
Erakusketa uztailaren 2ra (igandea) arte egongo da ikusgai, Mistoen eraikineko beheko solairuan

Treinta y ocho obras de diferentes periodos de sus más de tres décadas de trayectoria conforman la selección que el artista donostiarra Javier Valverde ha preparada para exhibir en la planta baja del Pabellón de Mixtos. Paisajes y naturaleza, principalmente en óleo, aunque también el pastel, con una técnica peculiar que recuerda al realismo mágico y al surrealismo. La exposición se podrá visitar hasta desde este viernes hasta el domingo 2 de julio.

La directora de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal, y el propio artista han presentado esta mañana en rueda de prensa los detalles de una exposición que muestra la evolución como pintor de Javier Valverde. En su estilo destaca sobre manera el cromatismo y también la composición de las obras, en las que puede que nada sea lo que parece, con diferentes planos que se superponen y diferentes perspectivas que llegan a asimilarse a paisajes casi evocados en la memoria.

El estilo de Valverde ha sido calificado de ‘realismo mágico’. Pinta la naturaleza que le rodea o la que va a buscar en sus viajes o excursiones. Plasma en sus obras su amor por el Pirineo y por lo que el propio artista denomina como ‘tierras de secano’. Ese paisaje lo recrea y reinventa en sus lienzos con marcados tintes surrealistas y trazado como si fuera con tiralíneas. En la nave de entrada a la planta baja del Pabellón de Mixtos se muestra una selección de sus últimos trabajos en óleo y pequeños pasteles. En la nave del fondo, se muestra una recopilación de sus obras más significativas en las décadas de los 90 y 2000, también óleos y paisajes.

Además, la exposición cuenta con un pequeño juego para el público visitante. Se exhiben dos cuadros de sus inicios como pintor en la década de los 80, que las personas asistentes deberán descubrir. No es fácil, ya que esas dos obras conviven perfectamente tanto con las últimas creaciones como con los más representativos de su trabajo, lo que da una idea de su coherencia artística y de su suave transición y evolución.

La muestra se puede visitar hasta el domingo 2 de julio en la planta baja del Pabellón de Mixtos de la Ciudadela. El horario, ya de verano, es de martes a viernes por la tarde, de 18.30 a 21 horas; los sábados, de 12 a 14 y de 18.30 a 21 horas; y los domingos y festivos, solo por la mañana, de 12 a 14 horas.

Autodidacta en familia de artistas

Javier Valverde (San Sebastián 1956) es un pintor autodidacta, nació y creció en la capital guipuzcoana rodeado de un ambiente de artistas. No en vano, su padre Antonio Valverde era pintor y escritor y su hermana Rosa Valverde era pintora y expuso en el mismo Pabellón de Mixtos de la Ciudadela en el año 2012. Podría decirse que Valverde es un componente joven del grupo de pintores de la generación ‘post Grupo Gaur’, formado por su propia hermana, Ramón Zuriarrain, Vicente Ameztoy y José Llanos, entre otros.

Valverde, en sus más de tres décadas de trayectoria artística, ha expuesto en numerosas salas y galerías del País Vasco, en localidades como San Sebastián, Hondarribia, Durango o Errentería, y de Francia, como Bayona, Ostabat o Senpere. También en 1994 realizó una exposición en ‘Colecciones Iruña’, una pequeña galería y numismática del Casco Antiguo pamplonés. La exposición ‘Retrospectiva 1981 – 2011’ que le dedicó el Centro Koldo Mitxelena de la Diputación de Guipúzcoa permitió la catalogación de toda su obra hasta ese momento.

Asimismo, ha participado en una veintena de exposiciones y muestras colectivas con sus propias obras, que se han podido ver en salas del País Vasco, de Barcelona, de Zamora, de La Rioja. En 1979 obtuvo el primer premio del Certamen de Artistas Noveles de San Sebastián.

Hiru hamarkadatik gorako ibilbidean, hainbat garaitan egindako hogeita hamabost obrek osatzen dute Javier Valverde artista donostiarrak aukeratu duen sorta, Mistoen Eraikineko beheko solairuan erakusteko. Paisaiak eta natura, batez ere olio-pinturan, baina baita pastelean ere, errealismo magikoa eta surrealismoa gogorarazten dizkigun teknika berezia baliatuta. Erakusketa ostiralean irekiko da, eta ikusgai izanen da uztailaren 2ra arte (igandea).

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zuzendari Maitena Muruzábalek eta artistak berak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur goizean Javier Valverderen pintore-bilakaera azaltzen duen erakusketaren inguruko xehetasunak. Javierren estiloan, aipagarria da kromatismoa, baita obren konposizioa ere, non baliteke ezer ez izatea dirudiena, gainjartzen diren hainbat plano eta memorian ia gordetako paisaiekin parekatzen diren hainbat perspektiba baitaude.

Valverderen estiloa errealismo magikotzat hartu da. Inguratzen duen natura margotzen du, edo bidaia edo txangoetan bilatzen duena. Pirinioari eta artistak berak lehorreko lurtzat dituen horiei dien maitasuna islatzen du bere obretan. Paisaia hori birsortu eta berrasmatu egiten du mihiseetan, kutsu surrealista nabariekin, marrazketa-lumarekin marraztua izango balitz bezala. Mistoen Eraikineko beheko solairura sartzeko nabean ikusgai daude pintorearen olio-pintura eta pastelean egindako obra txiki batzuk, artistaren azken lanetatik aukeratuak. Barreneko nabean, ikusgai dago 90 eta 2000. hamarkadetako haren obrarik garrantzitsuenen sorta bat, horiek ere olio-pinturak eta paisaiak.

Horrez gain, erakusketak jolas bat du bisitariendako. Pintore-jardunari ekin zion garaiko (80ko hamarkada) bi koadro daude ikusgai, eta ikusleek igarri beharko dituzte. Ez da erraza, bi obra horiek bete-betean egiten baitute bat hala azken sormen-lanekin nola artistaren lanaren obra adierazgarrienekin. Hain zuzen, hori baliagarri zaigu ulertzeko haren koherentzia artistikoa eta trantsizio nahiz bilakaera atsegina.

Erakusketa uztailaren 2ra arte (igandea) bisitatu ahal izango da, Ziudadelako Mistoen Eraikineko beheko solairuan. Erakusketa asteartetik ostiralera ikus daiteke (udako ordutegian jada), 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, goizez soilik, 12:00etatik 14:00etara.

Autodidakta, artista-familia batean

Javier Valverde (Donostia, 1956) pintore autodidakta da. Gipuzkoako hiriburuan jaio eta hazi zen, artistez inguratutako giro batean. Izan ere, Antonio Valverde, haren aita, pintore eta idazlea izan zen, eta Javierren arreba –Rosa Valverde– pintorea; hain zuzen, azken horrek 2012an izan zituen ikusgai bere lanak Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Esan liteke Valverde Gaur Talde ondoko belaunaldiko kide gaztea dela; hain zuzen, belaunaldi horretakoak dira, besteak beste, Valverderen arreba, Ramón Zuriarrain, Vicente Ameztoy eta José Llanos.

Valverdek, hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbide artistikoan, hainbat areto eta galeriatan egin ditu erakusketak, hala Donostian, Hondarribian, Durangon edo Errenterian nola Baionan, Izuran edo Senperen. 1994an, erakusketa bat antolatu zuen Iruñeko Alde Zaharreko Colecciones Iruña galeria txiki eta numismatikoan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Koldo Mitxelena zentroak eskaini zion 1981 – 2011 atzera begirako erakusketak artistaren ordura arteko lan guztiak katalogatzea ahalbidetu zuen.

Halaber, banakako zein taldekako hogei erakusketatan parte hartu du bere obrekin, Euskal Herriko, Bartzelonako, Zamorako edo Errioxako aretoetan. Donostiako Artista Berrien Lehiaketako lehen saria jaso zuen 1979an.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba