Saltear al contenido principal

El Patio de Gigantes acoge este jueves por la tarde la presentación de ‘Om’, el primer trabajo de Izaro / Ostegun arratsaldean, Erraldoien Txokoan, Om, Izaroren lehen lanaren aurkezpena

El concierto pone fin al ciclo de actuaciones en euskera Kantu eta Hitza que sobrepasa las dos décadas de andadura

Kontzertuak amaiera emango dio bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen Kantu eta Hitza euskarazko emanaldi-zikloari

 

Esta semana termina el ciclo de conciertos en euskera Kantu eta Hitza con el concierto ‘Om’, primer trabajo de Izaro Andres, una joven cantante y compositora de Mallabia (Bizkaia). La sesión tendrá lugar este próximo jueves en el Patio de Gigantes de la calle Descalzos, 72, a las 20.30 horas. La entrada será libre aunque habrá que recoger invitación desde una hora antes en el mismo edificio.

‘Kantu eta hitza’ se puso en marcha hace 20 años y su programación esta avalada por la presencia estable de espectadores que en lo que va de ciclo suman 771. Esta edición comenzó el 18 de mayo y en estas semanas han pasado por el ciclo siete formaciones musicales o artistas diferentes.

Estos días se ha podido escuchar en el Patio de Gigantes al conocido grupo navarro Balerdi Balerdi; a dos nombres bien conocidos en la música moderna vasca, Anje Duhalde y Mixel Ducau; a los navarros, Lurpekariak, centrado en música de jazz, y a la cantautora Maite Mené, del colectivo pamplonés El Bardo y a Aintzina, una de las formaciones de mayor calidad en el escenario folk vasco actual. Con Izaro, cantante pop-folk de gran éxito en estos momentos, el jueves se podrá punto final al ciclo por este año.

Aste honetan, Kantu eta Hitza euskarazko kontzertuen zikloari bukaera emateko, Mallabiko (Bizkaia) Izaro Andres abeslari eta konpositore gazteak Om bere lehen lana eskainiko digu. Saioa ostegunean izanen da, Erraldoien Txokoan (Descalzos kalea, 72), 20:30ean. Sarrera doan izanen da, baina aurrez gonbidapena hartu beharko da, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik.

Kantu eta hitza duela 20 urte abiatu zen eta programazioak arrakasta izan du, ikusle-kopurua nahiko egonkorra izan baita; aurten, orain arte, 771 ikusle egon dira. Aurtengo edizioa maiatzaren 18an hasi zen, eta aste hauetan zehar zazpi musika-talde edo artista aritu dira.

Egunotan aukera izan dugu Erraldoien Txokoan  honako artista hauek entzuteko: Balerdi Balerdi talde nafar ezaguna; euskal musika modernoaren bi artista aipagarri, Anje Duhalde eta Mixel Ducau; Jazz musika jotzen duen Lurpekariak talde nafarra; Iruñeko El Bardo kolektiboko Maite Mené kantautorea eta Aintzina, egungo euskal folkaren munduan kalitate gehien duen taldeetako bat. Gaur egun arrakasta handia duen Izaro pop-folk abeslariak emango dio amaiera aurtengo zikloari.

Izaro: de Youtube a las giras en dos años

Aunque Izaro Andres inició su andadura musical en 2014, en ese corto espacio de tiempo se ha hecho un hueco en el panorama musical en euskera. Comenzó en pequeños locales y con intervenciones en cadenas de televisión, además de lanzar a Youtube dos composiciones propias “Paradise” y “Honey”. La primera, elegida para la banda sonora de un filme participante en el Festival de Cine de San Sebastián en 2015 tiene ya en estos momentos más de 95.000 visitas.

Ese año la creadora conocerá al baterista Oriol Flores y al guitarrista Iker Lauroba y deja la interpretación en solitario para actuar acompañada de una banda de forma que en 2016 ve la luz su primer trabajo ‘Om’ financiado mediante crowfunding. El disco ofrece trece canciones propias con aires de pop folk escritas en euskera, inglés y castellano. Son letras íntimas y personales que hablan de amor y desamor y recogen las vivencias de la autora, con sonidos melancólicos y toques soul. Ha ofrecido conciertos en solitario o junto a su banda y ha realizado una gira teloneando al cantante británico Lloyd Cole.

La banda cuenta con músicos de gran experiencia: Oriol Flores ha actuado entre otros junto a Gozategi, Mikel Urdangarin, Petti, Pier Paul Berzaitz o Erramun Martikorena. Iker Lauroba Alonso fundó junto a su hermano Haritz la formación Lauroba con la que grabo varios discos. En 2015 comenzó su carrera en solitario y ha grabado hasta la fecha dos discos. Completa la formación la bajista Ane Bastida (Lauroba, Amor de Tokyo)

Izaro: Youtubetik birak egitera, bi urtean

Izaro Andresek 2014an ekin zion bere ibilbide musikalari, eta denbora-tarte labur honetan lortu du lekua euskal musikagintzan. Lokal txikietan eta telebista-kateetan jotzen hasi zen, eta horiez gain, Youtuben argitaratu zituen bere bi konposizio, Paradise eta Honey. Paradise izenekoa 2015eko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen film baten soinu-bandarako aukeratua izan zen, eta gaur egun 95.000 bisita baino gehiago jaso ditu Youtuben.

2015ean, Izarok Oriol Flores bateria-jotzailea eta Iker Lauroba gitarra-jotzailea ezagutu zituen eta bakarkako ibilbidea utzi zuen taldean aritzeko; hain zuzen ere, talde horrekin kaleratu zuen 2016an lehen diskoa, Om, crowfunding bidez finantzatua. Diskoak Izarok egindako hamahiru abesti eskaintzen dizkigu, pop-folk kutsukoak eta euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz idatziak. Hitzak barne-barnekoak eta pertsonalak dira, maitasunaren nahiz maitasun ezaren ingurukoak, eta egilearen bizipenak biltzen dituzte, soinu malenkoniatsu eta soul ukituekin. Kontzertuak eman ditu bakarka edo bere bandarekin batera, eta hasierako talde gisa aritu da Lloyd Cole abeslari britainiarraren biran.

Bandak eskarmentu handiko musikariak ditu: Oriol Flores, zeinak hainbat artistarekin batera jo baitu, besteak beste Gozategi, Mikel Urdangarin, Petti, Pier Paul Berzaitz eta Erramun Martikorenarekin; Iker Lauroba Alonso –Haritz anaiarekin batera Lauroba taldea sortu eta hainbat disko grabatu zuen, eta 2015ean bakarkako ibilbideari ekin eta gaur egun arte bi disko grabatu ditu– eta Ane Bastida baxu-jotzailea (Lauroba, Amor de Tokyo).

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba