Saltear al contenido principal

El grupo Bidaia presenta su último trabajo “Hitza” este próximo jueves en el Patio de los Gigantes / Bidaia taldeak bere azken lana, Hitza, aurkeztuko du datorren ostegunean, Erraldoien Txokoan

Mixel Ducau y Caroline Phillips lideran esta formación que fusiona el folk euskaldun con el de otros lugares del mundo

Mixel Ducau eta Caroline Phillips dira euskal folka munduko beste toki batzuetako musikarekin fusionatzen duen talde honen buru

Kantu eta Hitza, el ciclo de conciertos en euskera en pequeño formato organizado por el Ayuntamiento de Pamplona, continúa este jueves con la actuación de Bidaia, una formación que presentará su trabajo más reciente “Hitza” (Palabra). Bidaia está liderada por el cantante, multiinstrumentista y compositor euskaldun Mixel Ducau, y la cantante y compositora californiana de origen griego-iraní Caroline Phillips. En esta ocasión, estarán acompañados por los músicos Matthieu Haramburu y Fred Faure. La cita, como en las anteriores ocasiones, será a las 20.30 en el Patio de los Gigantes del edificio de Descalzos 72, con entrada libre, previa retirada de invitación desde una hora antes del evento.

“Hitza” es el cuarto trabajo del grupo Bidaia, tras los álbumes “Oihan”, “Bidaia Duo” y “Agur Shiva”. El disco se compone de un tema instrumental y nueve canciones con letras de diferentes autores como Amets Arzallus, Aitor Sarasua, Daniel Landart y Xabier Amuriza. La propuesta es un viaje musical tan inusual como enriquecedor basándose en la mezcla de ritmos y melodías de las diferentes provincias del País Vasco y elementos de otras culturas del mundo (Maghreb, Balkan o Cajun); sería, de alguna manera, la unión de la zanfoña con la alboka y las percusiones de las modernas baterías con instrumentos como la tabla, el cajón o el djembe.

Y es que el mismo perfil de los interpretes es multicultural y emana de ramas distintas. Mixel Ducau procede del mundo del rock y del jazz contemporáneo y fue uno de los precursores del rock en euskera. Junto con Anje Duhalde, formó la mítica banda de rock progresivo Errobi y, posteriormente, ha participado en diferentes proyectos musicales como Zaldibobo. Caroline Philips, por su parte, estudió canto lírico y piano clásico en París para, posteriormente, centrarse en el jazz y dar conciertos en la metrópoli.

Bidaia taldeak Hitza bere azken lana aurkeztuko du ostegunean, Iruñeko Udalak antolatzen duen formatu txikiko euskarazko kontzertuen Kantu eta Hitza zikloaren barruan. Mixel Ducau abeslari, instrumentu askoren jotzaile eta konpositore euskalduna eta Caroline Phillips jatorri greziar-iraniarreko abeslari eta konpositore kaliforniarra dira Bidaia taldeko buru. Oraingoan, Matthieu Haramburu eta Fred Faure musikariak arituko dira haiekin batera. Hitzordua, aurrekoetan bezala, 20:30ean izango da, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72), eta sarrera librea da, ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta.

Hitza Bidaia taldearen laugarren lana da. Aurretik Oihan, Bidaia Duo eta Agur Shiva izenekoak kaleratu dituzte. 9 abestik –Amets Arzallus, Aitor Sarasua, Daniel Landart eta Xabier Amuriza olerkarien hitzekin– gehi tema instrumental batek osatzen dute laugarren disko hau. Proposamena bidaia musikala da, ezohiko bezain aberasgarria. Euskal Herriko herrialdeetako erritmo eta doinuak nahasten dira munduko beste kultura batzuetako elementuekin (Magreb, Balkan eta Cajun, besteak beste); nolabait ere, zarrabetearen eta albokaren arteko lotura litzateke, bateriaren perkusio modernoaren eta taula, kaxoi eta djembearen artekoa.

Musikarien profila ere kulturanitza da, eta hainbat adarretatik eratorria. Mixel Ducau rock eta jazz garaikidetik dator, eta euskarazko rockaren aitzindarietako bat izan zen. Anje Duhalderekin batera Errobi rock progresiboko talde mitikoa osatu zuen, eta, gerora, hainbat musika proiektutan parte hartu izan du, besteak beste Zaldibobon. Caroline Phillipsek, bestalde, arte lirikoa eta piano klasikoa ikasi zituen Parisen. Gero, jazzean hasi zen buru belarri, eta metropolian kontzertuak ematen.

Kantu eta Hitza continuará el jueves 15 de juniio con el concierto de Lurpekariak.

Próximas actuaciones de Kantu eta Hitza

Lugar: Patio de Gigantes

Hora: 20.30 horas (recogida de entradas desde las 19.30 horas)

Entrada libre previa retirada de invitación

8 de junio

  • Hitza (Palabra)

15 de junio

  • Lurpekariak

Kantu eta hitza zikloko hurrengo kontzertua ekainaren 15ean izango da, ostegunarekin, Lurpekariak taldearen eskutik.

Kantu eta Hitza zikloko hurrengo emanaldiak:

Tokia: Erraldoien Txokoa

Ordua: 20:30ean (gonbidapenak, 19:30etik aitzina)

Sarrera librea da, gonbidapena aurretik hartuta.

Ekainak 8

  • Hitza

Ekainak 15

Lurpekariak

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba