Saltear al contenido principal

El fotógrafo pamplonés Miguel Bergasa refleja en treinta fotos en blanco y negro tomadas en las últimas tres décadas la evolución de los Sanfermines / Miguel Bergasa argazkilari iruindarrak hogeita hamar argazkitan, zuri-beltzean, islatu du azken hiru hamarkadetako sanferminen bilakaera

Propiedad de Miguel Bergasa

‘Sanfermines’ es el título de la muestra que se puede visitar en el patio del Palacio del Condestable hasta el 18 de agosto

Sanferminak izeneko erakusketa Kondestablearen jauregiko patioan ikusi ahal izango da, abuztuaren 18ra arte

Treinta fotografías en blanco y negro de las fiestas de San Fermín, desde 1972 hasta 2002, conforman la exposición que acoge desde este jueves el patio del Palacio del Condestable. ‘Sanfermines’ es el título de la muestra con la que el fotógrafo pamplonés Miguel Bergasa plasma un recorrido en imágenes de la evolución y el paso del tiempo en las fiestas. La exposición se podrá visitar hasta el 18 de agosto.

La directora de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal, y el fotógrafo Miguel Bergasa han presentado esta muestra que ofrece miradas de la fiestas a través de diversos protagonistas desde los años 70 hasta principios de este siglo. Esta exposición forma parte del programa ‘Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde’, una iniciativa del Ayuntamiento de Pamplona que pretende reflexionar de forma abierta y participativa sobre diferentes aspectos de las fiestas de San Fermín en este mes de junio, dentro de la dinámica del Libro Blanco de los Sanfermines.

Primero, dirige y centra su mirada en los protagonistas, uniformados unos de ritual, expectantes otros de emociones religiosas y festivas, pero todos ellos detenidos en la cápsula del tiempo pasado cuando el uniforme que portar en la fiesta se decidía en casa. De ahí que en las fotos de los años 70 y 80 aparezcan personas engalanadas con traje de domingo, otras con la tela desgastada más humilde e incluso algunas de blanco, como se empezaba a imponer en la juventud. Esas imágenes contrastan con las de inicios de este siglo, con el mayoritario uniforme blanco de quienes disfrutan de la fiesta, impuesto ya definitivamente como indumentaria sanferminera, y con actos como el encierro, donde se plasma una gran estampida cromática entre mozos, toros y ciudad.

Esas dos vertientes de la fiesta, esas dos miradas a lo largo del tiempo, se funden en el objetivo de Bergasa. Por una parte, la reposada mirada del enfrentamiento en el retrato, el visor cuadrados y el ligero contrapicado; por otra, la dinámica del formato rectangular, convirtiendo instantáneas en representaciones ordenadas dentro del caos de la fiesta. La Pamplonesa, los gigantes y cabezudos, la expectación ante el encierro, el propio encierro, los dantzaris, los actos religiosos, la animación callejera… Treinta años de fiestas en treinta instantáneas, la más antigua de 1972, con la convivencia del recinto ferial en Yanguas y Miranda y los encuentros culturales de arte experimental en el solar del actual Baluarte, y la más reciente de 2002, con la el retrato y la mirada de una pareja foránea.

Tres décadas de trayectoria profesional

El interés por la fotografía le llegó a Miguel Bergasa en los primeros años de la década de los 70 a través de la Agrupación Fotográfica de Navarra y, posteriormente en Madrid, donde residió hasta 1983 tras establecer contacto con círculos fotográficos como foros de colegios mayores universitarios, galerías Redor y Photocentro, Real Sociedad Fotográfica… También en 1983 inició sus viajes a Latinoamérica, visitando Paraguay, Bolivia, Brasil, Perú, Ecuador, Cuba, Chile, Uruguay, Panamá y México, donde realizó diversos reportajes fotográficos, entre ellos la vida de los mennonitas en Paraguay, los pilotos de aviones carniceros en Bolivia o las noches de difuntos en México. Bergasa colabora con diversas revistas, coordina la elaboración de documentales para televisión y sus obras están presentes en diferentes libros editados sobre fotografía.

Desde los años 80, ha llevado a cabo más de una decena de exposiciones individuales en Pamplona, Huelva, Madrid, Vizcaya, Guipúzcoa, Guadalajara o Gijón, y en países como Paraguay y Marruecos. En esos proyectos han mostrado sus ‘Miradas en Latinoamérica’, sus trabajos con ‘Pueblos indígenas de América’ o con los ‘Mennonitas’, sus viajes a ‘Paraguay y otras miradas’ o sus imágenes sobre ‘El Hombre y su entorno laboral’. Asimismo, ha participado en numerosas muestras colectivas en Madrid, Valencia, Las Palmas de Gran Canaria, en la Feria ARCO, en Buenos Aires (Argentina), Houston, Tucson o Florida (Estados Unidos) o en Reino Unido.

Selección de 24 obras presentadas al concurso de carteles

También este jueves se abre al público en el zaguán del Palacio del Condestable una exposición con 24 obras presentadas al Concurso Internacional de Carteles de San Fermín 2017. Entre ellas, se incluyen el cartel ganador ‘Mañanas sanfermineras’, del diseñador argentino afincado en Pamplona Maximiliano Cosatti, los siete finalistas y otras 16 obras seleccionadas por el jurado durante el concurso. Se podrá visitar hasta el 18 de julio.

El pasado mes de abril, el jurado técnico del concurso de carteles seleccionó, además de los ocho carteles finalistas, otras 123 obras para posibles exposiciones que se organizaran durante los próximos meses. Una de ellas está vinculada al programa ‘Comercio hace Ciudad’, ya que se exhibirán 99 de esos carteles seleccionados en cerca de 150 comercios de todos los barrios de la ciudad.

Para ilustrar los Sanfermines 2017 se presentaron un total de 371 obras, de las que casi la mitad, 176 (47,44%), procedían de Pamplona y 83 más de otras localidades navarras. A ellas hay que sumar las 108 obras que se recibieron procedentes de otras provincias españolas y las 4 que se consignaron desde otros países.

Sanferminetako hogeita hamar argazkik, 1972tik 2002ra eginak, zuri-beltzean, osatzen dute ostegunetik aurrera Kondestablearen jauregiko patioan ikusgai egongo den erakusketa. Irudi horien bidez festen bilakaera eta denboraren joana islatzen duen ibilbidea osatu du Miguel Bergasa argazkilari iruindarrak Sanferminak izeneko erakusketan. Argazkiak abuztuaren 18ra bitarte izango dira ikusgai.

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zuzendari Maitena Muruzabalek eta Miguel Bergasa argazkilariak aurkeztu dute erakusketa, non festei so egiten zaien, hainbat protagonisten bitartez , 70eko hamarkadatik mende honen hasierara arte. Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde programaren barruan sartzen da erakusketa hau. Iruñeko Udalak ekimen honen bidez sanferminen hainbat gairi buruzko hausnarketa egin nahi du, ekainean zehar, era ireki eta partizipatiboan, Sanferminetako Liburu Zuriaren dinamikaren barruan.

Lehenik, protagonistengana zuzentzen du begirada, haiengan zentratzen du, daudelarik batzuk erritu eta prozesiorako uniformatuta, beste batzuk emozio erlijioso eta jai-girokoen zain, grinaz, baina den-denak iragan denboraren kapsula lausoan geldituak, halako denbora batean non uniformea norberaren etxean erabakitzen zen. 70eko eta 80ko hamarkadetako argazkietan jaiegunetako jantzi dotoreak daramatzaten pertsonak ageri dira, fededunaren harrotasunean; beste batzuk oihal higatu xumeagoekin; eta kolore zuriz jantzita doazen batzuk, gazteen artean hala ezartzen hasi baitzen. Mende hasierako irudiak oso bestelakoak dira, non uniforme zuria baita festaz gozatzen duten gehienek daramatena, behin betiko sanferminetako jantzi gisa ezarrita, eta entzierroan ere aldea dago, non kolore eztanda nabaria den korrikalari, zezen eta hiriaren artean.

Festaren bi alderdi horiek, denboran zeharreko bi begirada horiek, bat egiten dute Bergasaren objektiboan. Erretratuko so barea batetik, bisore laukizuzena eta kontrapikatu leuna lagun, eta formatu errektangularreko begirada dinamikoa bestetik, zeinak argazkiak festaren anabasaren baitako irudi ordenatu bihurtzen dituen. La Pamplonesa, erraldoiak eta buruhandiak, entzierro aurreko ikusmina, entzierroa bera, dantzariak, ekitaldi erlijiosoak, kaleko animazioa… Festen hogeita hamar urte, hogeita hamar argazkitan. Zaharrena 1972koa da, non ikusten baita bizikidetza berezi bat, Yanguas y Mirandako feria-lekuaren eta egun Baluarte dagoen orubeko esperimentazio-artearen kultur topaketen artean. Berriena, 2002koa da, atzerriko bikote baten erretratu eta begirada.

Hiru hamarkadetako ibilbide profesionala

70eko hamarkadako lehen urteetan heldu zitzaion Miguel Bergasari argazkilaritzarekiko interesa, Nafarroako Argazkigintza elkartearen bidez, eta ondoren, Madrilen –1983ra arte han bizi izan zen–, argazkigintza zirkuluekin ezarritako harremanaren bidez: Unibertsitateetako ikastetxe nagusiak, Redor eta Photocentro galeriak, Argazkilaritzaren Errege Elkartea… 1983an ere Latinoamerikan bidaiatzen hasi zen. Paraguay, Bolivia, Brasil, Peru, Ekuador, Kuba, Txile, Uruguai, Panama eta Mexiko bisitatu zituen, non hainbat argazki-erreportaje egin baitzituen, hala nola Paraguaiko mennonitei buruz, Bolivian haragia garraiatzen duten hegazkinetako pilotuei buruz, eta Mexikoko hildakoen gauei buruz. Bergasa zenbait aldizkaritako kolaboratzilea da, telebistarako dokumentalak koordinatzen ditu, eta haren lanak argazkilaritzari buruzko hainbat liburutan agertzen dira.

80ko hamarkadaz geroztik, bakarkako hamar erakusketa baino gehiago egin ditu Iruñean, Huelvan, Madrilen, Bizkaian, Gipuzkoan, Guadalajaran eta Xixonen, baita beste herrialde batzuetan ere, hala nola Paraguain eta Marokon. Honako erakusketa hauek ikusi ahal izan dira: Begiradak Latinoamerikan, Amerikako herri indigenak, Mennonitak, Paraguai eta beste begirada batzuk eta Gizona eta haren lan-ingurunea. Halaber, taldekako erakusketa ugaritan parte hartu du hainbat tokitan: Madril, Valentzia, Las Palmas Kanaria Handikoa, ARCO Feria, Buenos Aires (Argentina), Houston, Tucson eta Florida (Estatu Batuak), eta Erresuma Batua.

Kartel lehiaketara aurkeztutako 24 lan hautatu

Ostegunetik aurrera ere 2017ko sanferminetako nazioarteko kartel-lehiaketara aurkeztutako 24 kartelez osatutako hautaketa ikusi ahal izango da, Kondestable jauregiko atondoan. Horien artean, Iruñean bizi den Maximiliano Cosatti diseinatzaile argentinarraren Sanferminetako goizak kartel irabazlea izango da, baita beste zazpi finalistak ere, eta lehiaketako epaimahaiak hautatutako 16 lan. Erakusketa uztailaren 18ra bitarte izango dira ikusgai.

Joan den apirilean, kartel lehiaketako epaimahai teknikoak, 8 kartel finalistez gain, beste 123 lan aukeratu zituen, hurrengo hilabeteotan antolatu ahal diren erakusketetarako. Horietako bat Merkataritzarekin, hiria hiriago programari lotuta dago, non hautatutako kartel horietako 99 erakutsiko baitira, hiriko auzo guztietako 150 establezimendutan.

2017ko sanferminak irudikatzeko guztira 371 lan aurkeztu ziren. Horien ia erdia, 176 (% 47,44), Iruñetik zetozen, eta beste 83, Nafarroako beste herri batzuetatik. 108 kartel Espainiako beste probintzia batzuetatik iritsi ziren, eta 4, beste herrialde batzuetatik.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba