Saltear al contenido principal

El Festival Internacional de Cine y Artes Escénicas LGTB, Zinegoak, llega a Pamplona y Tudela del 21 al 23 de marzo con proyecciones y sesiones de trabajo con estudiantes / Zinegoak, LGTB Zinemaren eta Arte eszenikoen Nazioarteko Jaialdia, Iruñera eta Tuterara iritsiko da, martxoaren 21 eta 23an, ikasleekin egitekoak diren proiekzio eta emanaldien bitartez

La muestra, por primera vez en Navarra, pretende visibilizar la realidad LGTB y acercar contenidos de difícil acceso en salas comerciales
Jaialdiak, Nafarroan estreinako aldiz, ikusgarri egin nahi du LGTB kolektiboaren errealitatea eta ezagutzera eman areto komertzialetara nekez irits daitezkeen edukiak

Pamplona y Tudela acogen del 21 al 23 de marzo una selección de proyecciones, cortometrajes y documentales, procedentes del Festival Internacional de Cine y Artes Escénicas LGTB, Zinegoak, que se celebró el mes pasado en Bilbao. Este festival es referente en la producción cinematográfica LGTB y por primera vez llega a Navarra para acercar el cine sobre temática gay, lésbica y trans y, también, para sensibilizar y visibilizar la diversidad.

La concejala especial de Igualdad y LGTBI, Laura Berro, la coordinadora de Zinegoak en Navarra, Helena Bengoetxea, y el coordinador de Kattalingune – Servicio LGTB, Xabi Sánchez, han explicado los detalles de un programa de actividades que combinará las proyecciones abiertas al público en general y las sesiones de trabajo con estudiantes de Educación Secundaria. Zinegoak llega a Navarra gracias a la iniciativa Extensión ZG, ideada por el propio festival, y de la mano de los ayuntamientos de Pamplona y Tudela y de la asociación Kattalingorri, entidad que agrupa a los colectivos LGTB de Navarra y que gestiona el servicio LGTB, Kattalingune, centrado principalmente en prestar un servicio de atención e información a la población lesbiana, gay, bisexual y transexual.

Esta Extensión ZG en Navarra trata de visibilizar e instalar en el debate público y privado la realidad de las personas LGTBI; generar acciones y alianzas políticas, culturales, sociales, económicas y jurídicas tendentes a validar y respetar los derechos de la diversidad sexual; proponer y ejecutar acciones de sensibilización para mejorar la calidad de vida de la población LGTBI; promover la autorrepresentación y la autonomía de la población LGTBI; y, por último, aminorar y erradicar las discriminaciones e injusticias padecidas en razón de la orientación sexual o la identidad de género.

Tres días de proyecciones y encuentros con estudiantes

Las actividades comenzarán el martes 21 de marzo, a las 20 horas en los Cines Golem Bayona con la presentación de Zinegoak en Navarra, festival que para esta extensión a Pamplona y Tudela programará proyecciones con temática trans en versión original subtituladas al castellano. Esa jornada inaugural concluirá con la proyección del documental ‘Transit Havana’, coproducción de los Países Bajos y Alemania, dirigida por Daniel Abma.

El jueves 23 el festival contará con doble sesión. Por la mañana, el salón de actos de Civivox Iturrama acogerá una sesión de trabajo que incluirá el pase de diferentes cortometrajes y un debate con estudiantes del IES Iturrama. Ya por la tarde, sesión abierta al público en general, de nuevo en los Cines Golem Bayona, a las 20 horas, con la proyección de “Grávido” de Alejandro Durán, “Take your partners” (Elegid a vuestra pareja) de Siri Rødnes, “Oh be Joyful” (Oh, sé alegre) de Susan Jacobson , “Home” de More Raca, “Gabber Lover” de Anne Cazenave-Cambet y “Mamma vet Bäst”.

El miércoles 22 de marzo Zinegoak se desplazará a Tudela para realizar, al igual que en Pamplona, una sesión matinal con estudiantes de institutos de la ciudad y una sesión vespertina, a las 10 horas en los Cines Moncayo, con la proyección de las mismas obras que en Pamplona y un coloquio posterior sobre ellas.

Referente del cine LGTB desde 2004

El Festival Internacional de Cine y Artes Escénicas gaylesbotrans de Bilbao, Zinegoak, se creó en 2004 de la mano de la asociación Hegoak, como herramienta de sensibilización. Habitualmente se celebra a finales de enero o a principios de febrero y se ha convertido en una de las citas cinematográficas de contenido LGTB más importantes del país, acogiendo incluso estrenos mundiales de películas y largometrajes. El festival, que se financia íntegramente con ayudas y patrocinadores privados, cuenta con una asistencia media de unas 10.000 personas.

Zinegoak es cine clásico, experimental, comercial, de autor… y también son charlas, teatro, fiestas, conciertos, exposiciones y encuentros durante las dos semanas que dura el festival. Gracias a la iniciativa Extensión Zinegoak, impulsada por el propio festival, sus contenidos y su filosofía recorren más de una treintena de localidades de Vizcaya, Guipúzcoa y Álava y este año, por primera vez, también de Navarra. De esta forma se acercan las obras a la población que habitualmente tiene más complicado acceder a este tipo de contenidos y se ofrece una actividad ligada a la diversidad y la cultura aprovechando los recursos audiovisuales que cada año genera Zinegoak.

Iruñean eta Tuteran proiektatuko da, martxoaren 21 eta 23an, pasa den hilabetean Bilbon egin zen Zinegoak LGTB Zinemaren eta Arte eszenikoen Nazioarteko Jaialdian aurkeztutako proiekzio, film labur eta dokumentalen sorta hautatu bat. Jaialdia erreferente bat da LGTBren inguruko zinema-ekoizpenean eta orain Nafarroara iritsiko da lehen aldiz, jendeari gay, lesbiana eta transexualen gaiak helarazteko asmoz, eta aniztasunaren gainean sentsibilizatu eta hori ikusarazteko.

Berdintasun eta LGTBIko zinegotzi berezi Laura Berrok, Zinegoak-en Nafarroako koordinatzale Helena Bengoretxeak eta Kattalingune-LGTB zerbitzuko koordinatzaile Xabi Sánchezek eman dute jarduera-programaren xehetasunen berri. Programan tarteka eginen dira jendeari oro har zuzendutako proiekzioak eta lan-saioak, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin. Jaialdiak berak sortutako ZG Hedapena ekimenari esker etorriko da Nafarroara Zinegoak, eta Iruñeko eta Tuterako udaletxeen zein Kattalingorri elkartearen eskutik eginen du. Kattalingorrik Nafarroako LGTB taldeak biltzen ditu eta LGTB Kattalingune zerbitzua kudeatzen du, lesbianei, gayei, bisexualei eta transexualei arreta eta informazioa ematen dizkien zerbitzu bat.

Nafarroako ZG Hedapenak ikusgai egin nahi ditu LGTBI pertsonak, eta gune publiko zein pribatuetara ekarri haien gaineko eztabaida. Ekintzak egin nahi ditu eta itunak sortu politika, kultura, gizarte, ekonomia eta jurisprudentziaren esparruetan, sexu-aniztasunaren inguruko eskubideak balioetsi eta errespetatze aldera. Halaber, sentsibilizazio-ekimenak proposatu eta egin nahi ditu, LGTBI taldekoen bizitza-baldintzak hobetzeko eta haien auto-ordezkaritza zein autonomia sustatzeko. Eta azkenik, sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen karietara jasaten diren bazterkeriak eta bidegabekeriak oro errotik ezabatu nahi ditu.

Hiru egunetan, proiekzioak eta topaketak ikasleekin

Jarduerak martxoaren 21ean hasiko dira, 20:00etan, Golem Baiona zinema-aretoetan. Bertan, Zinegoak zinemaldia Nafarroan aurkeztuko da Iruñera eta Tuterara eginen den hedapen baten bidez, non transexualen gaiak ukitzen dituzten filmak ikusiko baitira jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Hasierako jardunaldiari buru emateko, Transit Havana dokumentala proiektatuko da, Daniel Abmak zuzendutako Herbehereetako eta Alemaniako ko-ekoizpen bat.

Hilaren 23an jaialdiak bi saio izanen ditu. Goizean, Iturramako Civivoxeko ekitaldi-aretoan lan-saio bat izanen da, non ikusgai jarriko baitira film labur batzuk; horren ostean, eztabaida-saio bat eginen da Iturrama BHIko ikasleekin. Arratsaldean, jendeari oro har zuzendutako saioan, berriz ere Golem Baiona zinema-aretoetan, 20:00etan, film hauek proiektatuko dira: Grávido (Alejandro Durán), Take your partners (Siri Rødnes), Oh be Joyful (Susan Jacobson), Home (More Raca), Gabber Lover (Anne Cazenave-Cambet) eta Mamma vet Bäst.

Martxoaren 22an Tuterara joanen da Zinegoak, eta hor, Iruñean bezala, goizean lan-saio bat eginen du bertako institutuetako ikasleekin, eta arratsaldean, 20:00etan, Moncayo zineman, Iruñean proiektatutako film berberak jarriko ditu ikusgai, bai eta ondoren horien gaineko eztabaida egin ere.

LGTB zinemaren erreferentea, 2004tik

Zinegoak, Bilboko LGTB Zinemaren eta Arte eszenikoen Nazioarteko Jaialdia, 2004an sortu zen, sentsibilizazio-tresna gisa, Hegoak elkartearen ekimenez. Urtarrilaren bukaeran egiten ohi da, edo otsailaren hasieran, eta Espainiako hitzordurik garrantzitsuenetako bat bilakatu da LGTBko gaiak ukitzen dituzten zinema-ekimenetan. Izan ere, estreinakoz eman izan dira bertan film eta film luze batzuk. Jaialdiaren finantzaketa osoa laguntzaile eta babesle pribatuen kontura doa, eta batez beste 10.000 lagunek parte hartzen dute jaialdian.

Zinegoak zinema klasikoa da, esperimentala, komertziala, egile-zinema, eta bada, baita ere, jaialdiak dirauen bi asteetan zehar egindako hitzaldiak, antzerkia, festak, kontzertuak, erakusketak eta topaketak. Jaialdiak berak sustatutako Zinegoak Hedapena izeneko ekimenari esker, jaialdiaren edukiak eta filosofia Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hogeita hamar herri baino gehiagotara iritsi dira, eta aurten, estreinakoz, Nafarroara ere. Hartara, filmak iritsi dira halako edukiak nekez eskura ditzaketen herritarrengana, eta aniztasunari zein kulturari lotutako jarduera bat egin ahal izan da, Zinegoak urtero sortzen dituen ikus-entzunezko baliabideak erabilita.

Extensión Zinegoak. Festival Internacional de Cine y Artes Escénicas LGTB

Martes 21 de marzo

  • Pamplona
    • Presentación de Zinegoak en Navarra, con el eje temático TRANS. Cines Golem Bayona. 20 horas. Proyección del largometraje documental “Transit Havana” de Daniel Abma (Países Bajos –Alemania / 2016 / 82 min -V.O. subtitulada al castellano) y posterior coloquio. Entrada libre

    Miércoles 22 de marzo

  • Tudela
    • Sesión de trabajo matinal con estudiantes de institutos de Tudela. Pase de cortometrajes y posterior debate

    • Proyección de cortometrajes (V.O. subtitulada al castellano) y posterior coloquio. Cine Moncayo, 20 horas. Entrada libre

      • Grávido” de Alejandro Durán (España / 2017 / 12 min)

      • Take your partners” (Elegid a vuestra pareja) de Siri Rødnes (Reino Unido / 2015 / 11 min)

      • Oh be Joyful” (Oh, sé alegre) de Susan Jacobson (Reino Unido / 2015 / 13 min)

      • Home” (Hogar) de More Raca (Kosovo / 2016 / 23 min)

      • Gabber Lover” (Amante Gabber) de Anne Cazenave-Cambet (Francia / 2016 / 13 min)

      • Mamma vet Bäst” (Mamá sabe más), de Mikael Bundsen (Suecia / 2016 / 13 min)

    Jueves 23 de marzo

  • Pamplona
    • Sesión de trabajo matinal con estudiantes del IES Iturrama. Pase de cortometrajes y posterior debate. Salón de actos de Civivox Iturrama
    • Proyección de cortometrajes (V.O. subtitulada al castellano) y posterior coloquio, para el público en general. Cines Golem Bayona, 20 horas. Entrada libre

      • Grávido” de Alejandro Duran (España / 2017 / 12 min)

      • Take your partners” (Elegid a vuestra pareja) de Siri Rødnes (Reino Unido / 2015 / 11 min)

      • Oh be Joyful” (Oh, sé alegre) de Susan Jacobson (Reino Unido / 2015 / 13 min)

      • Home” (Hogar) de More Raca (Kosovo / 2016 / 23 min)

      • Gabber Lover” (Amante Gabber) de Anne Cazenave-Cambet (Francia / 2016 / 13 min)

      • Mamma vet Bäst” (Mamá sabe más), de Mikael Bundsen (Suecia / 2016 / 13 min)

Zinegoak Hedapena. LGTB Zinemaren eta Arte eszenikoen Nazioarteko Jaialdia

Martxoak 21, asteartea

  • Iruña

    • Zinegoak-en aurkezpena Nafarroan, TRANS-gaiak ardatz hartuta. Golem Baiona zinemak. 20:00. Transit Havana film luze dokumentalaren proiekzioa eta, gero, horren gaineko eztabaida. Zuzendaria: Daniel Abma (Herbehereak – Alemania / 2016 / 82 min -JB, gaztelaniazko azpitituluekin). Sarrera librea da.

    Martxoak 22, asteazkena

  • Tutera

    • Goizeko lan-saioa, Tuterako institutuetako ikasleekin. Film laburren emanaldia eta, gero, haien gaineko eztabaida.

    • Film laburren emanaldia (JB, gaztelaniazko azpitituluekin) eta, gero, haien gaineko eztabaida. Moncayo zinema. 20:00. Sarrera librea da.

      • Grávido. Zuzendaria: Alejandro Durán (Espainia / 2017 / 12 min)

      • Take your partners (Zuen bikoteak hautatu). Zuzendaria: Siri Rødnes (Erresuma Batua / 2015 / 11 min)

      • Oh be Joyful (Izan zaitez alai!). Zuzendaria: Susan Jacobson (Erresuma Batua / 2015 / 13 min)

      • Home (Etxea). Zuzendaria: More Raca (Kosovo / 2016 / 23 min)

      • Gabber Lover (Gabber maitalea). Zuzendaria: Anne Cazenave-Cambet (Frantzia / 2016 / 13 min)

      • Mamma vet Bäst (Amak gehiago daki). Zuzendaria: Mikael Bundsen (Suedia / 2016 / 13 min)

    Martxoak 23, osteguna

  • Iruña

    • Goizeko lan-saioa, Iturrama BHIko ikasleekin. Film laburren emanaldia eta, gero, haien gaineko eztabaida. Iturramako Civivoxeko ekitaldi-aretoa

    • Film laburren emanaldia (JB, gaztelaniazko azpitituluekin) eta, gero, haien gaineko eztabaida, jendeari, oro har, zuzenduak. Golem Baiona zinemak. 20:00. Sarrera librea da

      • Grávido. Zuzendaria: Alejandro Durán (Espainia / 2017 / 12 min)

      • Take your partners (Zuen bikoteak hautatu). Zuzendaria: Siri Rødnes (Erresuma Batua / 2015 / 11 min)

      • Oh be Joyful (Izan zaitez alai!). Zuzendaria: Susan Jacobson (Erresuma Batua / 2015 / 13 min)

      • Home (Etxea). Zuzendaria: More Raca (Kosovo / 2016 / 23 min)

      • Gabber Lover (Gabber maitalea). Zuzendaria: Anne Cazenave-Cambet (Frantzia / 2016 / 13 min)

      • Mamma vet Bäst (Amak gehiago daki). Zuzendaria: Mikael Bundsen (Suedia / 2016 / 13 min)

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba