Saltear al contenido principal

El Festival de las Murallas concentra, del 3 al 23 de agosto, una treintena de actos con espectáculos de calle centrados en el circo, música, danza, visitas guiadas y velas / Harresietako jaialdia abuztuaren 3tik 23ra egingo da, eta 30 bat ekitaldi bilduko ditu, zirkua, musika, dantza, bisita gidatuak eta kandelak ardatz hartzen dituzten kaleko ikuskizunak tartean

La programación veraniega se completa con el cine y los conciertos que llegarán a los barrios de la mano del Ayuntamiento y la red Civivox

Udako programazioa osatzeko zine-emanaldiak eta kontzertuak egingo dira auzoetan, Udalaren eta Civivox sarearen eskutik

Espectáculos de calle, conciertos, danza en la muralla y a pie de calle, visitas guiadas o la muralla a la luz de las velas conforman el programa de Festival de las Murallas, la apuesta cultural y turística del Ayuntamiento de Pamplona para el próximo mes de agosto. Una treintena de actividades que se desarrollarán en la Ciudadela, en el baluarte de Guadalupe, en el fortín de San Bartolomé y a lo largo del recorrido del recinto amurallado de la ciudad.

Este Festival de las Murallas se encuadra en el proyecto Creacity, una línea de trabajo transfronterizo cuyo objetivo es la valorización turística y cultural del patrimonio fortificado de Pamplona, Hondarribia y Bayona, a través de iniciativas de turismo cultural y creación artística basadas en la innovación. Creacity cuenta con fondos europeos del Programa de Cooperación Territorial España – Francia – Andorra (POCTEFA) 2014 – 2020.

La concejala delegada de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maider Beloki, la concejala delegada de Economía Local Sostenible, Patricia Perales, y la directora de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal, han presentado la segunda edición del Festival de las Murallas, que tendrá como eje temático las artes de calle (circo, teatro y música), con actividades dirigidas a todos los público y que contará con una mayoría de espectáculos gratuitos.

El Ayuntamiento de Pamplona completa su programación estival con las actividades organizadas por la red Civivox en los diferentes barrios. La cultura se extiende a toda la ciudad con los ocho espectáculos del nuevo programa Auzokale, con las 22 películas que se proyectarán en las Noches de cine o con los tres conciertos de Version-ando en la plazuela de  San José.

Kaleko ikuskizunak, kontzertuak, dantza harresietan eta kalean, bisita gidatuak eta harresiak kandelen argipean. Horra Harresietako jaialdiko programazioa osatzen duten ekitaldietako batzuk, Iruñeko Udalak kultura eta turismoasustatzeko abuzturako egin duen apustuaren barruan. Hogeita hamar jarduera horiek Ziudadelan, Guadalupeko Bastioian, San Bartolome Gotorlekuan eta Iruñeko harresi-barrutian barna egingo dira.

Jaialdia Creacity proiektuaren barruan dago. Creacity mugaz gaindiko lan-ildo bat da, Iruña, Hondarribia eta Baionako gotorleku-ondarearen balio turistiko eta kulturala azpimarratzea helburu duena, berrikuntzan oinarritutako turismo kulturaleko eta sormen artistikoko ekimenen bidez. Creacity Espainia, Frantzia eta Andorra Lurraldeen arteko Lankidetzako programaren funtsekin finantzatzen da (POCTEFA 2014-2020).

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek, eta Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek Harresietako jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Jaialdiak kaleko arteak izango ditu ardatz (zirkua, antzerkia eta musika), herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu, eta ikuskizun gehienak doan izango dira.

Horrez gain, Iruñeko Udalak udako programazioa osatuko du Civivox sareak auzoetan antolatutako jarduerekin. Kultura hiri osora hedatuko da Auzokale programa berriaren zortzi ikuskizunen bitartez, Zinema-gauetan emango diren 22 filmekin eta Bertsionatuz zikloaren barruanSan Jose plazatxoan egingo diren hiru kontzerturekin.

Espectáculos de calle en la Ciudadela

El grueso de la programación del Festival de las Murallas lo componen los espectáculos de calle. Se representarán en la Ciudadela un total de diez, con el circo como eje temático. El martes 8 de agosto Circ Bover representará ‘Vincles’, un montaje construido a partir de cañas de bambú. El miércoles y el jueves habrá doble sesión, con danza y teatro – circo. El día 9 actuarán Doos Colectivo con ‘El fin de las cosas’ y Claire Ducreux con ‘Silencis’; el día 10 estarán en Ciudadela Txori García y Ion Barbarin con ‘Amico on the beach’ y Nueveuno con ‘Sinergia 3.0’.

La semana siguiente, el martes 15, llega desde Etiopía Fekat Circus, que representará su espectáculo de circo social ‘The rise of the full moon’. El 16 danza y circo se funden en ‘Topa’ de la compañía Kukai Dantza. El jueves 17 de agosto teatro y circo con Tresperté y su ‘Oopart’ y el martes 22 circo centrado en la escalada en ‘Au pied du mur’, a cargo de la compañía 100 racines.

Los espectáculos de calle y también el Festival de las Murallas terminarán el 23 de agosto, con la clausura a cargo de la compañía circense Bivouac y ‘A corps perdus’, que combina danza, acrobacias y música en vivo.

Kaleko ikuskizunak Ziudadelan

Harresietako jaialdiaren zati handiena kaleko ikuskizunek osatzen dute. Guztira hamar emanaldi egingo dira Ziudadelan, zirkua ardatz hartuta. Abuztuaren 8an, asteartearekin, Circ Bover taldeak Vincles antzeztuko du, banbu-kanaberen bitartez eraikitako muntaia. Asteazkenean eta ostegunean saio bikoitza egongo da, dantza eta zirku-antzerkiarekin. Abuztuaren 9an, Doos Colectivoren El fin de las cosas eta Claire Ducreuxen Silencis ikusi ahal izango dira; eta 10ean Txori García eta Ion Barbarin izango dira Ziudadelan Amico on the beach ikuskizunarekin, bai eta Nueveuno ere,Sinergia 3.0 izenekoarekin.

Hurrengo astean, abuztuaren 15ean, asteartearekin, Etiopiatik Fekat Circus etorriko da, eta The rise of the full moon zirku sozialeko ikuskizuna ekarriko du. 16an dantzak eta zirkuak bat egingo dute Kukai Dantza taldearen Topa saioan. Abuztuaren 17an, ostegunarekin, antzerkia eta zirkua egongo dira  Oopart ikuskizunean, Tresperté konpainiaren eskutik; eta abuztuaren 22an, asteartearekin, eskalada ardatz duen Au pied du mur, 100 racines konpainiaren eskutik.

Kaleko ikuskizunak eta baita Harresietako jaialdia ere abuztuaren 23an amaituko dira Bivouaczirku-konpainiak eskainiko duen A corps perdus ikuskizunarekin, zeinak dantza, akrobazia eta zuzeneko musika bateratzen baititu.

Seis conciertos gratuitos de estilos variados en la Ciudadela

Kalakhan abrirá el jueves 3 de agosto el Festival de las Murallas con un espectáculo folk, a las 21.30 horas en la Ciudadela, producido por los ayuntamientos de Pamplona, Hondarribia y Bayona, dentro del programa de cooperación transfronteriza Creacity. ‘Harr(ihes)aik’ aúna músicos y artistas circenses al son de un arpa, un oboe, la txalaparta y las voces de Kalakhan, bajo la mirada de un dibujante que elaborará un mural de reminiscencias medievales y aire contemporáneo.

El martes 8, con los conciertos ya a las 21 horas, actuará el grupo de jazz-groove Elkano Browning Crean. Al día siguiente, el miércoles 9, sonido reggae y dub con Iseo & Dodosound w/ The Mousehunters. Una semana después, el 16, tiempo de nuevo para el folk con Oskarbi y un concierto homenaje a sus 50 años sobre los escenarios y a su música folk en euskera. El jueves 17, música fusión con el cantautor Javier Ruibal. Las actuaciones musicales concluirán el martes 22 de agosto con el country de la formación Jo & Swiss Knife. Todos los conciertos tienen la entrada gratuita.

Estilo askotariko sei kontzertu, doan, Ziudadelan

Kalakan taldeak irekiko du abuztuaren 3an Harresietako jaialdia folk ikuskizun batekin, 21:30ean, Ziudadelan. Iruña, Hondarribia eta Baionako Udalek ekoitzitako ikuskizuna izango da, Creacity mugaz gaindiko lankidetza-programaren barruan. Harr(ihes)iak ikuskizunak musikariak eta zirku-artistak harparen, oboearen eta txalapartaren soinuei eta Kalakanekoen ahotsei lotuko ditu, horma-irudi bat osatuko duen marrazkilariaren begiradapean; horma-irudi bat zeinari berdin antzemanen baitizkiogu Erdi Aroko arrastoak eta aire garaikidea.

Abuztuaren 8an, asteartearekin, Elkano Browning Cream jazz-groove taldeak kontzertua eskainiko du, 21:00etan (hurrengo egunetako kontzertuak ere ordu horretan hasiko dira). Biharamunean, abuztuaren 9an, asteazkenarekin, reggae eta dub soinuak entzungo dira, Iseo & Dodosound w/ The Mousehunters taldearen eskutik. Astebete ondoren, 16an, folkaren txanda izango da berriro, eta Oskarbi taldeak kontzertua-omenaldia eskainiko du, gogora ekartzeko 50 urte damatzatela folka egiten euskaraz. Abuztuaren 17an, ostegunarekin, fusio-musika, Javier Ruibal kantautorearen eskutik. Musika-emanaldietako azkena abuztuaren 22an izango da, asteartearekin, Jo & Swiss Knife taldearekin countryarekin. Kontzertu guztietan sarrera doan da.

Muralla en danza

Tres espectáculos conforman una nueva edición del ciclo La Muralla en Danza, con tres compañías que mostrarán su arte aéreo y vertical en el baluarte de Guadalupe. Abrirá el ciclo el viernes 4 de agosto la compañía 9.81 con su espectáculo ‘Azimut’, en el que un trío de bailarines juegan con la ingravidez, mientras artistas plásticos crean en directo una instantánea gráfica sobre el lienzo de muralla.

El 11 de agosto será el turno de Il Posto de Venecia y su ‘Forme Uniche’, inspirada en la obra del escultor futurista Umberto Boccioni ‘Formas únicas de continuidad en el espacio’. Se combinan cuerpos y música en vivo, explorando las relaciones y los límites entre el cine, la performance y la instalación. Cerrará el ciclo, el viernes 18 de agosto, Efecto Vertical con ‘Evolutio’, una fusión de danza contemporánea, clásica y española acompañada de contenido audiovisual, con un espectáculo centrado en la metamorfosis, en el constante cambio del ser humano a lo largo de su vida.

Las actuaciones comenzarán a las 21.30 horas, con entrada para cada espectáculo al precio de 15 euros, que además dan derecho a dos pinchos y dos consumiciones. Hay también un abono para los tres espectáculos por 35 euros. Los menores de 12 años tendrán el acceso gratuito. Las entradas se venden en www.entradascajarural.com, en la Oficina de Turismo y en la taquilla de acceso al baluarte de Guadalupe. Desde las 20.30 horas hasta la medianoche se habilita la terraza con servicio de hostelería, música de DJ Netanyahu, Funk Fatale y Nana y actuaciones de la compañía Circ Xic.

Harresiak dantzan

Harresiak dantzan zikloaren edizio honetan hiru konpainietako ikuskizun banatan ikusten ahalko dugu nola egiten duten aireko arte bertikala, Guadalupeko bastioian. 9.81 konpainiak emango dio hasiera zikloari, abuztuaren 4an, ostiralarekin, Azimut ikuskizunarekin. Hiru dantzari grabitate ezarekin jolasean, eta bien-bitartean artista plastikoek harresia mihise bihurtu eta zuzenean irudi grafiko bat sortuko dute.

Abuztuaren 11n Il Posto de Veneciaren txanda izango da Forme Uniche ikuskizunarekin. Proposamen honen inspirazio-iturria da Umberto Boccioni eskultore futuristaren maisulana: Jarraitutasun-forma bakanak espazioan. Ikuskizun honek nahasi egiten ditu gorputzak eta zuzeneko musika, hartara esploratzen dituelarik zinemaren, performancearen eta instalazioen arteko harremanak eta mugak. Abuztuaren 18an, ostiralarekin, Efecto Vertical konpainiak zikloa itxiko du Evolutiorekin. Dantza garaikidearen, klasikoaren eta espainolaren arteko fusioa da, ikus-entzunezko elementuez lagunduta. Ikuskizunak metamorfosia du ardatz, gizakien etengabeko aldaketa bizitzan zehar.

Emanaldiak 21:30ean hasiko dira, eta ikuskizun bakoitzeko sarrerak 15 euro balio du, eta bi pintxo eta bi edari hartzen ditu barne. Hiru ikuskizunetarako abonamendu bat ere badago, 35 euroan. 12 urtetik beherakoendako sarrera doan da. Sarrerak salgai daude www.entradascajarural.com webgunean, Turismo Bulegoan, eta Guadalupeko Bastioira sartzeko leihatilan. 20:30etik aitzina eta gauerdira arte terraza- eta ostalaritza-zerbitzua egongo da, musika Netanyahu, Funk Fatale eta Nana DJen eskutik, eta Circ Xic konpainiaren emanaldiak.

Muralla a la luz de las velas y Danzad, danzad, malditos

La Muralla a la luz de las velas es ya uno de los clásicos de la programación veraniega del Ayuntamiento de Pamplona. Las noches de los sábados 5, 12 y 19 de agosto diferentes tramos de los paseos amurallados se iluminarán con miles de velas para crear un ambiente especial. Momentos de disfrute, que estarán acompañados de actuaciones musicales en directo, de variadas expresiones artísticas y de degustación de vinos DO Navarra y pinchos. El día 5 y el 19 la Muralla a la luz de las velas discurrirá entre el Caballo Blanco y el baluarte del Labrit, y el día 12, desde el Archivo General de Navarra hasta el rincón del Caballo Blanco.

Por segundo año, se han organizado, bajo el título de ‘Danzad, danzad, malditos’, dos días de danza contemporánea con seis espectáculos que tendrán lugar de forma itinerante, desde el Caballo Blanco hasta el baluarte del Labrit. Se desarrollarán el viernes 11 de agosto y el sábado 12, a partir de las 20 horas. El viernes actuarán Site Specific (Maddi Muñoz y Lucía Nieto), Kirolak (Laida Aldaz y Helena Lizari) y una compañía invitada. El sábado será el turno de Ven (Lamacana), Cualquier Mañana (Laura Aris y Álvaro Esteban) y Nomadis (Humanhood). Un grupo de parkour guiará al público de un escenario a otro por los rincones de la muralla.

Harresiak kandelen argipean eta Dantza zoroan

Harresiak kandelen argipean Iruñeko Udalaren udako programazioaren klasikoetako bat da honezkero. Abuztuaren 5ean, 12an eta 19an (larunbatak) harresietako ibilbideetako hainbat tarte milaka kandelekin argiztatuko dira, giro berezia sortuz. Gozatzeko uneak, zuzeneko musika-ikuskizunak eta arte-adierazpenak lagun, eta Nafarroako Jatorri Deiturako ardoak eta pintxoak dastatzeko aukerarekin. Abuztuaren 5ean eta 19an Zaldi Zuriaren zokotik Labriteko Bastioira egongo dira Harresiak kandelen argipean, eta 12an, Nafarroako Artxibo Nagusitik Zaldi Zuriaren zokora.

Bigarren urtez, dantza garaikidearendako tartea egongo da bi egunez Dantza zoroan izenburupean. Sei dantza-ikuskizun ibiltari eskainiko dira, Zaldi Zuritik Labriten Bastioiraino. Abuztuaren 11n (ostirala) eta 12an (larunbata) izango dira, 20:00etatik aitzina. Ostiralean honako hauek dantzatuko dute: Site Specific (Maddi Muñoz eta Lucía Nieto), Kirolak (Laida Aldaz eta Helena Lizari) eta konpainia gonbidatu bat. Larunbatean, beste hauek: Ven (Lamacana), Cualquier Mañana (Laura Aris eta Álvaro Esteban) eta Nomadis (Humanhood). Parkour-talde batek ikusleak gidatuko ditu agertokitik agertokira, harresietako hainbat txokotatik igarota.

Fortín de San Bartolomé: visitas guiadas y música coral

Otro de los espacios con programación estival será el fortín de San Bartolomé. Desde allí partirán las visitas guiadas teatralizadas que bajo el título ‘Los guardianes de las murallas’ recorrerán el recinto amurallado de la ciudad. Tendrán lugar a las 12 horas del mediodía los sábados 5, 12 y 19 de agosto y los viernes 6, 13 y 20 de agosto. El precio de la visita es de 5 euros (2 euros los menores de 12 años). Las inscripciones, en la Oficina de Turismo de la Plaza Consistorial.

También el fortín de San Bartolomé será el escenario de un ciclo de conciertos de música coral, con grupos vocales de Pamplona y Bayona. Este programa se organiza en colaboración con la Federación de Coros de Navarra. El día 6 de agosto a las 20 horas actuará el grupo vocal Elkhos; el domingo 13, a la misma hora, el Coro de Bayona; y el 20 de agosto, también a las 20 horas, el Coro In Tempore Abesbatza. La entrada es gratuita.

San Bartolome Gotorlekua: bisita gidatuak eta koru-musika

Udako programazioaren beste agertoki bat San Bartolome Gotorlekua izango da. Hortik abiatuko dira Harresien zaindariak izenburupean harresi-barrutian barna egingo diren bisita gidatu antzeztuak. Abuztuaren 5ean, 12an eta 19an (larunbatak) eta 6an, 13an eta 20an (ostiralak) egingo dira, 12:00etan. Bisita hauen prezioa 5 euro da (2 euro, 12 urtetik beherakoentzat). Udaletxe plazako Turismo Bulegoan eman behar da izena.

San Bartolome Gotorlekua koru-musikako kontzertu ziklo baten agertoki izango da baita ere, Iruñeko zein Baionako abesbatzen eskutik. Nafarroako Abesbatzen Elkartearekin elkarlanean antolatu da programa hau. Abuztuaren 6an, 20:00etan, Elkhos abesbatza entzun ahal izango da; abuztuaren 13an, igandearekin, ordu horretan bertan, Baionako abesbatza; eta abuztuaren 20an, 20:00etan ere, Coro In Tempore Abesbatza. Sarrera doan da.

Room escape, campamentos infantiles y Atardecer Pamplona

La Sala de Armas será el epicentro de ‘El legado de Verboom’, un room escape dirigido a jóvenes entre 12 y 16 años que quieran resolver el misterio que se oculta en ella desde 1725. La actividad tendrá lugar los sábados 5 y 19 de agosto y 9 de septiembre y los viernes 11 y 25 de agosto y 1 de septiembre. Las inscripciones, con un precio de 4 euros por persona, se pueden realizar ya en la Casa de la Juventud. Será necesario presentar el DNI a la hora de apuntarse.

Del 7 al 18 de agosto la Ciudadela acogerá unos campamentos infantiles temáticos de circo, danza y música, dirigidos a menores de 6 a 12 años. La compañía catalana Circ Xic iniciará a los menores en las artes circenses, con elementos como malabares, diábolos, platos chinos…; en la danza contemporánea y en el body percussion, así como en la fabricación de diferentes instrumentos musicales. La inscripción está abierta desde principios de este mes en la página web, www.campamentoscajarural.com. Se organizan dos campamentos semanales, del 7 al 11 de agosto y del 14 al 18 de agosto (incluido el 15 de agosto, que es festivo), en horario de mañana, de 9.30 a 13.30 horas. El precio del campamento es de 50 euros por menor y semana y el número de plazas está limitado a 45 inscripciones.

Por último, se incluyen dentro de la programación del Festival de las Murallas las actividades de Atardecer Pamplona en la plaza de la O, que se desarrollan en julio, agosto y primeros de septiembre. Esta iniciativa muestra actividades culturales, científicas y de nuevas tecnologías, con música y otras expresiones artísticas, mientras se disfruta de la puesta de sol. En julio el horario de las sesiones, los miércoles y viernes, será de 20 a 22.30 horas; en agosto de 19.30 a 22.30 horas; y en septiembre de 20 a 23 horas.

Ihes-jokoa, haurrendako kanpamentuak eta Iruña Ilunabarrean

Arma Aretoa Verboomen legatuaren epizentroa izango da: 1725az geroztik areto horretan ezkutatzen den misterioa argitu nahi duten 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ihes-jokoa. Jarduera honako egun hauetan egingo da: abuztuak 5, abuztuak 19 eta irailak 9 (larunbatak), eta abuztuak 11, abuztuak 25 eta irailak 1 (ostiralak). Gaztediaren Etxean izena eman daiteke jada, 4 euroan lagun bakoitzeko. Beharrezkoa izango da NANa aurkeztea izena ematerako orduan.

Abuztuaren 7tik 18ra zirku, dantza eta musikari buruzko kanpamentuak egingo dira Ziudadelan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako. Kataluniako Circ Xic konpainiak zirkuaren arteak irakatsiko dizkie haurrei (malabareak, diaboloak, plater txinatarrak…); baita dantza garaikidea eta body percussion delakoa ere; eta musika tresnak egiten. Izena emateko epea zabalik da, hilabete hasieratik, www.campamentoscajarural.com webgunean. Kanpamentuek astebeteko iraupena dute, eta bi txandatan egingo dira, 09:30etik 13:30era:  abuztuaren 7tik 11ra bat, eta abuztuaren 14tik 18ra bestea (abuztuaren 15a barne, jaieguna bada ere). Kanpamentuaren prezioa 50 eurokoa da, haur eta aste bakoitzeko, eta leku-kopurua mugatua da (45 leku).

Azkenik, Harresietako jaialdiaren programazioaren barruan sartzen dira Iruña Ilunabarrean programako jarduerak. O-ko Andre Mariaren plazan egingo dira, uztailean, abuztuan eta iraila hasieran. Kulturarekin, zientziarekin eta teknologia berriekin lotutako jarduerak eskaintzen ditu ekimen honek, ilunabarraz gozatzen den bitartean. Uztailean saioak asteazken eta ostiraletan dira, 20:00etatik 22:30era; abuztuan, 19:30etik 22:30era; eta irailean, 20:00etatik 23:00etara.

Música, cine y espectáculos, también en los barrios

La programación de verano sale de las murallas y se extiende a los barrios a través de tres ciclos más: el nuevo programa Auzokale, Noches de cine y Version-ando, con más de treinta citas con la música, el cine y el espectáculo, todos de carácter gratuito.

Del 4 al 31 de agosto, Auzokale convertirá parques y plazas en escenarios para recibir las actuaciones de grupos como The Disappointments (viernes 4, a las 20 horas, en el boulevard de Iturrama), Rojo Telón (lunes 7, a las 19.30 horas, en el parque de los Enamorados en la Rochapea), Zirika Zirkus (lunes 14, a las 19 horas en la plaza de San Francisco), y Labanda Flowers (viernes 18, 20 horas en el paseo peatonal de Carlos III). También habrá swing el 24 de agosto en el patio de Civivox Milagrosa, y txalaparta el viernes 25 en el parque del lago de Mendillorri. El programa se cerrará el lunes 28 con La Raspa Circo en la plaza doctor Gortari de San Jorge y el jueves 31 con la actuación de Bitartean en el patio de Salesianas en la Chantrea.

Además, los lunes 7, 21 y 28 de agosto vuelve a la plaza de San José Version-ando, con las actuaciones de Mar de Bandeja de Plata, Besos y Pistolas, y The Modern Soul Gang. Todas las actuaciones serán a las 8 de la tarde.

Las noches de cine comienzan el martes 1 de agosto en el parque de Echavacoiz, con la proyección de la película ‘Alvin y las ardillas. Fiesta sobre ruedas’ a partir de las 22 horas. Habrá cine 22 noches de agosto en diez emplazamientos diferentes: además del parque de Echavacois, la plaza doctor Gortari en San Jorge, el boulevard de Iturrama, el patio de Salesianas en Chantrea, la plaza Felisa Munárriz en la Milagrosa, el paseo de Buztintxuri, el parque del lago de Mendillorri, el parque de los Enamorados en Rochapea, el parque de Yamaguchi y la plaza de San Francisco.

Auzoetan ere, musika, zinema-emanaldiak eta ikuskizunak

Udako programazioa harresietatik irten eta auzoetara hedatuko da beste hiru ziklori esker: Auzokale programa berria, Zinema-gauak, eta Bertsionatuz. Guztira musika, zinema eta espektakuluarekin lotutako 30 hitzordu baino gehiago izango dira, doan.

Abuztuaren 4tik 31ra Auzokalek hainbat talderen ikuskizunendako agertoki bihurtuko ditu parke eta plazak: The Disappointments, abuztuaren 4an, ostiralarekin, 20:00etan, Iturramako Bulebarrean; Rojo Telón, abuztuaren 7an, astelehenarekin,19:30ean, Maiteminduen parkean (Arrotxapea); Zirika Zirkus, abuztuaren 14an, astelehenarekin, 19:00etan, San Frantzisko plazan; eta Labanda Flowers, abuztuaren 18an, ostiralarekin, 20:00etan, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan. Abuztuaren 24an,swing-a egongo da Milagrosako Civivoxeko patioan, eta abuztuaren 25ean, ostiralarekin, txalaparta, Mendillorriko Aintzirako parkean. Abuztuaren 28an, astelehenarekin, La Raspa Circoren ikuskizuna egongo da Gortari Doktorearen plazan (Sanduzelai), eta programa ixteko, abuztuaren 31n, ostegunarekin, Bitartean-en emanaldia, Salestarren patioan (Txantrea).

Horrez gain, Bertsionatuz zikloa San Jose plazara bueltatuko da, abuztuaren 7an, 21ean eta 28an (astelehenak), Mar de Bandeja de Plata, Besos y Pistolas eta The Modern Soul Gang taldeen eskutik. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Zinema-gauak abuztuaren 1ean hasiko dira, asteartearekin, Etxabakoizko parkean, Alvin y las ardillas. Fiesta sobre ruedas filmaren proiekzioarekin, 22:00etan. Abuztuko 22 gautan egongo dira zinema-emanaldiak, hamar leku hauetan: Etxabakoizko parkea, Gortari Doktorearen plaza (Sanduzelai), Iturramako bulebarra, Salestarren patioa (Txantrea), Felisa Munárriz plaza (Milagrosa), Buztintxuriko pasealekua, Mendillorriko Aintzirako parkea, Maiteminduen parkea (Arrotxapea), Yamaguchi parkea, eta San Frantzisko plaza.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba