Saltear al contenido principal

El ciclo Txalaroa 17 se cierra esta semana con una master class mañana jueves y un concierto el viernes / Aste honetan amaitzen da Txalaroa 17 zikloa: bihar, ostegunarekin, Masterclass bat egongo da, eta ostiralean, kontzertu bat

Ya están a la venta las entradas para el concierto de Oreka Tx en civivox San Jorge al precio de 6 euros
Oreka TXen kontzerturako sarrerak salgai dira jada, Sanduzelaiko Civivoxean, 6 euroan

El ciclo Txalaroa 17 cierra esta semana con dos citas muy musicales.: una master class mañana jueves en civivox Jus la Rocha y el concierto de Oreka Tx el viernes en civivox San Jorge. Los txalapartaris de este grupo, acompañados de su banda, presentarán su inusual directo donde una variada instrumentación gira en torno a la txalaparta de piedra. Las entradas para este concierto están ya a la venta y pueden adquirirse al precio de 6 euros.

El ciclo, organizado por la red civivox en colaboración con Hutsun Txalaparta Taldea, ha programado conciertos, conferencias, talleres y una exposición, que han llenado de ritmo la red Civivox durante dos semanas. Para todos los participantes y también para el público en general se ha organizado este jueves un a master class en civivox Jus la Rocha. A partir de las 19.30 horas, habrá una sesión con Hutsun Txalaparta para analizar los puntos débiles e cada uno como txalapartaris, para poder trabajarlos y mejorar a través de técnicas diferentes. También se practicarán ejercicios y técnicas interesantes y ritmos compuestos y acentos. La master class será impartida por Mikel Urrutia y Ana Gambra.

El festival se completa con la exposición abierta al público en el propio civivox Jus la Rocha bajo el título de ‘Corazón de madera’. Se trata de una serie fotográfica de Aitzol de Carlos sobre la transmutación que sufre la madera en sus distintas formas de vida, desde el corazón del bosque hasta los escenarios, pasando por el corte y el almacén. Una madera que convive los música ya convertida en txalaparta, a ritmo de ‘ttakun, ttakun’. La exposición permanecerá instalada hasta el 13 de mayo.

Txalaparta en Escenarios

Los txalapartaris de Oreka Tx cierran también con su concierto de este viernes a las 20 horsa en civivox San Jorge el ciclo Escenarios. El sonido de la txalaparta de Oreka Tx lleva viajando por el mundo desde 1997 cuando el grupo se incorporó a la banda de Kepa Junkera. Desde entonces han compartido escenario y han participado en colaboraciones con innumerables artistas, grupos y compañías como Carlos Núñez, La Bottine Souriante, Aziza Brahim, Taraf de Haidouks, Dulce Pontes, Phil Cunningham, Kalakan, Compañía Danza Kukai, Orquesta Sinfónica de Euskadi, RAI National Sybphony Orchestra, Manu Dibango y Pat Metheny, entre otros, y han experimentado también con otras disciplinas como la danza, la poesía, el cine y las artes plásticas.

En 2006 el grupo desarrolla su primer gran proyecto Nömadak TX, que incluye una multipremiada película documental, un disco y dos directos: la Carpa Nömadak y Nömadak Tx en Directo, espectáculo con el que han visitado los festivales más importantes de World Music y con el que han recorrido medio mundo. Oreka TX destaca por su versatilidad y por su espíritu emprendedor. En los últimos años han desarrollado varios espectáculos como Hostoak que fusiona canto, música y danza o Herritmo que aporta una visión artística sobre el deporte rural vasco o herri kirolak y que ha llenado los teatros más importantes del País Vasco.

Su disco Silex recopila parte del repertorio creado en los últimos años y se centra en la sonoridad de la txalaparta de piedra.

Txalaroa 17 zikloa aste honetan amaituko da, musika nagusi izango duten bi hitzordurekin: master class bat bihar, ostegunarekin, Juslarrocha Civivoxean, eta Oreka TX taldearen kontzertua, ostiralean, Sanduzelaiko Civivoxean. Talde honetako txalapartariek, taldeko kideek lagunduta, ezohiko zuzeneko emanaldia aurkeztuko dute, era askotako instrumentuekin, harrizko txalapartaren inguruan. Kontzertu horretarako sarrerak salgai dira jada, 6 euroan.

Civivox sareak Hutsun Txalaparta Taldearekin elkarlanean antolatu du zikloa, eta kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta erakusketa bat egin dira, Civivoxak erritmoz betetzeko, bi astetan zehar. Partaide guztiendako eta herritarrendako, oro har, master class bat antolatu da ostegunean, Juslarrocha Civivoxean. 19:30etik aurrera, Hutsun Txalapartarekin batera saio bat egingo da, txalapartari bakoitzaren ahulguneak aztertzeko, lantzeko eta hainbat tekniken bidez hobetu ahal izateko. Halaber, ariketak egin eta teknikak interesgarriak landuko dira, bai eta erritmo konposatuak eta azentuak ere. Mikel Urrutiak eta Ana Gambrak eskainiko dute master classa.

Juslarrocha Civivoxean ikusgai egongo den Zurezko bihotza izeneko erakusketarekin osatuko da jaialdia. Aitzol De Carlosen argazki-erakusketa da, zurak bere bizitza-formetan izaten duen transmutazioari buruzkoa: oihanaren bihotzetik agertokietaraino, mozketa eta biltegia barne. Behin txalaparta bihurturik, gure artean bizi da zura, ttakun-ttakun hotsari jarraikiz. Erakusketa maiatzaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Txalaparta Eszenatokiak zikloan

Oreka TXeko txalapartarien kontzertuak ere Eszenatokiak zikloa itxiko du, ostiralean, 20:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean. Oreka TXen txalapartaren soinua 1997az geroztik dabil munduan biraka, taldeak Kepa Junkeraren bandarekin bat egin zuenetik. Orduz geroztik hainbat artista, talde eta konpainiarekin partekatu dute agertokia eta aritu dira elkarlanean, hala nola Carlos Núñez, La Bottine Souriante, Aziza Brahim, Taraf de Haidouks, Dulce Pontes, Phil Cunningham, Kalakan, Kukai dantza konpainia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, RAI National Sybphony Orchestra, Manu Dibango eta Pat Methenyrekin. Beste diziplina batzuekin ere esperimentatu dute, hala nola dantza, poesia, zinema eta arte plastikoekin.

2006an taldeak bere lehen proiektu handia garatu zuen: Nömadak TX. Honen barruan sartzen dira sari ugari jaso dituen film dokumentala, disko bat eta bi zuzeneko: Nömadak Karpa eta Nömadak TX zuzenean. Azken ikuskizun horrekin World Music-eko jaialdirik garrantzitsuenetan izan dira, eta munduan zehar ibili dira. Moldaerraztasunak eta izpiritu ekintzaileak egiten dute Oreka TX nabarmen. Azken urteotan hainbat ikuskizun gauzatu dituzte, hala nola Hostoak, zeinak kantua, musika eta dantza uztartzen baititu, eta Herritmo, zeinak herri-kirolak ikuspegi artistiko batetik lantzen dituen eta Euskal Herriko antzokirik garrantzitsuenak bete dituen.

Silex izeneko diskoak azken urteotan sortutako errepertorioaren parte bat biltzen du, harrizko txalapartaren soinua ardatz hartuta.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñako Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba