Saltear al contenido principal

El Ayuntamiento organiza un programa de reflexión en torno a los Sanfermines con exposiciones, conferencias, cine, talleres, visitas guiadas, música y danza / Udalak sanferminen inguruan hausnarketa egiteko programa bat antolatu du, erakusketa, hitzaldi, zinema, lantegi, bisita gidatu, musika eta dantzarekin

‘Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde’ se abre a la ciudadanía tras las reflexiones de asociaciones y agentes de la fiesta en mesas temáticas

Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde herritarrei irekiko zaie, elkarteek eta festetako eragileek gaikako mahaietan egindako hausnarketen ondoren

El Ayuntamiento de Pamplona ha organizado por primera vez un programa de reflexión en torno a los Sanfermines abierto a toda la ciudadanía y que ofrecerá a lo largo del mes de junio exposiciones, conferencias, cine, talleres, visitas guiadas, mesas redondas, actuaciones musicales y espectáculo de danza que se celebrarán en el Palacio del Condestable y en distintas calles del Casco Antiguo. Bajo el título ‘Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde’, esta iniciativa llega tras el marco de participación y reflexión abierto desde el pasado año en varias mesas temáticas en la que están participando asociaciones y agentes de la fiesta en la organización de los Sanfermines aportando ideas concretas y señalando aspectos que hay que cambiar, mejorar o reforzar.

Son espacios de deliberación en los que se trabaja el libro blanco de los Sanfermines ya que el Consistorio pamplonés ha propuesto que la fiesta sea, también, un tema sobre el que hacer una reflexión en la que participe toda la ciudadanía de Pamplona, que es “la que hace la fiesta”, tal y como han explicado en rueda de prensa la concejala delegada de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maider Beloki, y la directora del mismo área, Maitena Muruzabal. Se abordarán temas que permitirán conocer mejor el ‘de dónde’, contemplar la evolución, y debatir y dialogar para apuntar también el ‘hacia dónde’. Este año el programa de actividades elaborado por el Ayuntamiento se centra especialmente en el folclore, en el conjunto de tradiciones, costumbres, bailes, cuentos y música.

Cinco exposiciones repartidas entre el 2 de junio y el 18 de agosto

‘Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde’ presentará cinco exposiciones. La primera de ellas, ‘Soka’, abrirá sus puertas este viernes, 2 de junio, y se centrará en la evolución de la danza. Podrá visitarse hasta el 30 de junio. Cuenta con visitas guiadas de la mano de Karlos Irujo en castellano el viernes 9 de junio a las 18.30 horas y el sábado 24 de junio a las 11.30 horas. En euskera serán el sábado 17 de junio a las 11:30 horas con Iñaki Arregui y el viernes 23 de junioa las 18:30 horas con Karlos Irujo. Para apuntarse hay que llamar al Teléfono de Atención Ciudadana 010 (948420100, desde fuera de Pamplona, móvil o tarifa plana con operador telefónico).

‘Duguna 1951-1953. Iruñeko dantzarien genesia/Génesis de los dantzaris de Pamplona’ recordará la primera representación de Duguna en una muestra del 8 de junio al 28 de julio. Una semana después, el 15 de junio se presentará la selección de 24 carteles finalistas en el Concurso Internacional de Carteles de San Fermín 2017, que permanecerá abierta hasta el martes 18 de julio.

La cuarta muestra es una exposición fotográfica de Miguel Bergasa sobre los Sanfermines que estará en Condestable del 15 de junio al 18 de agosto. Para finalizar llegará ‘Ponte en mi lugar. Cuando ellas se divierten’, una exposición colectiva de arte contemporáneo comisariada por Mariano Navarro y Javier Balda que se presentará el 28 de junio a las 19 horas con un encuentro en el que participarán los artistas y que lleva por título ‘Fuertes. Libres. Risueñas’. Permanecerá abierta hasta el 18 de agosto.

Mesas redondas, proyecciones con coloquio y un taller de danza

Además de este encuentro, el apartado del programa dedicado a mesas redondas, conferencias y cine presenta para el miércoles 7 de junio una sesión con Mikel Aramburu y Juan Antonio Urbeltz sobre ‘Los Sanfermines de Pamplona: escenario y taller de la memoria folclórica’ a las 19.30 horas. Una semana después, el día 14 a la misma hora, se proyectará el del cortometraje ‘5 Aurresku’, de Josetxo Goia-Aribe. Estará seguido por una mesa redonda en euskera en la que estarán el propio Josetxo Goia-Aribe, Karlos Irujo, Oier Araolaza y Pantxika Telleria para dialogar sobre la danza vasca, el pasado, presente y futuro (‘Euskal dantza, lehena, oraina eta geroa’). Para finalizar este ciclo, el 15 de junio a las 19 horas se presentará el documental ‘La danza de los gigantes’ de la mano de su director Domingo Moreno.

Gari Otamendi y Oier Araolaza ofrecerán un taller de danza en euskera el 21 de junio a las 19:30, una sesión en la que se unirá la historia de la danza con la práctica y que lleva por título ‘Korrotik Pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua’. Las inscripciones son gratuitas y ser realizan en el Palacio del Condestabnle y a través del teléfono 010 ó 948420100.

Espectáculos de música y danza

El primero de los espectáculos de danza y música del programa ‘Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde’ estará protagonizado por la Banda municipal de Música La Pamplonesa y el grupo de danza Aiko y tendrá lugar en la Plaza de los Burgos el 16 de junio a las 20 horas.

Los grupos de danza Muthiko, Iruña Taldea, Ortzadar, Oberena, Kaskallueta y Eluntze recorrerán las calles del casto antiguo el domingo 18 de junio a  partir de las 11 horas. Partiendo del Palacio del Condestable se dirigirán a la Plaza Consistorial para continuar por la Plaza San Francisco, Plaza de San Nicolas, Paseo Sarasate, Plaza del Castillo y, finalizar, en el Palacio del Condestable.

‘Orain arte belar hemendik aurrera gari’ es el título del concierto de los alumnos de txistu de las escuelas de música de Navarra, alumnos de música de 4º y 5º curso de Mendigoiti IP de Pamplona y Joaquín Lizarraga IP de Sarriguren el 21 de junio a las 19:30 horas en la Plaza Consistorial. Dirigida por Aitor Urkiza, la actuación se ha organizado en colaboración con la Asociación de Txistularis.

‘Euskofoniak’ en un espectáculo de reflexión musical y danza tradicional desde un lenguaje contemporáneo en el que participarán ‘Txiplin’ a la guitarra, Iñaki Lero con la percusión y el dantzari Iker Larumbe y que podrá verse el 23 de junio a las 19.30 horas.

Para finalizar los conciertos, subirá al escenario de la Plaza Consistorial Banda de Música municipal La Pamplonesa en su tradicional concierto presanferminero que este año se celebrará el 30 de junio a las 20.30 horas.

Iruñeko Udalak lehenengo aldiz antolatu du sanferminen inguruan hausnarketa egiteko programa bat, herritar guztiei irekita, eta ekainean zehar eskainiko dituena erakusketak, hitzaldiak, zinema, lantegiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, musika-emanaldiak eta dantza-ikuskizunak. Jarduera guztiak Kondestablearen jauregian eta Alde Zaharreko kaleetan izango dira. Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde izenburupean, gaikako hainbat mahaitan iaz ireki zen parte-hartzerako eta hausnarketarako esparrutik dator ekimen hau. Gaikako mahai horietan sanferminen antolaketan parte hartzen ari diren hainbat elkarte eta  eragile dabiltza lanean, ideia zehatzak mahaigaineratuz eta aldatu, hobetu edo indartu behar diren gaiak seinalatuz.

Eztabaidarako guneak dira, non sanferminetako Liburu Zuria lantzen ari baita. Iruñeko Udalak festa ere hausnartu beharreko gai bat izatea proposatu du, iruindar guztien parte-hartzearekin, herritarrak baitira “festa egiten dutenak”. Hala azaldu dute prentsaurrekoan Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkari Maider Belokik eta alor horretako zuzendari Maitena Muruzabalek. Festak nondik datozen hobe ezagutzea ahalbidetuko duten gaiak landuko dira, bilakaera aztertu, eztabaidatu eta hitz egin, norantz jo seinalatze aldera. Aurten Udalak egindako jarduera-programak folklorea du ardatz: tradizio, aztura, dantza, ipuin, musika eta abarren multzoa.

Bost erakusketa, ekainaren 2tik abuztuaren 18ra bitarte

Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde programaren barruan bost erakusketa egingo dira. Lehenengoa, Soka, ekainaren 2anabiatuko da, ostiralarekin,  eta dantzaren bilakaera izango du ardatz. Ekainaren 30era arte izango da ikusgai. Bisita gidatuak egingo dira, Karlos Irujoren eskutik, gaztelaniaz, ekainaren 9an, ostiralarekin, 18:30ean, eta ekainaren 24an, larunbatarekin, 11:30ean. Euskarazko bisitak beste egun hauetan izango dira: ekainaren 17an, larunbatarekin, 11:30ean, Iñaki Arreguiren eskutik; eta ekainaren 23an, ostiralarekin, 18:30ean, Karlos Irujoren eskutik. Izena emateko 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da, edo 948420100 zenbakira, Iruñeaz kanpotik, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada.

Duguna 1951-1953. Iruñeko dantzarien genesia izeneko erakusketak Duguna taldearen lehen emanaldia gogora ekarriko du, ekainaren 8tik uztailaren 28ra. Astebete geroago, ekainaren 15ean, 2017ko sanferminetako nazioarteko kartel-lehiaketan hautatutako 24 kartel finalisten sorta aurkeztuko da, eta uztailaren 18ra arte ikusgai egongo da.

Laugarrena, Miguel Bergasaren argazki-erakusketa bat da, sanferminen inguruan. Ekainaren 15etik abuztuaren 18arte ikusi ahal izango da, Kondestablearen jauregian. Amaitzeko, Nire tokian jarri. Neskek ongi pasatzen dutenean izenekoa egongo da. Mariano Navarro eta Javier Balda dira arte garaikideko talde-erakusketa honen komisarioak. Aurkezpena ekainaren 28an egingo da, 19:00etan, artistek parte hartuko duten topaketa batean, Indartsuak. Libreak. Irribarretsuak izenburupean. Abuztuaren 18ra bitarte egongo da zabalik.

Mahai-inguruak, zinema-emanaldiak solasaldiekin eta dantza-lantegi bat

Topaketa horretaz gain, programak mahai-inguruei, hitzaldiei eta zinemari eskaintzen dien tartean Iruñeko sanferminak:  folklore-memoriaren eszenatokia eta lantegia izeneko saioa egingo da, ekainaren 7an, asteazkenarekin, 19:30ean, Mikel Aramburu eta Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Astebete geroago, ekainaren 14an, ordu berean, Josetxo Goia-Ariberen 5 aurresku dokumentala proiektatuko da. Jarraian, mahai-inguru bat egingo da, euskaraz, Josetxo Goia-Aribe berarekin eta Karlos Irujo, Oier Araolaza eta Pantxika Telleriarekin, euskal dantzaren lehena, oraina eta geroari buruz hitz egiteko. Ziklo honekin amaitzeko, ekainaren 15ean, 19:00etan, Erraldoien dantza aurkeztuko da, dokumentalaren zuzendari den Domingo Morenoren eskutik.

Ekainaren 21ean, 19:30ean, Gari Otamendik eta Oier Araolazak dantza lantegi bat eskainiko dute, euskaraz, Korrotik Pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua izenburupean. Izen-ematea doan da, eta Kondestablearen jauregira jo edo 010era edo 948420100era deitu behar da.

Musika- eta dantza-ikuskikzunak

Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde programako lehen dantza- eta musika-ikuskizunaren protagonistak La Pamplonesa Udal Musika-Banda eta Aiko dantza taldea izango dira, ekainaren 16an, 20:00etan, Burgoen plazan.

Muthiko, Iruña Taldea, Ortzadar, Oberena, Kaskallueta eta Eluntze dantza-taldeak Alde Zaharreko kaleetan barna ibiliko dira ekainaren 18an, igandearekin, 11:00etatik aurrera. Kondestablearen jauregitik abiatuta, Udaletxe plazan, San Frantzisko plazan, San Nikolas plazan, Sarasate pasealekuan eta Gazteluko plazan izango dira, Kondestablearen jauregian amaitu aurretik.

Orain arte belar, hemendik aurrera gari. Hori da Nafarroako musika eskoletako txistuko ikasleek eskainiko duten kontzertuaren izenburua. Iruñeko Mendigoiti IPko 4. eta 5. mailetako ikasleek eta Sarrigurengo Joaquín Lizarraga IPkoek txistua joko dute, ekainaren 21ean, 19:30ean, Udaletxe plazan. Aitor Urkizak zuzenduko du, eta Txistularien elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Euskofoniak musika-gogoeta eta dantza tradizionaleko ikuskizuna da, hizkuntza garaikidea baliatuta. Ekainaren 23an ikusi ahal izango da, 19:30ean, eta Txiplin (gitarra), Iñaki Lero (perkusioa) eta Iker Larumbe (dantzaria) izango dira bertan.

Kontzertuekin amaitzeko, La Pamplonesa Udal Musika-Bandak sanferminen aurretiko kontzertua eskainiko du ekainaren 30ean, 20:30ean, Udaletxe plazan.

 

Libro Blanco Sanfermines. Reflexión en torno a la fiesta: ‘Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde’

Palacio del condestable y recorridos por Casco Antiguo

  • EXPOSICIONES
  • Exposición sobre la evolución de la danza
  • 2 al 30 de junio
  • Duguna 1951-1953. Iruñeko dantzarien genesia/Génesis de los dantzaris de Pamplona
  • 8 de junio al 28 de julio
  • -Carteles de San Fermín. Selección de 24 carteles finalistas en el Concurso Internacional de Carteles de San Fermín 2017
  • 15 de junio al 18 de julio
  • Exposición fotográfica de Miguel Bergasa
  • 15 de junio hasta el 18 de agosto
  • -Ponte en mi lugar. Cuando ellas se divierten. Exposición colectiva de arte contemporáneo
  • 28 de junio al 18 de agosto. Comisarios Mariano Navarro y Javier Balda
  • 28 de junio. 19:00. Encuentro con artistas e inauguración de la exposición
  • MESAS REDONDAS, CONFERENCIAS Y CINE
  • Los Sanfermines de Pamplona: escenario y taller de la memoria folclórica
  • 7 de junio.19:30. Mikel Aramburu y J.A. Urbeltz.
  • Euskal dantza, lehena, oraina eta geroa (En euskera)
  • 14 de junio. 19:30. Proyección del cortometraje 5 Aurresku, de Josetxo Goia-Aribe y mesa redonda en euskera. Josetxo Goia-Aribe, Karlos Irujo, Oier Araolaza y Pantxika Telleria
  • Documental: La danza de los gigantes
  • 15 de junio. 19:00. Preestreno y coloquio con el director Domingo Moreno
  • Libres. Risueñas.
  • 28 de junio. 19:00. Encuentro con las artistas e inauguración de la exposición ‘Ponte en mi lugar. Cuando ellas se divierten’
  • TALLERES Y VISITAS GUIADAS
  • Pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua
  • 21 de junio. 19:30. Taller de danza en euskera a cargo de Gari Otamendi eta Oier Araolaza.
  • Inscripción a través del teléfono 010 (948420100, desde fuera de Pamplona o móviles) y en el Palacio del Condestable
  • Visitas guiadas a la exposición Soka
  • Viernes 9 de junio 18.30 y sábado 24 de junio 11.30. Castellano.
  • Sábado 17 de junio 11:30 y viernes 23 de junio 18:30. Euskera
  • Inscripción a través del teléfono 010 (948420100, desde fuera de Pamplona o móviles) y en el Palacio del Condestable
  • MÚSICA Y DANZA
  • Danzas de Pamplona / Iruñeko dantzak
  • Grupos de danza: Muthiko, Iruña Taldea, Ortzadar, Oberena, Kaskallueta y Eluntze
  • Domingo 18 de junio. A partir de las 11:00. Recorrido: Palacio del Condestable, Plaza del Ayuntamiento, Plaza San Francisco, Plaza de San Nicolas, Paseo Sarasate, Plaza del Castillo y Palacio del Condestable
  • Concierto Banda Municipal La Pamplonesa y AIKO
  • 16 de junio. 20:00. Plaza de los Burgos
  • Euskofoniak
  • ‘Txiplin’ (guitarra), Iñaki Lero (percusión) e Iker Larumbe (dantzari)
  • 23 de junio. 19:30
  • Orain arte belar hemendik aurrera gari
  • Concierto de los alumnos de txistu de las escuelas de música de Navarra: alumnos de música de 4º y 5º curso de Mendigoiti IP de Iruñea y Joaquín Lizarraga IP de Sarriguren. Colabora: Asociación Txistularis. Director Aitor Urkiza
  • 21 de junio.19:30. Plaza del Ayuntamiento
  • Concierto presanferminero de la Banda Municipal La Pamplonesa
  • 30 de junio. 20.30. Plaza Consistorial

Sanferminetako Liburu Zuria. Gogoeta festaren inguruan: Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde

Kondestablearen jauregia eta ibilbideak Alde Zaharrean barna

  • ERAKUSKETAK
  • Soka. Dantzaren bilakaerari buruzko erakusketa.
  • Ekainak 2 – 30
  • Duguna 1951-1953. Iruñeko dantzarien genesia
  • Ekainak 8 – uztailak 28
  • – Sanferminetako kartelak. 2017ko sanferminetako nazioarteko kartel-lehiaketan hautatutako 24 kartel finalisten sorta
  • Ekainak 15 – uztailak 18
  • Miguel Bergasaren argazki-erakusketa
  • Ekainak 15 – abuztuak 18
  • – Nire tokian jarri. Neskek ongi pasatzen dutenean. Arte garaikideko talde-erakusketa
  • Ekainak 28 – abuztuak 18. Komisarioak: Mariano Navarro eta Javier Balda
  • Ekainak 28. 19:00. Topaketa artistekin eta erakusketaren inaugurazioa
  • MAHAI-INGURUAK, HITZALDIAK ETA ZINEMA
  • Iruñeko sanferminak: folklore-memoriaren eszenatokia eta
  • Ekainak 7. 19:30. Mikel Aramburu eta J. A. Urbeltz.
  • Euskal dantza, lehena, oraina eta geroa (euskaraz)
  • Ekainak 14. 19:30. 5 Aurresku film laburra (Josetxo Goia-Aribe) eta mahai-ingurua euskaraz. Josetxo Goia-Aribe, Karlos Irujo, Oier Araolaza eta Pantxika Telleria.
  • Dokumentala: Erraldoien dantza
  • Ekainak 15. 19:00. Aurre-estreinaldia eta solasaldia, Domingo Moreno zuzendariarekin.
  • Libreak. Irribarretsuak.
  • Ekainak 28. 19:00. Topaketa artistekin eta Nire tokian jarri. Neskek ongi pasatzen dutenean erakusketaren inaugurazioa.
  • LANTEGIAK ETA BISITA GIDATUAK
  • Korrotik Pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua
  • Ekainak 21. 19:30. Dantza-lantegia, euskaraz, Gari Otamendi eta Oier Araolazaren eskutik.
  • Izena eman behar da, 010 telefonora deituta (Iruñetik kanpo edo mugikorretik deituz gero, berriz, 948420100 zenbakira) eta Kondestablearen jauregian
  • Bisita gidatuak Soka erakusketara
  • Ekainak 9 (ostirala), 18:30ean, eta ekainak 24 (larunbata), 11:30ean. Gaztelaniaz.
  • Ekainak 17 (larunbata), 11:30ean, eta ekainak 23 (ostirala), 18:30ean. Euskaraz
  • Izena eman behar da, 010 telefonora deituta (Iruñetik kanpo edo mugikorretik deituz gero, berriz, 948420100 zenbakira) eta Kondestablearen jauregian
  • MUSIKA ETA DANTZA
  • Iruñeko dantzak
  • Dantza-taldeak: Muthiko, Iruña Taldea, Ortzadar, Oberena, Kaskallueta eta Eluntze
  • Ekainak 18, igandea. 11:00etatik aitzina. Ibilbidea: Kondestablearen jauregia, Udaletxe plaza, San Frantzisko plaza, San Nikolas plaza, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza eta Kondestablearen jauregia
  • Kontzertua: La Pamplonesa Udal Banda eta AIKO
  • Ekainak 16. 20:00. Burgoen plaza
  • Euskofoniak
  • Txiplin (gitarra), Iñaki Lero (perkusioa) eta Iker Larumbe (dantzaria)
  • Ekainak 23. 19:30
  • Orain arte belar, hemendik aurrera gari
  • Nafarroako musika eskoletako txistuko ikasleen kontzertua: Iruñeko Mendigoiti IPko 4. eta 5. mailetako ikasleak eta Sarrigurengo Joaquín Lizarraga IPkoak. Laguntzailea: Txistularien elkartea. Zuzendaria: Aitor Urkiza
  • Ekainak 21. 19:30. Udaletxe plaza
  • La Pamplonesa Udal Bandaren sanferminen aurretiko kontzertua
  • Ekainak 30. 20:30. Udaletxe plaza

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba