El Ayuntamiento organiza talleres artísticos y visitas a la exposición ‘BAT: obra gráfica original colección Pi Fernandino’ dentro del proyecto Hiriartea / Udalak lantegi artistikoak eta bisitak antolatu ditu BAT: Pi Fernandino bildumako jatorrizko lan grafikoa erakusketara, Hiriartea proiektuaren barruan

Habrá talleres en la Sala de Armas los domingos hasta el 21 de mayo y en las vacaciones escolares después de Semana Santa
Arma Aretoan lantegiak egingo dira, igandeetan, maiatzaren 21era arte, eta Aste Santuaren osteko eskola-oporraldian

El Ayuntamiento de Pamplona ha programado para los domingos hasta el 21 de mayo y para las vacaciones escolares tras la Semana Santa una serie de talleres artísticos y creativos en la Sala de Armas de la Ciudadela, dirigidos tanto a público infantil como a público en general, enmarcados en la exposición ‘BAT: obra gráfica original colección Pi Fernandino’. Estas actividades forman parte del proceso de creación y puesta en marcha del programa Hiriartea, proyecto que impulsa la Ciudadela como un espacio abierto de encuentro, de disfrute y de conocimiento con la creación contemporánea.

El objetivo de ambas actividades es dar a conocer y acercar a las personas la obra gráfica, una de las disciplinas artísticas menos conocidas. En estos talleres se mostrará la singularidad del grabado, sus distintas técnicas y posibilidades plásticas, y su carácter de obra original múltiple. La exposición ‘BAT’ recoge collages, aguafuertes, litografías, serigrafías, grabados, xilograbados y huecograbados, impresiones sobre distintos soportes o facsímiles… cedidas por la Colección Pi y Fernandino. En total más de 80 obras de 63 autores que, en su mayoría, pertenecen a la década de los 90. La muestra se enriquece con tres piezas audiovisuales y otras tres obras procedentes de la Colección de Arte Contemporáneo del Ayuntamiento de Pamplona.

Estas actividades las llevará a cabo la empresa artística La Chincheta Bruna. La concejala delegada de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maider Beloki, ha presentado en la comisión de Asuntos Ciudadanos, los detalles de las dos propuestas culturales y artísticas que se van a poner en marcha.

Visita y talleres los domingos hasta el 21 de mayo

En ‘Domingos 9/9’ se proponen actividades dirigidas a todo tipo de públicos, especialmente infantil, acompañado de personas adultas, para las mañanas de todos los domingos hasta el 21 de mayo. Los talleres son de carácter abierto, sin necesidad de realizar inscripción previa. Se propone en ellos un acercamiento a las técnicas de grabado y estampación mediante una breve visita a la exposición, en la que se explicará una selección de las obras y, posteriormente, se realizará un taller práctico relacionado con la visita.

La actividad se desarrollará de 11.30 a 13.30 horas. Los días 16 de abril y 7 de mayo el taller se dedicará al gesto y la mancha, con monotipos, estampaciones y collages; el 2 y 23 de abril y el 14 de mayo se abordarán nuevas figuraciones con poliespán, reserva y estarcido; y los días 9 y 30 de abril y 21 de mayo las sesiones se celebrarán bajo el título de ‘El espacio habitado. Punta seca’.

Talleres para menores y público en general, del 18 al 21 de abril

Para los días de vacaciones escolares después de la Semana Santa, el Ayuntamiento propone el programa ‘Tinta, papel…¡¡ESTAMPA!!’, compuesto por talleres dirigidos, por una parte, a menores y, por otra, a todo tipo de públicos. Se celebrarán los días 18, 19, 20 y 21 de abril. Por las mañanas, de 11 a 13 horas, dirigidos a menores entre 5 y 13 años, se realizará cada día una actividad diferentes relacionada con las técnicas de grabado y estampación. Para estos talleres gratuitos será necesaria la inscripción en el teléfono 010 o 948 420 100 para fuera de Pamplona, móviles o llamadas realizadas dentro de tarifa plana con un operador telefónico. Los grupos tendrán un máximo de veinte participantes.

Por las tardes, de 17.30 a 19.30 horas, las sesiones dirigidas a todo tipo de públicos contarán con la presencia de seis artistas gráficos que darán a conocer diferentes técnicas de grabado. La sala se dividirá en cuatro espacios de trabajo diferenciados. Habrá un espacio de serigrafía con Blanca Razquin y Paco Ramos, donde se explicarán las bases de esta técnica de impresión mediante sencillos procedimientos; un espacio de tórculo con Kontxesi Vicente y Araitz Urbeltz, donde se trabajarán las técnicas de la punta seca y litografía; y un espacio de prensa con Raquel Inglés y Marijose Recalde, donde se contarán con una prensa vertical con la que trabajar técnicas aditivas y xilografía. Por último, habrá un rincón de experimentación, que no contará con la supervisión de artistas, sino que se dejará al alcance de las personas visitantes distintos tipos de soportes, materiales y matrices con los que experimentar libremente.

Cada espacio será ocupado por un artista que trabajará durante dos días en la sala junto a las personas que acudan a la sesión. La sala estará habilitada diferenciando áreas de trabajo específico para no interferir en el desarrollo de la actividad. El mobiliario necesario será cedido por la Fundación Traperos de Emaús.

Iruñeko Udalak lantegi artistikoak eta sormen lantegiak antolatu ditu igandeetan, maiatzaren 21era arte, eta Aste Santuaren osteko eskola-oporraldian, Ziudadelako Arma Aretoan, haurrei zein jende orori zuzenduak, BAT: Pi Fernandino bildumako jatorrizko lan grafikoa erakusketaren barruan. Jarduera horiek Hiriartea programaren sorkuntza- eta abiatze-prozesuaren parte dira. Ziudadela sorkuntza garaikidearekin bat egin, hartaz gozatzeko eta hura ezagutzeko gune ireki gisa bultzatzen duen programa da Hiriartea.

Jarduera horien xedea da herritarrei obra grafikoa ezagutzera eman eta hurbiltzea; izan ere, arte-diziplina ezezagunenetakoa da lan grafikoa. Lantegietan erakutsiko dira zer duten bereizgarri grabatuek, zeintzuk diren teknikak eta aukera plastikoak, eta azalduko da, baita ere, jatorrizko izaera seriatua. BAT erakusketak Pi Fernandino bildumak lagatako collageak, akuaforteak, litografiak, serigrafiak, grabatuak, xilograbatuak eta sakongrabatuak, hainbat euskarritan egindako inprimatzeak eta faksimileak biltzen ditu. Orotara, 63 egileren 80 obra baino gehiago, gehienak, 90eko hamarkadakoak. Ikus-entzunezko hiru laneketa Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumatik datozen beste hiruk osatzen dute erakusketa.

La Chincheta Bruna enpresa artistikoa arduratuko da jarduera horietaz. Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik Herritarren Aferen Batzordean aurkeztu ditu abian jarriko diren bi proposamen kultural eta artistiko horiek.

Bisitak eta lantegiak igandeetan, maiatzaren 21era arte

9/9 igandeak programak jende orori zuzendutako jarduerak proposatzen ditu, baina batez ere haurrei zuzendutakoak –pertsona heldu batez lagunduta–, igande goizetarako, maiatzaren 21era arte. Lantegiak irekiak dira, eta ez da aurrez izena eman behar. Grabatuak eta estanpazioak egiteko teknikak ezagutzeko saioak egingo dira; lehenengo, erakusketa labur baten bitartez, non hautatutako lan sorta batzuen nondik-norakoak azalduko diren, eta gero, lantegi praktiko bat egingo da, betiere bisitan landutakoarekin lotuta.

Jarduerak 11:30etik 13.30era izango dira. Apirilaren 16an eta maiatzaren 7an lantegiak keinuari eta orbanari buruzkoak izango dira, monotipo, estanpazio eta collageekin; apirilaren 2an eta 23an eta maiatzaren 14an figurazio berriak landuko dira, poliespan, erreserba eta txantiloiarekin; apirilaren 9an eta 30ean eta maiatzaren 21ean, Hartutako espazioa. Punta lehorra izeneko saioak egingo dira.

Haurrendako eta jende ororendako lantegiak, apirilaren 18tik 21era

Aste Santuaren osteko eskola-oporraldirako Udalak Tinta, papera… ESTANPA EZAZU! izeneko programa prestatu du: batetik haurrei zuzendutako lantegiak, eta bestetik jende orori zuzendutakoak. Apirilaren 18, 19, 20 eta 21ean izango dira. Goizetan, 11:00etatik 13:00etara, 5 eta 13 urte arteko haurrei zuzenduta, egun bakoitzean, grabatu eta estanpazio teknikekin lotutako jarduera ezberdin bat egingo da. Doako lantegi hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 010era deituta, edo 948 420 100 zenbakira, Iruñeaz kanpotik deituz gero, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada. Taldeek gehienez ere 20 partaide izango dituzte.

Arratsaldeetan, 17:30etik 19:30era, jende orori zuzendutako saioetan, sei artista grafiko egongo dira, eta partaideei grabatu-teknika ezberdinak erakutsiko dizkiete. Aretoa 4 lan-esparrutan banatuko da: serigrafia-gunea, Blanca Razquin eta Paco Ramos lagun, non inprimaketa-teknika jakin horren oinarriak azalduko baitira, prozedura errazen bitartez; torkulu-gunea, Kontxesi Vicente eta Araitz Urbeltz lagun, non punta lehorra eta litografiaren teknikak landuko diren; eta prentsa-gunea, Raquel Inglés eta Marijose Recalde lagun, non gainjartze-teknikak eta xilografiarenak landuko diren, prentsa bertikal bat erabilita. Azkenik, esperimentu-txoko bat ere egongo da, non ez baita inongo artistarik izango; partaideek erabaki ahal izango dute zein euskarri, material eta trokelekin lan egin, eta hartara, modu askean esperimentatu.

Gune horietako bakoitzean artista bat egongo da, zeinak bi egunetan zehar aretoan lan egingo duen saioetara doazen pertsonekin batera. Areto barruan berezko lan-esparruak bereizita egongo dira, jardueraren garapena ez oztopatzeko. Emauseko Trapuketarien fundazioak lagako ditu beharrezkoak diren altzariak.

Hiriartea. Talleres

  • Domingos 9/9
    • De 11.30 a 13.30 horas. Sala de Armas de la Ciudadela. Dirigidos a todo tipo de públicos, especialmente infantil acompañado de personas adultas. No se requiere inscripción previa
    • Domingos 26 de marzo, 16 de abril y 7 de mayo. El gesto y la mancha. Monotipo, estampación y collage.
    • Domingos 2 y 23 de abril y 14 de mayo. Nuevas configuraciones. Talla en poliespán, reserva y estarcido
    • Domingos 9 y 30 de abril y 21 de mayo. El espacio habitado. Punta seca
  • Tinta, papel… ¡¡ESTAMPA!!. Sala de Armas de la Ciudadela. Días 18, 19, 20 y 21 de abril
    • De 11 a 13 horas. Menores de 5 a 13 años. Técnicas de grabado y estampación. Máximo de 20 menores. Inscripciones en el 010 o 948 420 100 para fuera de Pamplona, móviles o llamadas realizadas dentro de tarifa plana con un operador telefónico
    • De 17.30 a 19.30 horas. Seis artistas gráficos darán a conocer diferentes técnicas de grabado: Blanca Razquin y Paco Ramos (serigrafía), Kontxesi Vicente y Araitz Urbeltz (tórculo) y Raquel Inglés y Marijose Recalde (prensa)

Hiriartea. Lantegiak

  • 9/9 igandeak

    • 11:30etik 13:30era. Ziudadelako Arma Aretoa Jende orori zuzenduta, batez ere haurrei, pertsona heldu batez lagunduta. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

    • Martxoak 26, apirilak 16 eta maiatzak 7 (igandeak). Keinua eta orbana. Monotipoa, estanpazioa eta collagea.

    • Apirilak 2 eta 23, eta maiatzak 14 (igandeak). Figurazio berriak. Tailla poliespanean, erreserba-metodoak eta txantiloiz pintatzea.

    • Apirilak 9 eta 30, eta maiatzak 21 (igandeak). Hartutako espazioa. Punta lehorra

  • Tinta, papera… ESTANPA EZAZU! Ziudadelako Arma Aretoa Apirilak 18, 19, 20 eta 21.

    • 11:00etatik 13:00etara. 5 eta 13 urte bitarteko haurrendako. Grabatu eta estanpazio teknikak. 20 haur, gehienez ere. Izena emateko 010era deitu, edo 948 420 100 zenbakira, Iruñeaz kanpotik deituz gero, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada.

    • 17:30etik 19:30era. Sei artista grafikok grabatu-teknika ezberdinak erakutsiko dituzte: Blanca Razquin eta Paco Ramos (serigrafia), Kontxesi Vicente eta Araitz Urbeltz (torkulua), eta Raquel Inglés eta Marijose Recalde (prentsa).

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *