Saltear al contenido principal

El Ayuntamiento introduce una fase de presentación y explicación de bocetos al Concurso del Cartel de San Fermín para dar más valor al trabajo creativo / Zirriborroak aurkeztu eta azaltzeko fase bat txertatu du Udalak sanferminetako kartel-lehiaketan, sormen-lanari balio handiagoa emateko

En un primer momento, los autores deberán explicar planteamiento y concepto, y sólo tendrán que entregar el cartel los 20 que se seleccionen

Egileek lanaren planteamendua eta kontzeptua azaldu beharko dituzte hasiera batean, eta hautatzen diren 20 egileek bakarrik entregatu beharko dute kartela

El Ayuntamiento de Pamplona ha introducido cambios en el tradicional concurso para la elección del cartel de San Fermín para tratar de dar más valor al trabajo creativo. Según recogen las nuevas bases, en un primer momento no será necesario entregar el cartel en soporte, sino un boceto con una explicación del planteamiento y del concepto de idea. Con estos elementos, se preseleccionarán 20 candidatos, a los que sí se pedirá la impresión y presentación en soporte rígido para su evaluación. El jurado entonces elegirá ocho finalistas para someterlos a la votación popular, como se viene realizando desde el año 2008.

Las nuevas bases del concurso han sido dadas a conocer esta mañana en rueda de prensa por la concejala delegada de Cultura y Educación, Maider Beloki, y la directora del área, Maitena Muruzabal. Según han explicado, con esta iniciativa se busca combinar la participación libre, manteniendo el carácter abierto del certamen, con un criterio más ‘profesional’, al dar valor al concepto, al trabajo creativo, de manera que los trabajos que se presenten contengan ideas trabajadas.

Las nuevas bases se publicarán en los próximos días en el Boletín Oficial de Navarra, lo que marcará el inicio del plazo de presentación de candidaturas. Terminará a las 13.30 horas del día 28 de marzo.

Iruñeko Udalak zenbait aldaketa txertatu ditu sanferminetako kartela aukeratzeko ohiko lehiaketara, sormen-lanari balioa handiagoa emateko asmoz. Oinarri berrietan jasotakoaren arabera, hasiera batean ez da beharrezkoa izango kartela euskarrian entregatzea, baizik eta zirriborro batekin nahikoa izango da, planteamenduaren eta ideia-kontzeptuaren azalpenarekin. Horiek ikusita, 20 hautagairen lehen aukeraketa bat egingo da, eta horiei eskatuko zaie lana inprimatzea eta euskarri zurrun batean entregatzea, ebaluatua izan dadin. Epaimahaiak orduan zortzi finalista aukeratuko ditu, horien artean herritarrek bozketa egin dezaten, 2008az geroztik egin ohi den bezala.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek gaur goizeko prentsaurrekoan eman dituzte ezagutzera lehiaketaren oinarri berriak. Azaldu dutenez, ekimen honen helburua da lehiaketaren izaera irekiari heltzea, parte-hartze librea mantenduta, eta aldi berean irizpide “profesionalago” batekin uztartzea, hartara kontzeptuari eta sormen-lanari balio handiagoa aitortuz eta aurkeztutako lanek ideia landuak izan ditzaten lortze aldera.

Oinarri berriak datozen egunotan argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta horrekin bat ezarriko da hautagaitzak aurkezteko epearen hasiera. Epe hori martxoaren 28an amaituko da, 13:30ean.

Primero, sólo bocetos y explicación

Como en años anteriores, la participación en el concurso del cartel de San Fermín es libre. Podrá presentarse un solo boceto por autor o autora, que será original e inédito y de técnica libre. No podrán participar obras finalistas de ediciones anteriores.

En un primer momento, a diferencia de años anteriores, no se deberá entregar el cartel, sino un boceto del cartel, en formato 1.000 x 700 mm y con el texto ‘Pamplona/Iruña, San Fermín 2018, 6 al 14 de julio / Uztailaren 6tik 14ra’. El boceto deberá ir acompañado de un texto que explique el desarrollo teórico del concepto y los elementos que conforman el cartel tales como composición, colores, tipografía, simbología, etc. Este texto tendrá una extensión máxima de dos folios DINA4.

Esta documentación no debe contener firma del autor ni datos que le identifiquen: solo se hará referencia al lema. Se entregará en un dispositivo de almacenamiento USB, que contendrá una carpeta con la documentación  (boceto y explicación) identificada con el lema del cartel. En sobre cerrado, en cuyo exterior figurará el lema, se entregará el nombre y apellidos del autor o autora, domicilio, número de teléfono, email, fotocopia del DNI, breve curriculum y declaración firmada de que la obra presentada es original e inédita.

Los trabajos se entregarán en el Área de Cultura y Educación del Ayuntamiento de Pamplona, en la calle Descalzos 72, 2ª planta.

Hasieran, zirriborroa eta azalpena besterik ez

Aurreko urteetan bezala, sanferminetako kartel-lehiaketan parte hartzea librea da. Egile bakoitzak zirriborro bakarra aurkezten ahalko du, originala, argitaragabea eta teknika librekoa. Ezin izanen dira aurkeztu aurreko edizioren batean finalistak izandako obrak.

Aurreko urteetan ez bezala, ez da kartela hasieran entregatu beharko, baizik eta kartelaren zirriborro bat, 1.000 x 700 mm-ko formatuan, “Pamplona/Iruña San Fermín 2018, 6 al 14 de julio / Uztailaren 6tik 14ra” testuarekin. Zirriborroarekin batera testu bat entregatu beharko da, non azalduko baitira kontzeptuaren garapen teorikoa eta kartelaren osagaiak, hala nola konposizioa, koloreak, tipografia, sinbologia, eta abar.

Testu horrek ez du autorearen sinadurarik ez identifikazio daturik eduki behar: leloari baino ez dio erreferentzia egingo. Biltegiratzeko USB gailu batean aurkeztu beharko da, eta agiriek (zirriborroa eta azalpena) karpeta batean sartuta egon beharko dute, kartelaren leloarekin identifikatuta. Gutun-azal itxi batean entregatuko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, NANaren fotokopia, curriculum laburra eta aurkeztutako obra originala eta argitaragabea dela dioen aitorpena; kanpoaldean, kartelaren leloa ageriko da.

Lanak Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Alorrean (Descalzos k. 72, 2. solairua) aurkeztu behar dira.

Fases de selección

El jurado, presidido por la directora del Área de Cultura y Educación e integrado por cinco profesionales del campo del diseño, la comunicación o las artes plásticas, y el técnico de artes plásticas del Ayuntamiento, seleccionará 20 bocetos prefinalistas. A estos 20 candidatos se dará un plazo máximo de una semana  para entregar el cartel definitivo en las dependencias de la Ciudadela de Pamplona. Estos 20 carteles deberán producirse sobre un soporte rígido para su valoración por el jurado y su exposición posterior. El Ayuntamiento asumirá hasta un máximo de 100 euros por cartel para esta producción.

Tras esta preselección, el jurado se reunirá para valorar los 20 carteles producidos y elegirá los ocho finalistas. Estos ocho carteles, como se viene realizando en los últimos diez años, se someterá a votación popular, de manera que será el cartel más votado por la ciudadanía de Pamplona el ganador. El premio estará dotado con 3.600 euros.

Hautapen-faseak

Epaimahaiak –Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendaria buru izango delarik eta diseinuaren, komunikazioaren edo arte plastikoen arloko bost profesionalek eta Udaleko arte plastikoetako teknikariak osatua– aurrefinalistak izango diren 20 zirriborro aukeratuko ditu. Hogei hautagai horiei astebete emango zaie gehienez ere behin betiko kartela Iruñeko Ziudadelan aurkezteko. Euskarri zurrun batean gainean aurkeztu beharko dira 20 kartel horiek, epaimahaiak balorazioa egin dezan, eta gero, erakusgai jartzeko. Udalak bere gain hartuko du kartelaren produkzio-kostua, gehienez ere 100 euro ordainduta kartel bakoitzagatik.

Lehen aukeraketa horren ostean, epaimahaia produzitutako 20 kartel horiek ebaluatzeko bilduko da, eta zortzi finalistak hautatuko ditu. Azken hamar urteetan egin bezala, zortzi kartel horiek herri-bozketaren fasera igaroko dira, eta herritarren boto gehien eskuratzen duen kartela izango da irabazlea. Saria 3.600 eurokoa izango da.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba