El Ayuntamiento impulsa una convocatoria de ayudas para jóvenes de Pamplona que fomenta la creación y producción de proyectos culturales y artísticos en euskera / Udalak diru-laguntza deialdi berri bat bultzatu du Iruñeko gazteendako, euskarazko proiektu kultural eta artistikoak sortzea eta ekoiztea sustatze aldera

La Concejala de Cultura y Política Lingüística presenta en Comisión la nueva convocatoria que promueve el uso del euskera en el tiempo de ocio
Kulturako eta Hizkuntza Politikako zinegotziak euskararen erabilera aisialdian sustatzen duen deialdi berri bat aurkeztu du Batzordean

El Ayuntamiento de Pamplona impulsa este año una nueva convocatoria de ayudas dirigida a jóvenes de Pamplona para fomentar la creación y producción de proyectos culturales y artísticos en euskera, según ha informado hoy en la Comisión de Asuntos Ciuadadanos la concejala de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maider Beloki. Estará dotada con 20.000 euros y busca promover el uso del euskera en la ciudad tanto en su producto final como en el proceso de su creación. Podrán presentar solicitud grupos de jóvenes de entre 16 y 35 años de los que al menos la mitad de los componentes estarán empadronados en Pamplona.

Las ayudas irán destinadas a la ejecución de proyectos artísticos y culturales nuevos en los que se use como lengua de comunicación el euskera, sean organizados por grupos de jóvenes y no estén incluidos en actividades ya organizadas por entidades públicas o privadas. Las propuestas deberán ayudar a la consolidación del grupo, tanto en lo concerniente a la creatividad artística y cultural como en lo que se refiere al desarrollo personal de sus miembros, siendo el euskera la lengua de relación interpersonal habitual entre los componentes del grupo.

Proyecto elaborado en grupo con una obra final que pueda exhibirse

Los proyectos deberán contar con objetivos creativos y la búsqueda de un resultado final que podrá ser exhibido ante el público. De hecho, el Ayuntamiento se reserva la posibilidad de incluir hasta un máximo de dos veces la exhibición del proyecto en su programación cultural de forma gratuita exceptuando los gastos de producción.

Las actividades podrán pertenecer a cualquiera de los ámbitos de la creatividad cultural y artística como música, teatro, cine, audiovisuales, danza, actividades literarias, artes plásticas o tradiciones culturales propias siempre que el uso del idioma sea parte esencial de la actividad. Las actividades deberán ser de producción propia o, en todo caso, implicar el desarrollo y elaboración de un trabajo propio del grupo. Quedan excluidas de las ayudas las actividades de carácter festivo o lúdico que no tengan otro fin que su propia organización. Tampoco se subvencionarán los viajes y desplazamientos no relacionados directamente con el proceso creativo. Las ayudas serán compatibles con subvenciones o premios de otras entidades siempre que no cubran el total del coste del proyecto y que se declare la cantidad de ayuda recibida.

Los grupos estarán formados por un mínimo de dos jóvenes de entre 16 y 35 años. En caso de ser más, las 2/3 partes tendrán edades comprendidas entre los 16 y los 35 años. Al menos uno de los miembros será mayor de edad. Si el grupo está compuesto por jóvenes menores de edad, existirá una persona adulta que será responsable del grupo. Los solicitantes deben estar al corriente de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social así como no ser deudores por resolución de procedencia de reintegro.

Los proyectos serán estudiados por una comisión que los valorará en función de criterios de calidad del proyecto (40 puntos), de su potencialidad de fomentar el uso del euskera (20 puntos), de su interés social (20 puntos) y de su viabilidad tanto desde el punto de vista económico como en cuanto a la posibilidad material de su ejecución (20 puntos). Tras la valoración, se financiarán de acuerdo a los puntos obtenidos y se incluirán tantos proyectos como la cuantía de la convocatoria permita, ya que se les dotará de una financiación que los haga posible.

Jóvenes que saben euskera pero que no lo utilizan en sus actividades culturales

Según los datos del último censo de población, que es de 2011, el porcentaje de jóvenes de entre 15 y 24 años que tenían dominio del euskera en Pamplona era del 20,4% (3.881 personas) a los que hay que añadir el 11,3% (2.151) de vasco parlantes pasivos (entienden bien y hablan con dificultad). Para los jóvenes de entre 25 y 34 los datos eran 11,5% (3.184) y 8,7 (2.388) respectivamente. Paralelamente, los datos de utilización del euskera en contextos no formales, es decir, fuera de las aulas, son bajos. Teniendo en cuenta todas las edades, el uso del euskera en la vía pública en Pamplona fue en ese mismo año de 2011 del 2,7%.

El Ayuntamiento ha tenido en cuenta a la hora de promover esta nueva convocatoria que la supervivencia de una lengua depende más de su utilización que del número de hablantes que tenga y que resulta evidente la necesidad de articular una política lingüística dirigida a fomentar el uso del euskera en la población en general y en los jóvenes en particular. Además, la creatividad artística y cultural es un campo en el que se realiza un uso cualificado del idioma y supone un importante factor multiplicador de la utilización por la sensación satisfactoria que provoca. Fomentar el uso del euskera en esta actividad creativa se convierte así en un elemento importante de la política lingüística.

En el mismo sentido de impulsar la promoción del euskera, los productos culturales concebidos y creados en esta lengua producen también una atracción hacia el idioma, fomenta el acercamiento al euskera y supone un acicate para su aprendizaje.

De acuerdo a la documentación que acompaña el expediente, la convocatoria engarza también con los objetivos de política municipal en el sector de la juventud, uno de cuyos objetivos es apoyar la creatividad y la producción cultural y artística hecha por jóvenes.

Iruñeko Udalak gazteendako diru-laguntza deialdi berri bat bultzatu du aurten, euskarazko proiektu kultural eta artistikoak sortzea eta ekoiztea sustatze aldera; hala eman du jakitera gaur Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik. 20.000 euro joko ditu eta hirian euskararen erabilera sustatzea du helburu, izan azken produktu gisa, izan sormen prozesuan zehar. 16 eta 35 urte arteko gazte taldeek aurkez ditzakete eskabideak, betiere taldeak zenbat kide izan eta gutxienez horien erdiak Iruñean erroldatuta badaude.

Diru-laguntzak honako baldintza hauek betetzen dituzten proiektu artistiko eta kultural berriak gauzatzera bideratuko dira: euskara komunikazio-hizkuntza izatea, gazte taldeek antolatzea, eta beste erakunde publiko zein pribatuek jada antolatutako jardueretan sartuta ez egotea. Proposamenek taldea errotzen lagundu beharko dute, bai sormen artistiko eta kulturalari dagokionez, bai taldekideen garapen pertsonalari dagokionez, eta euskara izango da taldekideek haien arteko harremanetan erabiliko duten hizkuntza.

Taldean egindako proiektua, erakusteko moduko azken lan batekin

Proiektuek sormenezko helburuak izan beharko dituzte, eta jendaurrean erakusteko moduko emaitza bilatu beharko dute. Berez, Udalak proiektua gehienez ere bi aldiz programazio kulturalaren barruan doan sartzeko aukera gordetzen du beretzat (ekoizpen gastuak salbu).

Jarduerak sormen kultural eta artistikoaren edozein alorretakoak izan daitezke: musika, antzerkia, zinea, ikus-entzunezkoak, dantza, literatur-jarduerak, arte plastikoak, kultur tradizioak… betiere, hizkuntzaren erabilera jardueraren funtsezko zati bada. Jarduerak berezko ekoizpenak izan beharko dira, edo, edozein kasutan, taldearen lan propio bat garatu eta gauzatzea eskatzen dutenak. Jarduera ludiko edo jai girokoak diru-laguntzetatik kanpo geratzen dira, jarduera horiek antolatzea ez beste helbururik ez badute. Sormen prozesuarekin zuzenean lotuta ez dauden bidaiak eta joan-etorriak ere ez dira diruz lagunduko. Diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde batzuen diru-laguntza edo sariekin, baldin eta horiek ez badute proiektuaren guztizko zenbatekoa estaltzen eta betiere jasotako diru-kopurua adierazi beharko delarik.

Taldeak 16 eta 35 urte arteko bi gaztek osatu beharko dituzte, gutxienez. Jende gehiago izatekotan, taldekideen bi heren 16 eta 35 urte artekoak izan beharko dira. Taldekideetako bat gutxienez adin nagusikoa izango da. Taldea adingabez osatuta badago, pertsona heldu bat egongo da taldearen arduradun gisa. Eskatzaileek egunean izan behar dituzte, zergei eta eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak, eta ezingo dira zordun izan behin diru-itzulketa bidezkoa dela ebatzita.

Batzorde batek proiektuak aztertuko ditu hainbat irizpide aintzat hartuta: proiektuaren kalitate teknikoa (40 puntu), euskararen erabilera sustatzeko ahalmena (20 puntu), gizarte-interesa (20 puntu), eta bideragarritasuna, bai ekonomiaren ikuspegitik bai gauzatzeko aukera materialaren aldetik (20 puntu). Balorazio horren ostean, jasotako puntuen arabera finantzatuko dira, eta deialdiaren zenbatekoak zenbat proiektu babesteko ahalmena izan eta horrenbeste sartuko dira, proiektuak gauzatu ahal izateko diru-zuzkidura emango baitzaie.

Euskara dakiten gazteak, baina kultur jardueretan erabiltzen ez dutenak

Azken populazio-erroldaren datuen arabera –2011koa da azkena–, Iruñean euskara zekiten 15 eta 24 urte arteko gazteen ehunekoa % 20,4koa zen (3.881 pertsona). Horiei euskaldun pasiboak –ongi ulertzen dute baina zailtasunez hitz egin– gehitu behar zaizkie, % 11,3 (2.151). 25 eta 34 urte arteko gazteen artean ehuneko horiek honako hauek ziren: % 11,5 euskaldun (3.184), eta % 8,7 (2.388) euskaldun pasibo. Era berean, testuinguru ez formaletan –hots, ikasgeletatik kanpo– euskararen erabileraren inguruko zifrak baxuak dira. Adin guztiak aintzat hartuta, 2011n, euskararen erabilera kalean % 2,7koa izan zen Iruñean.

Deialdi berri hau bultzatzerako orduan, Udalak aintzat hartu du hizkuntza baten biziraupena erabileraren menpe dagoela, hiztun kopuruaren menpe baino, eta nabarmena dela hizkuntza politika euskararen erabilera sustatzera bideratu beharra, herritarren artean, oro har, eta gazteen artean, bereziki. Gainera, sormen artistiko eta kulturalaren alorrean hizkuntza jasoa erabiltzen da, eta erabilera areagotzeko faktore garrantzitsu bat da, eragiten duen sentsazio betegarria dela-eta. Hala, sormenezko jarduera honetan euskararen erabilera sustatzea hizkuntza politikako elementu garrantzitsu bilakatzen da.

Euskara sustatzeko zentzu horretan ere, hizkuntza honetan jaio eta sortzen diren kultur proiektuek hizkuntzarenganako erakarpena eragiten dute, euskarara gerturatzea sustatzen dute, eta ikasteko grina piztu

Espedientearekin batera doazen agirien arabera, deialdi hau lotuta dago, baita ere, gaztediaren alorreko udal-politikako helburuekin, horietako bat baita gazteek egindako sormen eta ekoizpen kultural eta artistikoa laguntzea.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *