Saltear al contenido principal

El artista pamplonés José Ignacio Agorreta vuelve a la Ciudadela con una exposición de 45 óleos que muestran espacios, lugares y objetos cotidianos en abandono / José Ignacio Agorreta artista iruindarra Ziudadelan izango da berriz ere, bertan behera utzitako gune, leku eta eguneroko objektuei buruzko 45 olio-pinturen erakusketa batekin

La exposición se puede visitar en la planta baja del Pabellón de Mixtos hasta el 24 de septiembre

Erakusketa irailaren 24ra arte egongo da ikusgai, Mistoen eraikineko beheko solairuan

El pamplonés José Ignacio Agorreta regresa a la Ciudadela ocho años después de su última exposición para presentar una selección de 45 cuadros, óleos sobre lienzo, en los que reflexiona, a través de la pintura de lugares, espacios y elementos de la vida cotidiana, sobre los efectos del abandono, la soledad y el paso del tiempo. Las obras están realizadas entre 2012 y 2017, cinco años en los que el autor no ha expuesto en Pamplona.

La directora de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal, y el propio José Ignacio Agorreta han presentado la muestra que se podrá contemplar hasta el domingo 24 de septiembre en la planta baja del Pabellón de Mixtos. La exposición se divide en tres series, ‘Traslados’, ‘Huellas’ y ‘Equilibrios’, en los que representa diferentes estancias, elementos e incluso naturaleza, con una remarcada importancia de la luz, “una luz silenciosa, más blanca a medida que transcurren los días” de ese abandono, de esa soledad de los espacios pintados); y con un cromatismo muy peculiar, con colores atenuados, ocres, blancos rotos,… acorde a esos lugares y objetos que plasman el olvido del paso del tiempo.

En ‘Traslados’ se muestran esas estancias, esos lugares abandonados, que han perdido la vida que habitaba en ellos, sin saber si volverá. “Se fueron todos, y no hay nadie que crea que pueden volver. A los unos se lo impide la evidencia de la ruina, el hundimiento o el derribo. A los otros el polvo que embalsama los objetos que dejaron en el lugar que siempre había ocupado”. En ‘Huellas’ se reflejan detalles de esa ausencia, elementos de la vida cotidiana, como teléfonos, perchas, enchufes, cables o pan, abandonados a su suerte en el hogar y condenados al abandono. Por último, ‘Equilibrios’ se asoma a la naturaleza plasmando con tonos de blanco la rigidez y la geometría de diferentes ramas de árboles.

Las salas de exposiciones de la Ciudadela se abren este viernes 21 de julio, con horario de martes a viernes de 18.30 a 21 horas, los sábados de 12 a 14 horas y de 18.30 a 21 horas y los domingos y festivos, solo de mañana, de 12 a 14 horas. Los lunes los espacios expositivos de la Ciudadela permanecerán cerrados. Se han previsto dos encuentros con el autor, a modo de visitas guiadas a la muestra, los domingos 27 de agosto y 24 de septiembre.

José Ignacio Agorreta artista iruindarra Ziudadelan izango da berriz ere, azken erakusketa egin eta zortzi urte ondoren, 45 koadrotako hautaketa bat aurkezteko –olio-pinturak mihise gainean–, non hausnarketa egiten baitu, eguneroko gune, leku eta elementuak margotuta, zerbait uzteak, bakardadeak eta denboraren joanak dituen ondorioei buruz. 2012 eta 2017 artean margotu ditu koadroak, eta bost urte horietan egileak ez du erakusketarik egin Iruñean.

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zuzendari Maitena Muruzábalek eta José Ignacio Agorretak berak aurkeztu dute erakusketa, zeina irailaren 24ra arte, igandearekin, egongo baita ikusgai, Mistoen eraikineko beheko solairuan. Erakusketa hiru ataletan banatzen da –Garraioak, Aztarrenak eta Orekak– non gelak, elementuak eta natura bera ere irudikatzen dituen, argiaren garrantzia azpimarratuz. Margotutako guneen utzikeriaren eta bakardadearen “argi isila, egunak igaro ahala gero eta zuriagoa”, kromatismo bitxi batekin: kolore motelduak, okreak, zuri apurtuak…, denboraren iraganaren ahanztura irudikatzen duten leku eta objektu horiekin bat egiten dutelarik.

Garraioak atalean gelak erakusten dira, bertan behera utzitako leku horiek, bertan zegoen bizitza galdu dutenak, berriro itzuliko den jakin gabe. “Denak joan ziren, eta ez dago itzul daitezkeela uste duenik. Batzuei hondamen nabarmenak, horma eta teilatu lurreratuek eragozten diete itzultzea. Besteei hautsak, betiko tokian utzi zituzten objektu haiek baltsamatu dituenak”. Aztarrenak atalean ez egote horren xehetasunak islatzen dira, eguneroko bizitzako elementuak, hala nola telefonoak, esekigailuak, entxufeak, kableak eta ogia, etxean bazter utzita eta abandonura kondenatuta. Azkenik, Orekak atalean, natura azaltzen da, eta zuhaitzen hainbat adarren zurruntasuna eta geometria irudikatzen ditu tonu zuriekin.

Ziudadelako erakusketa-aretoak uztailaren 21ean irekiko dira, ostiralarekin, eta honako ordutegi hau izango dute: asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Astelehenetan Ziudadelako erakusketa-aretoak itxita egongo dira. Egilearekin bi topaketa egitea aurreikusita dago, bisita gidatu gisa, abuztuaren 27an eta irailaren 24an (igandeak).

Cuarta exposición individual en la Ciudadela

José Ignacio Agorreta (Pamplona, 1963) es uno de los artistas habituales en exposiciones individuales y colectivas desde principios de los años 90. No en vano, será la cuarta vez que muestre su arte de forma individual en la Ciudadela, tras las muestras que protagonizó en 2009, 2003 y 1998. Además, ha expuesto en el Museo Oteiza, en el Gustavo de Maeztu de Estella y en salas y galerías de Barcelona, Madrid, Toledo, Bilbao, Zaragoza, San Sebastián o Tudela.

Entre sus reconocimientos, se encuentran el primer premio ‘Jóvenes Artistas Navarros’ en la categoría de pintura en 1991, el de ‘Ayudas a la creación’ del Museo de Navarra o la adquisición de una de sus obras en el IV Certamen Agrupación Mutua de Barcelona. Trabajos suyos pertenecen a colecciones como la del Museo de Navarra, la Universidad Pública de Navarra, el Museo Gustavo de Maeztu de Estella, la Fundación Caja Navarra, Caja Segovia, la Fundación ONCE, el Parlamento de Navarra o la Colección de Arte Contemporáneo del Ayuntamiento de Pamplona.

Bakarkako laugarren erakusketa Ziudadelan

José Ignacio Agorreta (Iruña, 1963) 90eko hamarkadaren hasieraz geroztik bakarkako zein taldekako erakusketetan parte hartu ohi duen artistetako bat da. Agorretak bere artea Ziudadelan indibualki erakusten duen laugarren aldia izango da oraingo hau, 2009, 2003 eta 1998an bakarka egindako erakusketen ondoren. Halaber, Oteiza Museoan, Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan, eta Bartzelona, Madril, Toledo, Bilbo, Zaragoza, Donostia eta Tuterako areto eta galeriatan egin ditu erakusketak.

Agorretaren merituen artean daude Nafarroako Artista Gazteen lehiaketako lehen saria, pintura atalean, 1991an; Nafarroako Museoko Sorkuntzarako Laguntzak; eta artistaren lanetako baten erosketa Bartzelonako Agrupación Mutuako IV. Lehiaketan. Haren lanak hainbat erakunderen bildumen parte dira: Nafarroako Museoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoa, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Segoviako Kutxa, ONCE Fundazioa, Nafarroako Parlamentua, eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba