Saltear al contenido principal

El artista leonés Noé Bermejo transforma el Horno de la Ciudadela en una cámara fotográfica para la memoria, el recuerdo y el olvido / Noé Bermejo artista leondarrak Ziudadelako Labea argazki-kamera bilakatu du Oroitzea / Gogoratzea / Ahaztea erakusketarekin

Sus instalaciones, a base de portarretratos, dibujos, esquemas y objetos, pueden visitarse hasta el 28 de mayo / Argazki-marko, marrazki, eskema eta objektuez osatutako instalazioak maiatzaren 28ra arte ikus daitezke

 

El Horno de la Ciudadela se ha transformado temporalmente en una gran cámara de revelado fotográfico. En su interior, el artista Noé Bermejo (León, 1982) ha colocado el papel de una instantánea tomada en París en 1992 en recuerdo de una cena de amigos pero de la que no hay imagen. No es la única. En el centro de la sala gravita una instalación de portarretratos sin fotos, decenas de pequeños marcos barrocos, propios de fotos de carnet o de cartera, marcos usados, olvidados y desechados con los que el autor quiere dialogar con el visitante sobre la memoria, de la memoria como un dispositivo del recuerdo, pero también como un lugar de almacenaje, un espacio en el que revolver, hallar, esconder e intervenir. En el Horno de la Ciudadela, ahora ese lugar intangible que es la memoria se hace físico.

Así es el proyecto que ha realizado Noé Bermejo, que se titula ‘Memoria, recuerdo y olvido’, y que puede visitarse en el Horno de la Ciudadela hasta el 28 de mayo. El propio autor ha presentado esta mañana en rueda de prensa su obra, acompañado de la directora del Área de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal. La exposición podrá visitarse de martes a viernes, de 18 a 20.30 horas; el sábado en horario de mañana y tarde, de 12 a 14 horas y de 18 a 20.30 horas; y el domingo, de 12 a 14 horas.

Explica Noé Bermejo que su trabajo gira en torno a la identidad y los atributos que sustentan la idea del ‘yo’. El diálogo con lo popular, los dobles sentidos y la proyección de varias capas de significado son algunas de las notas características de sus proyectos. Pero en lugar de construir imágenes, como en trabajos anteriores, en este proyecto el artista leonés se dedica a su exploración. “Con ‘Memoria, recuerdo, olvido’ pretendo estar inmerso, de forma literal, en estos conceptos: la estrategia para la investigación plástica es analizar esa capacidad psíquica que es la memoria como un dispositivo físico”, indica el autor. Se trata de un proyecto de marcado carácter interdisciplinar, que se aborda mediante distintas instalaciones, construyendo a través de colecciones, encuentros y búsquedas en rastros, dibujos, cartografías, mapas mentales, esquemas, listados y objetos.

El lugar de la memoria

La exposición va acompañada de una frase: ‘En imagen mnémica no reconocible o criptomnesia’. Con ella, el autor trata de condensar el significado de su obra. Siguiendo al historiador de la ciencia y filósofo Paolo Rossi, explica que la memoria es el territorio de lo ya sabido, pero rememorar implica un esfuerzo, una búsqueda entre los contenidos del alma. Se intenta recuperar algo que estaba, que se sabía, pero que ya no se sabe, porque se ha olvidado. Noé Bermejo reflexiona con su instalación sobre la generación y recuperación del recuerdo. De hecho, plantea el propio espacio del Horno de la Ciudadela como el lugar de la memoria, plantea esta capacidad psíquica como un espacio, tratando lo susceptible y alterable que es el recuerdo, su almacenaje y su recuperación. “La naturaleza de un horno, diseñado para mantener el calor, insonorizado, oscuro, denso… me ayudará, conjuntamente con el resto de los elementos que forman la instalación, a insistir simbólicamente en la idea de que se trata del ‘espacio físico de la memoria’, en un espacio interno del cuerpo”, plantea el autor.

El visitante se encontrará en el centro de la sala con una estructura de carácter modular que se ramifica, inestable, compuesta de distintos niveles y elementos de metacrilato y cristal, generando una composición orgánica y liviana que parece estar a punto de desvanecerse, de caerse. Recuerda a los nodos del sistema nervioso o a una red neuronal. Cientos de portarretratos, vacíos, sin fotos. Y en su lugar, un material foto luminiscente, que se va cargando de luz para posteriormente emitirla… hasta desvanecerse, hasta desaparecer. Desde el centro de la estructura, un foco móvil ilumina gradualmente la estructura, cargando el material de los marcos y proyectando sombras que generan en ese espacio oscuro un ambiente fantasmagórico móvil y cambiante.

El autor

Noé Bermejo (León, 1982) es licenciado en Bellas Artes con un máster en Producción Artística en la Universidad Politécnica de Valencia, donde actualmente realiza su tesis doctoral. Completa su formación con estudios de artes visuales en la Universidad de Vigo y en la Universidad Nacional Autónoma de México.

Ha mostrado su obras en numerosas exposiciones en salas e instituciones de carácter nacional e internacional. Su última comparecencia individual, bajo el epígrafe ‘De un color sufrido: Alivio de luto’, tuvo lugar entre los meses de abril y junio de 2015 en los espacios Tasneem Gallery y el Palomar de Barcelona.

Desde los colectivos de artistas ‘La tejedora CceC’ y ‘La Comunidad’ genera proyectos de marcado carácter público y cooperativos que se plantean como alternativa pero también como ampliación de su obra propia.

Ziudadelako Labea argazkiak errebelatzeko kamera handi bat bihurtu da, aldi baterako. Barruan, Noé Bermejo (León, 1982) artistak Parisen 1992an hartutako argazki baten papera kokatu du, lagunarteko afari baten oroigarria, zeinaren irudirik ez baitago. Ez da bakarra. Aretoaren erdian, zintzilik, argazkirik gabeko argazki-markoz osatutako instalazio bat dago: hamarnaka argazki-marko barroko, diru-zorroko edo karneteko argazkienak, erabili, ahaztu eta bazter utzitakoak. Horiek baliatuta egileak bisitariarekin solas egin nahi du oroimenari, buruz, memoriari buruz, memoria, oroitzapenaren gailu den aldetik, baina baita gordetzeko “leku” gisa ere, leku bat non miatu, aurkitu, gorde eta esku hartu. Ziudadelako Labean, orain ukiezina den leku hori, oroimena, fisiko egiten da.

Halakoa da Noé Bermejok egin duen proiektua, Oroitzea / Gogoratzea / Ahaztea izenburupean, maiatzaren 28ra arte bisitatu ahal izango dena, Ziudadelako Labean. Egileak berak aurkeztu du gaur bere obra prentsaurrekoan, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek lagunduta. Erakusketa asteartetik ostiralera egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Noé Bermejok azaldu duenez, haren lana identitateari etani-aren” ideia sostengatzen duten atributuei buruzkoa da. Solasaldia izaeraz herrikoia den horrekin, zentzu bikoitzak eta esangura-geruza zenbaiten proiekzioa dira haren proiektuen bereizgarri. Baina, aurreko lanetan bezala, irudiak eraiki beharrean, proiektu honetan artista leondarrak irudiak esploratzen ditu. Egileak dioenez, Oroitzea / Gogoratzea / Ahaztea erakusketan gaitasun psikikoa den oroimena gailu fisiko gisa arakatu nahi du (hots, memoria gisa; gazteleraz termino polisemikoa da “memoria”, adiera bietarako balio du, baina euskaraz bereizi egiten dira “oroimena” eta “memoria”), eta ideia horretan murgildu, hitzez hitz murgildu ere. Proiektu nabarmenki diziplinartekoa da, zenbait instalazioren bitartez gauzatu dena, bildumen, topaketen eta zenbait baliabide-motatan (arrasto, marrazki, kartografia, buru-mapa, eskema, zerrenda eta objektuetan) eginiko bilaketen bitartez eraikia.

Oroimenaren lekua

Esaldi batek laguntzen du erakusketa: “Irudi mneniko ezagutu ezineko edo kriptomnesian” Haren bidez, artistak egindako lanaren esanahia laburbildu nahi du. Zientziaren historialari eta filosofo Paolo Rossik esandakoari jarraiki, oroimena aldez aurretik dakigunaren eremua da, baina zerbait gogora ekartzeak ahalegin bat eskatzen du, arimaren edukien artean bilaketa bat egitea. Saiatzen gara gogoratzen lehendik zegoen zerbait, lehen jakina zen baina dagoeneko ahaztu den zerbait. Noé Bermejok hausnarketa egiten du oroitzapenen sorkuntza eta berreskurapenari buruz. Berez, Ziudadelako Labea bera oroimenaren leku gisa planteatzen du, gaitasun psikiko hori leku gisara planteatzen du, oroitzapenek –eta horiek gordetzeak eta berreskuratzeak– ezaugarri dituzten irudikortasuna eta aldakortasuna landuaz. Egilearen arabera, “labeen izaerak –zeinak diseinatu izan diren beroa gordetzeko, zeinak diren intsonorizatuak, ilunak, trinkoak– lagundu eginen dit, instalazioa osatzen duten gainerako elementuekin batera, sinbolikoki azpimarratzen labea “oroimenaren espazio fisikoa” den ideia, gorputzaren barne-espazio dela”.

Bisitariak aretoaren erdialdea egitura modular batek hartzen duela ikusiko du, egitura adarkatu eta ezegonkor batek, metakrilato eta beiraz egin eta orekan dauden zenbait maila eta elementuz osatuak, halako maneran non sortzen duen desegiteko, erortzeko puntuan ematen duen konposizio organiko eta arin bat. Nerbio-sistemaren edo neurona-sarearen nodoak gogora dakartza. Ehunka erretratu-marko huts, argazki gabeak. Eta horien ordez, material fotoluminiszente bat, argiz beteko dena, gero argi hori jaurtitzeko…. harik eta desegingo den arte, desagertuko. Egitura horren erdialdetik, argi-proiektore mugikor batek argiztatu eginen du gradualki, markoetako materiala kargatuz eta itzalak proiektatuz. Espazio ilunean itzal horiek giro fantasmagoriko, mugikor eta aldakorra sortuko dute.

Egilea

Noé Bermejo (León, 1982) Arte Ederretan lizentziaduna da, eta Arte Ekoizpeneko masterra egin du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta hortxe bertan egiten du gaur egun doktore-tesia. Prestakuntza hori osatu zuen gero ikus-arteetako ikaskizunekin, lehenikVigoko Unibertsitatean, eta gerora Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan.

Erakusketa ugari egin ditu, areto eta erakunde nazional eta nazioartekotan. 2015eko apiriletik ekainera bitarte erakutsi zuen azken aldikoz bere lana bakarka, De un color sufrido: alivio de luto, izenpean, Bartzelonako El Palomar eta Tasneem Gallery aretoetan.

Izaera publiko eta kooperatibo nabarmeneko proiektuak bideratzen ditu La tejedora CCeC eta La Comunidad artista-kolektiboen bitartez, bere bakarkako lanaren alternatiba gisa, baina baita osagarri gisa ere.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba