El 30 de abril finaliza el plazo para presentar trabajos en el XI Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona organizado por Ayuntamiento y Ateneo Navarro / Apirilaren 30ean amaituko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren XI. ediziora lanak aurkezteko epea

Se reparten premios de 3.000 euros en las modalidades de castellano y euskera
3.000 euroko sariak banatuko dira gaztelaniazko zein euskarazko modalitateetan

A las 14 horas del próximo 30 de abril finaliza el plazo de presentación de trabajos en el XI Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona organizado entre el Ayuntamiento de Pamplona y el Ateneo Navarro/Nafar Ateneoa. Al igual que en la convocatoria de 2016 contará con modalidades en castellano y en euskera tras nueve ediciones en las que únicamente se podrían presentar obras en castellano. En cada una de las modalidades se repartirán premios dotados con 3.000 euros cada uno. El Ayuntamiento, además de los galardones económicos, asume, de acuerdo al convenio firmado con el Ateneo Navarro/Nafar Ateneoa, los gastos correspondientes a envíos y difusión, dietas de viaje y alojamiento del jurado y de los ganadores para la recogida del premio y la edición de libros con los textos ganadores. En la edición de 2016 la participación aumentó en un 66%. De los 184 trabajos presentados en 2015 se pasó a 301, 282 poemarios en castellano y 19 en euskera.

Las obras deberán ser inéditas en su totalidad, no haber obtenido ningún premio en otros concursos de poesía previamente fallados y no estar participando en otro certamen poético. Además, los ganadores de años precedentes no podrán presentarse. El tema y la forma serán libres, con una extensión de entre 400 y 800 versos. Los originales deberán enviarse por cuatriplicado, en ejemplares separados, en tamaño DIN A-4, debidamente numeradas sus páginas y cosidas, grapadas o encuadernadas. Los poemas estarán escritos a doble espacio y mecanografiados por una sola cara. Los originales podrán presentarse por el sistema de lema y plica. En la portada han de llevar título y lema. En un sobre cerrado adjunto constará el nombre del autor, su nacionalidad, domicilio y una copia del documento de identificación o del pasaporte, teléfono de contacto y/o correo electrónico. Ha de acompañarse de una breve bibliografía del autor y de un documento certificando que dicha obra no se ha presentado a ningún otro certamen literario vigente. La obra enviada no se podrá retirar en el transcurso del certamen.

Los trabajos se enviarán por correo certificado al Ateneo Navarro (avenida de Barañáin, 10-1º A. 31008 Pamplona) o por correo electrónico a la dirección ateneo@ateneonavarro.es en dos archivos adjuntos. Uno con los datos del autor y otro con la obra. El fallo del premio se hará público durante el mes de junio de este año y los ganadores se comprometerán a asistir a la entrega del premio en el último trimestre de 2017. Los trabajos que no sean premiados no se devolverán a sus autores y se destruirán cuando hayan pasado cinco días del fallo público. La decisión del jurado será inapelable.

Apirilaren 30eko 14:00etan amaituko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren XI. ediziora lanak aurkezteko epea. 2016ko deialdian bezala, gaztelaniazko eta euskarazko modalitateak sarituko dira; aurrez, bederatzi urtetan zehar, soilik gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal ziren. 3.000 euro joko dute sariek modalitate bietan. Nafar Ateneoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Udalak bere gain hartuko ditu sarien ordainketak eta baita beste gastu hauek ere: bidalketa eta hedapen-gastuak, epaimahaikideek eta irabazleek –saria jasotzeko– egindako bidaien dietak eta ostatu-gastuak, eta irabazleen testuekin sortutako liburuen argitalpena. 2016ko deialdian parte-hartzea % 66 handitu zen. 2015ean, 184 lan aurkeztu ziren, eta iaz, aldiz, 301, horietatik 282 gaztelaniaz eta 19 euskaraz.

Aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Horrez gain, aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa. Jatorrizko lanen lau ale bidali behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, orriak behar bezala zenbakiturik eta josita, grapatuta edo koadernatuta daudelarik. Poemak tarte bikoitzean idatzita egonen dira, eta alde bakarretik mekanografiatuak. Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkez daitezke. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen dira: egilearen izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa. Horrekin batera aurkeztu behar dira hala egilearen bibliografia –labur adierazita– nola agiri bat, egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu. Aurkeztutako lana ezin izanen da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean.

Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña) edo posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin. Sariaren epaia ekainean emanen da argitara, eta irabazleek 2017ko azken hiruhilekoan egitekoa den sari-banaketan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute. Saririk jaso ez duten lanak ez zaizkie egileei itzuliko, eta suntsitu eginen dira epaia jendaurrean agertu eta bost eguneko epea igarotakoan. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñako Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *