Saltear al contenido principal

Consistorio y Ateneo Navarro firman un convenio con el XI Premio Internacional de Poesía ‘Ciudad de Pamplona’ que tienen modalidades en castellano y euskera / Udalak eta Nafar Ateneoak hitzarmen bat sinatu dute Iruña Hiria XI. Nazioarteko Poesia Sariaren harira, zeinak euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak baititu

La concejala delegada de Cultura ha presentado en la Comisión de Asuntos Ciudadanos las bases que mantienen las mismas características
Kulturako zinegotzi ordezkariak Herritarren Aferen Batzordean aurkeztu ditu oinarriak, aurreko edizioetako ezaugarri berak dituztenak

El Ayuntamiento de Pamplona y el Ateneo Navarro/Nafar Ateneoa firmarán de nuevo este año un convenio de colaboración para impulsar la organización del XI Premio Internacional de Poesía ‘Ciudad de Pamplona’, que al igual que en la convocatoria de 2016 contará con modalidades en castellano y en euskera. Durante los nueve primeros año únicamente existió la modalidad de castellano. La concejala delegada de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maider Beloki, ha presentado en la Comisión de Asuntos Ciudadanos celebrada hoy las bases de la edición de este año, que mantienen las mismas características que en ediciones anteriores.

Por medio de este convenio, el Consistorio pamplonés realizará el abono de los dos primeros premios dotados con 3.000 euros cada uno. Asimismo, asumirá los gastos correspondientes a envíos y difusión, dietas de viaje y alojamiento del jurado y de los ganadores para la recogida del premio y la edición de libros con los textos ganadores. El presupuesto asciende a 5.607,90 euros. En la edición de 2016 la participación aumentó en un 66%. De los 184 trabajos presentados en 2015 se pasó a 301, 282 poemarios en castellano y 19 en euskera.

Presentación de trabajos hasta el 30 de abril

Las obras podrán presentarse hasta las 14 horas del 30 de abril y deberán ser inéditas en su totalidad, no haber obtenido ningún premio en otros concursos de poesía previamente fallados y no estar participando en otro certamen poético. Además, los ganadores de años precedentes no podrán presentarse. El tema y la forma serán libres, con una extensión de entre 400 y 800 versos.

Los originales deberán enviarse por cuatriplicado, en ejemplares separados, en tamaño DIN A-4, debidamente numeradas sus páginas y cosidas, grapadas o encuadernadas. Los poemas estarán escritos a doble espacio y mecanografiados por una sola cara. Los originales podrán presentarse por el sistema de lema y plica. En la portada han de llevar título y lema. En un sobre cerrado adjunto constará el nombre del autor, su nacionalidad, domicilio y una copia del documento de identificación o del pasaporte, teléfono de contacto y/o correo electrónico. Ha de acompañarse de una breve bibliografía del autor y de un documento certificando que dicha obra no se ha presentado a ningún otro certamen literario vigente. La obra enviada no se podrá retirar en el transcurso del certamen.

Los trabajos se enviarán por correo certificado al Ateneo Navarro (avenida de Barañáin, 10-1º A. 31008 Pamplona) o por correo electrónico a la dirección ateneo@ateneonavarro.es en dos archivos adjuntos. Uno con los datos del autor y otro con la obra. El fallo del premio se hará público durante el mes de junio de este año y los ganadores se comprometerán a asistir a la entrega del premio en el último trimestre de 2017. Los trabajos que no sean premiados no se devolverán a sus autores y se destruirán cuando hayan pasado cinco días del fallo público. La decisión del jurado será inapelable.

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak aurten ere lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Saria antolatzeko. 2016ko deialdian bezala, gaztelaniazko eta euskarazko modalitateak izanen ditu lehiaketak, lehenbiziko bederatzi edizioetan ez bezala, gaztelaniazko modalitatea baino ez baitzegoen. Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik gaurko Herritarren Aferen Batzordean aurkeztu ditu aurtengo edizioaren oinarriak, zeinek aurreko edizioetako ezaugarri berak dituzten.

Hitzarmenaren bitartez, Iruñeko Udalak bere gain hartuko du bi lehenengo sarien ordainketa, 3.000 euro sari bakoitza. Halaber, bere gain hartuko ditu bidalketa eta hedapen-gastuak, epaimahaikideek eta irabazleek –saria jasotzeko– egindako bidaien dietak eta ostatu-gastuak, eta irabazleen testuekin sortutako poema-bildumen argitalpenak, zeinak Celya eta Denonartean argitaletxeen esku egonen baitira, gaztelaniazko eta euskarazko poema-bildumendako, hurrenez hurren. Aurrekontuak 5.607,90 euro jotzen du. 2016ko deialdian parte-hartzea % 66 handitu zen. 2015ean, 184 lan aurkeztu ziren, eta iaz, aldiz, 301, horietatik 282 gaztelaniaz eta 19 euskaraz.

Apirilaren 30a, lanak aurkezteko mugaeguna

Apirilaren 30eko 14:00ak bitarte aurkez daitezke lanak, eta oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da lan horiekin aldi berean parte hartu beste poesia-lehiaketa batean. Horrez gain, aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa.

Jatorrizko lanen lau ale bidali behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, orriak behar bezala zenbakiturik eta josita, grapatuta edo koadernatuta daudelarik. Poemak tarte bikoitzean idatzita egonen dira, eta alde bakarretik mekanografiatuak. Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkez daitezke. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen dira: egilearen izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa. Horrekin batera aurkeztu behar dira hala egilearen bibliografia –labur adierazita– nola agiri bat, egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu. Aurkeztutako lana ezin izanen da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean.

Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña) edo posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin. Bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin. Sariaren epaia ekainean emanen da argitara, eta irabazleek 2017ko azken hiruhilekoan egitekoa den sari-banaketan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute. Saririk jaso ez duten lanak ez zaizkie egileei itzuliko, eta suntsitu eginen dira epaia jendaurrean agertu eta bost eguneko epea igarotakoan. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba