Saltear al contenido principal

Comunicado suscrito por los y las ediles del ayuntamiento de Pamplona de los  grupos del equipo de gobierno a propósito del inicio de la vista oral sobre la agesión sexual denunciada en los Sanfermines de 2016 /

COMUNICADO DEL EQUIPO DE GOBIERNO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

IRUÑEKO UDALEKO GOBERNU-TALDEAREN KOMUNIKATUA

Ante el inicio el próximo lunes de la vista oral del juicio por la agresión sexual ocurrida en la madrugada del 7 de julio de 2016, el Equipo de Gobierno del Ayuntamiento de Pamplona quiere aclarar mediante el presente comunicado su postura:

 

a.- En primer lugar entendemos que la prioridad de este equipo de gobierno ha sido, es y será en todo momento la protección de la víctima de esta y de otras agresiones, encomienda en la que la prioridad ha de ser minimizar todo lo posible su exposición pública. Entendemos que esa exposición también puede venir dada de forma indirecta a través de evaluaciones, opiniones o declaraciones, ya sean personales o políticas, por parte de quienes integramos este equipo de gobierno.

 

b.- En segundo lugar, como institución y como acusación popular personada en el proceso, el Ayuntamiento de Pamplona ha solicitado que la vista oral, en aras a evitar una revictimización de la víctima, sea a puerta cerrada. Por tanto supondría una contradicción evidente que, defendiendo esta postura, los integrantes de este equipo de gobierno o los técnicos de esta institución la obviaran para opinar, evaluar o hacer declaraciones sobre este proceso.

 

c.- En tercer lugar, el equipo de gobierno entiende que dada la naturaleza del presunto delito y dados los compromisos públicos que el Ayuntamiento de Pamplona ha asumido en materia de lucha contra las agresiones sexistas, que se centran en las tareas de concienciación, prevención, denuncia y persecución de estos delitos, no en su enjuiciamiento, la única postura coherente es la de evitar, como institución, cualquier pronunciamiento público que pueda interferir, directa o indirectamente, en el normal desarrollo de este proceso penal.

 

Por estas razones el Equipo de Gobierno del Ayuntamiento de Pamplona informa de que ni como institución ni de forma individual, ninguno de sus integrantes hará declaración o valoración pública alguna sobre este proceso que no se ciña a los contenidos del presente comunicado.

 

Por último y respetando profundamente el derecho elemental a la información que tiene la ciudadanía y el derecho a informar y opinar que tienen los medios de comunicación y los profesionales que trabajan en este campo, ambos supuestos reconocidos en los derechos fundamentales a la libertad de expresión e información, este equipo de gobierno quiere invitar a quienes cubran este evento a que informen de forma responsable, salvaguardando tanto a la víctima como la presunción de inocencia de los acusados.

 

A tal efecto y con la máxima humildad, este Ayuntamiento pone a disposición de quien lo requiera el “Decálogo de buenas prácticas” a la hora de informar de hechos de esta índole elaborado el año pasado en un proceso de diálogo entre la institución y trabajadores y trabajadoras de diferentes medios de comunicación con algunas ideas de las que las y los periodistas pueden echar mano. Este decálogo puede resumirse en los siguientes enunciados:

 

  1. Las agresiones sexistas no son hechos aislados
  2. No atribuir las agresiones a motivos erróneos que inducen a conclusiones equivocadas
  3. Proteger a las víctimas por encima de otros intereses periodísticos o informativos
  4. Las fuentes oficiales se sitúan sobre las “primicias”
  5. Buscar voces expertas que complementen nuestras informaciones
  6. Incluir únicamente testimonios pertinentes
  7. Evitar términos como “pasional” o “cuestión de celos”
  8. Prestar atención a las imágenes que ilustran la información así como a los pies de foto
  9. Respetar la presunción de inocencia e informar del castigo impuesto
  10. Difundir las iniciativas institucionales así como las acciones de respuesta frente a las agresiones.

 

Para finalizar, este equipo de gobierno quiere aclarar que para nosotros y nosotras el hito de Sanfermines 2016 no fue la agresión ocurrida en la madrugada del 7 de julio, sino la respuesta ciudadana ante ésta y otras agresiones, respuesta unitaria con las instituciones que ha situado a Pamplona-Iruña como vanguardia en la lucha contra este tipo de conductas. Por tanto animamos a otras ciudades y comunidades a seguir esta senda desde la convicción de que solo la visualización del problema, la concienciación colectiva y la denuncia activa nos permitirán enfrentar con garantías este grandísimo problema que afecta a por igual a la mayoría de las sociedades de este mundo.

2016ko uztailaren 7ko goizaldean gertatutako sexu-erasoa epaitzeko heldu den astelehenean hasiko den ahozko ikustaldiaren harira, Iruñeko Udaleko gobernu-taldeak komunikatu honen bidez bere jarrera zein den azaldu nahi du:

 

a.- Lehenik eta behin, gobernu-talde honen lehentasunak biktima babestea izan behar duela uste dugu, lehen, orain eta beti, bai eraso honen kasuan zein beste batzuen kasuan. Eta horrekin bat, biktima jendaurrean harik eta gutxien agertzea da lehentasuna. Jendaurrean agertze hori zeharka ere etor daitekeela uste dugu, ebaluazio, iritzi edo adierazpenen bidez, izan horiek pertsonalak zein politikoak, gobernu-talde hau osatzen dugunon partetik.

 

b.- Bigarrenik, erakunde gisa eta prozesuko herri-akusazio gisa, Iruñeko Udalak eskatu du ahozko ikustaldia ateak itxita egitea, biktima berriz ere biktima ez bihurtze aldera. Hortaz, ageriko kontraesan bat litzateke, jarrera hori defendatu eta gero, gobernu-talde honetako kideek edo erakunde honetako teknikariek eskatutakoa alde batera uztea prozesu honi buruz iritzia eman, ebaluatu edo adierazpenak egiteko.

 

c.- Hirugarrenik, gobernu-taldearen iritziz, ustezko delituaren izaera eta Iruñeko Udalak eraso sexisten kontra borrokatzeko hartu dituen konpromiso publikoak direla eta –kontzientziazioa, prebentzioa, salaketa eta delitu horiek jazartzea dituzte ardatz, ez epaitzea–, jarrera koherente bakarra, erakunde gisa, edozein adierazpen publiko ez egitea dela uste dugu, adierazpenek oztopatu bailezakete, zuzenean edo zeharka, prozesu penal honen garapen normala.

 

Arrazoi horiengatik Iruñeko Udaleko gobernu-taldeak adierazten du haren ezein kidek ez duela prozesu honi buruzko inongo adierazpen edo baloraziorik egingo, ez erakunde gisa ezta indibidualki ere, komunikatu honetako edukiez haratago.

 

Azkenik, eta herritarrek informazioa jasotzeko oinarrizko duten eskubidea eta komunikabideek zein eremu horretan lan egiten dutenek informazioa zein iritziak emateko duten eskubidea guztiz errespetatuz, –biak adierazpen askatasunean eta informazioa jasotzeko oinarrizko eskubideetan aitortuak–, gobernu-talde honek gonbit egin nahi die jazoera honen berri emango dutenei arduraz informatu dezaten, hala biktima bera nola akusatuen errugabetasun-presuntzioa zainduta.

 

Horren harira eta umiltasunez, Udal honek eskatzen duen edonoren eskura jarriko du izaera honetako gertakariei buruz informatzeko iaz prestatu zuen Praktika onen dekalogoa, zeina erakundearen eta hainbat komunikabidetako langileen arteko elkarrizketa-prozesu baten bidez egin baitzen, eta non jasotzen baitira kazetariendako baliogarriak izan daitezkeen hainbat ideia. Dekalogoa honako esaldi hauetan laburbildu daiteke:

 

  1. Eraso sexistak ez dira gertaera isolatuak
  2. Ez eman okerreko arrazoirik erasoei buruz, horrela okerreko ondorioak sorrarazi ahal direlako
  3. Biktimak babestu behar dira, kazetaritzako edo informazioko interesen gainetik
  4. Iturri ofizialak “azken orduko” berrien gainetik daude
  5. Adituen iritziak bilatu, gure informazioen osagarri
  6. Testigantza egokiak baino ez sartu
  7. Ez erabili “kartsua” edo “jeloskortasun-auzia” bezalako terminoak
  8. Informazioa ilustratzen duten irudiei eta argazki-oinei erreparatu
  9. Errugabetasun-presuntzioa errespetatu eta ezarritako zigorraren berri eman
  10. Aditzera eman erasoei aurre egiteko erakundeek hartutako ekimenak eta horiei erantzuteko ekintzak

 

Amaitzeko, gobernu-talde honek argitu nahi du, guretzat 2016ko sanferminetako mugarria ez zela uztailaren 7ko goizaldean gertatutako erasoa izan, baizik eta eraso horren zein beste batzuen aurrean herritarrek agertutako erantzuna, erantzun bateratua erakundeekin batera, zeinak Iruña kokatu baitu jokaera mota horien kontrako borrokaren abangoardian. Hortaz, beste hiri eta komunitateak bide horretatik jarraitzera animatu nahi ditugu, sinetsita baikaude arazo honi bermearekin aurre egiteko arazoa ikusaraztea, guztion kontzientziazioa eta salaketa aktiboa direla bidea, eta horien bidez lortuko dugula munduko gizarte gehienengan eragin bera duen arazo izugarri honi aurre egitea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba