Saltear al contenido principal

Circ Bover estrena mañana martes los espectáculos de calle del Festival de las Murallas con arte circense en la Ciudadela / Circ Bover konpainiak hasiera emango die Harresietako jaialdiko kale-ikuskizunei, bihar, asteartearekin, zirku-ikuskizun batekin, Ziudadelan

El espectáculo comenzará a las 20 horas en el lienzo de la muralla, abierto a todo el público que quiera disfrutar del circo más contemporáneo

20:00etan izango da, horma-atalean, zirku garaikideenaz gozatu nahi duen edonorentzat

Circ Bover estrena mañana martes los espectáculos de calle del Festival de las Murallas en la Ciudadela. Lo hará con una obra de arte circense en el lienzo de la muralla, a partir de las 20 horas, abierta a todo el público que quiera disfrutar del circo más contemporáneo. El espectáculo se denomina ‘Vincles’, una producción especial de Circ Bover por la celebración de la primera década de la compañía.

Se trata de un montaje realizado a partir de cañas de bambú. Con este sencillo elemento se construye un espectáculo cuyo objetivo es transmitir la elegancia y la técnica de las artes circenses, a través de un montaje totalmente diferente y sin precedentes, según adelanta la compañía. Los elementos escénicos primarios se transforman junto con las emociones, y entre ellas surgen diferentes números de circo contemporáneo. De esta manera, Circ Bover trata de demostrar que partiendo de lo esencial, de elementos sencillos, se puede llegar a la sofisticación y a la calidad artística y técnica extrema.

‘Vincles’ cuenta con un equipo artístico de larga trayectoria y experiencia en el ámbito del circo contemporáneo, con los que quiere crear un espectáculo innovador pero fiel a las características esenciales de la compañía: la búsqueda de nuevos lenguajes, la calidad artística y técnica, la sencillez y adaptabilidad, la música en directo, la proximidad con el público y la simpatía.

La idea original es de Tià Jordà y la dirección y dramaturgia, de Pau Bachero. Integran el reparto Camille Sola, Guillaume Peudon, Gràcia Moragues y Mateu Canyelles. La duración prevista del espectáculo es de 55 minutos.

Los espectáculos de calle continúan el miércoles 9 en la Ciudadela con una doble cita: Doos Colectivo a las 20 horas y Claire Ducreux a las 20.30 horas.

Circ Bover konpainiak hasiera emango die Harresietako jaialdiko kaleko ikuskizunei, bihar, asteartearekin, Ziudadelan. Zirku-ikuskizun bat eskainiko du, 20:00etan, horma-atalean, zirku garaikideenaz gozatu nahi duen edonorentzat. Ikuskizunaren izena Vincles da, Circ Boveren ekoizpen berezi bat, konpainiaren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Banbu-kanaberen bitartez eraikitako muntaia da. Elementu sinple horrekin eraikitzen da zirku-arteen dotoretasuna eta teknika helaraztea helburu duen ikuskizuna, oso bestelakoa den eta aurrekaririk gabeko muntaia baten bidez, konpainiak dioenez. Funtsezko elementu eszenikoak eraldatuz joango dira, emozioekin batera, eta lotura horren bitartez mamituko dira zirku garaikideko ikuskizun zenbait. Hala, Circ Bover konpainiak agerian utzi nahi du funtsetik abiatuta, elementu sinpleetatik abiatuta, lortu ahal dela sofistikazioa eta sekulako kalitate artistiko zein teknikoa.

Vinclesen talde artistikoak ibilbide luzea eta eskarmentu handia ditu zirku garaikidearen arloan, eta horiek baliatuta ikuskizun berritzaile bat sortu nahi du, konpainiaren oinarrizko ezaugarriekiko fideltasuna gordeta, hots, lengoaia berriak bilatzea, kalitate artistiko zein teknikoa, xalotasuna eta moldagarritasuna, zuzeneko musika, ikusleekiko gertutasuna, eta begikotasuna.

Jatorrizko ideia Tià Jordàrena da, eta Pau Bachero da zuzendari eta dramaturgoa. Camille Sola, Guillaume Peudon, Gràcia Moragues eta Mateu Canyellesek osatzen dute antzezle-zerrenda. Ikuskizunak 55 minutu irautea aurreikusita dago.

Kaleko ikuskizun gehiago izango dira Ziudadelan, abuztuaren 9an, asteazkenarekin, hitzordu bikoitz batekin: Doos Colectivo, 20:00etan; eta Claire Ducreux, 20:30ean.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba