skip to Main Content

Arto Tunçboyaciyan en concierto

Arto“La música es el mejor momento de mi vida. Yo no doy la dirección que debe tonar nadie. Te dejo imaginar por ti mismo, pero lo que trato de dar es Amor, Respeto, Verdad. Creo que esta es la forma más simple de la riqueza en este mundo por el camino de la confianza y esto es lo que necesitamos”.

Arto Tunçboyaciyan

 

Arto Tunçboyaciyan es un percusionista, cantante (y otras tantas cosas) de origen armenio. Su biografía profesional incluye grupos como la Armenian NavyBand, dúos junto a Ara Dinkjian, colaboraciones con músicos de todas partes como la cantante griega Eleftheria Arvanitaki o una larga lista de músicos de Jazz entre los que se encuentran Chet Baker, Bob Berg o Joe Zawinul. Arto suele denominar su música como Avant Garde Folk Music.

Percusionista y cantante Arto Tunçboyaciyan nació el 4 de agosto de 1957 en Galateria, cerca de Estambul, hijo de un zapatero descendiente de una familia de origen de Armenia-Anatolia. La mayor y más hermosa influencia musical de su vida fue su hermano Onno Ohannes Tunçboyaciyan, famoso músico y compositor. Onno no fue únicamente su hermano sino su maestro, su amigo, su apoyo y el que animó a Arto a desarrollar su personalidad. A la edad de 11 años, comenzó su carrera interpretando y grabando música tradicional con su hermano estableciéndose como músico profesional a lo largo de Turquía y Europa. En 1981 Arto se trasladó a Estados Unidos para explorar nuevas influencias creativas y añadir una nueva dimensión a su propia visión de la vida. Aquí toco y grabó con muchos grandes músicos.

En 1998 fundó la Armenian Navy Band y creó una nueva expresión “The Avant-Garde Folk Music” que significa que sin perder las raíces de nuestra identidad, podemos enriquecer nuestra imaginación con nuestras propias experiencias. En el 2000 se publicó “Every Day is a New Life”.

Uno de sus últimos proyectos es “Human Element”. En la tradición de Weather Report y el Syndicate de Joe Zawinul, grupos míticos que han influido en generaciones de músicos de todo el mundo.

“Musika da nire bizitzako unerik onena. Nik ez diot inori esaten zein bide hartu behar duen. Zeure kabuz irudikatzen uzten dizut, baina Maitasuna, Errespetua, Egia ematen saiatzen naiz. Uste dut horixe dela aberastasunaren formarik sinpleena mundu honetan, konfiantzaren bidetik, eta horixe da behar duguna”.

Arto Tunçboyaciyan

 

Arto Tunçboyaciyan armeniar jatorriko perkusio-jotzaile eta kantaria da (beste hainbat gauzaz gain). Bere lan-ibilbidean daude, besteak beste, Armenian NavyBand taldea, Ara Dinkjianekin batera eginiko duoak, elkarlana mundu osoko musikariekin, hala nola Efetheria Arvanitaki greziar kantariarekin, eta jazz-musikarien zerrenda luzea, Chet Baker, Bob Berg edo Joe Zawinel tarteko. Artok Avant Garde Fpolk Music gisa definitu ohi du bere musika.

Arto Tunçboyaciyan perkusio-jotzaile eta kantaria Galaterian, Istanbuletik hurbil, jaio zen 1957ko abuztuaren 4an. Aita zapataria zuen, Armenia-Anatoliako jatorria zuen familia baten ondorengoa bera. Onno Ohannes Tunçboyaciyan anaia, musikari eta konpositore ospetsua, izan zen haren musika-eraginik handiena eta ederrena. Onno, anaia ez ezik, maisua ere izan zuen, laguna, euskarria eta Artori bere nortasuna garatzeko bultzada eman ziona. 11 urterekin hasi zuen bere ibilbidea anaiarekin batera musika tradizionala jo eta grabatzen, eta musikari profesional gisa ezagun egiten hasi zen Turkian eta Europan zehar. 1981ean, Arto Amerikako Estatu Batuetara joan zen sormen-eragin berriak ikertzera eta bere bizitzaren gaineko ikuspegiari beste neurri bat emateko. Han, musikari handiekin jo eta grabatu zuen.

Bere azken proiektuetako bat da “Human Element”. Weather Report eta Joe Zawinlen Syndicateren tradizio berean, mundu osoko musikari-belaunaldiengan eragin handiko taldeak biak ere, Human Element honakoek osatzen dute: Scott Kinsey teklatu-jotzailea (Tribal Teeh), Matheew Garrison kontrabaxu elektrikoan (Zawinul Syndicate, John Mclaughlins’s Heart of Things, Herbi Hancock), Arto Tunçboyaciyan perkusio-jotzaile eta kantaria (Al Di Meola’s World Sinfonia, Joe Zawinul, Marc Johnson’s Right Brain Patrol) eta Gary Novak bateria-jotzailea (Chick Corea’s Elektric Band). Human Elementek fusio, funk eta folk armeniarreko doinuak konbinatzen ditu, sailkatzen zaila den XXI. mendeko nahasketa indartsuan.

Bere iraunkortasunagatik eta lanari emandako denboragatik, mundu osoan ditu jarraitzaileak. Legenda haziz doa, mugen, koloreen edo erlijioen trabarik gabe. Duela gutxi, Grammy saria jaso zuen Paul Winter Consort taldeak jotzen duen “Miho: Journey to the Mountain” laneko konposizioei egindako ekarpenagatik.

Producciones Serrano

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Back To Top