Saltear al contenido principal

Alberto Ros reflexiona en ‘Hidden Humanity’ sobre la fisicidad y las emociones ocultas del ser humano, a través de retratos marcados por la oscuridad y los puntos de luz / Alberto Rosek gizakien fisikotasunari eta ezkutuko emozioei buruz hausnartuko du Hidden Humanity erakusketan, iluntasunak eta argi-puntuek markatutako erretratuen bidez

La muestra se puede visitar en el Horno de la Ciudadela hasta el 1 de julio y, después de San Fermín, del 21 de julio al 13 de agosto

Erakusketa ikusgai egonen da Ziudadelako Labean, uztailaren 1era bitarte, eta sanferminen ondoren, uztailaren 21etik abuztuaren 13ra

El Horno de la Ciudadela acoge la exposición fotográfica ‘Hidden Humanity’ de Alberto Ros, una muestra de primeros planos, retratos, rostros, cuerpos y composiciones, en blanco y negro con un juego de luces, sombras y oscuridad muy característico. Este viernes se abre al público, que podrá visitarla en un doble periodo, hasta el 1 de julio y, tras el parón sanferminero, del 21 de julio al 13 de agosto.

La directora de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal, y el fotógrafo Alberto Ros, han presentado esta mañana los detalles de esta muestra. La exposición devuelve al público su humanidad, la fisicidad del ser humano y sus emociones ocultas. La serie contiene imágenes con mucha fuerza, marcadas por la oscuridad, por los puntos de luz que generan vida y por los contrastes que surgen de los enfoques y las composiciones. Rostros tapados, expresiones parciales, retratos sin cara, miradas perdidas u ocultas, gestos, sentimientos, imágenes misteriosas, difusas, inquietantes, que despiertan la imaginación y sugieren sensaciones diferentes según la mirada del espectador.

‘Hidden Humanity’ refleja el lado oscuro que tienen las personas, lo que quieren ocultar, lo que se enfrenta a los estándares sociales. Esos aspectos conforman la consciencia de los seres humanos, aquello que les hace ser únicos, pero a la vez tan iguales, aquello que les hace ser desconocidos para sí mismos y les sitúa en pugna con la realidad social, generando situaciones límite (depresión, ansiedad, tristeza, rabia, dolor…) La exposición se puede visitar de martes a viernes, de 18.30 a 21 horas; los sábados, de 12 a 14 horas y de 18.30 a 21 horas; y los domingos y festivos, de 12 a 14 horas.

Técnica de revelado del siglo XIX

Para realizar las fotografías que comprenden esta serie, Ros ha utilizado una técnica del siglo XIX, el llamado colodión húmedo. De esta forma, se consiguen sacar originales directamente de la cámara de fotos a través de paneles de aluminio o cristal. Su mezcla con una serie de productos químicos provoca la exposición de la imagen que ya puede ser entonces revelada.  Se trata de un sistema artesanal, pero imperfecto, ya que el uso de esos productos genera manchas en la foto, en la imagen que se revela. Unas manchas que para Ros hacen a cada trabajo único y sirven también, para revivir la magia perdida con el mundo digital

Y es que, además, cada una de sus fotos capta ese momento, ese instante, que se refleja en el disparo de la cámara para tomar la imagen. El artista reconoce que no es un fotógrafo que realice muchos disparos para plasmar la composición que retrata; a veces incluso lleva a cabo solo uno para no perder la magia de esa situación.

Fotógrafo autodidacta

Alberto Ros es un fotógrafo autodidacta que ha convivido con la fotografía desde su infancia. Su trayectoria se ha centrado más como director y realizador audiovisual, aunque siempre ha seguido haciendo trabajos con su cámara de fotos. Es experto en fotografía equirectangular y un apasionado de los procesos químicos, tal y como se muestra en la exposición que hoy se presenta. Su especialidad es el colodión húmedo, un proceso que revolucionó la fotografía y que estuvo vigente la segunda mitad del siglo XIX.

Su obra está presente en la Galería Blanca Berlín y en grandes colecciones como la Colección ACB, Colección Valenzuela, Colección Candela Álvarez Soldevilla o Colección Los Bragales. En este año 2017 ha participad en el festival Revela-T y en Photo London.

Alberto Rosen Hidden Humanity argazki-erakusketa Ziudadelako Labean egonen da ikusgai. Bertan lehen planoak, erretratuak, aurpegiak, gorputzak eta konposizioak, zuri-beltzean eginak, argien, itzalen eta iluntasunaren arteko jolas oso bereizgarrian. Ostiralean zabalduko da jendearentzat, bi alditan, uztailaren 1era arte lehenbizikoa, eta, sanferminetako etenaldiaren ondoren, bigarrena, uztailaren 21etik abuztuaren 13ra.

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta Alberto Ros argazkilariak erakusketaren xehetasunak aurkeztu dituzte gaur goizean. Erakusketak gizateria, gizakiaren fisikotasuna eta haren ezkutuko emozioak islatuko dizkie ikusleei. Bertan indar handiko irudiak daude, non nagusi diren iluntasuna, argi-puntuek markatutako biziguneak eta fokuratze eta konposizioek sortutako kontrasteak. Aurpegi estaliak, adierazpen partzialak, aurpegirik gabeko erretratuak, galdutako edo ezkutatutako begiradak, keinuak, sentimenduak, irudi misteriotsuak, lausoak, kezkagarriak, irudimena piztu eta ikuslearen begiradaren araberako sentsazioak iradokitzen dituztenak.

Hidden Humanityk pertsonek duten alde iluna islatzen du, ezkutatu nahi duten eta estandar sozialei aurka egiten dion hori. Alderdi horiek osatzen dute gizakien kontzientzia, berdingabeak baina, aldi berean, hain berdinak egiten dituena; hain zuzen, gizakiarentzat bere burua ezezaguntzat hartzea eta gizartearen errealitatearekin lehian kokatzea dakarren hori, eta muturreko egoerak eragiten dituena (depresioa, antsietatea, tristura, amorrua, mina…) Erakusketa asteartetik ostiralera egongo da ikusgai, 18:30etik 21:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

XIX. mendeko errebelatze-teknika

Erakusketa osatzen duten argazkiak egiteko, Rosek XIX. mendeko teknika bat erabili du, kolodioi hezea izenekoa. Horrela, originalak argazki-kameratik zuzenean ateratzea lortzen da, aluminio edo kristalezko panelen bidez. Gero, originala zenbait produktu kimikorekin nahastu eta horrek irudia osatzen du, eta orduan bai errebelatu daiteke.  Artisau-sistema da, baina akastuna, izan ere, produktu horiek erabiltzeak orbanak eragiten ditu argazkian, errebelatzen den irudian. Rosen iritzian, orban horiek egiten dute obra bakoitza paregabe, eta, halaber, aukera ematen dute mundu digitalarekin galdu den magia berreskuratzeko.

Horrez gain, egilearen argazki bakoitzak momentu hori jasotzen du, argazkia ateratzeko kamera kliskatzean islatzen den une hori. Argazkilariak aitortzen du ez dituela kliskatze asko behar erretratatzen duen konposizioa irudikatzeko; are gehiago, batzuetan nahikoa du bakar batekin egoeraren magia gal ez dadin.

Argazkilari autodidakta

Txiki-txikitatik argazkilaritzarekin batera bizi izan den autodidakta da Alberto Ros argazkilaria. Zuzendari eta ikus-entzunezko errealizadore lanetan aritu da batez ere, baina argazki-kamerarekin lanak egiten jarraitu du. Aditua da argazkigintza ekierrektangularrean, eta prozesu kimikoak biziki maite ditu, gaur aurkezten duen erakusketan ikus daitekeen bezala. Bere espezialitatea kolodioi hezea da, argazkigintzan erabateko iraultza ekarri zuen prozesua, XIX. mendearen bigarren erdialdean indar handia izan zuena.

Rosen obra ikusgai dago Blanca Berlín Galerian eta garrantzi handiko bildumetan, hauetan besteak beste: ACB Bilduma, Valenzuela Bilduma, Candela Álvarez Soldevilla Bilduma eta Los Bragales Bilduma. 2017an Revela-T jaialdian eta Photo London azokan parte hartu du.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba