Saltear al contenido principal

Actividades en la plaza de los Fueros y una campaña de prevención con puntos de información sobre alcohol y drogas, oferta joven para San Fermín 2017 / Jarduerak Foruen plazan eta alkoholari eta beste droga batzuei buruzko informazio-guneak dituen kanpaina, horra gazteendako eskaintza 2017ko sanferminetan

Es una iniciativa pionera que incluye actividades para la franja de edad de 12 a 17 años, para la que no existía hasta ahora programación específica

Ekimen aitzindari honek 12 eta 17 urte bitarteko adin-tarteari zuzendutako jarduerak biltzen ditu, orain arte ez baitzegoen haientzako berariazko programaziorik

El Ayuntamiento de Pamplona pondrá en marcha estos Sanfermines un programa para la  prevención y reducción de riesgos asociados a los consumos de alcohol y otras drogas durante las fiestas. Será respaldado con dos acciones informativas, dentro del componente de educación y sensibilización: el funcionamiento en la ciudad de tres puntos de información y la edición de más de 12.000 ejemplares de materiales informativos que se repartirán de forma gratuita.

Por otra parte, dado que no existía programación específica para la etapa adolescente, del 10 al 13 de julio la Plaza de los Fueros será ‘Zona joven’, un espacio pensadas para un público de 12 a 17 años, con conciertos, sesiones de DJ y actividades que, incluso, en algunos casos estarán protagonizadas por los mismos jóvenes. Esta mañana el concejal delegado de Participación Ciudadana, Igualdad y Empoderamiento Social, Alberto Labarga y la técnica de Juventud, María Díaz de Rada han presentado la información completa sobre la campaña municipal que quiere hacer hincapié en la capacidad de los jóvenes para tomar decisiones correctas. Su lema “En fiestas usa tus superpoderes. Piensa, decide, disfruta”.

El conjunto del programa busca ofrecer herramientas a través de la información y alternativas de ocio con el objetivo de que las personas jóvenes sean protagonistas de su desarrollo vital facilitándoles así una toma de decisiones libre y responsable. Las acciones se dirigen tanto sobre la población potencialmente consumidora, como sobre aquella no consumidora, reforzando la posición de esta última de disfrutar la fiesta de forma saludable. Desde el Área se explica que con estas acciones no se pretende normalizar el consumo, sino usar un modelo de reducción de riesgos para responder a la realidad que hoy existe. Si en Pamplona un 19,40% de la población tiene de 12 a 30 años, esas 37.956 personas jóvenes se multiplican durante las fiestas. Está estudiado que un porcentaje elevado de los menores de edad ha consumido alcohol antes de cumplir la mayoría de edad, iniciándose frecuentemente en el consumo en espacios de fiesta.

Noches de 12 a 17 años

Entre el 10 y el 13 de julio y de 20.00 a 01.00 horas la plaza de los Fueros será ‘Zona joven’, un entorno específicamente destinado a que preadolescentes y adolescentes se encuentren con sus iguales y tengan una oferta alternativa de actividades específicas que resulten interesantes para esa franja de edad. La idea es contar con conciertos y artistas jóvenes de referencia, además de programar otras actividades como sesiones de karaoke, fiesta de la espuma, master class de baile (Hip Hop) o atracciones diversas (rocódromo, tirolinas, toro mecánico, futbolines de mesa, etc.). Todo ello de libre participación.

Para elaborar este listado de propuestas se lanzó una invitación a los institutos y a los grupos de baile y música de la Casa de la Juventud como forma de aprovechar el talento que ya se está desarrollando en la ciudad. Entre los grupos musicales y DJ estarán Javier Erro y su banda (finalista de La Voz Kids); DJ Rodríguez, Brigada Improductiva y DJ Txurru. La propuesta de este año, realizada en coordinación por las áreas de Participación Ciudadana y Cultura, es un proyecto piloto ya que nunca se había trabajado de forma concreta y en este sentido con jóvenes de 12 a 17 años. En esa horquilla de edad hoy hay en Pamplona 11.123 personas.

Pensar, decidir y disfrutar está en su mano

Cinco superpoderes con aspecto Cómic servirán como imagen de continuidad de actividades y conciertos de la plaza de los Fueros. Los personajes Hydrata, Bokata, Descansa, Retirada y Reflexión, representan el grupo de características con las que todo joven debe contar para poder disfrutar de verdad de las fiestas; hay que hidratarse, comer, dormir, respetar el propio ritmo y pensar responsablemente sobre lo que uno va a consumir.

La campaña “En fiestas usa tus superpoderes. Piensa, decide, disfruta”, ha sido realizada para el Ayuntamiento de Pamplona por la empresa Artworks. Su mensaje, la responsabilidad y el autocuidado desde el respeto, ha sido definido en un proceso de trabajo con colectivos y profesionales que trabajan con jóvenes y que tienen presencia en las fiestas. Estará materializada en 200 carteles con la imagen de los cinco superpoderes, 4.000 folletos desplegables con las ideas clave de cada personaje y 8.000 pegatinas con mensajes concretos de pautas de reducción de riesgos y contenidos.

La campaña tiene, además, contenidos descargables y compartibles desde un espacio web www.sfsuperpoderes.com accesible a partir de la próxima semana para su uso en redes sociales o a través de la aplicación Whatsapp, cubriendo así el espacio on-line, especialmente importante en la comunicación joven. Los contenidos estarán disponibles en euskera y castellano y, para algunos soportes, también en inglés y francés.

Saber dónde y a quién preguntar

Los elementos de esta campaña podrán obtenerse en el entorno de la ‘Zona Joven’ de la Plaza de los Fueros, en el punto de información fijo y en espacios como las peñas, etc. Porque para las dudas de los más jóvenes Pamplona contará con tres puntos de información que serán atendidos por un equipo de 11 personas en rotación.

Habrá un punto fijo todas las fiestas situado en la plaza de Recoletas de 6 al 13 de julio. El día 6 su horario será de 11 a 13 horas y el resto de las fiestas de 23.00 a 03.00 horas. Cuatro personas se encargarán de distribuir materiales explicativos en papel sobre las diferentes drogas, recogiendo su descripción, efectos y riesgos asociados, además de informar también sobre temas legales y servicios vinculados en casos de emergencia, siempre con planteamientos adaptados para la franja de edad destinataria. En ese punto habrá también un espacio diferenciado donde atender consultas personales para asegurar la confidencialidad y derecho al anonimato.

Además del punto fijo, habrá otros dos puntos itinerantes en zonas de concentración y tránsito de jóvenes que serán atendidos por dos informadores cada uno de ellos. Tendrán el mismo horario que el punto fijo, pero además uno de los itinerantes también estará abierto de 20 a 23 horas del 6 al 13 de julio. La iniciativa de los puntos de información tuvo su precedente en los pasados Sanfermines cuando, también en Recoletas, el Consistorio estableció un espacio informativo sobre alcohol y drogas en colaboración con la Asociación Hegoak.

Festetan alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzeari lotutako arriskuak murrizteko eta prebenitzeko programa abiatuko du Iruñeko Udalak sanferminetan. Bi informazio-ekintza egingo dira, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren osagai gisa: hiru informazio-gune jarriko dira hirian, eta 12.000 ale baino gehiago argitaratuko dira informazioarekin, doan banatzeko.

Bestalde, orain arte nerabeendako berariazko programaziorik ez zenez, uztailaren 10etik 13ra Foruen plaza Gazte eremua izango da: 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendutako espazioa, kontzertu, DJ-saio eta hainbat jarduerekin, horietako batzuen protagonistak gazteak beraiek izango direlarik. Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkari Alberto Labargak, Alor bereko zuzendari Axel Morenok eta Gazteriako teknikari María Díaz de Radak aurkeztu dute gaur goizean gazteek erabaki egokiak hartzeko duten gaitasuna azpimarratu nahi duen Udalaren kanpainari buruzko informazio osoa. Jaietan, erabili zure super-botereak. Pentsa, erabaki, gozatu. Horra kanpainaren leloa.

Programak, oro har,informazioaren eta aisialdirako alternatiben bidez tresnak eskaintzea bilatzen du, xede hartuta gazteak haien bizi-garapenaren protagonista izatea, halako maneran non era aske eta arduratsuan erabakiak hartzeko gauza izango diren. Ekintzak kontsumitzaile potentzialei zein kontsumitzen ez dutenei zuzenduta daude, baina azken horien jarrera sustatzen dute, hots, festaz era osasungarrian gozatzen dutenena. Alorretik azaldu dute ekintza hauen bidez ez dela kontsumoa normalizatzea bilatzen, baizik eta arriskuak murrizteko eredu bat erabiltzea, egun dagoen errealitateari erantzuna emateko. Iruñean 12 eta 30 urte arteko 37.956 pertsona daude, biztanleen % 19,40. Eta kopuru hori festetan biderkatu egiten da. Jakina da adingabeen ehuneko handi batek alkohola kontsumitu duela 18 urte bete baino lehen, eta kontsumo horiek, sarritan, festa giroan hasi direla.

12 eta 17 urte artekoendako gauak

Uztailaren 10etik 13ra, Foruen plaza Gazte eremua izango da, nerabe aurreko adinean daudenei eta nerabeei bereziki zuzendutako gunea, non haien adinekoekin topatu ahal izango diren eta adin-tarte horretakoendako interesgarriak diren berariazko jarduera-eskaintza alternatiboa dagoen. Erreferentziazko artista gazteak eta kontzertuak egotea da asmoa, baita bestelako jarduerak programatzekoa ere, hala nola karaoke saioak, apar-festa, dantzako master classeak (Hip Hop), eta atrakzioak (rokodromoa, tirolinak, zezen mekanikoa, futbol-mahaiak, etab.). Parte-hartzea librea izango da.

Proposamenen zerrenda hori egiteko institutuei eta Gaztediaren Etxeko dantza- zein musika-taldeei gonbidapena egin zitzaien, hirian garatzen den talentuari etekina ateratzeko bide gisa. Musika-talde eta DJen artean izango dira Javier Erro eta bere banda (La Voz Kids saioko finalista); DJ Rodríguez, Brigada Improductiva eta DJ Txurru. Partaidetzako eta Kulturako Alorrak koordinatuta egin duten aurtengo proposamena, proiektu pilotu bat da, orain arte ez baitzen halako lanik egin 12 eta 17 urte bitarteko gazteekin. Adin-tarte horretan Iruñean 11.123 pertsona daude gaur egun.

Pentsatzea, erabakitzea eta gozatzea haien esku dago

Komiki itxurako bost super-botere izango dira Foruen plazako jarduera eta kontzertuen jarraipen-irudia: Hydrata, Bokata, Atseden, Erretreta eta Hausnarketa dira haien izenak, eta gazte orok festaz benetan gozatu ahal izateko behar dituen ezaugarri-taldea osatzen dute. Hidratatu beharra dago, jan, lo egin, norbere erritmoa errespetatu eta erantzukizunez pentsatu zer kontsumitu.

Jaietan, erabili zure super-botereak. Pentsa, erabaki, gozatu kanpaina Artworks enpresak egin du, Iruñeko Udalarentzat. Gazteekin diharduten eta festetan presentzia duten kolektibo eta profesionalekin egindako lan-prozesu batean definitu dira mezua, ardura eta errespetutik abiatutako auto-zaintza. Kanpaina gauzatzeko bost super-botereen irudia duten 200 kartel egingo dira, pertsonaia bakoitzaren ideia gakoak dituzten 4.000 liburuxka zabalgarri, eta arriskuak murrizteko jarraibide zehatzak dituzten 8.000 pegatina.

www.sfsuperpoderes.com webgunean deskargatu eta partekatu daitezkeen edukiak daude, gainera. Datorren astetik aurrera sare sozialetan eta Whatsapp aplikazioaren bidez erabili ahal izango dira, gazteen artean bereziki garrantzitsua den on-line komunikazioa ere barne hartuta. Edukiak euskaraz zein gaztelaniaz egongo dira, eta zenbait euskarritarako, baita ingelesez eta frantsesez ere.

Non eta nori galdetzen jakin

Kanpaina honetako elementuak Foruen plazako Gazte eremuan eskuratu ahal izango dira, argibide-gune finkoan, baita peñetan eta halako espazioetan ere. Iruñean hiru argibide-gune izango dira gazteen zalantzak argitzeko, eta 11 lagunez osatutako talde batek, txandaka, egingo du lan bertan.

Argibide-gune finko bat Errekoleten plazan egongo da uztailaren 6tik 13ra. Uztailaren 6an 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, eta gainontzeko egunetan, 23:00etatik 03:00etara. Lau pertsona arduratuko dira drogei buruzko informazioa jasoko duten azalpenezko materialak banatzeaz paperezko euskarrietan. Bertan drogen deskribapena, ondorioak eta kontsumoari lotutako arriskuak jasoko dira, lege kontuei buruzko informazioa, eta larrialdi kasuetarako zerbitzuei buruzkoa, beti ere hartzaileen adinari egokitutako planteamenduekin. Argibide-gune horretan ere eremu berezitu bat egongo da, kontsulta pertsonalendako, konfidentzialtasuna eta anonimotasun eskubidea bermatzeko.

Argibide-gune finkoaz gain beste bi puntu ibiltari egongo dira gazteak bildu edo bertatik pasa ohi diren inguruetan. Horietako bakoitzean bi informatzaile egongo dira. Argibide-gune finkoaren ordutegi bera izango dute, baina ibiltarietako bat, gainera, 20:00etatik 23:00etara egongo da zabalik, uztailaren 6tik 13ra. Argibide-guneen ekimenaren aurrekaria iazko sanferminetan egon zen, alkohol eta drogei buruzko informazio gune bat jarri baitzen, Errekoleten plazan baita ere, Hegoak elkartearekin elkarlanean.

Programación de la plaza de los Fueros del 10 al 13 de julio

ZONA JOVEN destinada a: jóvenes de 12 a 17 años

Día 10 de julio

  • 20 a 20.30 horas. Presentación Zona Joven y de los sorteos a manos de Judith Jaso (ItsJudith), youtuber (@JasoJudith).
  • 20 a 22.30 horas. Atracciones dos barredoras
  • 30 a 21.30. horas. Fiesta de la espuma
  • 30 a 22.30. horas. Karaoke
  • 30 a 23.30. Descanso de los fuegos
  • 30 a 00.45. Javier Erro y su banda, finalista en el programa televisivo La Voz Kids

Día 11 de julio

  • 20 a 22.30 horas. Atracciones 4 carpas (arkade + futbolines+ mesas de aire + splax) + lucha gladiadores
  • 20 a 20.45. Kimera
  • 45 a 23. DJ Rodríguez
  • 30 a 23.30. Descanso de los fuegos
  • 30 a 00.45 Goazen (karaoke con los actores de la teleserie Goazen)

Día 12 de julio

  • 20 a 22.30 horas. Atracciones rocódromo + tirolina
  • 20 a 21 horas. Master class Hip Hop
  • 21 a 23 horas. Djs y fiesta de la Espuma
  • 23 a 23.30. Descanso de los fuegos
  • 30 a 00.45 horas. Brigada Improductiva

Día 13 de julio

  • 20 a 22.30. Atracciones cancha, toro mecánico, megabarredora
  • 20 a 21.30 Karaoke
  • 30 a 23. DJ Txurru
  • 23 a 23.30. Descanso Fuegos
  • 30 a 00.30 DJ Txurru

Puntos de información

Punto de información fijo (plaza de Recoletas)

  • El 6 de julio: de 11 a 13 horas
  • Del 7 al 13 de julio: de 23 a 03 horas
  • Atendido por 4 personas

Puntos itinerantes en el entorno festivo

  • El 6 de julio: de 11 a 13 horas
  • Del 7 al 13 de julio: de 23 a 03 horas
  • Uno de ellos abrirá del 6 al 13 de julio de 20 a 23 horas.
  • Atendidos por 2 personas cada uno

La campaña: ”En fiestas, usa tus superpoderes. Piensa, decide, disfruta”

  • Contenidos on-line descargables y compartibles en la web sfsuperpoderes.com
  • Materiales: 200 carteles, 4.000 folletos y 8.000 pegatinas
  • Castellano y euskera y algunos materiales en francés e inglés

Reparto en el punto de información fijo, en la ‘Zona Joven`’ de la plaza de los Fueros, en las peñas y espacios festivos de San Fermín, etc

Foruen plazako programazioa, uztailaren 10etik 13ra

GAZTE EREMUA: 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua

Uztailak 10

  • 20:00 – 20:30. Gazte Eremuaren aurkezpena Judith Jaso youtuberraren eskutik (ItsJudith, @JasoJudith).
  • 20:00 – 22:30. Atrakzioak: bi ekortzaile.
  • 20:30 – 21:30. Apar-festa.
  • 20:30 – 22:30. Karaokea
  • 22:30 – 23.30. Atsedenaldia, su-artifizialak direla eta
  • 23:30 – 00.45. Javier Erro eta haren banda, La Voz Kids telebista-saioko finalista.

Uztailak 11

  • 20:00 – 22:30. Atrakzioak: 4 karpa (arkade + futbol-mahaiak + aire-mahaiak + splax) + gladiadoreen borroka
  • 20:00 – 20:45 Kimera
  • 20:45 – 23:00. DJ Rodríguez
  • 22:30 – 23.30. Atsedenaldia, su-artifizialak direla eta.
  • 23:30 – 00:45 Goazen (karaokea Goazen telesaileko aktoreekin)

Uztailak 12

  • 20:00 – 22:30. Atrakzioak: rokodromoa + tirolina
  • 20:00 – 21:00. Hip Hop master class
  • 21:00 – 23:00. DJak eta apar-festa.
  • 23:00 – 23.30. Atsedenaldia, su-artifizialak direla eta.
  • 23:30 – 00:45. Brigada Improductiva

Uztailak 13

  • 20:00 – 22.30. Atrakzioak: kantxa, zezen mekanikoa, mega-ekortzailea.
  • 20:00 – 21:30. Karaokea
  • 21:30 – 23:00. DJ Txurru.
  • 23:00 – 23.30. Atsedenaldia, su-artifizialak direla eta.
  • 23:30 – 00:30. DJ Txurru.

Argibide-guneak

Argibide-gune finkoa (Errekoleten plaza)

  • Uztailaren 6an: 11:00 – 13:00
  • Uztailaren 7tik 13ra: 23:00 – 03:00
  • 4 pertsona

Argibide-gune ibiltariak festetan

  • Uztailaren 6an: 11:00 – 13:00
  • Uztailaren 7tik 13ra: 23:00 – 03:00
  • Horietako bat zabalik egongo da uztailaren 6tik 13ra, 20:00etatik 23:00etara
  • 2 pertsona bakoitzean

Kanpaina: Jaietan, erabili zure super-botereak. Pentsa, erabaki, gozatu

  • sfsuperpoderes.com webgunean daude on-line edukiak, deskargatu eta partekatzeko
  • Materialak: 200 kartel, 4.000 liburuxka eta 8.000 pegatina
  • Euskaraz eta gaztelaniaz, eta zenbait material baita ingelesez eta frantsesez ere
  • Eskuragarri, argibide-gune finkoan, Foruen plazako Gazte eremuan, peñetan eta sanferminetako jaiguneetan, etab.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

 

Volver arriba