Xabier Soubelet presenta en la Ciudadela una exposición en la que conjuga influencias abstractas y expresionistas con detalles figurativos y una viva variedad cromática / Xabier Soubeletek erakusketa bat aurkeztuko du Ziudadelan, non uztartu dituen eragin abstraktu eta espresionistak xehetasun figuratibo batzuekin eta aniztasun kromatiko bizi batekin

La muestra puede verse en el Pabellón de Mixtos de la Ciudadela hasta el 7 de mayo
Ziudadelako Mistoen eraikinean izango da ikusgai, maiatzaren 7a bitarte

Xabier Soubelet presenta en la planta baja del Pabellón de Mixtos de la Ciudadela la exposición ‘Abstrootism’ hasta el 7 de mayo. En ella pueden verse las obras de este artista afincado en Baztan caracterizadas por su gran colorido y que son definidas por el propio autor como expresionista con tendencia abstracta, “un abstro-figurativo en el cual un simple detalle nos lleva del abstracto puro a una comprensión del cuadro”, un pequeño elemento como una mancha blanca puede representar una borda lejana. El horario de visita es de martes a viernes, de 18 a 20.30 horas; el sábado de mañana y tarde, de 12 a 14 horas y de 18 a 20.30 horas; y el domingo, de 12 a 14 horas.

La exposición de la Ciudadela refleja la vida de un artista que realizó su primera muestra en 1975 y cuya obra, tal y como recoge el catálogo, “ha ido evolucionando con el paso del tiempo, seguramente a la vez que su autor iba ganando confianza y seguridad en su propio trabajo. Esta evolución es doble, por un lado Xabier ha ido madurando en autonomía creativa y con ello ha logrado liberarse de los modelos de sus paisajes, acercándose a una abstracción casi completa y por otro lado ha aumentado sus ansias de expresión, algo que también ha influido en esa liberación de modelos mencionada. Gracias a ello su trabajo es hoy todo un festival de formas y colores”. De hecho, sus primeras pinturas de estilo impresionista darán lugar a un post impresionismo marcado por Cezanne hasta llegar a un fauvismo colorido. Junto a Cezanne, sus pintores preferidos son Van Gogh, Matisse, Derain, De Kooning, Soulages, Tapies, Schneider, Poliakoff, Van Velde y de Stael.

Constantes que ha mantenido en sus cuadros son el sentido constructivo de sus imágenes, lo que permite que sus pinturas nunca lleguen a perder un cierto rigor, y la base a las referencias naturales a las que la encendida variedad cromática convierte en “una verdadera fiesta de la fantasía y la imaginación y en un canto pleno de libertad, cariño y control”. Todo ello, sin perder el referente local de la pintura del Bidasoa, “la corriente estética contemporánea más duradera de nuestra tierra”. Así, ha unido en la obra que puede verse en el Pabellón de Mixtos su entorno, los movimientos artísticos históricos pasados, su propia herencia pictórica local y las raíces ancestrales vascas de su tierra natal y familiar.

Exponiendo desde 1975 con obra en numerosas colecciones particulares

Este artista, también escritor y cantautor, nació en 1953 en Ziburu (Francia). Empezó a pintar con Apezechea en 1975 y se integró en el colectivo de pintores de Baztan con Ana Marin, Apezetxea, Rezola, Arizmendi, Sobrino y los pintores vizcaínos Bañales y Fidalgo. Realizó su primera exposición en 1975 y desde entonces ha participado en una larga lista de muestras individuales y colectivas en distintas ciudades.

Sus cuadros están en colecciones particulares de Paris, Madrid, Barcelona, Sidney, San Francisco, México, Buenos Aires, Puerto Rico, Montreal, Viena, Nueva York, Munich, Berlín, Londres, Quebec, Oxford, Bruselas, Burdeos, Estrasburgo, Caen, Caracas, Marrakech o Toronto, además de en numerosas ciudades de nuestro entorno.

Xabier Soubeleten Abstrootism erakusketa Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan egongo da ikusgai maiatzaren 7ra arte. Baztanen bizi den artistaren lanak izango dira bertan ikusgai, zeinen ezaugarri baitira kolore ugariak eta egileak berak joera abstraktuko lan espresionista gisa definitzen baititu, “abstraktu-figuratibo bat, non detaile xume batek eraman ahal gaituen abstraktu hutsetik koadroa ulertzera”, elementu txiki batek, adibidez, orban zuri batek urrunean dagoen borda bat irudikatu dezake. Erakusketa asteartetik ostiralera egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Ziudadelako erakusketak islatzen du lehen erakusketa 1975ean egin zuen artista baten lana, zeinari buruz hauxe jasotzen den katalogoan: “t haren obra bilakatuz joan da denboraren joanean, seguruenik, artistak berak bere jardunean konfiantza eta segurtasuna irabaztearekin batera. Bilakaera hori bikoitza da: batetik, Xabierrek gero eta sormen-autonomia handiagoa lortu du, eta horrela paisaien ereduetatik guztiz aske ia abstrakzio erabatekora hurbildu da, eta, bestetik, areagotu egin ditu adierazpen-irrikak, halako moduz non hori ere lagungarri izan baitzaio ereduetatik askatzeko. Horri esker, artistaren lana forma- eta kolore-festa da inondik inora”. Berez, estilo inpresionistako bere lehen lanek post-inpresionismoari bide emango diote, Cézannek markatutako inpresionismotik fauvismo koloretsura. Cézannekin batera, Van Gogh, Matisse, Derain, De Kooning, Soulages, Tapies, Schneider, Poliakoff, Van Velde eta de Stael ditu margolari maiteen.

Soubeleten koadroetan mantendu diren konstanteak dira irudien izaera eraikitzailea –horri esker, bere pintura-lanek ez dute inoiz guztiz galtzen nolabaiteko doitasuna– eta naturaren erreferentziaren oinarrien aniztasun kromatiko biziari esker “fantasia- eta irudimen-festa egiazkoa bilakatzen ditu bere koadroak, askatasun, maitasun eta neurrizko kantua eginez”. Hori guztia Bidasoako tokiko pinturaren erreferentzia kontuan hartzeari utzi gabe, “gure lurraldeko korronte estetiko garaikide iraunkorrena”. Hala, Mistoen eraikinean ikus daitekeen obran bildu ditu bere ingurua,iraganeko arte-mugimendu historikoak, bertako oinordetza piktorikoa eta ama- eta familia-lurraren behinolako euskal sustraiak.

1975az geroztik erakusketak egiten, eta bilduma partikular ugaritan ditu obrak

Artista hau 1953an sortu zen Ziburun (Frantzia), eta idazlea eta kantautorea ere bada. Apezechearekin batera margotzen hasi zen 1975ean, eta Baztango pintoreen kolektiboan sartu zen Ana Marin, Apezetxea, Rezola, Arizmendi, Sobrino eta Bañales eta Fidalgo pintore bizkaitarrekin batera. 1975ean egin zuen bere lehen erakusketa, eta une hartatik aurrera, erakusketa askotan parte hartu du, bakarkakoetan nahiz taldekakoetan, hainbat hiritan.

Soubeleten koadroak bilduma partikular ugaritan daude munduan barna sakabanatuta –Paris, Madril, Bartzelona, Sidney, San Frantzisko, Mexiko, Buenos Aires, Puerto Rico, Montreal, Viena, New York, Munich, Berlin, Londres, Quebec, Oxford, Brusela, Bordele, Estrasburgo, Caen, Caracas, Marrakech edo Toronto– baita gure inguruko hainbat hiritan ere.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *