Una lectura poética a cuatro voces, Dylan y la poesía improvisada inician la semana que viene la propuesta de contenidos de las VI Jornadas Poéticas de la Red Civivox / Poesia-irakurraldi batek –lau ahotsetara–, Dylanen poesiek eta poesia inprobisatuak emanen diote hasiera heldu den astean Civivox sareko VI. Jardunaldi Poetikoen edukien proposamenari.

Del 20 al 23 de febrero en Condestable habrá cinco sesiones sobre esta modalidad literaria en formatos e idiomas diversos
Otsailaren 20tik 23ra bitarte, bost saio eginen dira, Kondestablen, poesiako literatura-modalitateaz, zenbait formatu eta hizkuntzatan

La semana que viene la Red Civivox acogerá cinco actividades en diversos formatos pero con un tema en común: la poesía. Las VI Jornadas Poéticas proponen otras palabras, versos que se abren, proyectándose desde el papel a otros formatos como la música, a temas que actualizan su mirada –desde la anorexia, hasta el cuidado de los enfermos de alzheimer- o a canales distintos de los habituales, como las ondas de radio. Es una ‘poesía viva’ que dialoga con otros idiomas y otras formas de entender la instantaneidad de la inspiración como los bertsos, y que sigue teniendo presencia entre los grupos de apasionados y las revistas especializadas.

Tres citas con fuerte componente musical, una lectura poética y una conferencia serán los formatos de las sesiones que alternarán castellano y euskera. Como es habitual, dos de las actividades tendrán lugar a mediodía y serán encuentros con estudiantes. El resto de las sesiones estarán abiertas al público en horario de 19.30 horas, aunque para la del día 20 hay que recoger invitación. Las cinco citas serán en Condestable. Los participantes, en su mayoría poetas y músicos, serán, entre otros Jon Barberena, Oskar Estanga, Mikel Sanz Tirapu, Josetxo Azkona, Ana Martínez Mongay, Iosu Moracho, Iñaki Auzmendi, Nathan Read.

Las Jornadas Poéticas son parte de un proyecto extensivo de la Red Civivox que también tiene citas en los meses de abril y mayo, la primera con la narrativa escrita y la segunda con la transmisión oral (narración oral), como modalidades. Es una propuesta triple que bajo el título ‘Con otras palabras’ aborda a lo largo del año el hecho comunicativo en sus diferentes vertientes a través de lenguajes artísticos de transmisión diversos (literatura, poesía, teatro, música, performances etc.).

Lectura poética a cuatro bandas y en dos idiomas

Poesía a quemarropa’, es lo que ofrecerán este próximo lunes, a las 19.30 horas, los poetas Mikel Sanz Tirapu, Josetxo Azkona, Ana Martínez Mongay y Iosu Moracho, en una sesión en el que el recitado se hará en castellano y euskera. El acto tendrá lugar en la Bodega de Condestable y, dada la dimensión de la sala será necesario retirar invitación, lo que se puede hacer en el mismo centro desde una hora antes.

La propuesta consta de poemas propios y del recitado de versos de distintos autores, seleccionados por ellos mismos. Mikel Sanz Tirapu (Pamplona, 1977) es licenciado en Humanidades (UN) y autor de tres poemarios, el último de ellos ‘Esquirlas personales’, editado en 2016. Forma parte del grupo ‘Nueva poesía Ángel Urrutia’ del Ateneo Navarro, una adscripción que comparte con Ana Martínez Mongay (Zaragoza, 1964). Esta licenciada en Filología Hispánica (Universidad de Zaragoza) es autora del poemario ‘De la levedad’, además de publicar artículos y poemas en diversas revistas. El tercer creador que recitará en castellano será Iosu Moracho, docente pamplonés y autor de ‘El vuelo del navegante’, ‘Nación de sueños’, ‘Nueve poetas, nueve’, Café Trévere, ‘La muñeca de hierbas y otros poemas de África’.

El recitado en euskera recaerá sobre Josetxo Azkona (Pamplona, 1953), poeta y narrador, habitual de diversas emisoras de radio y colaborador habitual del libro poético ‘Hatsa’ (antología de poetas vascos). Azkona se declara admirador de Whitman, Pessoa, Benedetti o Sarrionandía.

De Dylan a la actualidad: encuentros con estudiantes

Lunes y martes, a las 12 del mediodía, la propuesta se dirige a los más jóvenes y está ya completa. El lunes 20 los alumnos de ESO y Bachillerato del Colegio Calasanz- Escolapios y de La Compasión de Escolapios asistirán a una sesión en castellano en la que el cantautor inglés Nathan Read hará un repaso de la obra de Bob Dylan desde un punto de vista literario. Y lo hará interpretando en directo, además, algunas canciones de la época 1962-1983. El último premio Nobel de Literatura fue otorgado por la Academia Sueca a Dylan, refrendando el papel de la canción como formula popular poética. El intérprete, Nate Read, es un guitarrista, compositor y vocalista británico que emprendió su carrera musical hace ya 25 años; desde entonces ha vivido y actuado en países tan diversos como Reino Unido, Holanda, Alemania, Japón y España. Actualmente vive y trabaja en Pamplona, Navarra.

El martes 21 de febrero la sesión se desarrollará en euskera con los alumnos de ESO y Bachillerato del IES Alaiz e IES Eunate. El poeta Jon Barberena (Elizondo, 1979) y el bertsolari y músico Oskar Estanga (Gaintza, 1978), harán un recorrido poético por temas de actualidad: la transexualidad, la anorexia, la identidad. Se trata de que el público proponga escenarios. El improvisador, con la ayuda del músico, los llenará de poesía, alternando así improvisación oral y musical. Es el bertso de la vida cotidiana.

Recta final: miércoles y jueves

Las dos últimas actividades de las VI Jornadas Poéticas serán la cita poética con Jon Barberena y el concierto de autor de Iñaki Auzmendi, ambas con entrada libre a las 19.30 horas. Barberena acometerá una sesión sobre bertsos y poesía que, bajo el título ‘Poesia eta bertsoa bi bide’ pondrá en paralelo las semejanzas y diferencias entre ambas manifestaciones artísticas. La actividad se realiza en colaboración con el Ateneo Navarro.

Para finalizar el ciclo el jueves llegará el concierto de Iñaki Auzmendi guitarrista y cantante, que estará acompañado por la violinista Ana Turcan y Juanmi Arzelus a la guitarra eléctrica.

Hurrengo astean, Civivox sarean bost jarduera eginen dira, zenbait formatutan baina gai bakar bati helduta: poesiari. VI. Jardunaldi Poetikoek bestelako hitzak proposatzen dituzte, zabaltzen ari diren bertsoak, halako moduz non paperetik beste formatu batzuetara, musikara, kasu, proiektatzen baitira, edo poesien begirada eguneratzen duten gaietara –anorexiatik hasi eta alzeheimerrak jotako gaixoen zaintza-lanetara–, edo ohikoak ez diren bideetara, irratiaren uhinetara kasu. Poesia hau bizia da, solasean ari da beste hizkuntzekin eta inspirazioaren bat-batekotasuna ulertzeko beste zenbait modurekin, hala nola bertsolaritzarekin, eta toki bat egina dauka poesia-zale amorratuen taldeetan eta aldizkari espezializatuetan.

Hiru poesia-errezitaldi musikadun, poesia-irakurraldi bat eta hitzaldi bat, horra saio hauen formatuak, non aldika gaztelania eta euskara tartekatuko baitira. Ohi den bezala, jardueretako bi eguerdian izanen dira, eta haietan ikasleekiko topaketak eginen dira. Gainerako saioak jendeari zabalik izanen dira, 19:30ean; baina, hilaren 22ko saiorako gonbidapena jaso behar da. Bost saioak Kondestablen izanen dira. Parte-hartzaile gehienak musikariak eta poetak izanen dira, besteak beste, Jon Barberena, Oskar Estanga, Mikel Sanz Tirapu, Josetxo Azkona, Ana Martínez Mongay, Iosu Moracho, Iñaki Auzmendi eta Nathan Read.

Jardunaldi poetikoak proiektu handiago baten parte dira; izan ere, apirilean eta maiatzean, eta hauek ere Civivox sarean, narrazio idatziari, lehenbizi, eta ahozko transmisioari, bigarrenik, lotutako saioak eginen dira. Proposamen hirukoitz honek Bestela esanda dauka izenburu, eta komunikazio-ekintzari helduko dio, urtean zehar, ekintza horren adiera ezberdinetatik heldu ere, era askotako transmisio-hizkuntza artistikoak erabilita (literatura, poesia, antzerkia, musika, perfomanceak eta abar).

Irakurraldi poetikoa lau bandatara eta bi hizkuntzatan

Poesia borborka, heldu den astelehenean, 19:30ean, poeta hauen ahotik: Mikel Sanz Tirapu, Josetxo Azkona, Ana Martínez Mongay eta Iosu Moracho. Saioan gaztelaniaz eta euskaraz eginen dira poesia-errezitaldiak. Emanaldia Kondestableko upategian izanen da, eta aretoaren luze-zabala kontuan harturik, gonbidapena jaso behar da bertaratzeko, Civivox zentroan bertan, ordubete lehenagotik.

Proposamenean, poetek beraien poemak errezitatuko dituzte, bai eta beraiek hautatu dituzten zenbait egilerenak ere. Mikel Sanz Tirapu (Iruña, 1977) Giza-zientzietan lizentziaduna (NU) eta hiru poema-libururen egilea da. Horietako azkena Esquirlas personales da, 2016an argitaratua. Nafar Ateneoko Nueva poesía Ángel Urrutia taldekoa da, eta bertan Ana Martínez Mongay (Zaragoza, 1964) dauka kide. Ana Martínez Filologia Hispanikoan (Zaragozako Unibertsitatea) lizentziaduna da, eta De la levedad poema-liburuaren egilea; horrez gain, artikuluak eta poemak argitaratu ditu, zenbait aldizkaritan. Gaztelaniaz errezitatuko duen hirugarren sortzailea Iosu Moracho izango da, irakasle iruindarra eta El vuelo del navegante; Nación de sueños; Nueve poetas, nueve; Café Trévere eta La muñeca de hierbas y otros poemas de África lanen egilea.

Josetxo Azkonak (Iruña, 1953) euskaraz errezitatuko du. Poeta eta narratzailea da, zenbait irratitako ohiko kolaboratzailea eta Hatsa (euskal poeten antologia) poesia-liburuko ohiko kolaboratzailea. Azkonak Whitman, Pessoa, Benedetti eta Sarrionandia miresten dituela dio.

Dylan-etik hasi eta gaur egunera arte: topaketak ikasleekin

Astelehenean eta asteartean, 12:00etan, gazteenei zuzendutako proposamena. Otsailaren 20an, astelehenarekin, Calasanz-Eskolapioak eta La Compasión-Eskolapioak ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko ikasleek Nathan Read kantautore ingelesarekin batera ibilbide bat eginen dute Bob Dylanen lanean, literaturaren ikuspuntutik. Kantautoreak, gainera, 1962-1983 garaiko abesti batzuk interpretatuko ditu, zuzenean. Suediar Akademiak azken Literatura Nobel saria eman zion Dylani, eta hala abestiaren papera berretsi zuen, poesia formula herrikoi gisa. Nate Read gitarra-jotzaile, konpositore eta abeslari britainiarra da. Duela 25 urte ekin zion ibilbide musikalari eta orduz geroztik hainbat herrialdetan bizi eta jo izan du, hala nola Erresuma Batuan, Holandan, Alemanian, Japonian eta Espainian. Gaur egun, Iruñean bizi eta lan egiten du.

Otsailaren 21ean, asteartearekin, Alaiz BHIko DBHko eta Batxilergoko ikasleen txanda izanen da, eta saioa euskaraz izanen da. Jon Barberena poetak (Elizondo, 1979) eta Oskar Estanga (Gaintza, 1978) bertsolari eta musikariak ibilbide poetiko bat eginen dute gaurkotasun-gaien inguruan: transexualitatea, anorexia, identitatea. Ikusleek agertoki ezberdinak proposatuko dituzte, eta bertsolariak, musikariaren laguntzarekin, poesiaz beteko ditu, ahozko zein musikazko inprobisazioa tartekatuz. Eguneroko bizitzaren bertsoa da.

Azken txanpa: asteazkena eta osteguna

VI. Poesia Jardunaldien azken bi jarduerak honako hauek izanen dira: hitzordu poetikoa Jon Barberenarekin eta autore-kantua Iñaki Auzmendirekin. Bietarako sarrera librea da eta 19:30ean hasiko dira. Poesia eta bertsoa bi bide izenburupean, Barberenak bertso eta poesiari buruzko saio bat eskainiko du, bi adierazpen artistikoen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak paraleloki agertuz. Jarduera hau Nafar Ateneoarekin elkarlanean antolatu da.

Zikloari amaiera emateko, ostegunean, Iñaki Auzmendi gitarra-jotzaile eta abeslariak kontzertua eskainiko du, Ana Turcanek (biolina) eta Juanmi Arzelusek (gitarra elektrikoa) lagunduta.

VI Jornadas Poéticas

Lunes 20 de febrero

ENCUENTRO DIDÁCTICO CON ESTUDIANTES*

  • Razones para un Nobel

  • Conferencia-concierto

  • Dedicado a obra de Bob Dylan

  • Intérprete: Nathan Read

    LECTURA POÉTICA

  • Poesía a quemarropa

  • Recitado

  • Propuesta poética con lectura directa

  • Recitan: Mikel Sanz Tirapu, Josetxo Azkona, Ana Martínez Mongay y Iosu Moracho. Recitarán una selección de poemas propios y de otros autores. Actividad en euskera y castellano
  • Entrada libre previa retirada de invitación desde una hora antes

    Martes 21 de febrero

    ENCUENTRO DIDÁCTICO CON ESTUDIANTES*

  • Nerabezaroa adin txarra? Bai zera! EUSKERA
  • Muestra poético-musical

  • Tratarán temas diversos a través de poemas, música y bertsos dirigidos al público joven

  • Oskar Estanga, bertsolari. Jon Barberena Ibarra, poeta

    Miércoles 22 de febrero

    CITA POÉTICA CON… JON BARBERENA

  • Poesia eta bertsoa bi bide

  • Conferencia

  • Parecidos y diferencias entre bertsos y versos

  • Ponente: Ion Barberena, poeta

  • Entrada libre. Actividad en colaboración con el Ateneo Navarro

    Jueves 23 de febrero

    CANCIÓN DE AUTOR CON… IÑAKI AUZMENDI

  • Momentos y raíces

  • Concierto

  • Interpretes: Iñaki Auzmendi, guitarra y voz; Ana Turcan, violín y Juanmi Arzelus, guitarra eléctrica
  • Entrada libre

VI. PoesiaJardunaldiak

Otsailak 20, astelehena

TOPAKETA DIDAKTIKOA IKASLEEKIN*

  • Razones para un Nobel

  • Hitzaldi-kontzertua

  • Bob Dylanen lanari eskainia

  • Interpretea: Nathan Read

    POESIA-IRAKURRALDIA

  • Poesia borborka

  • Errezitaldia

  • Proposamen poetikoa zuzeneko irakurketarekin

  • Errezitatzaileak: Mikel Sanz Tirapu, Josetxo Azkona, Ana Martínez Mongay eta Iosu Moracho. Beraien olerkiak eta beste egile batzuenak errezitatuko dituzte. Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz izango da

  • Sarrera librea, gonbidapena hartuta emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aurrera

    Otsailak 21, asteartea

    TOPAKETA DIDAKTIKOA IKASLEEKIN*

  • Nerabezaroa adin txarra? Bai zera! EUSKARAZ

  • Poesia- eta musika-erakustaldia

  • Hainbat gai aztertuko dituzte, gazteendako olerki, musika eta bertsoen bidez.

  • Oskar Estanga, bertsolaria. Jon Barberena Ibarra, poeta

    Otsailak 22, asteazkena

    HITZORDU POETIKOA… JON BARBERENAREKIN

  • Poesia eta bertsoa bi bide

  • Hitzaldia

  • Bertsoak eta poesia. Zertan dira antzeko, eta zertan, ezberdin?

  • Hizlaria: Jon Barberena Ibarra, poeta

  • Sarrera librea da. Jarduera hau Nafar Ateneoarekin elkarlanean antolatu da.

    Otsailak 23, osteguna

    AUTORE-KANTUA… IÑAKI AUZMENDIREKIN

  • Momentos y raíces

  • Kontzertua

  • Interpreteak: Iñaki Auzmendi (gitarra eta ahotsa), Ana Turcan (biolina) eta Juanmi Arzelus (gitarra elektrikoa)

  • Sarrera librea

Ayuntamiento de Pamplon / Iruñako Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *