El noveno ciclo municipal de teatro de humor en euskera ‘Irriziklo’ presenta este miércoles un doble espectáculo en la Escuela Navarra de Teatro / Iruñeko Udaleko euskarazko bederatzigarren umorezko antzerki-zikloak, Irriziklok, ikuskizun bikoitza eskainiko du asteazkenean, Nafarroako Antzerki Eskolan

Los grupos Zanzara y Nomofobikak pondrán en escena ‘Eltxoak’ y ‘Sarean kateatuak’, respectivamente, y la entradas cuestan tres euros
Zanzara eta Nomofobikak taldeek Eltxoak eta Sarean kateatuak antzezlanak taularatuko dituzte, hurrenez hurren, eta sarrerak 3 euroan salgai egongo dira

El ciclo de humor en euskera del Ayuntamiento de Pamplona, Irriziklo, continúa el miércoles, día 1 de marzo, con una novedad en cuanto a su formato. En esta ocasión, serán dos los espectáculos que se pondrán en escena a las 20 horas en la Escuela Navarra de Teatro. Por una parte, la compañía Zanzara representará ‘Eltxoak’ (Mosquitos), una pieza de pequeño formato protagonizada por Amaia Irazabal, a la que seguirá ‘Sarean Kateatuak’ (Encadenadas en la red), del grupo Nomofobikak, sketches y monólogos interpretados por las conocidas actrices donostiarras Olatz Beobide, Belén Cruz y Amaia Lizarralde.

Las entradas están ya a la venta al precio de tres euros por butaca y se pueden adquirir tanto on-line, como en la taquilla de la Escuela Navarra de Teatro, en la calle San Agustín.

La propuesta del Ayuntamiento de Pamplona para público euskaldun joven y adulto, llega cada miércoles a la ENT desde el 8 de febrero. Tras los primeros seis espectáculos, el ciclo culminará la semana que viene con otra doble sesión: Birjiñe Albira pondrá en escena ‘Bizitzaren egiak’, y Aitor Txarterina, ‘Baltzizkueta’, subirá a las tablas su monólogo ‘Euskara batua. Mito ala egia?’.

El odio ¿a los mosquitos?

Amaia Irazabal es la autora, directora y única actriz de ‘Eltxoak’, una breve pieza en la que la protagonista odia los mosquitos. Está harta de que siempre se le acerquen a ella. Poco a poco y ante el espectador, se va a dar cuenta de que ellos no son los únicos seres que le succionan la sangre. Para hacer frente a la situación, hará acopio de fuerzas y se convertirá en una superheroína.

Nacida en Santurce en el año 1990, Amaia Irazabal vive actualmente en Getaria. Licenciada en Psicología, cursó estudios de teatro en el Taller de Artes Escénicas de San Sebastián entre los años 2011 y 2014. Además, ha recibido formación específica en teatro físico, voz y clown, entre otras especialidades. Actualmente escribe y recita poesía con el grupo Lekord, representa el papel de Malen en la teleserie “Eskamak kentzen”, de ETB, y ha estrenado la obra ‘Ladydi García: zuloetan ezkutatzen ziren neskatilak’ con el grupo Ados Teatro.

La dependencia del móvil

La segunda de las obras que mañana llega a la Escuela Navarra de Teatro será ‘Sarean kateatuak’, galardonada con el primer premio de Teatro de Bolsillo 2016. El libreto afronta un tema de actualidad como es la adicción a los teléfonos móviles. Tomando como excusa la nomofobia (adicción al teléfono móvil/ miedo irracional a salir de casa sin él), tres mujeres se enfrentan a una sesión de terapia en la que incluyen a los espectadores. Un test y una sucesión de sketches y monólogos conforman la trama argumental de la obra.

Todas las protagonistas de ‘Sarean kateatuak’, Olatz Beobide, Belén Cruz y Amaia Lizarralde, son actrices donostiarras y presentan una una dilatada experiencia en teatro, cine y televisión, tanto a nivel local, como estatal.

Iruñeko Udaleko Irriziklo euskarazko umore zikloaren emanaldi berri bat egongo da martxoaren 1ean, asteazkenarekin, eta formatuari dagokionez, berritasun bat izango da: bi izango dira taularatuko diren ikuskizunak, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etan. Batetik, Zanzara konpainiak Eltxoak aurkeztuko du –Amaia Irazabal protagonista duen formatu txikiko antzezlan bat–, eta bestetik, Nomofobikak taldeak Sarean Kateatuak taularatuko du – Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde aktore donostiar ezagunek antzeztutako sketch eta monologoak–.

Sarrerak jada salgai daude, 3 euroan, eta Internet bidez zein Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan eros daitezke, San Agustin kalean.

Euskal publiko gazte zein helduari zuzendutako hitzordu hau asteazkenero heldu izan da NAEra, otsailaren 8az geroztik. Lehenengo sei ikuskizunen ondoren, zikloa beste saio bikoitz batekin amaituko da: Birjiñe Albirak Bizitzaren egiak antzeztuko du eta Aitor Txarterinak, “Baltzizkuetak”, bakarrizketa bat igoko du agertokira: Euskara batua. Mito ala egia?

Gorroto ditu… eltxoak?

Amaia Irazabal da Eltxoak antzezlaneko egilea, zuzendaria eta aktore bakarra. Antzezlan labur honetako protagonistak gorrotoa die eltxoei. Kokoteraino dago beti harengana gerturatzen direlako. Poliki-poliki eta ikusleen aurrean, konturatuko da ez direla eltxoak odola xurgatzen dioten bakarrak. Egoerari aurre egiteko, indarrak batu eta superheroi bilakatuko da.

Amaia Irazabal Santurtzin jaio zen, 1990ean, eta egun Getarian bizi da. Psikologian lizentziaduna, aktore-ikasketak egin zituen Donostiako Arte Eszenikoen Lantegian 2011 eta 2014 artean. Gainera, berariazko prestakuntza jaso du beste espezialitate batzuetan, besteak beste antzerki fisikoan, ahotsan eta clown modalitatean. Gaur egun poesia idatzi eta errezitatzen du Lekord taldearekin, Malenen papera egiten du ETBko Eskamak kentzen telesailean, eta Ados Teatroa taldearekin batera Ladydi García: zuloetan ezkutatzen ziren neskatilak antzezlana estreinatu du.

Mugikorrarekiko menpekotasuna

Nafarroako Antzerki Eskolan bihar antzeztuko den bigarren lana Sarean kateatuak izango da, 2016ko Poltsiko Antzerkia Jaialdiko lehen sariaren irabazlea. Testuak gaur egun pil-pilean dagoen gai bati heltzen dio: telefono mugikorrekiko menpekotasuna. Nomofobia aitzaki hartuta (mugikorrarekiko menpekotasuna / etxetik mugikorrik gabe ateratzeko beldur irrazionala), hiru emakumek terapia-saio bati aurre egiten diote, zeinetan ikusleak ere sartzen dituzten. Test batek eta sketch eta bakarrizketa segida batek osatzen dute antzezlanaren argumentuaren trama.

Sarean kateatuak antzezlaneko aktore guztiak –Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde– donostiarrak dira, eta eskarmentu handia dute antzerki, zine eta telebistan, bai hemen bai estatuan.

Irri Zikloa. Escuela Navarra de Teatro

Entradas: 3 euros, en la misma taquilla u on line

Horario: 20 horas

Miércoles 1 de marzo

  • Eltxoak. Amaia Irazabal

  • Nomofobikak. Olatz Beobide, Belén Cruz y Amaia Lizarralde

    Miércoles 15 de marzo

  • Bizitzaren egiak. Birjiñe Albira

  • Mito ala egia? Aitor Txarterina ‘Baltzizkueta’

Irriziklo. Nafarroako Antzerki Eskola

Sarrerak: 3 euro, leihatilan bertan eta online

Ordua: 20:00

Martxoak 1, asteazkena

  • Eltxoak. Amaia Irazabal

  • Sarean kateatuak. Nomofobikak. Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde

    Martxoak 15, asteazkena

  • Bizitzaren egiak. Birjiñe Albira

  • Euskara batua. Mito ala egia? Aitor Txarterina “Baltzizkueta”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *