El fotógrafo Paco Ocaña vuelve al Pabellón de Mixtos con sus espejismos de la ciudad, escenarios virtuales y retratos / Paco Ocaña argazkilaria Mistoen eraikinean da berriz ere hiriaren espejismo, agertoki birtual eta erretratuekin

La muestra se titula ‘Crónica y memoria’ y puede visitarse hasta el 1 de mayo en la primera planta del pabellón
Kronika eta oroimena deitzen da erakusketa eta maiatzaren 1era arte egongo da ikusgai pabilioiko lehen solairuan

El fotógrafo Paco Ocaña vuelve una década después al Pabellón de Mixtos de la Ciudadela con su particular visión de la ciudad. Si en 2005 realizó un retrato urbano de Pamplona de los años 1994 a 2005, hoy recorre la primera planta del pabellón con sus espejismos de la ciudad, con escenarios virtuales, con imágenes de lo que no se ve cuando se mira, y con una serie de retratos que cuestionan el concepto psicológico del retrato único, guardando, en un instante, la variada y poliédrica expresión de la personalidad.

Crónica y memoria’ son un centenar de imágenes, un centenar de instantes que cuentan el paso del tiempo desde el objetivo de la cámara de Ocaña, al tiempo que conservan esos momentos reales o soñados por el autor durante la última década. La exposición ha sido presentada hoy en rueda de prensa por el propio autor, acompañado de la directora del Área de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maitena Muruzábal. La exposición podrá visitarse hasta el 1 de mayo de martes a viernes, de 18 a 20.30 horas; el sábado en horario de mañana y tarde, de 12 a 14 horas y de 18 a 20.30 horas; y el domingo, de 12 a 14 horas.

Además, se han programado varias actividades paralelas. Los domingos 19 de marzo y 23 de abril habrá visita guiada con el autor y el viernes 7 de abril, a las 19.30 horas, se ha programado un concierto de la mano de Ekhi y Urko Ocaña.

Cuatro temáticas

La muestra está articulada en torno a cuatro apartados, que recogen temas repetidos en el objetivo de Paco Ocaña. El primero se titula ‘Los muros transparentes’ y en él se refiere a la ciudad y sus espejismos como espacio vivo, los graffitis urbanos o el street art. Dice el autor que entre la apariencia de lo real y la certidumbre de lo invisible se revela la evidencia de lo transparente… Y Ocaña lo materializa en una especie de juego con el arte callejero, con un lenguaje que facilita interpretaciones diversas y alusiones a lugares y personajes.

El segundo apartado lleva el título ‘Loquenohasvistomirando’ y en ella se pone de manifiesto lo engañosa, ilusoria y sugerente que puede ser la realidad objetiva, reflejada por una cámara en una fotografía, y lo real que puede ser, tanto como los sueños o las intuiciones, que también son reales y verdaderas.

En otra serie se aventuran espacios imaginados, como recreación de otros lugares ficticios. Este apartado se titula ‘Escenarios virtuales’ y viene a ser una interpretación fotográfica onírica, o una visión de realismo mágico con cierto tono surrealista, en la línea de trabajo de Jerry N. Uelsman, reconocido maestro de la técnica del fotomontaje. Tal y como expone Ocaña, la nueva imagen digital viene a ser un híbrido entre la apariencia de realidad y la verosimilitud de la ficción, que combina la creatividad y la imaginación del fotógrafo con esa libertad de acción ofrecida por las nuevas tecnologías.

Completa la exposición una serie de ‘Retrata/dos’, en la que el autor ofrece dos miradas antagónicas: la del retratado mostrando u ocultando lo que considere que le beneficia y la del retratista que maneja la cámara como instrumento para descubrir lo que se le oculta. Los retrata-dos de Paco Ocaña son imágenes en sus diversas concepciones, tanto temáticas como estilísticas, desde el retrato de referencias clásicas hasta una galería representativa de la cultura navarra o una inmersión en la cultura flamenca, resueltas ambas utilizando los procedimientos de laboratorio en blanco y negro para recalar en las propuestas más recientes de ruptura formal y conceptual.

Biografía

Paco Ocaña Jimena (Jaén, 1949) es titulado por la Universidad de Zaragoza (Escuela Universitaria de Estudios Sociales). Ingresa en la Agrupación Fotográfica de Navarra en 1976 y participa en sus actividades. En 1983 dirige su revista y desde 1980 realiza y participa en numerosas exposiciones individuales y colectivas. Escribe y publica textos sobre temas fotográficos en medios especializados, catálogos y otros.

Miembro del Consejo Navarro de Cultura de 1987 a 1992, vocal de Fotografía del Ateneo Navarro entre 1991 y 1997, miembro de la junta directiva de la A.F.C.N. desde 2003, ha sido comisario de las exposiciones ‘Contrastes. Nueva generación” (1989), ‘Visiones para una década. Panorama actual de la fotografía navarra” (1990, Gobierno de Navarra), ‘Jacques Henri Lartigue’ (1992, Museo de Navarra), y ‘Tierras, gentes, pueblos’ (1997. Ateneo Navarro-Ayuntamiento de Pamplona).

Asimismo, ha organizado y dirigido el ciclo ‘La fotografía como argumento’ (Ateneo Navarro) en el Museo de Navarra (1992, 1993 y 1994), el curso ‘El retrato fotográfico’ (1993, Planetario de Pamplona, Museo Gustavo de Maeztu, y Ayuntamiento de Aoiz), y ‘La seducción del espejo, esencia y apariencia en el retrato’ (2008, Photomuseum, Zarautz – Foto-67 M, Villava). Director y profesor de cursos de iniciación fotográfica en varios niveles entre 1994 y 2011 en la Casa de Cultura de Villava y de Barañáin, además de en la A.F.C.N, ha sido promotor del taller de Fotografía FOTO 67 M de Villava.

Su trabajo se recoge en libros como ”Pamplona-Iruña, imágenes y palabras’ (1997, Ayuntamiento de Pamplona), ‘Navarra por mil caminos’ (1998, Gobierno de Navarra), ‘Villava, cuatro visiones’ (2002, Ayuntamiento de Villava), ‘Navarra / Fotografía’ (Carlos Cánovas, 2012, Gobierno de Navarra), catálogos, CD´s y otros.

Paco Ocaña argazkilaria Ziudadelako Mistoen erakinera itzuli da berriz ere hamarkada baten ostean, bere hiriaren ikuspegi berezia ematera. 2005ean 1994 eta 2005 urteen arteko Iruñearen hiri-erretratua egin bazuen, gaur egun hiriaren espejismoekin beteko du eraikinaren lehen solairua, agertoki birtualekin, begiratzen denean ikusten ez denari buruzko irudiekin eta erretratu sorta batekin, non kolokan jartzen baita erretratu bakarraren kontzeptu psikologikoa nortasunaren adierazpen askotarikoaren eta poliedrikoaren aurrean.

Kronika eta oroimena ehun irudik osatzen dute, Ocañaren kameraren objektibotik denboraren joana irudikatzen duten ehun une, eta une errealak edo egileak azken hamarkadan amestu dituen uneak kontserbatzen dituzte aldi berean. Egileak berak aurkeztu du gaur erakusketa prentsaurrekoan, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek lagunduta. Erakusketa maiatzaren 1era arte egongo da ikusgai, asteartetik ostiralera,18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Halaber, bestelako jarduera paralelo batzuk programatu dira. Apirilaren 19an eta 23an (igandeak) bisita gidatuak egongo dira egilearekin batera, eta apirilaren 7an (ostirala), 19:30ean kontzertu bat egongo da, Ekhi eta Urko Ocañaren eskutik.

Lau gai

Erakusketa lau ataletan banatuta dago, non Paco Ocañaren objektiboan errepikatzen diren gaiak biltzen baitira. Lehenengoa Harresi gardenak deitzen da, eta hiria eta hark gune bizia den heinean sortzen dituen espejismoak aipatzen ditu, hiri-grafittiak edo street arta. Egileak dioenez, errealitatearen antzaren eta ikusezinaren ziurtasunaren artean, gardenaren nabaritasuna agertzen da… Eta Ocañak kaleko artearekin egiten duen jolas moduko baten bidez gauzatzen du, era askotako interpretazioetarako bide ematen duen hizkuntza batekin eta toki eta pertsonaien aipamenekin.

Bigarren atalak Soegiteanikusiezduzunhori du izenburu eta kamera batek argazki batean islatzen duen errealitate objektiboa ametsak edo intuizioak bezain iruzurtia, engainagarria eta iradokitzailea dela agerian jartzen du, baita erreala ere, amets eta intuizioak ere errealak eta benetakoak baitira.

Beste serie batean begitandutako guneak agertzen dira, fikziozko beste toki batzuen berregite gisara irudikaturik. Atal horren izena Alegiazko agertokiak da, eta argazki-interpretazio oniriko bat da edo ukitu surrealista bat duen errealismo magikoaren ikuspegi bat, Jerry N. Uelsman fotomuntaketa-teknikaren maisu ospetsuaren lan-ildoarekin bat. Ocañak azaldu duenez, irudi digital berria hibridoa da errealitate-itxuraren eta fikzioaren egiantzaren artean, non batera agertzen baitzaizkigu argazkilariaren sormena eta irudimena teknologia berriek ematen diguten jardute-askatasunarekin.

Erretratu/Bi izeneko serie batek osatzen du erakusketa, non egileak bi begirada antagoniko eskaintzen dituen aurrez aurre: erretratatuarena, on egiten dion hori agerian utzi edo ezkutatu nahian, eta erretratu-egilearena, kamera bidez ezkutuan dagoen hori harrapatu zain. Paco Ocañaren Erretratu/Bi delakoak askotariko moldeetan eginak daude, gaiei zein estiloei dagokienez, hala nola erreferentzia klasikoko erretratuak, kultura nafarrari buruzko galeria, edo kultura flamenkoan egindako murgilketa, zeinak, bata zein bestea, zuri-beltzeko laborategi-prozedurak erabiliz egin baitira, forma- eta kontzeptu-hausturako proposamen berrienei helduta.

Biografia

Paco Ocaña Jimena (Jaen, 1949) tituluduna da Zaragozako Unibertsitatean (Gizarte Ikasketen Unibertsitate Eskola). 1976an Nafarroako Argazkigintza elkartean sartu zen eta geroztik bertako jardueretan parte hartzen du. 1983an elkarteko aldizkaria zuzentzen zuen eta 1980an egin eta parte hartu zuen bakarkako nahiz taldekako erakusketa ugaritan. Argazkigintzari buruzko testuak idatzi eta argitaratzen ditu hedabide ezpezializatuetan, katalogoetan eta bestelakoetan.

Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izan zen 1987tik 1992ra; Nafar Ateneoko argazkilaritza saileko batzordekidea, 1991tik 1997ra; Nafarroako Argazki eta Zinema Elkarte zuzendaritza-batzordeko kide, 2003az geroztik. Orobat, honako erakusketa hauen komisario izan da: Kontrasteak. Belaunaldi berria (1989), Hamarkada baterako ikuspegiak. Nafarroako argazkilaritzaren egungo panorama (1990, Nafarroako Gobernua), Jacques Henri Lartigue (1992, Nafarroako Museoa), eta Lurrak, jendeak, herriak (1997, Nafar Ateneoa-Iruñeko Udala).

Halaber, Argazkilaritza argudio gisa (Nafar Ateneoa) zikloa antolatu eta zuzendu du Nafarroako Museoan (1992, 1993 eta 1994), Argazki erretratua ikastaroa (1993, Iruñeko Planetarioa, Gustavo de Maeztu Museoa, eta Agoitzeko Udala), eta Ispiluaren xarma, funtsa eta itxura erretratuan (2008, Photomuseum, Zarautz – Foto-67 M, Atarrabia). Argazkilaritza hastapeneko ikastaroen zuzendari eta irakasle izan da hainbat mailatan 1994tik 2011ra, Atarrabiako eta Barañaingo Kultur Etxeetan, baita AFCNn ere, eta Atarrabiako FOTO 67 M Argazkilaritza lantegiko sustatzailea izan da.

Artistaren lana bilduta dago Pamplona-Iruña, imágenes y palabras (1997, Iruñeko Udala), Navarra por mil caminos (1998, Nafarroako Gobernua), Villava, cuatro visiones (2002, Atarrabiako Udala), Navarra / Fotografía (Carlos Cánovas, 2012, Nafarroako gobernua) izeneko liburuetan eta katalogo, CD eta bestelako euskarrietan.

Ayuntamiento de Pamplona / Iruñeko Udala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *