BERRI TXARRAK, FIN DE GIRA #DDPBtour EN LA RIVIERA DE MADRID (3 marzo 2017), #DDPBtour BIRA AMAIERA MADRILGO RIVIERAN (2017, Martxoak 3)

berri-1BERRI TXARRAK despedirá la gira internacional #DDPBtour con un concierto en La Riviera de MADRID, el día 3 de marzo de 2017. Las entradas ya están a la venta en http://tickets.berritxarrak.net (15/18 €) .

Dos años después de colgar el cartel de “No hay entradas” en la presentación del disco en Joy Eslava (Febrero 2015) y tras su memorable paso por el Barclaycard Center como banda invitada de Rise Against y Refused (Octubre 2015), Berri Txarrak sube su apuesta y decide cerrar en la emblemática sala Riviera madrileña una gira que de nuevo les ha llevado a tocar por medio mundo: Europa, USA, Sudamérica…

Este concierto fin de gira supondrá un broche de oro para un disco crucial en los más de 20 años de andadura del trío: ‘Denbora da poligrafo bakarra’ (El Tiempo es el Único Polígrafo), editado en 2014 bajo su propio sello Only In Dreams, contó con tres productores de la talla de Ross Robinson (At The Drive-In, The Cure, Slipknot), Ricky Falkner (Love Of Lesbian, Quique González) y Bill Stevenson (Descendents, Rise Against) para dar con una obra poliédrica e inclasificable de 20 nuevas canciones. El triple LP fue galardonado con el Mejor Disco el Año en euskera (Premios MIN a la Música Independiente), reconocimiento al que se sumó más tarde el Premio Fest a Mejor Directo Nacional en 2015.

El concierto de La Riviera contará con dos bandas invitadas: por una parte The Secret Society, quienes regresan con nuevo disco tras cinco años de silencio y a quienes se sumará una segunda banda aún por confirmar. Más adelante se anunciarán los puntos de venta para las entradas físicas.

berri-2BERRI TXARRAK taldeak MADRILgo Riviera aretoan amaituko du #DDPBtour nazioarteko bira, 2017ko martxoaren 3an emango duen kontzertu bereziarekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude http://tickets.berritxarrak.net helbidean (15/18 €).

Bi urte pasa dira ia Joy Eslava aretoan diskoaren aurkezpen kontzertuko sarrerak agortu zituztenetik (2015eko otsaila). Birak, baina, beste geldialdi gogoangarri bat izan zuen Madrilen, non eta Barclaycard Center-en, Refused eta Rise Againsten talde gonbidatu gisa (2015eko urria). Oraingoan, berriz, apustua berretsi eta urrats bat haratago eramatea erabaki du hirukoak, mundu erdia (Europa, USA, Hego Amerika…) zeharkatu duen biraren amaiera Riviera areto ezagunean ospatzeko.

‘Denbora da poligrafo bakarra’ bira zinez berezia izan da taldearen 20 urtetik gorako ibilbidean. Disko hirukoitza taldearen beraren Only In Dreams zigiluan plazaratu zen 2014 amaieran eta itzal handiko hiru ekoizleren esku hartzea izan zuen: Ross Robinson (At The Drive-In, The Cure, Slipknot), Ricky Falkner (Love Of Lesbian, Quique González) eta Bill Stevenson (Descendents, Rise Against). 20 kantu berriko lan poliedriko eta sailkaezina izan zen emaitza, zeinak MIN –Premios a la Música Independiente- sarietan Euskarazko Diskorik Onena jaso baitzuen iaz. Gerora hirukoak Estatuko Zuzenekorik Onenaren Fest saria ere erdietsi zuen, bira honen baitan emandako kontzertuengatik.

Rivierako kontzertuan bi talde gonbidatu izango dira: batetik The Secret Society –bost urteko isilunearen ondoren disko berria aurkeztuko dute- eta bestetik, oraindik konfirmatzeke dagoen beste talde bat. Kontzerturako sarrera fisikoen salmenta guneak aurreago jakinaraziko ditugu.

Panda Artist Management

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *